2001.eko Urtarrilaren 18ekoa

    Lezon, 2001eko urtarrilaren 18an, goizeko 9:45 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko abenduaren 21ean egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko abenduaren 21ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da, 10. puntuan egin beharreko zuzenketa bakar honekin, hots, familia ugariei 2000-2001 ikasturteko matrikularen %50 diruz laguntzeko esan ordez, ?... gehienez ere %50 ..? esan behar du.

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.

    Abenduaren 29ko alkatearen 190. dekretuaren berri eman da. Dekretu horren bidez, Nerea Azkue Segurola bitarteko funtzionario izendatua izan da Gizarte Ongizateko arduradun lanetan aritzeko 2001eko urtarrilaren 1etik aurrera. Era berean, Asun Garmendia Aríni Lezoko Bake-epaitegiko lan administratiboak egiteko kontratua luzatu zaio 2001eko aberduaren 31 bitarte eta ez, aipatu dekretuan agertzen den moduan, 2001eko urtarrilaren 31 bitarte. Batzordeak dekretua berretsi du.

    GIZARTE ONGIZATEA

    3.- Etxez etxeko laguntza eskaera.

    Etxez etxeko laguntza eskatzeko Emerita Herrero Palosek egin duen eskabidea ikusi eta gizarte langileak egindako txostena azterturik, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta Gobernu Batzordeak honako erabaki hau hartu du:

    BAT: Etxez etxeko zerbitzua ematea Emerita Herrero Palos ondorengo baldintzetan:

    1) Zerbitzua etxeko lanak egiteko izango da astean hiru orduz eta beste bi ordu atentzio pertsonala egiteko, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2) Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 3.435,- pta. da.

    BI: Zerbitzu hori itxaron zerrendan geratuko da.

    4.- Dirulaguntza eskaera.

    Jolanda Pineirok egindako dirulaguntza eskaera ikusi eta gizarte langileak egindako txostena azterturik, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta honako erabaki hau hartu du Gobernu Batzordeak:

    BAT: Jolanda Pineirori dirulaguntza ematea alogera gastuak ordaintzeko. Dirulaguntza, guztira, 260.000,-pta izango da. (A 3-1)

    BI: Laguntza hori larrialdiko laguntzak eskatzeko beharrezkoa den erroldatze-epea bete arte emango zaio eta beti ere bere egoera ekonomikoan aldaketarik ez dagoen bitartean.

    HIRU: Hilero alogera ordainketen erreziboa aurkeztu beharko du dirulaguntza zuritzeko.

    LAU: Dirulaguntza ?198 Familiei dirulaguntza? partidatik ordaintzea.

    LANGILEEN GAIAK

    5.- Udal departamentuetako pertsonalaren lan egutegiak, 2001 urtekoak, onartzeko proposamena.

    Puntu hau mahai gainean geratu da.

    FAKTURAK

    6.- Zenbait faktura onartzea.

    Ute Piscinas Lezo-Sobrino-Lain enpresak, Altamirako igerileku eta aldagelen proiektuaren barruan eginiko lanen gaineko bigarren ziurtagiriari dagokion faktura ikusirik ¾ guztira 6.866.492,- pta¾, Gobernu Batzordeak mahai gainean uztea erabaki du.

    GALDE ESKEAK.

    Ez da galde eskerik izan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.219 eta 225.220 zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna