2016ko azaroak 24

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2016ko azaroaren 24ean, osteguna, 19:30etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, OHIKOA egiteko xedez, lehen deialdian, Jesus Maria Martiarena Jaca alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Maria Noemi Arberas Oses, Alfredo de la Puente Pagola, Enrique Figueroa Laboa, Irlentz Ortega Ugalde eta Miguel Angel Sanchez Antunez (EAJ-PNV udal taldea), Ainhoa Zabalo Loiarte, Mikel Arruti Salaberria, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, Igor Cordero de la Fuente, Angel Portugal Formoso eta Asier Irastorza Alustiza (EHBILDU udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiola Aristik.

Baita ere bertan dira, alkateak horrela eskatuta, udaleko Kultura Arduraduna, Xanti Val Zabaleta eta udaleko Kirol Teknikaria, Arkaitz Angiozar Unanue.

Gai zerrendaren azterketarekin hasi aurretik Jose Angel Sanchezek dio gaizerrendan ez dagoen mozio bat aurkeztu nahi diola osoko bilkurari, Mikel Arrutik ere dio EH Bildu udal taldetik gaizerrendan ez dauden bi mozio aurkeztu nahi dituztela gaurko bilkurak hala onartuko balu eztabaidatu eta bozkatzeko.

Alkateak dio gaizerrendako lehenengo bederatzi gaiak tratatu ondoren bozkatuko dela hiru gai horiek gaur eztabaidatuko diren edo ez.

  1. Egoki irudituz gero, 2016ko irailaren 29ko ohiko izaerarekin eta azaroaren 3ko ezohiko izaerarekin osoko bilkuretako aktak onartzea (2016ID200010 eta 2016ID200011).

Irailaren 29ko aktan, Mikel Arrutiren eskariz, zuzenketa bat egin behar da: laugarren gaiaren bukaeran, euskarazko aktan 1243298 orrian eta gaztelerazkoan 1243423 orrian, “Miguel Angel Sanchezek eta Jose Angel Sanchezek mozioa aurkezleei egiten ari diren bolondres lana eskertu diete” esan ordez esan behar du: “Mikel Arrutik eta Jose Angel Sanchezek mozioa aurkezleei egiten ari diren bolondres lana eskertu diete.”

Jose Angel Sanchezek zuzenketa bat egin dio aktari, 5.2 gaian, euskarazko aktan 1243299 orrialdean eta gaztelerazkoan 1243423 orrian, gai horretako azken lerroaldian kendu nahi du, ez zuelako horrela adierazi, “Ez dago Pasaiak egindako aldaketarekin ados,” esaldia.

Zuzenketa horiekin joan den irailaren 29ko akta onartu da.

Azaroaren 3ko aktan, Jose Angel Sanchezek bi zuzenketa proposatu ditu eta osoko bilkurak onartu. Lehena, bilkurako lehenengo gaian, euskarazko aktan 1243428 orrian eta gaztelerazkoan 1243432 orrian, Mikel Arrutik egindako proposamenari buruz dio:” … Adibidez, Ondasun Higiezinen zergan tipoa %20koa izatea proposatu du, diktaminatutako %21aren ordez.” eta esan beharko luke “Adibidez, Ondasun Higiezinen zergan tipoa 0,20koa izatea proposatu du, diktaminatutako 0,21aren ordez.”

Zuzenketa honekin bat lerroaldi berean eta euskarazko aktaren orri bereko laugarren eta zazpigarren lerroaldietan eta gaztelerazkoaren 1243433 orriko lehen eta laugarren lerroaldietan %20 jarri ordez 0,20 jarri behar du.

Azaroaren 3ko aktaren bigarren zuzenketa hau da, euskarazko aktaren 1243428 orriaren laugarren lerroaldian eta gaztelerazko 1243432 orriko azken lerroan eta 1243433 orriko lehenean dioen “Batzordean PSEk aurkeztutako eta EAJk onartutako aldaketa proposamenarekin ordenantzak hobetu egin direla dio.” esan ordez esan behar du “Batzordean PSEk aurkeztutako eta EAJk eta EHBilduk onartutako aldaketa proposamenarekin ordenantzak hobetu egin direla dio”.

  1. 2017 ekitaldirako Udal Aurrekontua onartzeko diktamena (2016KO290005).

Alkateak, 2017ko Udal Aurrekontua lantzeko eta onartzeko tramitatzen ari den espedientearen berri eman du eta Batzorde Informatibo Orokorrak azaroaren 21an diktaminatutakoa onartzea proposatu du.

Diktamenak honela dio:

“2017ko Udal Aurrekontua lantzeko eta onartzeko tramitatzen ari den espedientea ikusirik, Batzorde Informatibo Orokorrak, 2016ko azaroaren 21an egindako bilkuran, EH BILDU udal taldeak eta PSEk azaroaren 17ko batzordean aurkeztutako emendakinak bozkatu ditu eta aurrekontu proiektuari ondorengo aldaketak gehitzea onartu:

Enplegu Planarentzako 60.000 € gehiago jartzea, 140.000tik 200.000raino.

Batzordean ahobatez onartu da.

Kultur argitalpen eta ekintzetarako aurreikusitako 41.000 €tako diru kopurua (30.000 € argitalpenetik; 4.000 € hobekuntzatik eta 7.000 € informatikatik) kultura departamentuan mantentzea eta elkarte eta eragileekin jai batzordean erabakitzea zertan gastatu. (Aurrekontuetan mantentzen diren partida eta gastu hauek dira: Argitalpenetarako 15.000 €; informatikarako 1.000 €.

Batzordean ahobatez onartu da.

Komunikazio zerbitzua 21.500€ arte murriztea (aurreikusitako 43.000 €tatik).

Aldeko hiru boto (EAJ-PNV udal taldea)) eta aurkako bat (EH BILDU udal taldea) onartu da.

Gobernu Organoen bidai taldetarako gastuak 500 €tan murriztea.

Aldeko hiru boto ((EAJ-PNV udal taldea)) eta aurkako bat (EH BILDU udal taldea) onartu da.

Gazteei etxebizitzen alkilerretan dirulaguntzak emateko 15.000 €tako partida gehitzea.

Batzordean ahobatez onartu da.

Adin Nagusikoentzat kirol jarduera egiteko makinak erosteko 15.000 €tako partida gehitzea.

Batzordean ahobatez onartu da.

Onartu ez diren emendakinak, aldeko boto bat (EH BILDU udal taldea) eta kontrako hiru (EAJ-PNV udal taldea)) izan dituelako hauek dira:

Berdintasun teknikariaren lan saio erdiko lan postua sortzea.

EAJ-PNV udal taldeak dio konpromisoa hartzen duela lan postua sortzeko behar diren dokumentazio eta zehaztasun eta txosten eskuratzeko prozedura hasiko duela.

Auzo konpostajerako gastu partida 23.000 €tan mantentzea.

EAJ-PNV udal taldeak dio auzo-konpostaje zerbitzua mantentzen dela baina enpresa aholkulariaren dedikazio gutxiagorekin.

Behin emendakinak bozkatu ondoren aurrekontu proiektua bera bozkatu da eta aldeko hiru botoekin (EAJ-PNV udal taldea) eta kontrako batekin (EH BILDU udal taldea) behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2017. ekitaldiko Udal Aurrekontuari, goian aipatutako aldaketekin. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta aldaketak gehitu gabe:

Kap

AZALPENA

GASTUAK

Kap

AZALPENA

SARRERAK

2017

2017

1

Pertsonal Gastuak

Gastos de personal

2.765.000,00

1

Zuzeneko zergak

Impuestos Directos

2.558.500,00

2

Gastuak ondasun arrunt.

Gastos en Bienes Ctes.

2.912.020,00

2

Zeharkako zergak

Impuestos indirectos

100.000,00

3

Finantza gastuak

Gastos financieros

31.000,00

3

Tasak eta bestelako zergak

Tasas y otros ingresos

1.399.800,00

4

Transferentzia arruntak

Transferencias Ctes

1.329.975,00

4

Transferentzia arruntak

Transferencias corrientes

4.046.700,00

5

Kreditu Globala eta bes

Crédito Global y otros

100.000,00

5

Ondare sarrerak

Ingresos Patrimoniales

36.000,00

6

Inbertsio errealak

Inversiones Reales

785.005,00

7

Kapital transferentziak

Transferencias de capital

247.000,00

8

Finantza aktiboak

Activos Financieros

12.000,00

8

Finantza aktiboak

Activos financieros

12.000,00

9

Finantza pasiboak

Pasivos Financieros

465.000,00

GUZTIRA

8.400.000,00

GUZTIRA

8.400.000,00

BI: Informazio publikorako hamabost egunetako epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

Mikel Arrutik dio EHBildu udal taldeak mantentzen dituela osoko bilkura honetan batzordean onartu ez ziren emendakinak, hau da, berdintasun teknikariaren plaza eta lanpostua lan saio erdiz sortzea eta harentzako 22.000 €tako gastua gehitzea kreditu globaleko partidatik hartuz, auzokonpostajearentzako iazko gastu kopurua mantentzea, hau da, 23.000 €tako gastua mantentzea eta hori ere kreditu globala partidatik egitea eta azkenik, murriztea komunikazio gastu partida iaz zituen kopuruetara, 16.000 €tara, gainontzeko dirua kreditu globalaren partida pasaz.

Alkateak eta Jose Angel Sanchezek diote berdintasun teknikariaren plaza sortzeko konpromisoa hartu zela batzordean behin zehazteko dituen ezaugarri batzuk zehaztu ondoren, esatebaterako, lanpostuaren hizkuntza eskakizuna zehazteko Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eman beharreko aurretikako txostena. Halere Mikel Arrutik mantendu du emendakina nahiago duelako aurrekontu eta lanpostuen zerrendan lan postua agertzea.

Auzokonpostari buruz, Miguel Angel Sanchezek dio teknikari aholkulariaren gomendio jarraituz txikitu dela gastu partida, nahiko izango delako enpresa aholkulariaren bisitaldiak eta jarraipena bakandu egin nahi delako. Ainhoa Zabalo eta Ainhoa Intxaurrandieta gastu kopurua mantentzearen alde agertu dira enpresa aholkulariaren kostea merkeagoa izango bada ere auzokonpostajea sustatu eta hedatzeko kanpainetan erabili ahalko delako.

Alkateak bozketa modua zehaztu du, lehenik diktamenaren araberako aurrekontu proposamena bozkatuko dela dio eta gero EHBildu udal taldeak aipatutako hiru emendakin edo aldaketa proposamen.

Aurrekontu proiektua, diktamenean jasotzen diren aldaketekin, onartu egin da aldeko zazpi botoekin, alkatearena eta EAJ-PNV udal taldeko bost zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena, eta sei abstentziorekin, EHBildu udal taldeko zinegotzienak.

Ondoren alkateak esan bezala, EHBilduk aurkeztutako hiru emendakinak bozkatu dira. Lehenik, berdintasun teknikari plaza eta lanpostua lan saio erdiz sortzea eta harentzako 22.000 €tako gastua gehitzea kreditu globaleko partidatik hartuz. Emendakina onartu egin da aldeko zazpi botoekin (EHBildu udal taldearen sei zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako sei botorekin (alkatearena eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena).

Bigarrenik, auzokonpostaje gastu partida 23.000 €tako kopurura igotzearen emendakina bozkatu da. Lehen bozketan berdinketa eman da aldeko sei boto (EHBildu udal taldearen sei zinegotziena), aurkako sei boto (alkatearena eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena) eta abstentzio bat Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena. Bigarren bozketa egin da eta emaitza bera izan da, sei boto alde, sei aurka eta abstentzio bat. Bigarren berdinketaren ondoren, alkatearen kalitatezko botoak erabaki du bozketa eta alkatearen botoa emendakina onartzearen aurkakoa izan denez, emendakina ez da onartu.

Berdina gertatu da hirugarren emendakinaren bozketan, komunikazio gastu partida 16.000 €tara murriztearena, berdinketa eman da bi bozketetan. Aurrekoaren modu berean bozkatu dute zinegotziek, aldeko sei boto (EHBildu udal taldearen sei zinegotziena), aurkako sei boto (alkatearena eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena) eta abstentzio bat Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena. Bi bozketa berdinketa ondoren alkatearen kalitatezko botoak erabaki du eta hura emendakina onartzearen aurkakoa izan denez, emendakina ez da onartu.

Beraz, EHBildu udal taldeak berdintasun teknikari plaza eta lanpostua lan saio erdiz sortzeko onartutako emendakina gehituko zaio onartutako aurrekontu proposamenari batzordeak onartutako diktamenaren aldaketak barne. Ondorioz hauek dira gaurko osoko bilkurak hartutako erabakiak:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2017. ekitaldiko Udal Aurrekontuari, diktamenean eta osoko bilkuran egindako aldaketekin. Hona hemen aurrekontua atalez-atal zehaztuta aldaketekin:

Kap

AZALPENA

GASTUAK

Kap

AZALPENA

SARRERAK

2017

2017

1

Pertsonal Gastuak

Gastos de personal

2.787.000,00

1

Zuzeneko zergak

Impuestos Directos

2.558.500,00

2

Gastuak ondasun arrunt.

Gastos en Bienes Ctes.

2.863.020,00

2

Zeharkako zergak

Impuestos indirectos

100.000,00

3

Finantza gastuak

Gastos financieros

31.000,00

3

Tasak eta bestelako zergak

Tasas y otros ingresos

1.399.800,00

4

Transferentzia arruntak

Transferencias Ctes

1.404.975,00

4

Transferentzia arruntak

Transferencias corrientes

4.046.700,00

5

Kreditu Globala eta bes

Crédito Global y otros

48.000,00

5

Ondare sarrerak

Ingresos Patrimoniales

36.000,00

6

Inbertsio errealak

Inversiones Reales

789.005,00

7

Kapital transferentziak

Transferencias de capital

247.000,00

8

Finantza aktiboak

Activos Financieros

12.000,00

8

Finantza aktiboak

Activos financieros

12.000,00

9

Finantza pasiboak

Pasivos Financieros

465.000,00

GUZTIRA

8.400.000,00

GUZTIRA

8.400.000,00

BI: Informazio publikorako hamabost egunetako epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

Jose Angel Sanchezek datozen urteetako gainontzeko alderdientzako aurrekontu onarpen prozedura amableago bat eskatu du, non alderdiek denbora izango duten aurrekontu proposamena ezagutzeko eta ekarpenak egiteko eta ez aurten bezala proposamena aurrez aztertzeko denborarik gabe hiru batzorde eginez hamar egunetan, horietatik bi ez ohikoak eta osoko bilkuran, azken momentuan, dokumentua aldatzeko erabakiak hartzen.

Behin udal aurrekontuaren gaiarekin bukatu ondoren osoko bilkuran dauden bi udal teknikariak bilera utzi dute.

  1. 2017.urteko plantilla organikoa eta lan postuen zerrenda hasieraz onartzeko diktamena (2016PE290008).

Alkateak batzordeak diktaminatutakoa onartzea proposatu dio osoko bilkurari.

Mikel Arrutik dio diktamenari gehitu beharko zaiola osoko bilkura honetan 2017ko udal aurrekontuen proposamenari gehitu zaion berdintasun teknikariaren lan saio erdiko plaza eta lanpostua.

Dena den, dio Mikel Arrutik, ezezkoa botoa emango duela EHBildu udal taldeak, argitu arte Hirigintza departamentuko bi langileek departamentuaren funtzionamenduaren, aurreikusitako lansaioen eta soldaten inguruan egindako eskaerak.

Idazkariak ohartu du berdintasun teknikariaren lanpostuaren ezaugarriak ez daudela zehaztuak, ezaugarri gehienak udalak zehazten dituela eta beste batzuk, hizkuntza eskakizunarena kasu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Ordainsari mailari buruz dio Jose Angel Sanchezek berak batzordean aurkeztutako emendakinaren gastu kalkulua Udalhitzaren 14. mailakoa dela.

Alkateak bozketa agindu du eta diktamena, berdintasun teknikariaren plaza eta lanpostua gehituz, onartu egin da aldeko zazpi botoekin (alkatearena eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena, eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako sei botoekin (EHBildu udal taldearen sei zinegotziena), ondorengo erabakiak hartuz

BAT: 2017. urterako udal plantila organikoa hastapenez onartzea.

BI: 2017. urterako lanpostuen zerrenda hastapenez onartzea.

HIRU: Informazio publikorako hamabost eguneko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkeztu ahal daitezen.

LAU: Jendaurreko epean erreklamaziorik ez balego behin betiko onarpena automatikoa izango da.

Jose Angel Sanchezek azkartasun gehiago eskatu du plaza eta lanpostu hutsen horniketan, aurtengo otsaila eta apirilean aldatutako lan postuak oraindik hutsik daudelako.

  1. 2016 ekitaldiko kreditu kobraezinei buruzko diktamena (2016KO120001).

Alkateak proposatuta osoko bilkurak ahobatez onartu du Batzorde Informatibo Orokorrak azaroaren 17an diktaminatutakoa, 2012ko ekitaldira arte kobraezinak izan diren erreziboei dagokienez, ondorengoa erabakiz:

BAT: Kaudimen-gabezia eta preskripzioagatik aurkeztutako zerrendetan jasotakoak (Zenbatekoa 79.284,68 €) kobraezinak deklaratzea, honako egoerak direla medio:

- Hainbat entitatetan egindako funtsen bahitura negatiboa izan da.

- Soldataren bahitura ezinezkoa izatea nominarik ez dutelako.

- Ondasun higiezinak izanik, hauen bahituraren kostua zorraren kopuruarekiko neurrigabea izatea.

  1. Aurrekontu aldaketen kontu emateak:

Alkateak berak onartutako bi aurrekontu aldaketen kontu eman dio osoko bilkurari. Zehazki bi aldaketa hauena:

- 2016 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, kreditu gehigarriak, 2016-KALD-000003-00 (2016KO050001).

- 2016 ekitaldiko Aurrekontuaren aldaketa, gainkuntza, 2016-KALD-000002-00 (2016KO090001).

Mikel Arrutik dio deigarria egiten zaiola aldaketa hauetan urbanizazioetarako gastu partidak gehitu izana eta, aldiz, 2017rako onartutako aurrekontuetan urbanizazio partida gastuak murriztea.

  1. Kontuhartzailearen txostenak:

Udal kontuhartzailearen lau txosten eta diruzainaren diruzaintza planaren berri eman zaio osoko bilkurari, deialdiarekin zabaldutako dokumentazioarekin azaroaren 17ko batzorde berriemaile orokorrean egin bezala. Hauek dira banatutako txostenak:

6.1. 2016ko Finantza eta Aurrekontuen arloko informazioa (2016/11/16).

6.2. 2016ko 3. hiruhilebeteko Ordainketa epearen bataz besteko informazioa.

6.3. 2015eko kostu efektiboa eta zerbitzuen estaldura.

6.4. Egonkortasunaren txostena.

Udalak egindako bi kreditu aldaketa espedienteetan aurrekontu egonkortasunaren, finantza iraunkortasunaren helburuak eta gastu araua betetzeari buruzko txostenak egin ditu udal kontu hartzaileak eta haien berri eman dio udalaren osoko bilkurari.

Bi espedienteak hauek dira: 2016-KALD-000003-00 (2016KO050001).

2016-KALD-000002-00 (2016KO090001).

6.5 Diruzaintza plana.

Ez da hauen inguruko galderarik edo zehaztasunik eskatu.

  1. Adierazpen instituzionala: “Indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna”.

Alkateak deialdiarekin banatutako adierazpen instituzionala onartzea proposatu du eta osoko bilkurak ahobatez onartu du. Honela dio onartutako adierazpenak:

Nazio Batuen Batzar Nagusiak arazoaren 25a izendatu zuen emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eta, egun hori kontuan hartuta, bat egiten dugu emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko 2011ko Europako Hitzarmeneko oinarriekin, ‘Istanbuleko Hitzarmena’ delakoarekin; izan ere, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Europako lehenengo tresna juridiko loteslea da, baita giza eskubideen urraketa larri horren aurrean irismen handiena duen nazioarteko ituna ere.

Bertan, estatuen ardurapeko eremu guztiak jorratzen dira: indarkeria prebenitzea, gizartea sentsibilizatzea (batez ere gizonak eta haurrak), erakundeen arteko koordinazioa sustatzea, erasotzaileen aurkako ekintza judizialak hastea eta biktimekiko babesa, laguntza eta kalte-ordaina bermatzea, erabili daitezkeen bitartekoen bidez.

Istanbuleko Hitzarmena 2014ko abuztuan berretsi zuen Espainiako Estatuak, eta, hartara, arau guztiz loteslea bilakatu zen, erakunde zentral eta autonomikoetan zein tokiko erakundeetan. Hitzarmena funtsezko tresna dela uste dugu, eta indarkeria matxista errotik ezabatu ahal izateko esparru gisa baliagarria da.

Horiek horrela, Istanbuleko Hitzarmena ezartzen dela bermatzeko, Lezoko Udalak konpromisoa hartzen du Hitzarmenean xedatutako neurrien kalitatezko estandarrak eta betearazpen-maila egiaztatzeko, baita gai horri loturiko nazioarteko, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko beste arauetakoak ere.

Hona hemen neurri zehatz batzuk:

  1. Indarkeria matxista giza eskubideen esparrura eramatea.
  2. Indarkeria matxista mota desberdinak identifikatzea eta aurre egiteko dinamikak bultzatzea, normalizazioan ez erortzeko makro zein mikro-erasoak salatuz.
  3. Harreman intimoetako indarkeria matxista, adierazpen ugaritako indarkeria sexuala, emakumezkoen mutilazio genitala eta jazarpen sexista sartzea emakume eta neskatilen aurkako indarkeriaren kontzeptuaren barruan.
  4. Hitzarmena ezartzeko esparruan sartutako indarkeriaren modu guztiei buruzko gaien inguruko datu estatistiko datu xehe eta bereizleak jasotzea, tarte erregularren arabera.
  5. Generoaren ikuspegia eta diskriminazioaren debekua ezartzea, indarkeriaren esparruko printzipio nagusi gisa.
  6. Indarkeriari aurre egiten dioten emakumeei rol nagusia esleitzea programen ebaluazioan eta jarraipenean, eskubideen titular gisa.
  7. Emakumeen intimitate-eskubidea ezartzea arretako bide osoan.
  8. Indarkeriaren aurkako haurren eskubideak berariaz aipatzea, batez ere, neskatilen eskubideak.
  9. Arretako langileen prestakuntza derrigorrez aitortzea, eta ez sentsibilizaziorako ekintza soil gisa.
  10. Gizarteak indarkeria matxista prebenitzen eta borrokatzen laguntzea sustatzea. Berdintasun politikak sustatuz eta eraso matxisten kontrako protokoloak indartuz edo martxan jarriz eta gizartearen erantzun soziala sustatuz.
  11. Erakundeen arteko koordinazioa bultzatu tokiko protokoloak martxan jarriz, arreta zerbitzuak hobetzeko eta indarkeriari aurre egiten dieten emakumeen birbiktimizazioa ekiditeko.
  12. Mugimendu feministarekin eta emakume elkarteekin elkarlana bultzatu.
  13. Gai honetan beharrezkoak diren neurrien finantzaketa bermatzeko mekanismo zehatzak ezartzea.

Bukatzeko Lezoko Udalak bat egiten du azaroaren 25erako deituak izan diren mobilizazioekin eta jendarte osoari deia luzatzen dio parte har dezan.

  1. EH Bilduk aurkeztutako mozioa: Emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna.

Mikel Arrutik aurkeztu du mozioa eta dio aurreko gaian onartutako adierazpena instituzionalak baino konpromiso gehiago jasotzen dituela honek. Mozioa bozkatu eta ahobatez onartu da. Hau da onartutako mozioa:

MOTIBAZIOA

Azaroaren 25ean ozenki aldarrikatu behar dugu emakumeen kontrako indarkeria mota guztien aurka gaudela, eta, hori ez ezik, indarkeria sorrarazten duten eragile guztien aurka ere bagaudela. Bizitza aske, seguru eta burujabeak eraikitzearen alde gaudelako.

Indarkeria matxistaren alderdi desberdinak identifikatzen jarraitzeko eguna da, jendartean normalizatuen dauden sotilenetatik hasita, hala nola ukitzeak; ahozko lizunkeriak; publizistek eta mass-mediek emakumeen gorputzari ematen dieten erabilerak; mezu eta adierazpen sexistak; janzkera, jendarte-sareen erabilera edo lagunartea kontrolatzea, eremu publikoa (eskolako patioak, jolastokiak, parkeak) askatasunez okupatzeko zailtasunak; edota emakume eta gizonen arteko berdintasuna zuzenean erasotzen dituzten administrazio-erabakiak. Bigarren estadio batean, sexu-erasoak eta eraso fisikoak egongo lirateke, eta, esparrurik bortitzenean, erailketak.

Feminismoak, eta beraz, gure jendarteak, arrakasta handia lortu zuen indarkeria matxista politizatu genuenean, eta, horrenbestez, etxeko gai pribatu bat izatetik jendartearen eta politikaren arlora zabaldu genuenean. Hain zuzen ere, agi geratu denean indarkeria matxistaren jatorria ez dagoela gizon biolento batengan edo burua galdu duen gizon batengan, berdintasunik eta orekarik gabeko jendarte-harreman jakin batzuetan baizik.

Eta horren harira norbaitek esan lezake egun inoiz baino lege, zerbitzu, salaketa eta politika publiko gehiago dauzkagula eskura indarkeria matxistari aurre egiteko, eta hori egia da. Alabaina, indarkeria hori ez da inondik inora murrizten ari, eta indarrean jarraitzen du gure jendartearen eremu guztietan.

Horregatik esaten dugu desorekak indarrean jarraitzen duen bitartean indarkeria matxista hor egongo dela, botere-harreman desorekatu horiei eustea delako, hain zuzen, indarkeria horren funtsa. Hortaz, emakumea izate hutsagatik indarkeria jasateko aukera txikiena dagoen bitartean, gure herrian ez dugu bakea edo normalizazioa lortuko.

Horregatik guztiagatik esan dezakegu urte luzetako borrokari esker lortutako berdintasun formala ez dela nahikoa une honetan, eta aurrera jarraitu behar dugula, mikro eta makroindarkeria guztiak identifikatuz eta indarkeria sortzen duten eragileak banan-banan agerian utziz. Eta erantzukizuna emakumeen gainean jarri ordez, beren burua babesteko eta ez arriskatzeko eskatzen baitiegu, edozein eraso sexista sorrarazteko edo saihesten laguntzeko gai diren gizonen gainean jarriz.

Berdintasunetik gertuago dagoen beste maskulinitate bat eraiki beharra, jendarte patriarkal hau eraldatu beharra eta subjektibitatea aldatzea aldarrikatu nahi dugulako, emakume eta gizonei buruzko balioespenetan oinarritutako hierarkizazioak ezabatuz.

Indarkeria matxista gainditzeko borrokatu beharko dugulako, maskulinitate tradizionalak ezabatu eta desegin beharko ditugulako, adostasun berriak eraikiz, enpatiatik, sororitatetik, aukeratzeko askatasunetik, segurtasunetik, arduratik, berdintasunetik eta elkarrekikotasunetik.

Horregatik guztiagatik, EHBildu udal taldeak aurkeztu eta Lezoko Udalak ahobatez ERABAKI DU:

  • 1.- LEZOko Udal honek 2017ko aurrekontuetan berdintasun-partida handitzeko konpromisoa hartzen du, aurrekontu orokorrak izango duen igoeraren neurri berean edo handiagoan igoz.
  • 2.- LEZOko Udal honek, tokiko talde feminista eta emakumeekin elkarlanean, prebentzioko udal-/lurralde-plan integrala garatuko du, indarkeria matxistaren adierazpide guztiei aurre egiteko modukoa, horretarako beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta tekniko guztiak aktibatuz.
  • 3.- LEZOko Udal honek, tokiko talde feminista eta emakumeekin elkarlanean, eraso matxisten kontrako protokoloa indartuko du, horretarako beharrezkoak diren baliabide ekonomiko eta tekniko guztiak aktibatuz.
  • 4.- LEZOko Udal honek Foru Aldundiari eta Emakunderi eskatzen die emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alorreko aurrekontu-partidak handitzeko, berdintasun-zuzendaritzak sendotzeko, epaitegietako genero-unitateak indartzeko eta indarreko legeria berraztertzeko konpromisoa hartzeko.
  • 5.- Erakunde honetatik, hau da, LEZOko Udal honetatik, borroka feministaren alde hartu dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, indarkeriarik gabeko jendarte demokratiko bat eraikitzeko bide eta tresna nagusia den heinean.
  • 6.- Erakunde honetatik, hau da, LEZOko Udal honetatik, bat egiten dugu mugimendu feministak azaroaren 25erako deitutako mobilizazioekin, eta jendarte osoari ere dei egiten diogu mobilizazio horretan parte har dezan.
  1. Adierazpen instituzionala: “Euskararen Nazioarteko Eguna”.

Alkateak deialdiarekin banatutako adierazpen instituzionala onartzea proposatu du eta osoko bilkurak ahobatez onartu du. Honela dio onartutako adierazpenak:

Abenduaren hirua pozik bizitzeko eguna dugu euskaldunok. Duela berrogei urte arte gizartean gainbehera zihoan euskara hazkunde nabarian jarri dugu. Batik bat belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, belaunaldiarteko hizkuntza eta, batez ere, gazteen hizkuntza izatera pasatu da. Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik sekula bereak izan ez dituen esparru sozialetan ere nor izatera. Europako hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera.

Euskara bizitzen ari den zabalkundea gizarte osoaren nahi eta ahaleginari esker gertatu da. Norbanako askoren eta kolektibo askoren ekimenari esker. Jende askoren eskuzabaltasunari esker. Gizarte osoak proiektu kolektibo gisa bereganatu izanari esker. Konpromiso publiko eta pribatuari esker. Gizartearen adostasunari esker.

Hizkuntza-elkarbizitza gizarte-elkarbizitzaren osagai egin dugu, gizarte-kohesioaren funtsezko elementu. Hizkuntzen berdintasuna eta norbanakoaren hizkuntza-hautua herritar guztion aukera berdintasunaren oinarrian jarri ditugu.

Euskararen Nazioarteko Eguna badugu, baita ere, indarberritzeko eguna. Izan ere, gaur egun, oraindik, bi hizkuntza ofizialen berdintasun sozialetik urrun gaude. Euskarak eta gaztelaniak, erabilerari dagokionez, legezko aitortza berdina dute, baina gizartean egoera desberdina bizi dute.

Horregatik, urratsak ematen jarraitu nahi dugu. Bi hizkuntza ditugu ofizialak Euskal Autonomia Erkidegoan. Baina helburu izaten jarraitzen du, gizartean oro har, hizkuntzen arteko berdintasun sozialera iristeak. Hizkuntza-aniztasunaz harro gaudelako eta euskararekin munduko hizkuntza aniztasunari egiten diogun ekarpenaz ere harro gaudelako. Hizkuntza-aniztasunak gure gizartea aberasten duelako, euskarak hizkuntza-aniztasuna aberasten duelako eta, beraz, gutako bakoitza aberasten gaituelako. Euskara, Etxeparek esan bezala, plazan nahi dugu, indartsu eta sendo nahi dugu bere lurralde guztietan.

Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea: horra gure helburua. Guztion gogoa eta ahalegina eskatzen dituen helburua; helburu ilusionagarria; denoi dei egiten digun helburua: norbanakoei eta kolektiboei, herri aginteei, alderdi politikoei, langileen sindikatuei, enpresari-elkarteei, kirol, aisialdi nahiz kultur arloko elkarteei, gizartearen arlo desberdinetako erakundeei, eta abarri. Gustuko dugun helburua da, gustura hartzen dugun konpromisoa.

Horregatik, herri aginteok eta askotariko gizarte-eragileok elkar hartuta ospatu nahi izan dugu aurten Euskararen Eguna. Euskara eta hizkuntza-elkarbizitza sendotzeko konpromiso bat hartu nahi izan dugu, nork bere neurrikoa, nork bere ahalaren araberakoa. Horretarako, gure buruari galdera bat zuzendu diogu: “Zer egin dezaket nik euskararen alde?”.

Adierazpen honen sinatzaileok galdera horri erantzun propioa eman nahi diogu, gure esparruan euskara modu edo neurri batean zein bestean indartzeko erantzun bat.

Era berean, herritar guztiak eta gizarte-eragile guztiak gonbidatu nahi ditugu galdera hori bera egitera eta nork bere neurriko erantzuna hausnartzera, guztion ekarpenak baitira baliagarri eta onuragarri euskararen biziberritzerako eta guztion arteko elkarbizitza sendotzeko.

Ospa dezagun, bada, pozik eta harro Euskararen Nazioarteko Eguna. Eta bizi dezagun aurrera begira euskara, gure artean eta egunerokoan, hizkuntza bizia eginez, “Zer egin dezaket nik euskararen alde?” galderari erantzunez eta galdera bera euskal gizarte osoan zabalduz

Mikel Arrutik dio iaztik atzera egin dela udalean euskarazko erabileran, alde batetik zinegotzi guztiak ez direlako elebidunak eta horrek eragotzi egiten duelako erabilera eta beste aldetik gobernu taldearen komunikazio ekintzetan parekide agertzen direlako bi hizkuntzak euskararen aldeko neurri zuzentzailerik edo bereizketarik gabe.

Osoko bilkuraren hasieran esan bezala Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziak mozio bat eztabaidatu nahi du osoko bilkuran eta EHBildu udal taldeak bi. Idazkariak ohartu die haiek eztabaidatu aurretik osoko bilkurak gehiengo osoaren aldeko botoarekin onartu egin beharko lukeela mozio horiek eztabaidatzea.

Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziak Janari bankuen mozioa dela berea, Gipuzkoako beste udaletan eztabaidatu eta onartu den bera. Osoko bilkurak ahobatez onartu du mozioa gaurko osoko bilkura honetan aztertzea. Beraz, jarraian eztabaidatzea erabaki da.

  1. Sozialisten udal taldeak aurkeztutako mozioa, elikagaien bankuarekin eta kontsumorako egokiak diren baina salmentarako baztertuta dauden elikagaiekin lotutakoa.

Jose Angel Sanchezek aurkeztu du gazteleraz idatzitako mozioa eta osoko bilkurak ahobatez onartu du. Honela dio onartutako mozioak:

Gipuzkoako Elikagaien Bankuak, gobernuz kanpoko erakunde den heinean, beharra duten familiei elikagaiak ematea du helburu eta, horretarako, bertako ongintza-elkarteak ditu euskarri.

Gobernuz kanpoko erakunde gisa, herritarrei hainbat zerbitzu eskaintzen dizkie. Hortaz, uste dugu gure udalerriak agente aktibo izan behar duela, urteak direla murgilduta gauden krisiaren ondorioz gaizkien pasatzen ari diren pertsona eta familiekiko elkartasunari dagokionez.

Nahiz eta datu makroekonomiko batzuk egun positiboak izan daitezkeen, egia da ere errealitateak argiro ikusarazten digula datu horiek ez dutela isla bera pertsona askoren lan-egoeran, ezta herritarren familia-ekonomian ere.

Hain zuzen horregatik, tamalez, Gipuzkoako Elikagaien Bankuaren antzeko erakunde eta elkarte ugari, tokiko elkarteekin lankidetzan beharra duten familiei elikagaiak ematea helburu dutenak, beharrezkoak ez ezik, ezinbestekoak dira oraindik ere. Hori dela-eta, Udalaren aldetik herritarrak kontzientziatu behar dira elkartasunaren oinarrizko printzipioaren inguruan.

Era berean, ezinbestekoa da udal-konpromisoa elikagaien kontsumo arduratsuari buruzko heziketa- eta kontzientziazio-kanpainetan bete-betean inplikatzeko.

Gainera, Udalak agente aktiboa izan behar du elkartasunaren sustapenean, bertako merkataritzarekin eta ostalaritzarekin lankidetzan; kontsumorako egokiak izanik, salmentarako baztertzen diren elikagaiak bildu eta aprobetxatzen laguntzeko.

Horrenbestez, Udalbatzak onar dezan aurkezten da honako mozio hau:

MOZIOA

.- Udalak konpromisoa hartzen du elikagaien kontsumo arduratsuari buruzko heziketa- eta kontzientziazio-kanpainetan bete-betean inplikatzeko.

.- Udalak konpromisoa hartzen du Elikagaien Bankuarekin elkarlanean aritzeko eta lankidetza hori gure udalerriko merkataritzara eta ostalaritzara zabaltzeko, kontsumorako egokiak diren baina salmentarako baztertuta dauden elikagaiak bildu eta aprobetxatzeko helburuarekin.KOPIATU.

Ondoren EHBildu udal taldeak eztabaidatu nahi duen lehen mozioa aurkeztu du. Altsasuko udalerriko gertakarien inguruko erabakia dela dio Mikel Arrutik. Osoko bilkurak ahobatez onartu du mozioa gaurko osoko bilkura honetan aztertzea. Beraz, jarraian eztabaidatzea erabaki da.

  1. Altsasuko gertakarien aurrean Lezoko udalaren akordioa.

Mikel Arrutik irakurri du mozioa eta onartu egin da aldeko hamabi botorekin (alkatearena eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena eta EHBildu udal taldearen sei zinegotziena) eta aurkako boto batekin (Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena). Honela dio onartutako mozioak:

“Azken egun hauetan Altsasun izan diren gertakarien aurrean, eta Altsasuko Udaleko gehiengoak hartutako erabakia oinarri, Lezoko Udalak honako akordio proposamena adostea erabaki du:

1.-Altsasuko Udalak 2016ko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraiki, “Altsasu” lelopean, azaroaren 26rako 13:00etan Altsasuko Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek deitutako manifestazioarekin bat egitea.

2.-Gure herriko herritarrei bertan parte har dezaten gonbitea luzatzea eta deialdia zabaltzeko eskura ditugun bitartekoak erabiltzea.

3.-Akordio honen berri Altsasuko Udalari jakinaraztea.”

Ondoren EHBildu udal taldeak eztabaidatu nahi duen bigarren mozioa aurkeztu du. Hondakinen bilketaren ingurukoa da. Osoko bilkurak aldeko zazpi botorekin (EHBildu udal taldearen sei zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako sei botorekin (alkatearena eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena), hau da, osoko bilkura osatzen duten zinegotzien gehiengo osoaren aldeko botoarekin, onartu du mozioa gaurko osoko bilkura honetan aztertzea. Beraz, jarraian eztabaidatzea erabaki da.

  1. Herritarrek erabakitako eta akordio politikoa izango duen hondakin bilketa eraginkor bat lortzeko egitasmoa.

Honela dio mozioak:

“Herritarrek erabakitako eta akordio politikoa izango duen hondakin bilketa eraginkor bat lortzeko egitasmoa.

Begi-bistakoa da hondakinen arazoa ez dugula oraindik ere konpondu. Legegintzaldi ezberdinetan saiatu gara batzuk eta besteak ustez modu egokienean egiten, baina esan beharrik ez dago ez garela gai izan soilik kudeaketa mota ezberdinen arteko debatea izan behar zuena ika-mika politikotik ateratzen. Alderdi ezberdinek oinarri eta printzipio batzuen inguruan adostasuna eta akordioa lortzea zinez garrantzitsua iruditzen zaigu erabaki beharreko bilketa sistemaren nondik norakoak finkatu ditzan. Herritarren ordezkari eta Udalaren kudeaketaren erantzule garen neurrian, gure ardura da herritarren ongizatea bilatzea; adostasunak eta akordioak lortuz.

Oinarri eta printzipio batzuen inguruan adostasuna lortu behar dugula diogunean hondorengo galdera honi erantzun behar diogula esan nahi dugu: zein helburu izan behar du erabakitzen dugun bilketa sistemak?

Gaur egungo atez-ateko bilketarekin Lezon %85 birtziklapen maila batean gaude. Oso kopuru altua da, pozik egoteko modukoa garai batean San Marko mankomunidadeko birtziklapen tasa baxuena (%27,81 2011 urtean) genuen herria ginela kontuan hartuz gero. Jakina da beste sistemekin zaila izango zaigula kopuru honetara iristea, baina arduragabekeria eta kudeaketa txarra irudituko litzaiguke gaur egungo birtziklapen mailatik erdira jeitsiko bagina. Zein sistema (atez-atekoa, edukiontzi bidezkoa, mixtoa,…) erabakitzen dugun baino garrantzitsuagoa da sistema horrekin lortzen diren birtziklapen mailak. Beraz lehenik eta behin birtziklapen tasaren inguruan adostasuna lortzea izango litzake. Gaur egungo herritarren eta ondorengo belaunaldiko herritarren ongizatea helburu izanik, ezingo genuke gaur egungo birtziklapen mailatik gehiegi urrundu.

Alderdi ezberdinek garrantzitsuena birtziklatzea eta lortu beharreko birtziklapen tasa dela adostu ondoren, herritarren partehartzeak etorri beharko luke. Horretarako hondakinen mahaia sortzea ezinbestekoa litzake non, herritarrak, Lezoko elkarte eta eragileak eta udaleko alderdi ezberdinak elkartuko ginateke. Hondakinen mahaiak izango luke, aurrez adostutako birtziklapen tasa oinarri izanik, bilketa sistema ezberdinen (bat, bi edo hiru) diseinua egitea, ondoren gainontzeko herritarrek galdeketa baten bitartez adostuko luketelarik.

Zinez uste dugu horrela soilik lor daitekeela orain arteko liskarrak eta ika-mikak gainditzea, eta sistema eraginkor bat izateaz gain ( gaur egungo birtziklapen mailatik gertu egongo litzake) iraunkorra izatea, herritarren babesa izango bailuke.”

Ainhoa Intxaurrandietak dio erabaki proposamenaren helburua herrian gaiaren inguruko adostasuna lortzea dela alderdi politikoak herritarrek erabakitako bilketa sistema mantentzeko konpromisoarekin, beti ere sailkapena %80ra iristen bada. Gehitzen du udal zinegotzi guztiak mozioa onartzeak herriaren giroan nabarituko zela eta aukera polita dela horregatik.

Jose Angel Sanchezek dio gai honetan dena esanda dagoela ia. Berak otsailean 5. edukinontziaren aldeko mozioa aurkeztu zuela edo, hori ezean, bilketa modua erabakitzeko galdeketa loteslea egitea proposatu zuela. Ondoren udalaren irizpide aldaketak etorri zirela eta gogoratu du alkateak berak alkate aukeratu eta astebetera prentsan 2017rako galdeketa iragarri zuela. Berak ez du gaizki ikusten udalak ondo landutako prozesu baten ondoren galdeketa egin eta herriak lehen bait lehen erabakitzea. Horregatik EHBilduren proposamena berea egingo duela dio.

Alkateak dio lehen gobernuan zegoenean egin ez zuen galdeketa orain egin nahi duela EHBilduk.

Bozketa egin da eta EHBilduk aurkeztutako mozioa onartu da aldeko zazpi botorekin (EHBildu udal taldearen sei zinegotziena eta Euskal Sozialistak-Socialistas Vascos taldeko zinegotziarena) eta aurkako sei botorekin (alkatearena eta EAJ-PNV udal taldeko beste bost zinegotziena), ondorengo erabakiak hartu direlarik:

  1. Udalbatza osatzen dugun alderdi ezberdinek, erabakitzen den hondakin bilketa sistemak %80 inguruko birtziklapen tasa izan behar duela adosten dugu.
  2. Dei egiten diegu Lezoko herritarrei, eragile eta elkarte ezberdinei parte har dezaten osatuko den Hondakin mahai berrian, guztion artean diseinatu dezagun birtziklapen tasa horretara iritsiko den hondakin sistema.
  3. Galdeketa bidez herritarrek erabaki dezatela Hondakinen mahaiak diseinaturiko sistemen artean.
  4. Herri galdeketan bozka gehien izan duen sistema ezarri.
  5. Hondakinen mahaiak ezarritako sistemari jarraipen zuzena egitea lortu beharreko birtziklapen tasak lortzen dituela ziurtatzeko. Hala ez balitz, Hondakinen mahaiak zehaztuko lituzke zein neurri zuzentzaile hartu maila horretara iristeko.
  6. Alderdi politikook konpromezua hartzen dugu ez dugula erabakitako sistema aldatuko etorkizunean suerta daitezkeen Udal gobernu aldaketak direla eta.

Jose Angel Sanchezek galdetu du erabaki honen ondorengoak nola bideratuko diren, ea nork gidatuko duen gaia eta ea hondakin batzorde hori Batzorde Berriemaile Orokorraren baitan egingo den.

Ainhoa Zabalok eskatu du batzorde bilerak arratsaldez izatea.

  1. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

Miguel Angel Sanchez, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi delegatuak dio Hirisgarritasun Plana martxan dagoela eta Udal arkitekto teknikoaren gaixotasun bajaren ondorioz atzeratutako zenbait lan ateratzeko beste arkitekto tekniko batzuen Kontratazio ari direla lantzen.

Irlentz Ortegak, Kirol gaietarako zinegotziak, dio kirol elkarteei urtero banatzen zaizkien dirulaguntzak onartu direla ia, Kiroldegiko kudeaketa esleitzeko prozedura bukatzear dela, Tipi-Topa ekimena arrakasta handiarekin ari dela, kirol eta jarduera fisikorako orientazio zerbitzua martxan jarri dela eta Oarsoaldeako kirol mahaiak sustatuta eskola kirolean gurasoen jarrera egokiak lantzeko kanpaina dagoela martxan.

Noemi Arberasek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak dio, eguneko arreta zerbitzu bat jartzea aztertzen ari direla, behar bada Aiton Bordaren lokaletan bertan. Berdintasun gaietan Sortzen eta Ertzantzarekin protokoloa lantzen ari dela dio.

Mikel Arrutik eskatu du zinegotzientzat prestatzen diren formazio saioak arratsaldez antolatzeko, ahalik eta zinegotzi gehienek parte hartu ahal dezaten, eta ez egin berri den berdintasunaren inguruko formazio saioa bezala, goizez egin dela.

  1. Galde-eskeak.

Ez da ezer galdetu.

Aktaren amaiera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 21:15ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1243435etik 1243449ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta berrespena ematen diot alkatearen oniritziaz.

Eguna