2005.eko Maiatzaren 9ekoa

Lezon, 2005ko maiatzaren 9an, goizeko 9:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik. Ez da bileran izan Aroia Goienetxea Egibar, kanpoan baita.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko apirilaren 25ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioen errebisio eta egokitze idazketaren kontratua eteteko proposamena.

1998ko apirilaren 7an egindako batzarraldian Lezoko Udaleko Plenoak Arau Subsidiarioen berrikuntza idazteko kontratua Manuel Jiménez eta Raimundo Mendiburu arkitektoek eta Teodoro Cacho Etxeberria abokatuak osaturiko ekipoari esleitzea erabaki zuen, 1998ko otsaileko proposamenean jasotako baldintzen arabera eta 21.750.160 pezetaren prezioaren truke.

Proposamen honen 6., atalean udalaren aldetik kontratua behin betikoz eteteko aukera aurreikusten da, burutzeke geratzen diren lanen kostuaren %15a esleipendunei ordaintzearen truke.

Lezoko Udalak, Gobernu Batzarrak 2004ko abuztuaren 2an hartutako ebazpenaren arabera arestian aipatu kontratua eteteko prozedurari hasera ematea erabaki zuen.

2004ko irailaren 13an Raimundo Mendiburuk, bere izenean eta Teodoro Cacho zein Igor Astibiaren izenean idatzi bat sartu zuen Lezoko Udalean. Bertan bestea gauzen artean eurei zegokien kalte ordainaren kalkulua egiten zuten, beti ere lehenago aipatu kontratuan xedatutakoari jarraiki, eta espresuki eskatzen zioten Lezoko Udalari 12.173,29 (BEZ barne) ?ren ordainketa.

2004ko irailaren 20an Lezoko Udaleko Idazkariak txosten bat idatzi zuen Raimundo Mendiburuk egiten zuen eskakizunaren inguruan. Txosten honen arabera eskatzen den kitapen ekonomikoaren inguruan zera adierazten da, hain zuzen ere, 1998ko otsaileko proposamenaren 6., atalaren aurreikusitako kalte ordaina dagokiela Raimundo Mendiburu eta bere taldekideei. Kantitateari dagokionez udaleko arlo ekonomikoaren txostena beharrezkotzat jotzen zuen.

Beraz ordaindu beharreko kalte ordainaren izaera edo kontzeptua ez da eztabaidatzen, bestalde kopuruari buruzko txostena ez da espedientean agertzen. Dena den Udaleko arlo ekonomikoak kalte ordain bezala eskatzen den kopurua 2004 urteko AD-1098 aurreikusia du, beraz ontzat eman dela ondorioztatu daiteke.

Hori horrela izani, gainera 2005ko apirilaren 25an sartutako idatziaren arabera Raimundo Mendiburuk kontratua eteteko espedienteari amaiera ematea eskatzen du berak lehendik zehazturiko baldintzetan eta hori egin ezean udalaren aurkako administrazio ardura exijitzeko prozedurari ekingo diola ohartarazten du.

Hori dela eta, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Arau Subsidiarioen berrikuntza idazteko kontratua etetea Raimundo Mendiburu arkitektoak, Teodoro Cacho Etxeberria abokatuak eta Igor Astibia Soziologoak osaturiko taldeak 1998ko otsaileko proposamenean jasotako 6., baldintzan jasotakoaren arabera.

BI: Raimundo Mendiburu arkitektoak, Teodoro Cacho Etxeberria abokatuak eta Igor Astibia Soziologoak osaturiko taldeari kalte ordainetan 12.173,29 (BEZ barne) ? ordaintzea. (AD- 1098).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- ?Salva? 107 poligonoko Konpentsazio proiektuari hasierako onarpena ukatzeko proposamena.

107 poligonoko Konpentsazio Juntak poligono horretako Konpentsazio Proiektua aurkeztu du Lezoko udalak tramitatu dezan.

Txosten juridikoak hitzez hitz horrela dio:

?107 poligonoko Zatikako Plana Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak behin betikoz onartu zuen 2003ko urriaren 28an egindako batzarraldian.

Aurkezturiko Konpentsazio Proiektua aztertu eta gero, ondorengo puntu hauek aipatu daitezke:

1.- Konpentsazio Proiektu honen arabera zatikako planak 107 poligonoari 71.988,18 m²ko azalera ematen dio. Hori ordea ez da zuzena 74.693 m² azalera baitu poligono honek aipatu zatikako planaren arabera. Bestalde badirudi konpentsazio proiektuaren arabera neurketa zuzenagoen ondorioz benetako azalera 71.988,18 m² dela.

Badirudi halaber N-1 errepidea handitzeko desjabetze prozesuan dagoen lursail bat poligonoaren eremutik kanpo utzi dela. Hori ez da inondik ere onargarria ezin baita Arau Subsidiarioak hiritargarri bezala sailkaturiko lursailaren sailkapena konpentsazio proiektu batekin aldatu, dirudienez hori baita proposatzen ari dena, nahiz eta ez de oso garbi adierazten. Puntu hau argitu egin beharko da.

2.- Mari Carmen Etxeberria eta Lezoko Udalaren artean izenpeturiko hirigintza hitzarmen baten ondorioz lehenak besteari dagokion hirigintza aprobetxamenduaren %25 hiritartze kargarik gabe laga behar dio. Aurkeztu den konpentsazio Proiektuan udalari dagokion lagapen hau ez da finka berezi batean kokatzen, baizik eta Mari Carmen Etxeberriari esleitzen zaion 6.075 m²ko azalera duen lursailaren hirigintza aprobetxamenduaren %25a dagokiola adierazten da.

Beste modu batean esateko pro-indibisoan esleitu zaio Lezoko Udalari bere aprobetxamendua Mari Carmen Etxeberriarekin batera.

Hori justifikatzeko zera adierazten da, birpartzelazio proiektuak gutxieneko lursaila 1860 m²t xedatzen duela eta Lezoko udalari arestian aipatu hitzarmenaren edukia aplikatuz 1519 m²ko azaleradun lursaila dagokionez ezin zaio lursail berezi bat esleitu. Lehenik eta behin argi utzi behar da 1860 m² t, ari garenean, konkretuki zertaz ari garen, ez baitirudi azaleraz ari garenik. Bestalde zatikako planaren arabera (memoriako 3 atalean) 2 lursaila, hain zuzen ere Mari Carmen Etxeberriari dagokiona 270 m² azaleradun lur sailetan zatika daiteke. Halaber ordenantzetako 16 artikuluak aipatu lursaila zatikatzea aurreikusten du, beraz ez dago printzipioz inongo arazorik Lezoko Udalari dagokion 1519 m² azaleradun lursail industriala esleitzeko hiritartze kargarik gabe. Hirigintza hitzarmenean argi eta garbi jasotzen da laga behar dena lursail bat dela dagokion hirigintza aprobetxamenduarekin eta ez proindibisoan eskubide bat.

Espresuki nabarmendu nahi dut 1860 m²t datu hori nondik atera den ez dela inondik ere justifikatzen.

Gainera Konpentsazio Juntaren Jarduerarako VI oinarriaren arabera proindibisoak saihestu egingo dira ahal den neurrian. 1976ko Lurzoru Legearen Testu Bateratuko 99.1, d) artikuluak proindibisoak salbuespen bezala aurreikusten ditu.

3.- Mari Carmen Etxeberriari dagokion lursailaren eraikigarritasuna ez da zatikako planean xedatzen dena. Zatikako planaren arabera 2 lursailean 7898 metro eraiki daitezke 6.075 m²ko azalera duen lursailean, horrek 1,3 m²t/m²ko eraikigarritasuna ematen du. Konpentsazio proiektuan berriz 1m²t/m²ko eraikigarritasuna ematen zaio aipatu lursailari.

4.- Kirol erabileratara xedatzen den lursailaren azalera 1510 m²koa da konpentsazio proiektuan. Zatikako planean berriz 1513 m²koa.

5.- Konpentsazio proiektuaren 2 orrialdean zera adierazten da, 107 poligonoko zatikako plana Lezoko hirigintza batzordeak onartu zuela behin betikoz. Hori, jakina ezinezko da eta beraz zuzendu egin behar da datu hau.

6.- Konpentsazio proiektuaren 3 orrialdean Konpentsazio Juntari buruzko datuak bete gabe daude?.

Udal Arkitekto Aholkulariak egindako txostenak horrela dio:

?Aipaturiko Konpentsazio Proiektua azterturik, ikuspuntu teknikotik begiraturik kontsidero hauek egin daitezke:

Konpentsazio Proiektuan definituriko exekuzio unitatearen azalera (71.988,19 m²) nabarmen txikiagoa da Plan Partzialean definitutakoaren aldean (74.693 m²).

Kiroletarako geratzen den partzelak 1.513 m² eduki behar du, eta ez 1.510 m².

P1 (SALVA) partzelaren azalera 26.127 m²koa da, eta ez 25.846,14 m².

P2 partzelaren azalera 6.075 m²koa da, eta ez 6.076 m².

Bideen eta aparkalekuen azalera Plan partzialaren arabera 14.562 m² da eta konpentsazio Proiektuan 14.352,80 m².

Berdeguneen azalera Plan Partzialean 24.796 m² da eta Konpentsazio Proiektuan 21.818,94 m².

Konpentsazio Proiektuan errekatarako azalera bat ageri da, baina hori hasieran Plan Partzialean jasota ez da ageri. Hala eta guzti ere, Konpentsazio Proiektuan kontsideratzen diren lagapen-azalerak Plan Partzialean aurreikusitakoak baino txikiagoak dira.

P2 partzelan eraikitako osoko azalera 7.898 m² da, eta ez 6.075 m².

Mª Carmen Echeverríaren eta Udalaren artean izenpeturiko hitzarmenaren aipamena egiten denean (2.3. puntua ?Circustancias adicionales que debe contener este proyecto?) seinalatzen da, Udalari partzela urbanizaturen 1.518,75 m²t laga behar zaiola, esan beharko lukeena, ordea, partzela urbanizatuaren 1.518,75 m² da, zeren m²t eran adierazitako azalera ez baita partzela urbanizatuaren baizik eta aprobetxamenduarena eta, gainera, Udalari dagokion partzelaren aprobetxamendua 1.518,75 m²t baino gehiago baita.

Plan Partzialean definituriko gutxieneko partzela ez da 1.860 m², ?Criterios Generales del Proyecto de Compensación? delako 9.1 atalean argi geratzen den bezala.

Konpentsazio Proiektuak ezin ditu lurrak erauzi exekuzio unitatetik aldez aurretik hura aldatu gabe, jarritako finkei dagokien atalean argi azaldurik geratzen den bezala.

Mª Carmen Echeverríaren eta Udalaren artean izenpeturiko hitzarmenaren ildotik, azken horrek adjudikatzedun gisa ageri beharko luke ateratzen diren finken jabeen zerrendan, eta alabaina, ez da ageri.

Gorago adierazitako horretatik ateratzen da ezen, ikuspuntu teknikotik begiraturik, aurkeztutako Proiektuak akats garrantzitsuak dauzkala, horiek zuzentzea beharrezkoa gertatzen dela eta bere hasierako planteamendutik bertatik daramala bere baitan dokumentu osoan eta ondorioetan eragina duten zenbait akats, eta beraz, 107 Poligonoaren Konpentsazio Proiektuaren kontra informatzen da?.

Hori guztia kontuan izanik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 107 poligonoko konpentsazio Proiektuaren behin behineko onarpena errefusatzea.

BI: 107 poligonoko konpentsazio Proiektua arestian aipatu atalak zuzenduta aurkeztu beharko da

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Gobernu Batzarkideek bere haserrea azaldu nahi diote Industrial Salvako ordezkaritzari bere ihardunean aurrera doalako, konpentsazio proiektua eta urbanizazio proiektua oraindik onartzeke egonik. Eskatzen diote, dokumentu horiek lehenbailehen bultza eta aurkez ditzala, gainontzean Industrial Salvaren jarduera bera zalantzan egon daitekeelako.

5.- Altzateko esparruari dagokionez Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntualaren irizpide, helburu eta konponbideak onartzeko proposamena.

Lezoko Udalak 2004ko abenduaren 1ko batzarrean Altzate eremua garatzeko, Errenteria eta Lezoko Udalen arteko lankidetza hitzarmen bat onartu zuen. Hitzarmen honen arabera Errenteriako Udalak Altzate eremuaren hirigintza garapena aurrera eramateko ezinbestekoa den Arau Subsidiarioak aldatzeko proiektua idatziko zuen ondoren Lezoko Udalak izapidetzeko.

Errenteriako Udalak hitzarturikoa betez Altzate izenez ezagutzen den eremuari dagokion Arau Subsidiarioen Aldaketarako Aurrerapen dokumentua aurkeztu du aipatu eremuari dagozkion irizpide, helburu eta konponbide orokorrak proposatuz.

Altzate eremua bezala ezagutzen denak Errenteriako eta Lezoko udalerrien barruko lurzoruak hartzen ditu. Lezori dagokionez indarrean dauden Arau Subsidiarioetako 12 eta 28 poligonoetarako xedatzen dena indargabetzea dakar Errenteriako Udalak proposatzen duen Arau aldaketak.

Aurkeztu den Arau Aldaketa dokumentuan Altzate gunerako proposatzen den hirigintza antolakuntzaren edukia arestian aipatu lankidetza hitzarmenean jaso zen.

Proposatzen den hirigintza antolakuntzak egun aurreikusten diren industri erabilerak alde batera utzi eta egoitza erabilera sustatzea suposatzen du, Errenteriako udalerriko lurzoru mugakideetan aurreikusten den bezala.

Horrela aurkeztu den dokumentuan, konkretuki hirigintza fitxan jasotzen diren datuak orokorrean bi Udalerriei, Errenteria eta Lezori dagozkienak dira. Lezori dagokionez zera adierazten da, batetik 65 etxebizitza egingo direla Lezon guztira eraikiko diren 262tatik eta bestetik etxebizitza kopurua handitzeagatik aurreikusi beharreko gune libreen sistema orokorrerako lurzoru azalera 1098 m²ko dela.

Hori dela eta komenigarria iruditzen zait Arau Subsidiario Aldaketarako Proiektuan Lezori dagozkion datu guztiak bereiztea dokumentuaren hirigintza fitxan, besteak beste hirigintza aprobetxamenduari, zuzkiduretara xedaturiko azalerak, aprobetxamendu homogeneoa, erabilera erregimenari buruzko datuak, jabetza erregimenari buruzko azalerak eta sailkapen orokorrari dagozkion azalera datuak.

Bestalde arkitektoaren txosten teknikoaren arabera grafikoki justifikatu beharko litzateke ?hartzen duen azalera bere kokagune zehatzean seinalatuz- Lezoko udalerriari dagokionez etxebizitzen kopurua handitzeagatik eratorritako berdegune-gehikuntza betetzen dela eta, beraz biztanleriarena ere. Era berean proposaturiko zonifikazio xehea, eta antolakuntza orientatiboak direla ulertu behar da , xehetasun horiek Barne Eraberritze Plan Berezian erabaki beha baitira.

1976ko Lurzoru Legearen Testu Bateratuaren 49. Artikuluak eta Planeamendu Erregelamenduaren 125. Artikuluak arautzen dutenarekin bat etorriaz, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Planeamenduko Arau Subsidiarioetako 12 eta 28 poligonoetan aldaketa puntualerako irizpideen, helburuen eta konponbide orokorren zehaztapenak onartu.

BI: Aipatu dokumentua hilabetez jendaurreko informazioan ezartzea interesdun orok iradokizunak aurkezteko modua izan dezan.

HIRU: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta prentsa idatzian argitaratzea, jendaurreko informazioa iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

6.- Lezoko udalerrian soinu-inpaktu azterketaren idazketa-kontratua esleitzeko proposamena.

Baldintza agiriaren 19., atalak xedatutakoari jarraiki kontratazio mahaiak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udalerrian Soinu-inpaktu azterketaren idazketa AAC enpresari esleitzea 55.796 ?ko (BEZ barne) kopuruaren truke.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea jarri. Bi berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %4 izango da, hau da, 2.231,84 ?.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 1.200 ? izango da, gehienez.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Teilatu-eraketa berriko obren lehen erabilpen lizentzia emateko proposamena, Urune kaleko 34. pabilioian, Francesco Rossi Cirilori, Interal, S.A.ren ordezkaritzan.

Gobernu Batzordeak 2002ko irailaren 12an egindako bilkuran eman zion Interal, S.A.-ri, Urune kaleko 34. Pabilioiaren instalazioetan teilatu-eraketa berria exekutatzeko obra lizentzia.

Francesco Rossi Cirilok, Interal, S.A.ren ordezkari gisa, 2005eko otsailaren 2an lizentzia eskatu zuen egindako obren lehen erabilpenerako.

Arkitekto aholkulariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Francesco Rossi Cirilok, Interal, S.A.ren ordezkari gisa, lizentzia ematea Urune kaleko 34. Pabilioiaren instalazioetako teilatu-eraketa berriaren lehen okupaziorako.

BI: Eraikuntzen gaineko zergaren likidazioa egitea, guztira 1.384,05 ? kopurua delarik.

HIRU: Lehen okupaziorako lizentziarengatik 336,20 ? kopurua ordaindu beharko du.

LAU: Aurkeztutako dokumentazioaren kopia Gipuzkoako Foru aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentura igortzea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

8.- Tarteko solairuaren estaltze eta itxitura obren lehen erabilpen lizentzia emateko proposamena, Urune kaleko 34. pabilioian, Francesco Rossi Cirilori, Interal, S.A.ren ordezkaritzan.

Gobernu Batzordeak 2001eko abuztuaren 3an egindako bilkuran eman zion Interal, S.A.-ri, Urune kaleko 34. Pabilioiaren tarteko solairua estali eta ixteko obra lizentzia, baldintza gisa ezarriz exekuzio proiektua aurkeztea eta, hartan, gehieneko altuera 7,5 metro baino gehiago ez izatea.

Gobernu Batzordeak 2003ko abenduaren 22an egindako bilkuran, exijitutako exekuzio proiektua aurkeztu izanaren jakinaren gainean zela zioen.

Francesco Rossi Cirilok, Interal, S.A.ren ordezkari gisa, 2005eko otsailaren 2an lizentzia eskatu zuen egindako obren lehen erabilpenerako.

Arkitekto aholkulariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Francesco Rossi Cirilori, Interal, S.A.ren ordezkari gisa, lizentzia ematea Urune kaleko 34. Pabilioiaren tarteko solairua estali eta ixteko egindako obren lehen erabilpenerako.

BI: Eraikuntzen gaineko zergaren likidazioa egitea, guztira 3.743,25 ? kopurua delarik.

HIRU: Lehen okupaziorako lizentziarengatik 314,73 ? kopurua ordaindu beharko du.

LAU: Aurkeztutako dokumentazioaren kopia Gipuzkoako Foru aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentura igortzea.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Obra eta iharduera lizentzia emateko proposamena, Idoia López Erasuni, Calderería Pasajes, S.L.ren izenean, Itturrin kaleko 39-41ean egiten den galdara-jarduera legeztatzeko.

Idoia López Erasunek eskatuta, Calderería Pasajes, S.L. enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Itturrin Kaleko 39-41 egiten den galdara-jarduera legeztatzeko, udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, Itturrin kaleko 39-41 egiten den galdara-jarduera legeztatzeko, betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Tomás Falcón Sangüesak, Lurbe-Grup, S.A.ren ordezkaritzan eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientearen aldeko informearen proposamena, Txatxamendi kaleko 10ean (Ipintza poligonoa) kokaturiko pabilioian, ekipo elektriko eta elektronikoren biltegitarako eta handizkako salmentarako jarduera legalizatzeko.

Tomás Falcón Sangüesak, LURBE-GRUP, S.A.ren ordezkaritzan eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, udal teknikariaren txostena ikusirik, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Txatxamendi kaleko 10ean, (Ipintza poligonoa) kokaturiko pabilioian ekipo elektriko eta elektronikoren biltegitarako eta handizkako salmentarako.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

GALDE ESKEAK.

Ez da ezer galdetu.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta xxxtikari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instala xxxra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna