2015eko apirilaren 24, Ezohikoa

Agiri mota


Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2015eko apirilaren 24ean, ostirala, goizeko 9:35etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarte alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Angel Portugal Formoso (BILDU udal taldea), Kepa Garbizu Azkue, Enrique Figueroa Laboa (EAJ-PNV udal taldea) eta Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos)

Ez dira bileran egon: Garazi Kuesta Unzain, Naroa Tubilla Ziganda, Miren Tarragona Perez, Luis Garrido Corral (BILDU udal taldea) eta Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea)

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

1. Maiatzaren 24an egingo diren Udal-Hauteskunde eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako hautets mahaietan egongo direnen zozketa (2014ID250002).

2015eko maiatzaren 24ean egingo diren Udal-Hauteskunde eta Batzar Nagusietarako hauteskundeetan arituko diren hautez mahaiak aukeratzeko, INEren CONOCE aplikazio informatikoa erabiliz zozketa egin da.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 10:05ean eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta 1105695tik 1105695ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.

Eguna