- AKTA ONARTZEA.
- 1.- Egoki irudituz gero, 2006ko urtarrilaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.
- ALKATETZA ETA DELEGATUAK
- 2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
- HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
- 3.- Nerea Goiriena Arceri, Vodafone España, S.A.ren ordezkaritzan, obra lizentzia emateko proposamena, 6. poligonoan Vodafoneren ekipo batzuk instalatzeko.
- 4.- Iritziaren baitara jartzea José Mª Castro Varelak aurkeztutako eskaerari dagokion erabakia, Zubitxo kaleko 7an dagoen eraikina eraitsi eta beste berri bat eraikitzeari buruzkoa.
- GALDE ESKEAK
- Aktaren bukaera.
Lezon, 2006ko otsailaren 13an, astelehena, goizeko 9:10 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA Ohikoa udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
1.- Egoki irudituz gero, 2006ko urtarrilaren 30ean egindako bilkurako akta onartzea.
Aldaketarik gabe akta onartu egin da.
2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.
Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2006ko urtarrilaren 30az geroztik, emandako dekretu guztien berri eman du alkateak.
HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK
3.- Nerea Goiriena Arceri, Vodafone España, S.A.ren ordezkaritzan, obra lizentzia emateko proposamena, 6. poligonoan Vodafoneren ekipo batzuk instalatzeko.
Nerea Goiriena Arcek VODAFONE ESPAÑA S.A.-ren ordezkaritzan, obra lizentzia eskatzen du 6. poligonoan Vodafoneren ekipo batzuk instalatzeko.
Horri buruz egindako txostenak ikusi ondoren, idazkariak txosten juridikoa baimena ematearen aurkakoa dela ohartu ondoren, hirigintza planeamendu dokumentuak onartu gabe daudelako ekipoa kokatu nahi den 6. poligono horretan, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:
BAT: Nerea Goiriena Arceri VODAFONE ESPAÑA S.A.-ren ordezkaritzan, obra lizentzia ematea 6. poligonoan Vodafoneren ekipo batzuk instalatzeko, bost urtetako denboraldirako, luzagarria, ondorengo baldintza hauek bete behar izanik:
· Aurreikusitako instalazioarekin harrera konexioa egiteko linea nagusia zein trazatutatik eraman daitekeen seinalatu behar dute.
· Ingurune naturalean eta pertsonengan aurreikusitako instalazio horietako uhin elektromagnetikoek izan dezaketen eragina seinalatu beharko dute.
· Agente atmosferikoek eta aipaturiko instalazioak eduki dezaketen eraginari dagokionez aurreikusitako neurri zuzentzaileak zehaztu beharko dituzte.
BI: Lizentzia ematearen gaineko zergarengatik 2.736,05 euro ordaindu beharko du eta obra handiaren gaineko tasa 417 euro.
HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.
b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.
4.- Iritziaren baitara jartzea José Mª Castro Varelak aurkeztutako eskaerari dagokion erabakia, Zubitxo kaleko 7an dagoen eraikina eraitsi eta beste berri bat eraikitzeari buruzkoa.
Eskaerari buruz egindako txostenen arabera proposamena egiteko eskatu zaio Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuari. Bitartean, gaia mahai gainean uztea erabaki da.
Idazkariak gogoratu du betetzear dagoela, Gobernu Batzarrak 2005eko abenduaren 19an egindako bileran, Construcciones Sukiari Auñamendiko urbanizazioa bukatzeko emandako epea. Baita ere gogoratu du ez dagoela inongo berririk Auñamendiko garajeak erabili ahal izateko egin beharrekoei buruz.
Ez da izan beste galde eskaerarik.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.