2004.eko Irailaren 27ekoa

Agiri mota

Lezon, 2004ko irailaren 27an, goizeko 9:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Aroia Goienetxea Egibar eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik.

Ez dira bileran izan, Jesús Mª Martiarena Jaca (gaixorik dagoelako) ezta Aitor Ocerin Ibañez.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko irailaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

Bileran diren zinegotzi guztien adostasunarekin akta onartu eta firmatu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea eta ondorengo dekretu hauen berrespena:

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du, eta bereziki bi dekreturen berrestea eskatu die batzarkideei:

475 dekretua, INKOLAN enpresarekin lankidetza hitzarmena onartzea, Lezoko mugartean zerbitzuen sarea kudeatzeari buruzko informazio grafikoa, (planoak) eta alfazenbakizkoa (datuak) elkarri borondatez emateko.

478. dekretua, Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren artean Lankidetza-Hitzarmena onartzea, KZgunea Zentroa irekitzeko eta ustiatzeko, ?Konekta Zaitez Herritarr@? programaren barruan.

Gobernu Batzarrak berretsi egin ditu bi dekretu horiek.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Kale Nagusiko Hiritartze Proiektua behin betiko onartzea.

Lezoko Udalak 2004ko Abuztuaren 5ko 429 Alkatetza Dekretuaren bitartez Kale Nagusiko Hiritartze Proiektuari hasierako onarpena eman zion.

Alegia, 2004ko uztailaren 26an Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak bisaturiko eta Maria Teresa Carmona Barrio eta Ana Perez del Gallego Arkitektoek idatziriko Hiritartze Proiektuari hain zuzen.

Akordio horren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2004ko abuztuaren 12an. 15 egunez jendaurrean egon ondoren ez da alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu.

Horrela, Kale Nagusiko Hiritartze Proiektu horri behin betiko onarpena ematea posible da, hasierako onarpenerako egindako txosten teknikoan aipatutakoak zuzendu ondoren proiektu egileek gaur bertan aurkeztutako dokumentazioaren arabera.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hau hartu du:

BAT: Lezoko Kale Nagusiko Hiritartze Proiektuari behin betiko onarpena ematea.

4.- Zabor bilketa zerbitzuaren kontratua luzatzea.

Lezoko Udalak 1994ko Irailaren 7ko Osoko Bilkurako akordioaren bitartez Hiri-hondakin solidoak bildu eta zabortegira eramateko kontratua behin betikoz esleitu zion Juan Galarraga Hueguni.

Kontratu hori 1994ko irailaren 23an formalizatu zen.

Kontratu horren amaiera 2004ko irailaren 30arko aurreikusten bazen ere, kontratua arautzen duen baldintza agiri administratiboaren 4º atalaren arabera berau urtez urte luza daiteke.

Hiri-hondakin solidoak bildu eta zabortegira eramateko zerbitzua ematea derrigorrekoa eta ezinbestekoa denez, eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko Udalak eta Juan Galarraga Huegunek Hiri-hondakin solidoak bildu eta zabortegira eramateko kontratua urtebetez luzatzera 2004ko urriaren 1etik hasi eta 2005eko Irailaren 30a arte, aurreko baldintza ekonomiko berdinetan.

BI: Bi alderdien artean adostasuna badago aipatu kontratua urtebeteko luzapena pasa baino lehen eten ahal izango da, horrela kontratuari amaiera emanez.

5.- Luis Mª Berroya Pérezek, Lagungraf, Koop. E.ren ordezkariak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientearen alde informatzeko proposamena.

Luis Mª Berroya Pérezek eskaturik, Lagungraf, Koop. E.ren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, Txatxamendi kaleko 15-17an, Ipintza (110) poligonoan kokaturiko pabilioian arte grafikoen jardueran aritzeko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

6.- David Llordesek, Industrial Salva, S.A.ren ordezkaritzan aurkeztutako jarduera espedientearen alde informatzeko proposamena.

David Llordesek eskaturik, Salva Industrial, S.A.ren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Espedientearen aldeko informe ematea, 107. Poligonoan, N-1 errepideko 471. Km.-an kokaturiko pabilioi berrian elikagai-industriarako makineria fabrikatzeko, labeak, gozokigintzarako tresnak, okindegia, ostalaritzakoak, ore-mahaiak eta hartzidura kontrolatua egiteko.

BI: Espediente osoa Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.

7.- Industrial Salva, S.A. enpresak, 107 poligonoko Konpentsazio Juntaren iharduera arautzeko aurkeztutako Estatutu eta Oinarrien Proiektuaren hasieran onartzeko proposamena.

SALVA INDUSTRIAL S.A.k 107 poligonoko Konpentsazio Juntaren iharduera arautzeko Estatutu eta Oinarrien Proiektua aurkeztu du Lezoko udalak tramita dezan.

107 poligonoko Zatikako Plana Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak behin betikoz onartu zuen 2003ko urriaren 28an egindako batzarraldian. Zatikako Plan honen arabera 107poligonoaren jarduera konpentsazio sistemakoa da. Hori dela eta, beraz, 1976ko Lurzoru Legearen Testu Bateratuko 126.2 artikuluak eta Hirigintza Kudeaketarako Araudi Orokorraren 157 eta ondorengo artikuluek xedatzen dutena kontuan izanda poligono honetako exekuzio unitate bakarreko jabetzaren %61.5 duen SALVA INDUSTRIAL, S.A.k Konpentsazio Juntaren jarduera arautzeko Estatutu eta Oinarrien Proiektua aurkeztu du. Beraz aipatu artikuluetan agintzen den gutxieneko %60ko jabetza kuotaren baldintza betetzen da.

Aurkezturiko Estatutu eta Oinarri Proiektua bat dator Hirigintza Kudeaketarako Araudi Orokorraren 166 eta 167 artikuluek xedatzen dutenarekin.

Hirigintza Kudeaketarako Araudi Orokorraren 161 eta hurrengo artikuluak kontuan izanda, Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: SALVA INDUSTRIAL, S.AK aurkezturiko 107 poligonoko Konpentsazio Juntaren jarduera arautzeko Estatutu eta Oinarrien Proiektuari hasierako onarpena ematea

BI: 107 poligonoko Konpentsazio Juntaren jarduera arautuko duten Estatutu eta Oinarrien Proiektua 15 egunez jendaurrean jartzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

HIRU : Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea

LAU: Akordio hau 107 poligonoko jabekideei jakinaraztea eta adieraztea 15 egun izango dituztela jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak egiteko eta bere kasuan konpentsazio juntan partaidetza eskatzeko.

8.-Garbiñe Irazusta Escamendi obra lizentzia emateko porposamena, Apaiziartza baserria berritzeko eta birgaitzeko.

2004ko abuztuaren 2ko Gobernu Batzarraldian mahai gainean utzitakoa aurkeztu du berriz ere Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak. Honela dio proposamenak:

Garbiñe Irazusta Escamendik, obra lizentzia eskatu du Apaiziartza baserria berritzeko eta birgaitzeko.

Arkitekto aholkulariak egindako txostena ikusirik, hau esaten baitu:

?Horretarako lizentzia erdiesteko helburuz, Apaiziartza baserria berritzeko eta birgaitzeko Oinarriko Proiektua aurkeztu da Udal honetan.

Hura azterturik ikusten da, horren helburua hau baino ez dela, alegia, behe, lehen eta teilatupeko oinak egokitzea, gaur egun eska daitezkeen habitagarritasun eta kalitate baldintza oinarrikoak betetzen dituen etxebizitza-eredua gauzatuz. Horrela, behe-oinean "txoko" bat proposatzen du, lehen oinean etxebizitza bera egiten da ?sukaldea, egongela, jangela, bainugela eta logela batez osaturik- teilatupeko oina libre utziz.

Kanpoko itxuraren ikuspuntutik, beste leiho bat irekitzea besterik ez da egiten, eta horrek ez dauka eragin nabarmenik fatxaden konposizio orokorrean.

Beraz, obra lizentzia eskuratzeko helburuz aurkeztutako proiektuaren aldeko txostena ematen da, obra horiek baimentzeko aldez aurretik Exekuzio Proiektua aurkeztu behar izango duelarik.

Hirigintza Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Garbiñe Irazusta Escamendiri, obra lizentzia ematea Apaiziartza baserria berritzeko eta birgaitzeko, obrei ekin aurrez haien exekuzio proiektua aurkeztu beharko duelarik.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 4.327,15 euro kopurua ordaindu beharko dute.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.-Gizarte larrialdietarako laguntza eskaera onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2004rako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteari:

esp.zkia.

Kontzeptua

Zenbatekoa

esp.835

6

361,05 ?

GUZTIRA

?????361,05 ?

BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (AD-54).

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

§ Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

§ Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

§ Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

§ Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

§ Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

§ Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Ongizateko Zinegotzi Delegatuari jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA KULTURA

10.- Donibane kaleko areto berrirako altzariak adjudikatzeko proposamena.

Euskara-Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hau hartu du:

BAT: Donibane kaleko 2. zenbakian udalak ireki behar duen Euskara-Kultura eta kirolerako bulegoa eta areto balioanizduna hornitzeko, 13.974 ? (AD-732) partida onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.478ari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 522.484ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna