2013ko urriaren 29a

Lezon, 2013ko urriaren 29an, asteartea, goizeko 8:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA EZOHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra eta Angel Portugal Formoso.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1 Egoki irudituz gero, 2013ko urriaren 8an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

KONTUHARTZAILETZA
2. Oarsoaldeako Taxi Batzordeak adostutako 2014. urterako eskualdearen taxi tarifak onartzeko proposamena (2013KO290006)

Oarsoaldea, S.A.ren izenean, Fernando Nebreda Diaz de Espadak, 2013ko urriaren 11an eta 2794 zenbakidun erregistro bidez, idatzi bat aurkeztu du, Oarsoaldeako taxi batzordeak 2013/10/10eko datarekin adostutako 2014rako eskualdearen taxi tarifak, eskualdeko udalen onarpenerako.

Eskaera honekin batera, adostutako akordioa helarazten du eta bertan eskualdeko Udalen onarpenerako, ondorengo taulan zehazten diren 2014rako taxi zerbitzuaren tarifa bateratuak zehazten dira:

1.TARIFA

2. TARIFA

Gutxienekoa

Egindako km

Itxaronaldia orduko

Gutxienekoa

Egindako km

Itxaronaldia orduko

5,1690

1,0838

21,3074

6,1015

1,7012

23,1549

1.TARIFA:

Lanegunetan (larunbatak izan ezik) 7:00tatik 22:00etara

2.TARIFA:

Larunbata, igande eta udal eta autonomi erkidegoko araudiak ezarritako jai egunetan. Aplikagarria izango da ere lanegunetan 22:00etatik 7:00etara, eta abenduaren 24 eta 31 egunetan.

Gutxienekoa:

Itxaronaldiko 5 minutu edo 1,5 egindako km-ak hartzen ditu.


Aurkeztutako eskaera aztertu ondoren,

Ogasun batzordearen delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:


BAT: Oarsoaldeako taxi batzordeak adostutako 2014rako eskualdearen taxi tarifak onartzea.

BI: Erabaki hau Oarsoaldera jakinaraztea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

3. Etxez-Etxeko laguntza emateko proposamena (2013GZ010009)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko V.V.J.M.ak egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena.

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: V.V.J.M.ari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 3 orduz atentzio pertsonalean eta etxeko mantenuan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 0,28€ orduko izango da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Etxez-Etxeko laguntza emateko proposamena (2013GZ010010)

Ikusi dut etxez etxeko laguntza eskatzeko B. S.A.k egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: B. S. A.ri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, astean 2 orduz etxeko mantenuan laguntzeko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 2,81€ orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5. Presoen familiei eta auziperatuei garraiorako dirulaguntzak emateko proposamenak (2013GZ040001, 2013GZ040002, 2013GZ040004)

Ikusi dut preso eta auziperatuta dauden pertsonen senitartekoei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena.

Alkate honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2013. urterako, G.G.M.I.ri, 16.704€, .G.M.G.ri, 9.813,6€ eta G.G.I.ri, 265,64€ko dirulaguntzak ematea.

BI: Gastua onartzea, A544/D615-D616 eta D617.

HIRU: Dirulaguntzaren %80a onartu ondoren ordaintzea, eta beste %20 gastuaren zuriketa egin ondoren.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6. Presoen familiei eta auziperatuei garraiorako dirulaguntza ukatzeko proposamena (2013GZ040003)

Ikusi dut preso dauden senitartekoei eta auziperatuei dirulaguntzak emateko udal araudia eta egindako eskaerei buruz gizarte langileak egindako txostena.

Alkate honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: A.L.A.ri, presoen familiei garraiorako dirulaguntza ukatzea eskaera egiteko unean erroldaren baldintza ez betetzeagatik.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7. Aiton Bordako esleipendunak egindako hainbat eskaera onartzeko proposamena (2013GZ320015)

Nerea Nuñezen hainbat eskaera onartzeko proposamenaren espedientea azterturik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aiton Borda tabernako esleipendunak egindako asteburuetako ordutegia onartzea.

BI: Afarietarako proposatzen dituen plateren prezioak onartzea.

HIRU: Jubilatuak ez direnentzat proposatutako salneurri berriak onartzea.

LAU:Tabernako sarreran banku bat jartzeko egindako eskaera ez onartzea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA

8. Lezoko Ludoteka bi hilabetez kudeatuko duen Orratx elkarteari dirulaguntza emateko proposamena (2013KU050004)

Orratx! Elkarteak aurkeztu duen programazioa eta dirulaguntza eskaera aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Kulturako Zinegotzi delegatu honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Orratx! Kultur Elkarteari 6.000 €tako dirulaguntza ematea. (AD-644).

BI: Onarpenean, %80 (4.800€) ordainduko da. Gainontzeko %20a (1.200€) abenduaren 20an, diru zuriketa egin ondoren.

HIRU: Dirulaguntza honen baldintzak zehazteko, hitzarmena onartzea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Udalbiltza patzuergoari, 2013. urteari dagokion kuota ordainketaren proposamena (2013ID100001)

2013ko urriaren 14ean, Udalbiltza Patzuergoak, 2013. urteari dagokion ohiko kuotaren eskaera egiten du.
2001eko urriaren 26an, Lezoko udaleko udalbatzak, Udalbiltza Patzuergoan sartzeko erabakia hartu zuen, eta ondorioz, ordutik Lezoko udala bertako kidea da.
2003ko ekainean, Espainiako Audientzia Nazionalak Udalbiltza Elkartea, Udalbiltza Patzuergoa eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoaren jarduera etetea erabaki zuen. Eten hori 2007ko ekaina arte luzatu zuen. 2011. urtean epaia izan zen Partzuergoaren jarduera legezkoa zela ebatziz.
Partzuergoaren berrantolaketa batzarra 2013ko martxoan burutu zen. Aurrez 2012ko abenduan Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak kuoten banaketa irizpideak zehaztu zituen.
Bestalde onartu berri dira Partzuergoaren 2013ko aurrekontuak eta orain Udalari dagokio bere kide kuota ordaintzea.
Aurreko guztia kontuan hartuta,
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Ordaintzea Udalbiltza Patzuergoari, 2013.urteari dagokion ohiko kuota.
BI: 10.000 €ko gastua onartzea, 2013. urteko aurrekontuetan aurreikusirik dagoen 172 partidaren kontura (AD-654).
HIRU: Udalbiltza Partzuergoari eta udal kontuhartzailetzari erabaki honen berri ematea.
LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik eskatzaileak nahi izan ezkero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 legearen arabera
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2013ko urrriaren 8an egindako azken Tokiko Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

Batzarkideek, hemendik urte bukaera bitarte egingo dituzten Tokiko Gobernu Batzarren egunak zehaztu dituzte: azaroaren 12 eta 26an eta abenduaren 10ean.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105287-1105274tik 1105279ra eta 1105288 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna