- Egoki irudituz gero, 2015ko azaroaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.
- Udal langile batek eskatutako lan murrizketa onartzeko proposamena (2012PE100002).
- Udal langile batek eskatutako lan murrizketa onartzeko proposamena (2015PE100004).
- Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena (2015GZ190001)
- Alkatearen erabakien kontu ematea.
Lezon, 2015eko azaroaren 16, astelehena, goizeko 8:50etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko Gobernu Batzar aretoan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkueren lehendakaritzapean, Maria Noemi Arberas Oses, eta Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea).
Ez da bileran izan Jose Angel Sanchez Gallardo.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTA ONARTZEA.
1. Egoki irudituz gero, 2015ko azaroaren 2an egindako bilkurako akta onartzea.
Akta onartu eta sinatu egin da.
PERTSONALA
2. Udal langile batek eskatutako lan murrizketa onartzeko proposamena (2012PE100002).
M.G.I.k, 2015eko azaroaren 3an aurkeztutako idatzian, lan murrizketarekin jarraitzeko eskaria egin du seme-alaben zaintzagatik
Lan murrizketa, 2015eko urriaren 13an hasi eta 2016ko urriaren 12a bitarte iraungo luke, jornadaren %40koa izango litzateke eta lanaldiaren amaieran egingo luke.
Eskaria azterturik, eta ikusirik Teknikariak egindako txostena,
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea M.G.I.k bere seme-alaben zaintzagatik beste urte betez lan murrizketa luzatzeko egindako eskaria, lanaldiaren %40koa. Lan murrizketaren ezaugarriak hurrengoak dira:
Astelehenetik ostiralera lana egingo du, egunean 4h12min. eginez. Lan murrizketa lanaldiaren amaieran egingo du.
Lan-murrizketak 2015eko urriaren 13an hasi eta 2016ko urriaren 12a bitarte iraungo du.
BI: Erabaki honen berri interesatuei ematea
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
3. Udal langile batek eskatutako lan murrizketa onartzeko proposamena (2015PE100004).
I.U.M.k, 2015eko irailaren 30ean aurkeztutako idatzian, lan murrizketa egiteko eskaria egin du seme-alaben zaintzagatik
Lan murrizketa, 2016ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2016ko abenduaren 31a bitarte iraungo luke eta epe horretan astearte eta ostegun arratsaldetan ez luke lanik egingo.
Eskaria azterturik, eta ikusirik Udal Teknikariak egindako txostena,
Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: Ontzat hartzea I.U.M.k bere seme alaben zaintzagatik egindako lan murrizketa eskaria. Lan murrizketaren ezaugarriak hurrengoak dira:
- Udaltzainen lan egutegiko astearte eta ostegun arratsaldeko txandetan ez du lanik egingo.
- Lan-murrizketa 2016ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean eta 2016ko abenduaren 31a bitarte iraungo du.
- Ohiko lan jardunean lan murrizketa honek suposatzen duena Udaltzaingoaren 2016. urteko lan egutegia onartu ondoren zehaztuko da.
BI: Dekretu honen berri ematea interesatuei.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
SERVICIOS SOCIALES
4. Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzeko proposamena (2015GZ190001)
Ikusirik preso daudenen familiei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren espedientea, ikusirik udalak dirulaguntzak emateko duen araudi orokorra, 2015-2019rako onartua duen Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eta kontutan izan da udal aurrekontuetan gastu honetarako jasota dagoen diru kopurua, entzunda Udal Idazkariaren oharpenak non dioen 2013 eta 2014 antzerako deialdiak dituzten auzi errekurtsoak epaiaren zain daudela eta 2009 eta 2012ko laguntza deialdiak izandako epaien edukia, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ERABAKI DU:
BAT: Presoen senideei eta auziperatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdiaren oinarriak onartzea.
BI: 42.000€ bitarteko gastua onartzea (A-265) aurrekontuko 1480.01.231.70 2015 (2135) partiden gain.
HIRU: Deialdiaren iragarkia GAOn argitaratzea eta eskariak aurkezteko epea irekitzea.
LAU :Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
ALKATETZA ETA DELEGATUAK
5. Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2015eko azaroaren 16az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.
GALDE ESKEAK
Idazkariak bilerako akta honetan ondokoa jasotzea eskatu du:
“Joan den ostegunean, azaroaren 12an, El Diario Vasco egunkariko 12,orrialdean argitaratu zen Lezoko Udaleko zinegotzi den Irlentz Ortegaren inguruko albiste-kronika.
Kronika, besteak beste, idazkari honen aipamena egiten du zinegotziak; udal idazkariaren ahotan jarriz honek inoiz esan ez dituenak.
Alde batetik, inoiz ez dio esan zinegotziaren aitari “hobe duela herritik alde egitea” eta bestetik, inoiz ez dio zinegotziari horregatik barkamenik eskatu.
Horregatik zera eskatzen diot zinegotziari, publikoki zuzendu ditzala El Diario Vascon azaroaren 12an esandakoak.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105911tik 1105914ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.