2004.eko Apirilaren 26ekoa

Lezon, 2004ko apirilaren 26an, goizeko 9:10etan hasi du Udal Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Udal Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca, Aroia Goienetxea Egibar eta Aitor Ocerin Ibañez bertan direlarik.

Aitor Mimendia Artuzamonoa zinegotzia ere bileran izan da.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko martxoaren 29an egindako bilkurako akta onartzea.

2004ko martxoaren 29an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA ORDEZKARIAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak, azken Tokiko Gobernu Batzarra ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du.

3.- Aholkularitza juridikoa kontratatzeko baldintza-plegua onartzeko proposamena.

Lezoko udaleko alkateak, udalak zituen beharren arabera, aholkularitza juridikoa kontratatzeko beharra ikusi zuen. Zenbait gorabehera zela medio, plegua bera dagokion organoan aldez aurretik onartu gabe, kontratazio prozedurari hasiera eman zitzaion. Hori dela eta, erabakia dagokion organoak onartzea proposatu du alkateak.

Alkateak hala eskatuta, idazkariak pleguari buruz egin eta alkateari aurrez entregatu zion txostena irakurri du. Txosten horretan espedienteak eta pleguaren zenbait huts edo akats zuzentzea eskatu du. Alkateak dio, kontratua administrazioak berezko duen moteltasuna arintzeko dela, eguneroko lan kargak kanpoko laguntza bidez arinduz; kontratuaren diru kopurua zehazteko formulari buruz dio, ez dela aplikagarri idazkariak bere txostenean aipatutako HAKLOBren 195,1,c) artikulua; erantzukizun zibileko poliza eskatzeari buruz dio, horrela egiten dela 3.2,1,d) oinarrian; eta bukatzeko dio, lanaren ondoriozko txostenak idatziz alkateari entregatu beharko dizkiola kontratatzen den profesionalak.

Horrela, alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Aholkularitza juridikoa kontratatzeko baldintza plegua onartzea (AD 149).

BI: Lehendik hasitako prozedura horretan lizitazioa egin zitzaien enpresei (Estudio Jurídico Easo, S.L.; Manuel Blasco García; Ibarrondo y Lamikiz, Abogados) berriro ere zazpi eguneko epea ematea, erabaki honen jakinerazpena egiten zaienetik hasita kontaturik, lehen egin zuten proposamena berretsi dezaten.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, interesatuak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

4.- Udal arkitekto aholkulariaren zerbitzurako aholkularitza eta asistentzia kontratatzeko baldintza plegua onartzeko proposamena.

Alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Udaleko Arkitekto Aholkulariaren Zerbitzuak emateko kontratazioak suposatzen duen gastua onartzea, (A-298).

BI: Kontratazio-espedientearen tramitazio arrunta deklaratzea.

HIRU: Publizitaterik gabeko negoziazio-prozeduraz kontratua adjudikatzea.

LAU: Kontratua arautuko duten klausula Administratibo Partikularren Plegua onartzea

BOST: Ondorengo enpresa hauei eskainteak eskatzea Javier Telleria Elorz, Arturo Rivas Martín eta Roberto Garcia Azpiri, arkitektoei.

SEI: Agindutako gainerako tramiteak betetzea harik eta kontratua formalizatu arte.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a)Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Kale Nagusiko Urbanizazioa eraberritzeko Oinarriko Proiektua idazteko eta Exekuzio Proiektua idazteko aholkularitza eta asistentzia kontratatzeko esleipenari buruzko proposamena.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko martxoaren 29an egindako bilkuran onartu zuen, Kale Nagusiko urbanizazioa eraberritzeko oinarriko proiektua idazteak eta exekuzio-proiektua idazteak suposatzen duen gastua.

Era berean erabaki zuen kontratazio espedientearen tramitazio arrunta deklaraztea, publizitaterik gabeko prozedura negoziatu bidez adjudikatzeko.

Hiru eskainte eskatu eta haiek azterturik, eta haietako baten alde azalduz udal teknikariak egin duen txostena ikusirik, alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Lan hori María Teresa Carmona Barrio eta Ana Pérez Del Gallego arkitektoei adjudikatzea, ekonomikoki eskainte abantailatsuena delako, jarduera ezagutzen dutelako eta ekipoaren prestasunarengatik.

BI: Kontrataturiko zerbitzuaren prezioa 29.928,00 € (A-219) da eta burutzeko epea 2 hilabetekoa.

HIRU: Akordio honen berri adjudikatzedunei eta gainerako eskaintegileei ematea, azken horiei eskertuz Udal honekiko izan duten abegikortasuna.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a)Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Udal Gobernu Batzarrera jo behar da.

b)Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- S-1 Sektoreko birpartzelatze proiektuaren espedientea hasteko proposamena.

2004ko martxoaren 15eko Alkatearen 114. Dekretuaren bidez Lezoko udalak S-1 Sektoreko Zatikako Planari haserako onarpena eman zion.

2004ko martxoaren 26an aipatu haserako onarpenaren iragarkia argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.

S-1 sektoreko Zatikako Planak xedatzen du sektore honetako hirigintza betebeharrak eta onurak banatzeko kooperazio sistema erabiliko dela, beraz birpartzelatze espedienteari ekitea ezinbestekoa da.

Birpartzelatzea onartzeko derrigorrezkoa da berez zatikako plana onartua eta indarrean egotea, hala ere Hirigintza Kudeaketa Araudi Orokorreko 81 artikuluaren arabera aukerako da bi dokumentuak batera tramitatzea eta birpartzelatzearen behin betiko onarpena zatikako planaren behin betiko onarpenera baldintzatzea.

Hirigintza Kudeaketa Araudi Orokorreko 101 eta hurrengo artikuluetan xedaturikoa kontuan izanda, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuak proposatuta, Udal Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: S-1 Sektoreko birpartzelatze espedienteari hasiera ematea.

BI: Jabetza erregistroan S-1 sektoreko lursail guztien titularitate eta kargen ziurtagiria eskatzea.

HIRU: Birpartzelazioren eremu barruko eskubideen jabe eta titularrei jakinaraztea dauzkaten tituluak erakutsi eta lursailetan eragina duten bere ezaguerako egoera juridikoen berri ematea derrigortuta daudela. Horrela akordio honen jakinarazpena jaso eta 20 egunetako epean aipatu tituluen kopia aurkeztu beharko dute Lezoko Udaleko informazio bulegoan. Adierazpenen akats, gabezi edo faltsukeriak ez du birpartzelatzearen emaitza objektiboan eragiterik izango.

Titulu eta lursailen errealitate fisikoaren artean desberdintasunik balego, azken hau gailenduko da birpartzelazio espedientean.

LAU: Birpartzelatze espedientearen hasierak S-1 Sektorean partzelazio eta eraikitze lizentziak ematea bertan behera uztea dakar birpartzelazioaren behin betiko onarpena bide administratiboan finko izan arte.

BOST: Akordio honen jakinarazpena jaso eta hiru hilabeteko epean interesdun jabeen bi herenek aldi berean birpartzelagarri den azaleraren %80aren jabetza ordezkatzen dutenek birpartzelatze proiektua formula dezakete.

Aipatu hiru hilabeteko epea igaro eta jabeek birpartzelatze proiekturik formulatu ez badute edo epea igaro baino lehen dagokien eskubidea ez gauzatzeko intentzioa adierazten badute udalak idatzi araziko du birpartzelatze proiektua. Beraz jabeen heren batek baino gehiagok aldi berean birpartzelagarri den azaleraren %20 baino gehiago ordezkatzen dutelarik arestian aipaturiko eskubidea ez gauzatzeko intentzioaren berri idatziz Lezoko Udalari jakinarazten badiote, azken honek birpartzelatze proiektuaren idazketa kontratatuko du.

SEI: Akordio honen berri S-1 sektoreko lursailen jabe eta eskubideak dituzten gainontzeko titularrei jakinarazi.

ZAZPI: Akordio honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta prentsa idatzian argitaratu beharko da.

ZORTZI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a)Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Iñaki Irazustari obra lizentzia emateko proposamena, Zubitxo kaleko 25., zenbakiko eskuineko solairuarteko lokala egokitu eta etxebizitza bihurtzeko.

Iñaki Irazustak obra eta erabilera lizentzia eskatzen du Zubitxo kalean, solairuartean, egun lokala den tokian etxebizitza egiteko. Proiektua ere aurkeztu du, hain zuzen ere Tito Perkazek idatzia eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak 2003ko ekainaren 30an bisatua.

Lezoko Udalak tramitatu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak “Lezoko herri alderdi zaharrari, herri-guneari eta herri-gunearen kanpoaldeari, 3.eta 5. Poligonoei eta 2. Alorrari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketari”, behin betiko onarpena eman dio 2003ko abenduaren 22an.

Arau aldaketa honen ondoren Zubitxo kaleko solairuarteetan etxebizitzak egokitzea posible da, erabilera hau onartu baitago aipatu Arau Subsidiarioen aldaketa behin betikoz onartua izan ondoren.

Bestalde Lezoko udalak behin betikoz onartu ondoren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2003ko urriaren 10an argitaratu zen behe solairuak etxebizitza bilakatzeko prozedura arautzen zuen ordenantza. Ordenantza honen arabera etxebizitza bilakatuko diren lokalak, besteak beste, Babes Ofizialeko Etxebizitzak bete behar dituzten diseinu baldintzak berberak eduki behar dituzte. Diseinu Baldintza hauek jasotzen diren agindua 2002ko abenduaren 31an argitaratu zen Euskal Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean.

Udal Arkitektoak bere txostenean adierazten du aurkeztu den proiektuak betetzen dituela diseinu eta habitagarritasun baldintzak, Babespen Ofizialeko Etxebizitzen Diseinu Ordenantzak eskatutakoak eta irisgarritasun baldintzei buruz 68/2000 Dekretuak eskatuak.

Horiek guztiak ezagututa eta Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuak proposatuta, Udal Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT:: Iñaki Irazustari Zubitxo kaleko 25., zenbakiko eskuineko solairuarteko lokalean etxebizitza bat egokitzeko baimena ematea, aurrez iruzkinetan adierazitako baldintzen arabera.

Kontuan izan beharko du, gutxieneko altura libreak, 2,50 metrokoa izan beharko duela, komuna, pasillo eta atondoan izan ezik. Etxebizitzaren gainontzeko %30ean, altuera, 2,20 metrokoa izan daiteke.

Estalkiraino banako bigarren hoditeria egokitu beharko du. Ez da beharrezkoa izango, gas-errekuntza berogailurik ez baldin badago edo etxebizitzaren kanpoaldean jarrita baldin badago.

BI: Iñaki Irazustari Zubitxo kaleko 25., zenbakiko eskuineko solairuarteko lokalean hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilera pasatzeko behin behineko baimena ematea.

HIRU: Lizentzia jaso aurretik Lezoko Udalarekin hitzarmena izenpetu beharko du, horretan besteak beste, karga urbanistikoen zenbatekoa zehaztu behar da , hori kasu honetan 66.31 m² bider 12.5 Euro/m², guztira 828,87 euro delarik.

LAU: Hitzarmen honen edukia lizentziaren parte izango da, beraz Jabetza erregistroko inskripzioan eta beste batzuetan ere agertu beharko dira aipatu hitzarmenaren baldintzak.

BOST: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren Lezoko Udalak, bigarren atalean aipatzen den erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

SEI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 492,84 euro ordaindu beharko du, (eraikuntzen gaineko zergari dagokiona 451,14 euro da eta obra handiren tasari dagokiona 41,70 euro).

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONAL ETA BARNE-GAIAK

8.- Xabier Fernández de Gorostiza Garmendia, karrerako funtzionario gisa izendatzeko proposamena, Brigadako Ofizialaren plaza betetzeko.

Xabier Fernandez de Gorostiza Garmendiak praktiketako funtzionario gisa Brigadako Ofizial plazaren jabetza hartu zuen 2003ko maiatzaren 1ean. Data horretan bertan, oinarrien arabera, 12 hilabeteko epea jarri zen praktika-denboraldia gainditzeko.

Denboraldi hori baloratzeko Batzorde Ebaluatzailea, Jesús Mª Martiarena Jaka, Imanol Ugalde Etxabe eta Joseba Eizagirre Manzisidorrek osatua, 2004ko apirilaren 7an bildu zen, ezarritako proba-denboraldia gainditu izana ala ez izanari buruz azken informea emateko, Udal honetako Brigada Ofizial plaza bat betetzeko konkurtso-lehiaketako oinarrietan aurreikusi bezala.

Batzorde horrek aztertu du Xabier Fernandez de Gorostiza Garmendiak ekarritako dokumentazioa, horretarako errekeritu zaizkion lau lanei buruzkoa, eta 30,50 puntutan baloratu du 40 puntutako gehienekoaren eskalan.

Hori ikusirik, Batzorde Ebaluatzaileak proposatuta, Udal Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Xabier Fernandez de Gorostiza Garmendia funtzionarioaren aldetik Brigadako Ofizial plaza betetzeko jarritako praktikaldiaren aldeko informea ematea hura gainditutzat hartzea.

BI: Xabier Fernandez de Gorostiza Garmendia karrerako funtzionario izendatzea proposatu, Brigadako Ofizial plaza betetzeko.

HIRU: Akordio honen berri interesatuei ematea.

LAU:Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- José Mª Iraola Aranzadi, karrerako funtzionario gisa izendatzeko proposamena, Hizkuntza Normalizatzailearen Erdi-mailako Teknikari plaza betetzeko.

Jose Mari Iraola Aranzadi 2003ko maiatzaren 5ean praktiketako funtzionario izendatua izan zen Hizkuntza Normalizatzailearen plaza betetzeko. Izendapenean, lanpostuaren oinarriek araututakoaren arabera 12 hilabeteko probaldia ezarri zen.

Praktikaldia baloratzeko eratutako Ebaluazio Batzordea, Kepa Garbizu Azkue (alkatea), Xanti Val Zabaleta (Euskara Kultura Dinamizatzailea) eta Imanol Ugalde Etxabek (Langileen ordezkaria) osatzen dute.

Ebaluazio Batzordeak, apirilaren 20ean egindako bileran, praktikaldiari buruz Euskara Kultura Dinamizatzaileak egindako txostena eta Jose Mari Iraola Aranzadik egindako lanak aztertu eta ontzat hartu zituen.

Horiek horrela, Ebaluazio Batzordeak proposatuta, Udal Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Ontzat eta gainditutzat ematea Jose Mari Iraola Aranzadiri Hizkuntza Normalizatzaile plaza betetzeko ezarritako praktika aldia.

BI: Jose Mari Iraola Aranzadi karrerako funtzionario izendatzea Hizkuntza Normalizatzaile plaza betetzeko.

HIRU: Interesatuei akordio honen berri ematea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

10.- Ura eta estolderia, eta zabor bilketaren tasaren bonifikazio-eskaerak onartzeko proposamena.

Ura, zaborra eta estolderia zergen hobaria izateko eskaerak aztertuta eta udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Udal Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Proposamenaren I eranskineko eskaerak onartzea, 17 zenbakia izan ezik.

BI: Proposamenaren II eranskineko eskaerak ez onartzea erabakiaren ondoan azaltzen den arrazoiarengatik. 17 zenbakikoa ere ez da onartzen etxe berean erroldatuta dauden guztien datuak eta diru sarrerak ekarri ez direlako.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Aiton Borda tabernako prezio berriak onartzeko proposamena.

Jubilatuen Aiton Bordako taberna zerbitzuko prezioak jubilatuentzat igotzeko egin den eskaera ikusita alde batetik, eta bestetik prezioen igoeraren inguruan Aiton Borda elkarteko Zuzendaritza Batzordea eta tabernako arduradunen arteko adostasuna . Hala, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Jubilatuentzako prezioen igoera onartzea, espedientean jasorik dagoenaren arabera.

BI: Igoera hori datorren maiatzaren 1etik aurrera aplikatzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Larrialdietarako dirulaguntza-eskaerak onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz eta Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: 2004rako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:

esp.zkia.

kontzeptua

Zenbatekoa

esp.848

1

2.704,5 €

2

450 €

esp.002

1

1.750 €

2

450 €

GUZTIRA

……………5.354,50 €

BI: 2004rako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ez ematea 311 espedienteari. Arrazoia; ondasunetan ezarritako baremotik gora daude.

HIRU: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (AD-295).

LAU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

§ Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

§ Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

§ Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

§ Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

§ Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

§ Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

BOST: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

§ Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

§ Errekurtsoa aurkeztekotan Udal Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

§ Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

§ Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310.----ari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 310.---ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna