2006.eko Apirilaren 24ekoa

Lezon, 2006ko apirilaren 24ean, astelehena, goizeko 9:45etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko apirilaren 10ean egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko apirilaren 10az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Correos y Telégrafos enpresari obra lizentzia emateko proposamena, Guillermo de Lazon 1ean lokala egokitzeko, posta eta telegrafia bulego-jardueran aritzeko helbururako (2005H0040004).

Correos y Telégrafosek Guillermo de Lazon kaleko 1ean lokala egokitzeko obra lizentzia eta jarduera lizentzia eskatzen du, eta aurkeztutako eskabidea aztertu eta horri buruz emandako txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Gilermo de Lazon 1 eta 3ko auzoen ordezkari gisa, Joan Luis Urkizuk aurkeztutako alegazioa ezestea, aurkeztutako proiektua zuzena dela iritzi delako.

BI: CORREOS Y TELEGRAFOS enpresari obra lizentzia ematea Guillermo de Lazon 1ean lokala egokitzeko, posta eta telegrafia bulego-jardueran aritzeko helbururako.

HIRU: Obrak burututakoan jardueraren irekidura-lizentzia eskatu beharko du.

LAU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 5.475,06 euro ordaindu beharko du (Eraikuntzen gaineko zergari dagokiona 4.994,05 euro eta jarduera instalatzearen tasa 481,01 euro).

BOST: Ebazpen honen berri Joan Luis Urkizuri ematea, Gilermo de Lazon 1 eta 3ko auzoen ordezkari gisa.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

4.- Interes sozialeko entitateei dirulaguntza onartzeko proposamena (2006GZ05001, 2006GZ05002, 2006GZ05003, 2006GZ05004, 2006GZ05005, 2006GZ05006, 2006GZ05007).

Interes sozialeko hainbat entitatek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: AGIPASE elkarteari 1058 ?tako dirulaguntza ematea. AD-208-7.

BI: ATECE elkarteari 1.058 ?tako dirulaguntza ematea. AD-208-2.

HIRU: ASFAMOGI elkarteari 1058 ?tako dirulaguntza ematea. AD-208-1.

LAU: ATZEGI elkarteari 1.058 ?tako dirulaguntza ematea. AD-208-3.

BOST: IZAN elkarteari 1.058 ?tako dirulaguntza ematea. AD-208-4.

SEI: ADEMGI elkarteari 1.058 ?tako dirulaguntza ematea. AD-208-5.

ZAZPI: ALCER elkarteari 1.058 ?tako dirulaguntza ematea. AD-208-6.

ZORTZI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- LEZDIri dirulaguntza ukatzeko proposamena (2006GZ050008).

Interes sozialeko hainbat entitatek aurkeztu duten programazioa eta dirulaguntza eskaerak aztertuta eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: LEZDI elkarteari dirulaguntza ez ematea. Arrazoia: eskaera epez kanpo.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6- Etxez etxeko laguntza zerbitzu eskaera ukatzeko proposamena (2006GZ010005).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko María Luisa Jauregui Oyarzabalek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: María Luisa Jauregui Oyarzabali etxez etxeko laguntza zerbitzua ez ematea, uko egin baitio zerbitzua jasotzeari.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Etxez etxeko laguntza zerbitzu eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010004).

Ikusita etxez etxeko laguntza eskatzeko Amparo Valencia Barraganek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi beran, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Amparo Valencia Barragáni etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 2 ordu zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Egin beharreko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 1,33 ?/orduko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

URGENTZIAZKO GAIA

Alkateak, Ludoteka zerbitzua emateko kontratuaren luzapen automatikoa ekiditeko, kontratua arautzen duen baldintza plegu administratiboaren 4. atalean aurreikusitako aukeraz baliatu nahi du eta kontratu epea bukatu baino bi hilabete lehenago zerbitzua ematen duen enpresari jakinarazi kontratua ez dela automatikoki luzatuko. Bi hilabeteko epea aste honetan agortzen denez eta kontratazio organoa Tokiko Gobernu Batzarra denez, gaurko bileran, urgentziaz, gaia aztertu eta erabaki dezan eskatu du alkateak.

Gobernu Batzarkideek aho batez onartu dute eskaria.

8.- Haur Txokoa kudeatzeko Lezoko udalak Orratx! Kultur Elkartearekin duen hitzarmena etetea.

Alkateak azaldu du datorren ikasturtekoa kudeatzeko lehiaketa berria deitu nahi dela eta, hori egiteko, gaur egun zerbitzu kontratuaren luzapen automatikoa ekidin behar dela kontratua arautzen duen baldintza plegu administratiboaren 4. atalean aurreikusitako aukeraz baliatuz, hau da, kontratu epea bukatu baino bi hilabete lehenago zerbitzua ematen duen enpresari, Orratx! Kultur Elkarteari, kontratua ez dela automatikoki luzatuko jakinaraziz.

Tokiko Gobernu Batzarrak, aho batez, kontratuaren bukatze jakinarazpena egitea erabaki du.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna