2006.eko Apirilaren 10ekoa

Lezon, 2006ko apirilaren 10ean, astelehena, goizeko 9:50etan orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA, ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jesús Mª Martiarena Jaca bertan direlarik. Ez da bileran izan Aroia Goienetxea Egibar.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2006ko martxoaren 27an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko martxoaren 27az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Fermín Pinzolas Bidaurre, Iturrin, S.A.ren izenean eta harren ordez, tramitatzen ari den iharduera espedienteari oniritzia emateko proposamena, Urune kaleko 22-23an (Sagasti poligonoa) dagoen pabilioia egokitzeko elikagaien hornidura jardueran aritzeko (2005H0050005).

Tramitatzen ari den Itturrin S.A.-ren espedientea aztertu eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Itturrin S.A.k eskaturik tramitatzen ari den espedientearen alde informatzea, Urune kaleko 22-23an (Sagasti poligonoa) dagoen pabilioia egokitzeko, elikagairen hornidura jardueran aritzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

GIZARTE ZERBITZUAK

4.- Etxez etxeko laguntza eskaera onartzeko proposamena (2006GZ010003).

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Paula Amorrortu Dárcelesek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Paula Amorrortu Dárcelesi etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero 2:30 h. zaintza edo atentzio pertsonaleko lanak eta etxeko lanak egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 16,59 ?/orduko da.

HIRU: Zerbitzua itxoin zerrendan geratzen da Udalak erabaki arte zerbitzu hau atendituko duen etxez etxeko langilea zein izango den.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Gure Amets Elkarteari kale hezitzaile kontratua urtebetez luzatzeko eta urteko lan ordu kopurua igotzeko proposamena.

Ikusirik ?Gure Amets? elkarteak 2005-2006 ekitaldian kale hezitzaile programaren bidez Lezon egindako lanaren memoria eta baita Gizarte Zerbitzuen balorazio txostena ere. hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, eta 2005eko martxoaren 22ko Alkatearen 139. dekretuaren arabera, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea inguru irekian arrisku taldean diren gazte eta adingabekoekin esku hartzen ari den ?Gure Amets? elkarteari beste urtebetez kontratua luzatzea. Hau da, 2007ko apirilak 1arte.

BI: Onartzea urtean egin beharreko lanordu igoera, guztira 2.112 ordu.

HIRU: Onartzea kale hezitzaileen kontratu luzapenaren urteko kostea, guztira 39.325,44? (AD-194) eta aktibitateak burutzeko 12.000? (AD-195)

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA-KULTURA

6.- 2006ko udalekuen (Udan jostatzera) kontratuaren esleipenerako espedienteari hasiera emateko proposamena: baldintza agiria onartzea (2006KU170001).

2006ko udalekuen ?Udan jostatzera? kontratuaren esleipenerako espedientea azterturik, Idazkariak esleipen irizpideetan bai enpresa edo begiraleak lezoarrak izatea ezin dela baloratu ohartu ondoren, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2006ko udalekuen ?Udan jostatzera? kontratuaren esleipenerako espedienteari hasiera ematea, lehiaketa irekiko prozeduraren bidez.

BI: Udalekuen ?Udan jostatzera? kontratuaren esleipenerako baldintza agiria onartzea.

HIRU: Kontratu honetarako gastua onartzea (A-207).

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna