2015eko maiatzak 18

Lezon, 2015eko maiatzaren 18an, astelehena, goizeko 9:50ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Angel Portugal Formoso eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko maiatzaren 4ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

IDAZKARITZA

2. Posta Zerbitzua 2015-2017 urteetarako kontratatzeko esparru akordiora atxikitzeko proposamena (2015ID490001).

2011ko maiatzaren 18ko Udal Batzarrak hartutako erabaki bidez onartu zen udal hau Gipuzkoako Foru Kontratazioen Zentralari atxikitzea.

Zentralak Posta zerbitzua kontratatzeko espediente hau irekitzeko asmoa du esparru akordioaren prozeduran jakinarazten denez: Posta zerbitzua.

Udal honek hornidura hori kontratatu behar du.

Posta zerbitzua 2015-2017 urteetarako kontratatzeko espedientea azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar hoenk ERABAKI DU:

BAT. Atxikitzea Posta zerbitzua kontratatzeko espedienteari. Espediente hori Gipuzkoako Foru Aldundiko Foru Kontratazioen Zentralak irekiko du, 2011ko maiatzaren 18ko udal batzarrak onartutako atxikipen hitzarmenean ezarritako termino eta baldintzetan eta 2011ko otsailaren 22ko 3/2011 Foru Dekretuan jasotako arauei jarraituz.

BI.- Konpromisoa hartzea enpresa esleipendun enpresarekin kontratu eratorria sinatzeko, Aldundiak esparru akordioa formalizatu ondoren eta hark adierazitako epean, betiere.

HIRU.- Baimena ematea alkateari udal honi dagokion kontratu eratorria esleitzeko eta formalizatzeko.

LAU.- Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dago, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dago, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3. EULEN S.A.ri Udal eraikinen garbiketarako esleitutako kontratua zabaltzeko proposamena (2015ID170001).


Tokiko Gobernu Batzarrak 2011-02-15ean Udal Eraikinen Garbiketa zerbitzuaren kontratua EULEN SA enpresari esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

Hilabeteko prezioa: BEZa gabe 8.129,19€.
Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2011-04-12an EULENek aurkeztutako aurrekontuak onartzea, eta, garbiketa zerbitzua hedatuta, haurtzaindegiari eta Herri Eskolari dagozkien garbiketa zerbitzuak esleitzea erabaki zuen honako zenbateko hauetan:

- Haurtzaindegia: 719,61€ gehi BEZ.
- Herri Eskola: 392,51€ gehi BEZ

2012/01/01tik aurrera Udalak horrela eskatuta, zerbitzutik bajan ematen dira Hipolito Gezalako aldagela, Kale Nagusiako Epaitegia eta 01-07-2012an EPAko lokalen garbiketarako zerbitzuak.

2015/03/09an Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengoa erabaki zuen:

EULEN SA enpresari Udal Eraikinen Garbiketa zerbitzuaren kontratuaren esleipena 2 urtez luzatzea erabaki zuen, aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko baldintzetan eta prezioari buruz ordu arte mantentzen ari zen hileroko 8.847,15€tako (%21eko BEZa gabe) gastua onartu zuen. (AD-41/2015).

03-04-2015an eta Udalak horrela eskatuta EULENek garbiketa zerbitzua hedatuko lukeen Hipolito Gezalako aldagela berriei dagokion zerbitzuaren aurrekontua aurkeztu du hau hileroko 39,25€koa (BEZa gabe) delarik. Zerbitzu hau 2015ko ekainean hastea aurreikusten da.

2015-05-08an eta Udalak horrela eskatuta EULENek Andreone liburutegian garbiketa zerbitzua hedatuko lukeen aurrekontua aurkeztu du hau hileroko 280,33€tik 377,71€ra (BEZa gabe izango delarik) igoko da eta aldaketa honekin ekainetan hastea aurreikusten da.


Aurreko guztiagatik, eta txosten teknikoa ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: EULEN S.A. enpresari Udal eraikinen garbiketarako esleitutako kontratua zabaltzea Hipolito Gezalako aldagelen garbiketa zerbitzua gehituaz, eta orain arteko Andreoneko liburutegiko garbiketa zerbitzua zabalduaz aurkeztutako aurrekontuen arabera.

BI: Hipolito Gezalako aldagelen garbiketa zerbitzuari dagokion Hileroko 39,25€ko (BEZa gabe) gastua onartzea.

HIRU: Andreone liburutegiaren garbiketa zerbitzuaren hileroko 377,71 €ko (BEZa gabe) gastua onartzea orain arteko 280,33 €koaren ordez..
Guztira garbiketa kontratuaren hileroko prezioa 8.847,15€ tik 8.983,78 € tara aldatuko da (%21eko BEZa gabe). Gastu hau garbiketa partidan jasota dago AD-211 (AD-41 bertan behera geratzen delarik).

LAU: Erabaki honen kopia kontuhartzailetzara helaraztea

BOST:.- Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dago, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dago, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Lezo City S.L.ri Obra Baimena ematea supermerkatu bat egokitzeko eta ondoren jarduera gauzatzeko proposamena (2015H0040003).


2015/04/24an, Nuria Tejedor Corralek, Lezo City S.L. enpresaren izenean, Donibane Kalea 7 beheko lokalean supermerkatu bat egokitzeko eta ondoren jarduera gauzatzeko obra eta jarduera baimena eskatu du.

Horretarako, interesdunak Arquis, Arquitectura e Ingeniería Semendia S.L.P. enpresak idatzitako proiektua, honen 01 eranskina eta egin beharreko egokitzapenerako dagokion aurrekontua, 42.422,17 €?koa, aurkeztu ditu.

Beraz, Udaleko teknikariak egindako txostena ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Nuria Tejedor Corrali, Lezo City S.L. enpresaren izenean eta ordezkari gisa, lokala supermerkatu jarduerara egokitzeko aurkeztutako 42.422,17 €?ko aurrekontuan jasotzen diren lanak burutzeko obra baimena EMATEA, ondorengo baldintzekin:

Txosten teknikoa aztertu ondoren, proiektu berria aurkeztea eskatzen zaio interesdunari. Proiektu horretan, aurkeztutako 01 eranskinean zehazturiko justifikazioak eta, oro har, lokalaren aireztapen naturalerako sareten eta fatxada nagusian zein alboko fatxadan aurreikusitako makinen eremuaren arteko distantzien plano zehatzak jaso behar dira, sareten eta goiko etxebizitzen leihoen arteko distantzia 3 m-koa edo handiagoa dela frogatze aldera.

Obra bukatutakoan, ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

Instalazio elektrikoaren BKE ziurtagiria.
Suteen aurkako instalazioen ziurtagiria.
Lokalaren intsonorizazioaren ziurtagiria, alboko etxebizitzetan bertan eginiko neurketekin (salmenta gunekoak eta makinen eremukoak).

BI: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik 2.121,11 € ordaindu beharko dira Instalazio, Eraikuntza eta Obren gaineko zerga kontzeptuan (obraren aurrekontuaren % 5) eta 531,00 € Udal tasa kontzeptuan.

HIRU: Obra bukatu ondoren eta jarduera martxan jartzeko, agiri honi erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira dagokion jarduera tasa ordaindu ondoren.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako Epaitegira jo behar da.

5. DIA S.A.ri Obra Baimena ematea supermerkatu bat egokitzeko eta ondoren jarduera gauzatzeko proposamena (2015H0040008).


2015/04/21ean, Eneko Olazabal Camposek, Distribuidora Internacional Alimentación (DIA S.A.) enpresaren izenean, Txulotxo kalea, 3, 4, 5 beheko lokalean supermerkatu bat egokitzeko eta ondoren jarduera gauzatzeko obra eta jarduera baimena eskatu ditu.

Horretarako, interesdunak Arket Ingeniería enpresak idatzitako proiektua, honen eranskina eta egin beharreko egokitzapenerako dagokion aurrekontua, 179.577,97 €?koa, aurkeztu ditu.

Beraz, Udaleko teknikariak egindako txostena ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Eneko Olazabal Camposi, Distribuidora Internacional Alimentación (DIA S.A.) enpresaren izenean eta ordezkari gisa, supermerkatu jarduerara egokitzeko aurkeztutako 179.577,97€?ko aurrekontuan jasotzen diren lanak burutzeko obra baimena EMATEA, ondorengo baldintzekin:

Obra bukatutakoan, ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

I. eranskin ikus-onetsia.
Elektrizitate instalazioaren Behe Tentsioko Araudia betetzearen egiaztagiria, lotura buletinarekin, eta BKEaren ziurtagiria.
Lokalaren intsonorizazioa egiaztatzeko alboko etxebizitzetan in situ eginiko neurketen azterlana, I. eranskinean aurkeztutako antolamendu aldaketak kontuan hartuta (bereziki, makina gelaren kokaleku berrian).

BI: Obra baimena ematearen gaineko eskubideengatik 8.978,90 € ordaindu beharko dira Instalazio, Eraikuntza eta Obren gaineko zerga kontzeptuan (obraren aurrekontuaren % 5) eta 531,00€ udal tasa kontzeptuan.

HIRU: Obra bukatu ondoren eta jarduera martxan jartzeko, agiri honi erantsita doan Jarduera sailkatuan aritzeko aurretiko komunikazioa eta egiaztatze teknikoko ziurtagiria beteta aurkeztu beharko dira (jardueraren aurretiazko komunikazioaren tasa dagoeneko ordainduta dago).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako Epaitegira jo behar da.

6. Uralsan S.L.ri erreklamazio prozedura hasteko proposamena: Altzate igerilekuko instalazioak eraberritzeko lanetan izandako atzerapenak erangindako kalteengatik (2014H0100007).


2014ko azaroaren 3an Tokiko Gobernu Batzarrak Uralsan S.L enpresari esleitu zizkion Altzate udal igerilekuetako instalazioak eraberritzeko lanak. Horretarako, 2014ko azaroaren 27an sinatu zuen zegokion kontratua Lezoko alkateak eta Uralsan S.L. enpresaren ordezkariak, baldintza pleguekin batera.

URALSAN, S.L enpresak ez du bete kontratuan eta baldintza pleguetan ezarritako epea eta horrela jasotzen da Udal Arkitektoak 2015ko martxoaren 17an egindako txostenean.

Atzerapen horren ondorioz, udal igerilekua aurreikusita zegoena baino hilabete bat gehiagoz itxita egon da eta igerilekua kudeatzen duen enpresak, BPXPORT KIROL ZERBITZUAK, S.L, ezin izan du bere jarduera gauzatu.

2015ko otsailaren 26an, Beñat Barrio Pascualek, BPXPORT KIROL ZERBITZUAK, S.L enpresaren izenean, idatzi bat aurkeztu zuen (sarrera erregistroa 527) igerilekua itxita egon den denboran enpresari sortutako kalteak Udalak ordain ditzala eskatuz.

Udal Teknikarien txostenak ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: URALSAN, S.L enpresari, udal igerilekuetako instalazioak eraberritzeko lanetan izandako atzerapenagatik, 4.732,92 €-ko diru zigorra ezartzea Administrazio baldintza zehatzen agiriaren 13.A atalean ezartzen dena kontuan hartuz.

BI: URALSAN, S.L enpresak hirugarren bati, hau da, BPXPORT KIROL ZERBITZUAK, S.L-ri sortutako kalteen gaineko erreklamazio prozedurari hasiera ematea eta ondorioz hauek aurkezturiko erreklamazioa helaraztea.

HIRU: URALSAN, S.L enpresari 15 egun baliodunetako aditze epea ematea hasitako prozedurari buruz egoki deritzona azal dezan.

LAU: Prozedura tramitatu bitartean, URALSAN, S.L enpresari ordaintzeke dauden fakturak ez ordaintzea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

7. Udal apartamentu babestuetan sartzeko proposamena (2015GZ090001).

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa, eta udal araudia,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea apartamentu babestuetan sartzeko G.B.J.M, egin duen eskaera.

BI: G.B.J.M apartamentu babestuen erabilpenagatik daukan errentaren %30 ordaintzea (hilean 277€)

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8. Etxez etxeko laguntza mantentzeko proposamena (2015GZ010001).

M.O.Sren heriotzaren ondorioz eta gizarte langileak egindako gizarte txostena ikusirik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: M.O.Sk jasotzen zuen etxez etxeko laguntza zerbitzua mantentzea bere senarra den J.J.I.G-ri. Zerbitzua astean bi orduz emango da etxeko lanetarako. Zerbitzu orduak gehitu edo gutxitu daitezke beharren arabera.

BI: Egin beharreko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 18,87€ orduko izango da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzordera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

9. Alkatearen erabakien kontu ematea.


2015eko maiatzaren 4an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105822tik 1105829ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna