2005.eko Irailaren 12ekoa

Lezon, 2005ko irailaren 12an, goizeko 9:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi eta Jesús Mª Martiarena Jaca.

Ez da bileran izan Aroia Goienetxea Egibar.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko abuztuaren 1ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, abuztuaren 1az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Etxe Txiki baserria parte batean eraisteko eta hura birgaitzeko obra lizentzia ematea José María Goienetxea Makusori.

Herriondo Bailarako 9an kokaturik dagoen Etxe Txiki baserria parte batean eraisteko eta hura birgaitzeko Oinarriko Proiektua aurkezten du Jose Maria Goienetxea Makusok.

Udal teknikariak eginiko txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Jose Maria Goienetxea Makusori obra lizentzia ematea, Herriondo Bailarako 9an kokaturik dagoen Etxe Txiki baserria parte batean eraisteko eta hura birgaitzeko, baldintza hauekin:

- Obrak hasi aurretik, dagokion Exekuzio proiektua aurkeztu beharko du.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 17.542,95 euro ordaindu beharko du.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

4.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaerak onartzeko proposamena, 946 espedienteari dagokiona.

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko E.G.P. andreak (esp.946) egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: E.G.P.-ri (esp. 946) etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero bi ordutakoa atentzio pertsonalerako. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 151,20 ?takoa da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaerak onartzeko proposamena, 948 espedienteari dagokiona.

Ikusirik, etxez etxeko laguntza eskatzeko J.B.C. andreak (esp.948) egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: J.B.C.-ri (esp. 948) etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu bat atentzio pertsonalerako. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 83,16 ?takoa da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrarera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Elbarrituen ibilgailuentzako parking-txartel berezia eskuratzeko eskaerak onartzeko proposamena.

Ikusita elbarrituentzako ibilgailuetarako geldiune txartel berezia eskuratzeko J.F.G.A.k egin duen eskabidea, era berean azterturik Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Balorapen Unitateak eskaera horri buruz egindako baiezko txostena eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea ezinduentzako txartela ematea J.F. Garmendia Arrastuari. Arrazoia: elbarritasun kalifikazioan mugitzeko arazoak neurtzeko baremoan 7 puntu baino gehiago du.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Alkateak dio ludoteka zerbitzua esleitzeko baldintza orriak bukatu bezain pronto dekretuz onartuko dituela eta gero Gobernu Batzar honetara aurkeztuko dituela.

Iñake Urrestarazuk dio Auñamendin eraikitzen ari diren babes ofizialeko etxeetatik, mugikortasun arazoak zituztenei gordetako hiruetatik, bat oraindik eman gabe dagoela. Dekretuz onartuko omen dituzte berriz ere hura emateko tramiteak.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.xxxtik 522.xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna