2004.eko Martxoaren 29ekoa

Lezon, 2004ko martxoaren 29ean, goizeko 9:05etan hasi du Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aitor Ocerin Ibañez bertan direlarik.

Aroia Goienetxea Egibar ez da bileran izan, kanpoan baita.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTAREN ONARPENA

1.- Egoki irudituz gero, 2004ko martxoaren 17an egindako bilkurako akta onartzea.

2004ko martxoaren 17an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

ALKATETZA ETA ORDEZKARIAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak, azken Gobernu Batzarra ezkero diktaturiko dekretuen berri eman du.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

3.- Aitor Zendoia Cordero eta Iñigo Rodríguez Corderori obra lizentzia emateko proposamena, Jaizkibel Hiribideko 49.eko bebarru komertziala egokitu eta etxebizitza bihurtzeko.

Aitor Zendoia Corderok eta Iñigo Rodríguez Corderok obra lizentzia eskatu dute, Jaizkibel hiribideko 49an etxabeko lokal bat aldatu eta bi etxebizitza egiteko.

Lezoko Udalak tramitatu ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Kontseiluak ?Lezoko herri alderdi zaharrari, herriguneari eta herrigunearen kanpoaldeari, 3.eta 5. Poligonoei eta 2. Alorrari dagokien Hiri Antolaketako Arauen Aldaketari?, behin betiko onarpena eman dio 2003ko abenduaren 22an.

Bestalde, Lezoko udalak behin betikoz onartu ondoren, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2003ko urriaren 10an argitaratu zen behe solairuak etxebizitza bihurtzeko prozedura arautzen zuen ordenantza. Ordenantza horren arabera etxebizitza bihurtuko diren lokalak, besteak beste, Babes Ofizialeko Etxebizitzak bete behar dituzten diseinu baldintza berberak eduki behar dituzte. Diseinu Baldintza horiek jasotzen diren agindua 2002ko abenduaren 31an argitaratu zen Euskal Erkidego Autonomoko Aldizkari Ofizialean.

Aurkeztutako proiektua eta horri buruz emandako txosten teknikoa ikusirik, hau esaten baitu:

?Aitor Zendoia Corderok eta Iñigo Rodríguez Corderok 2003ko martxoaren 5ean aurkeztutako proiektua Jaizkibel hiribideko 49an etxabeko lokal bat aldatu eta bi etxebizitza egiteko da.

Proiektua aztertu ondoren seinala daiteke ezen, ikuspuntu urbanistikotik, hori posible gertatzen den toki batean kokaturik dagoela lokala eta, beraz, erabilpen aldaketari dagokionez ez dagoela eragozpenik.

Ikuspuntu teknikotik, ordea, bi arazo seinalatu beharra dago:

a)Babespen Ofizialeko Etxebizitzentzako Diseinu Ordenantzek eskatzen duten gutxieneko programak seinalatzen du, hark eduki beharko dituela gutxienez ?egoteko, jateko eta sukaldetarako nahikoa den gela bat, logela bat, bainugela oso bat eta arropa esekitzeko espazio bat? (5.1 art.). Aurkeztutako proiektuak, ordea, ez dauka azken elementu hori eta, beraz, gutxienez, eta espazio hori ordezkatzeko, obra egiterakoan eta lehen erabilpenerako lizentziaren aurrez, lehorgailu edo garbigailu-lehorgailu bat edukitzea bermatu beharko da.

b)Diseinu Ordenantzetako 5.2.a.3 artikuluan finkatzen da ametitzen dela ezen, etxebizitza bakoitzeko logela batean gehienez ere inskribatu ahal izan dadila 2,00 metro diametroko zirkulu bat, logela bakarreko etxebizitzetan salbu, horietan 2,50 m. izango delarik, eta halaber azken neurri hori da izaera orokorrez finkatutakoa logela guztietarako. Alabaina, ataritik sartu eta eskuineko etxebizitzako logela indibidualean, 1,85 m. zabalera baitauka, ezin da bete baldintza geometriko hori eta, beraz deritzot ezen, etxebizitzaren banaketa berriro planteatzerakoan arazo hori kontutan eduki beharko dela eta gelaren eta alboko pasilloaren zabalera neurriak aldatu.

Gainontzean Proiektua zuzena gertatzen da eta, iruditzen zait, eskatutako lizentzia eman daitekeela, baldintza gisa ezarriz, etxebizitza bakoitzerako lehorgailu edo garbigailu-lehorgailu bana jartzea bermatu beharra (hori gabe ez bailitzateke emango lehen erabilpenerako lizentzia) eta, halaber, eskuineko etxebizitzako logela indibidualean bermatzea bi metro diametroko zirkulu bat inskribatu ahal izan dadila.

Bestalde, era berean bermatu beharko da, gela bakoitzeko argi eta aireztapen-bideek eduki dezatela, gutxienez, dagokion gelaren oin-azaleraren %10 adinako azalera eta, halaber, aireztapen eta kea erauzteko baldintzak teilaturaino, 5.2.e.7 artikuluan finkatu bezala.

Lizentzia eman baino lehen beharrezkoa gertatzen da jabetzaren eta Udalaren artean hitzarmen bat izenpetzea, hartan, besteak beste, karga urbanistikoen zenbatekoa eta hura ordaintzeko era jasoko direlarik, eta kasu honetan, guztira 151,31 m²c. x 12,50 ?/m² = 1.891,38 ?.? ateratzen da.

Hori ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Eskatutako obra lizentzia ematea, Aitor Zendoia Corderori eta Iñigo Rodríguez Corderori, aurretiko kontsideroetan adierazitako baldintzen arabera.

BI: Aitor Zendoia Corderori eta Iñigo Rodríguez Corderori, Jaizkibel hiribideko 49an etxabeko lokala hirugarren sektoreko jardueratik etxebizitza erabilerara pasatzeko behin behineko baimena ematea.

HIRU: Lizentzia jaso aurretik Lezoko Udalarekin hitzarmena izenpetu beharko du, horretan besteak beste, karga urbanistikoen zenbatekoa zehaztuz, hori kasu honetan 151,31 m² bider 12.5 Euro/m², guztira 1891,38 euro delarik.

LAU: Hitzarmen horren edukia lizentziaren parte izango da, beraz Jabetza erregistroko inskripzioan eta beste batzuetan ere agertu beharko dira aipatu hitzarmenaren baldintzak.

BOST: Obrak amaitu ondoren eta lehen erabilpenerako baimena lortu ondoren, Lezoko Udalak, bigarren atalean aipatzen den erabilera aldaketaren behin betiko ziurtagiria emango du.

SEI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 2.253,57 euro ordaindu beharko du, eraikuntzen gaineko zergari dagokiona.

ZAZPI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4.- Fermín Urtizberea Ugartemendiak aurkeztutako exekuzio-proiektua onartzeko proposamena, ?Elizkibel? etxea, Frantzisko Gaintza kaleko 4an kokatua, (U.A.D. 5.3) berritzeko.

Udal Gobernu Batzordeak 2003ko abenduaren 22an egindako bilkuran, obra lizentzia eman zion Fermín Urtizberea Ugartemendiari, ?Elizkibel? deritzan etxea, F.Gaintza kaleko 4an ? UAD. 5.3., berreraikitzeko.

Arkitekto aholkulariaren txostena ikusirik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Zinegotzi Delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: ?Elizkibel? deritzan etxea, F.Gaintza kaleko 4an ? UAD. 5.3., berreraikitzeko obraren proiektua onartzea.

Obrei ekin aurrez, zuinketa akta jaso beharko da.

BI: Eraikuntzaren gaineko zergaren likidazioa, guztira 475,25 euro da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

5.- Nicolás Lopetegi Ayestaránen eskabidea Tokiko Gobernu Batzarraren iritzirako ipintzea, Herriondo Bailarako ibarrean betelana egitea baimentzeko.

Nicolás Lopetegi Ayestaranek, 2003ko urriaren 2an, Miura, Matejuane eta Sagar-Zulo etxeen lurren arteko sakanean betelana egiteari buruz aditu-txostenaren eskaera aurkeztu zuen, txosten hori eskatzeko Gipuzkoako Foru Diputaziora bidaliz.

Udal honek, 2003ko urriaren 13an, Gipuzkoako Foru Diputazioko Errepide Departamentuari eta Nekazaritza Departamentuari txosten bana eskatu zien horri buruz.

Bide Azpiegituren Departamentuak aditzera eman zuen, horrek ez zuela inolako eraginik Departamentuak aurreikusitako errepide berrien gain.

Nekazal Garapenerako Departamentuak, aldiz, bueltan bidali zigun espedientea, seinalatuz Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro Sailera zuzendu behar genuela, eta hala egin zen 2003ko azaroaren 11n.

Aipaturiko Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro Sailaren txostena jaso dugu eta, harekin batera, baita Baso eta Naturgune Zerbitzuburuarena eta Uren Zuzendaritzarena ere.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Sagarzulo etxe aurreko terrenoen betelanari aldeko iritzia ematea baimena tramitatzen hasteko, ez ordea haltzadiz eta haritzez osatutako ibarbidekoari. Hau da, espedientean eta erabaki honekin bidaliko den udalak egindako planoan gorriz mugatua dagoen lurretako betelanari on iritzia ematea eta ez urdinez markatutakoari.

BI: Lan horiek burutu ahal izateko derrigorrezkoa da udal baimena eskuratzea. Asmoei emandako aldeko iritziak ez du baimena eman beharra baldintzatuko. Baimena eskuratzeko ezinbestekoa da eskaera egitea eta harekin beharrezko diren proiektu teknikoak aurkeztea eta derrigorrezkoak diren baimenak lortzea. Udal obra baimena eskuratu aurretik ezin da inongo lanik hasi.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Lizentzia emateko proposamena, Javier Aranburu Cruzari, NaturCorp Redes, S.A.U.ren ordezkari gisa, Polentzarrene Kalean eta Kale Nagusian gasa jartzeko obrak egiteko.

Javier Aramburu Cruzak, NaturCorp Redes, S.A.U., Enpresaren izenean eta ordezkari gisa, obra lizentzia eskatu du, gas-kanalizazio puntualak egiteko Polentzarrene kalean eta Kale Nagusian.

Udal teknikariak egindako txostena ikusirik, hau ateratzen da:

?Lezoko Udalerrian gasa jartzeko proiektu orokorrak guztira 12.970 m. hodi aurreikusten du, guztira 1.228.557,11 ? aurrekontuarekin.

Obren lehen fasean aurreikusi zen 1.725 m. hodi jartzea, guztira 116.115,53 ? aurrekontuarekin.

Obren bigarren fasean aurreikusi zen 850 m. hodi jartzea, guztira 62.781,24 ? aurrekontuarekin.

Obren hirugarren fasean aurreikusi zen 1.080 m. hodi jartzea, guztira 72.698,42 ? aurrekontuarekin.

Laugarren faseko obra horrek aurreikusten du gas-sareko 1.000 m. kanalizatzea, kale hauetan barrena banaturik: Zubitxo, Lezo Bertsolaria, Lope Isasti, Eugenio Otxoa eta Elías Salaberria, guztira 67.313,36 ? aurrekontuarekin.

Oraingo eskabide honek gas-sarearen kanalizazio obrak egitea aurreikusten du, Polentzarrene kalean eta Kale Nagusian 30.964,14 ? aurrekontuarekin.

Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Delegatuak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Javier Aramburu Cruzari, NaturCorp Redes, S.A.U., enpresaren izenean eta ordezkari gisa, obra lizentzia ematea, gas-sarearen kanalizazio obrak egiteko, Polentzarrene kalean eta Kale Nagusian, baldintza hauekin:

Kale Nagusian gasa eramateko obrak egiteari dagokionez jakinarazten zaie, kale horren osoko urbanizazio-obrak egin behar direla, eta beraz, aipaturiko obrak egiten hasten direnean, koordinatzen saiatu beharko da gas-sareari dagokion instalazioa egitearekin batera, eta bitartean ezin izango zaie obra horiei ekin.

3.000,00 ? kopuruko abala jarri beharko dute.

Egin beharreko obraren planning bat aurkeztu beharko dute.

Bideetako eta oinezkoen Segurtasun Plana aurkeztu beharko dute.

Iturgin-zerbitzu propioa eduki beharko dute eta, zerbitzu hori, udal zerbitzuekin harremanean izango da, (Carlos Irasuegi 699306075), udal instalazioetako konponketak egiteko, eta, aldi berean, ur eta estolderiako udal sareen berri jasotzeko.

Galtzadetako zoruak, espaloiak, zintarriak, erretenak, bide-seinaleen pintaketa, argi publikoak, gaur egun duten egoeraren arabera utzi beharko dira jarrita.

Kale horietan obrak egiten hasi baino lehen, Lezoko Udaltzaingoarekin eta Zerbitzuetako Udal Departamentuarekin hitz egin beharko dute, zirkulazioa eratu eta herriari aditzera eman ahal izateko.

Laugarren faseko obrak bukatu arte ezin izango zaio ekin obra horiek egiteari.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 1.965,21 euro kopurua ordaindu beharko dute. (Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 1.548,21 euro da eta obra handiaren gaineko tasa 417 euro).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Udal arkitekto aholkulariaren zerbitzurako aholkularitza eta asistentzia kontratatzeko baldintza plegua onartzeko proposamena.

Alkatetzak proposatuta, eta kontu batzuk zehazteko daudenez, gaia mahai gainean uztea erabaki da.

8.- Kale Nagusiko Urbanizazioa eraberritzeko Oinarriko Proiektua idazteko eta Exekuzio Proiektua idazteko aholkularitza eta asistentzia kontratatzeko baldintza plegua onartzeko proposamena.

Alkatearen proposamena ikusirik, Idazkariak ohartarazi du proposamenak Administrazio Publikoetako Kontratu Legea (TRLCAP) eta Araudia (RCAP) bete behar dituela eta baita ere batzar honek 2003ko azaroaren 24ean onartutako prozedimentua. Testu horien arabera dio, ez proposamenak ez pleguak, ez dutela azaltzen kontratazioaren beharraren zergatia TRLCAP 13. art. hurratuz, eta negoziazio hizpide izango direnak ez direla zeharo zehatzak, TRLCAPeko 92.3 artikuluak agindu bezala.

Idazkariak ohartu du ere 2003ko abenduaren 19an gai honen inguruan Hirigintzako Arduradunak egindako plegu zirriborroak (Alde Zaharreko urbanizazioari buruz egina) badituela aurkeztutako plegu hauetan kontuan hartzeko moduko zehaztapenak: kontratazioaren edukiari buruz (egin beharreko lanak, entregatu beharreko materiala, ...), lanen programazioari buruzkoak, adjudikaziorako kontuan izan beharreko irizpideetaz (prezio, epea, esperientzia, profesional taldea, ...), ordainketa moduak, etab..

Kontratazioaren beharrari buruz alkateak dio Izartu I dirulaguntza programa barruan aurreikusitako urbanizazio obra dela Kale Nagusiko hori. Dirulaguntza programaren Lezoko obrak oso atzeratuak daudela eta urjentea dela horiekin aurrera egitea. Obrak burutzeko aurrez proiektua idatzi beharra dagoela eta udaleko langileekin ezin denez lan hori burutu, horregatik proposatzen dela lan horien kontratazioa arautuko duen baldintza orrien onarpena.

Kontratazioa publizitaterik gabeko prozedimendu negoziatu bidez burutzea proposatu da. Alkateak dio 2003ko abenduaren 19ko pleguko zehaztapenak negoziazioan kontutan hartuko diren gaiak izango direla eta plegu horietan proposatutako ordainketa modua jasotzeko plegu berrietan ere, hau da, lanen %70a proiektuaren hasierako onarpenarekin ordainduko dela eta %30a behin betiko onarpenarekin.

Horregatik guztiagatik, Alkatetzak proposatuta, eta aipatu aldaketarekin, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Kale Nagusiko Urbanizazioa Eraberritzeko Oinarriko Proiektua idazteak eta Exekuzio Proiektua idazteak suposatzen duten gastua onartzea.

BI: Kontratazio-espedientearen tramitazio arrunta deklaratzea.

HIRU: Publizitaterik gabeko negoziazio-prozeduraz kontratua adjudikatzea.

LAU: Kontratua arautuko duten klausula Administratibo Partikularren Plegua eta baldintza teknikoena onartzea

BOST: Ondorengo enpresa hauei eskainteak eskatzea:

· Markitec: María Teresa Carmona Barrio eta Ana Pérez del Gallego.

· María Iciar Gardoa Iriarte.

· Zómad Arquitectos.

SEI: Agindutako gainerako tramiteak betetzea harik eta kontratua formalizatu arte.

ZAZPI: Kontratazio prozedurari ekitea.

ZORTZI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

9.- Familia-laguntza programaren jarraipenerako proposamena.

Ikusirik gizarte langileak eginiko txostena, familia hezitzailearen esku hartzearekin G.A. (esp. 275A) familiari ematen zaioen laguntza programari buruzkoa, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea familia laguntzaren jarraipena 2004ko abendura arte,

BI: Udalak beregain hartzea hezitzailearen saioen kostua, guztira 7.560? (AD-54).

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

10.- Pertsona autonomo baten egoitza-plazaren defizit ekonomikoaren kargu egiteko proposamena.

Ikusirik pertsona zaharren egoitza plaza ordaintzeko ekarpen ekonomikoa berrikusteko eskaera, Iñaki Quiles Recalde lezoar egoiliarrarena eta azterturik finantziazioari buruz gizarte langileak egindako txostena, Gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Iñaki Quiles Recaldek egindako egoitza plazarako ekarpen ekonomikoaren berrikuspen-eskabidea.

BI: Lezoko Udalak bere gain hartuko du Iñaki Quiles Recalde, Errenteriako Zentro Gerontologikoan egoteak sortzen duen defizita; 760,06 ? 2003urteari dagokiona eta 12,79 ?/eguneko 2004ko urtarriletik.

HIRU: Ekarpen ekonomikoa berrikusiko da beti ere hori zehazteko kontuan hartu ditugun baldintzak aldatzen badira.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Alkatetzara jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Gizarte-larrialdietarako laguntza eskaerak onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Udal Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: 2004rako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea honako espedienteei:

Esp.zkia.

Kontzeptua

Zenbatekoa

esp.587

6

540 ?

esp.876

1

1.050 ?

2

450 ?

esp.323

6

43,83 ?

Esp.847

2

450 ?

esp.103

3

152 ?

GUZTIRA

?????2.685,83 ?

BI: Oharturik Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak joan den otsaila geroztik agortuak daudela, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposatu du udalak berak sustatutako laguntza programa bidez ordaintzea (A-217).

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintza hauek bete beharko dituzte:

· Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

· Dirulaguntza justifikatu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

· Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

· Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

· Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

· Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Ongizateko Zinegotzi Delegatuari jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Gizarte-larrialdietarako laguntza-eskaera ukatzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerari buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposatuta, Udal Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: 2004rako gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ez ematea 841 espedienteari. Arrazoia; balorazio ekonomikoa egiteko beharrezkoa den dokumentazioa ez du aurkeztu.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Ongizateko Zinegotzi Delegatuari jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

EUSKARA KULTURA.

13.- Haurtxo Haur Eskolari 2003ko dirulaguntzaren likidazioa onartzeko proposamena.

2004ko otsailaren 16an eman diote sarrera 2003ko behin-betiko balantzeari udal erregistroan. Era berean, hitzarmenean aipatutako ziurtagiriak aurkeztu dituzte eta gastuak justifikatzeko agiriak Udalaren esku utzi aztertzeko.

Haurtxo haur-eskolak ekarritako dokumentazio hori guztia Euskara-Kultura zerbitzuan aztertu ondoren, ikusi dugu aurkeztutako dokumentazioa eta behin-betiko balantzean jasotako datuak bat datozela.

Hona hemen 2003ko balantzearen kopuru nagusiak:

· Pertsonal gastuak............................ 123.952,35

· Mantentze gastuak............................... 9.666,71

· Funtzionamendu gastuak..................... 9.955,83

Gastuak, guztira............................................. 143.574,89

· Gurasoen kuotak............................... 74.733,15

· Udalaren dirulaguntza........................ 46.374,67

· Jaurlaritzaren dirulaguntza................. 51.746,58

Sarrerak, guztira............................................. 172.854,40

2003ko emaitza (superabita)............................ 27.490,59

Hori guztia kontuan hartuta, Euskara Kultura Batzordeko lehendakariak proposatuta, Udal Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Onartzea Haurtxo haur-eskolak aurkeztutako 2003ko behin-betiko balantzea eta balantze horretan ageri den emaitza, hots, 29.279,51 euroko superabita.

BI: Emaitza superabita izan denez, Haurtxo haur-eskolak Udalari 29.279,51 euro itzuli behar dizkio, Udalak Euskadiko Kutxan duen 3035 0125 111250900005 kontu korrontean.

Aurrez urgentziazkotzat jo ondoren, aho batez onartu da honako gai hau lantzea:

URGENTZIAZ

14.- Ignacio Lopetegiri Zubitxo kaleko 3. zenbakian etxebizitzak egiteko Gobernu Batzarrak 2004ko martxoaren 14ean emandako obra baimenaren eraikuntzaren gaineko zergaren likidazioa zuzentzea.


Tokiko Gobernu Batzarrak 2004ko martxoaren 17an egindako bilkuran eman zion Ignacio Lopetegiri Zubitxo kaleko 3. Zenbakian 6 etxebizitza, trastelekuak eta lokal komertzialak eraikitzeko obra lizentzia.

Eraikuntzaren gaineko zergari dagokiona likidatzean okerra izan dela hauteman da zeren, hirigune historikoan kokatuta dagoenez, ez zen kontuan hartu %2,50 portzentajea zegokiola, eta ez %5.

Hori dela eta, Kontu-hartzaileak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Egindako likidazioa zuzentzea eta haren ordez seinalatzea, eraikuntzaren gaineko zergarengatik ordaindu beharreko kopurua 9158,01 euro dela.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK

Ez dira izan.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 310.----------ari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 310.---------era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna