Lezon, 2000ko azaroaren 2an, goizeko 11:00 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Inmaculada Muñoz Martinez zinegotziak bertan direlarik.
Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.
AKTAREN ONARPENA.
1.- Egoki irudituz gero, 2000ko urriaren 5ean egindako bilkurako akta onartzea.
2000ko urriaren 5ean egindako bilkurako akta aho batez onartu da.
ALKATETZA
2.- Alkatearen erabakien eta adierazpenen berri ematea.
Alkateak urriaren 24ko 165. erabakiaren berri eman du. Erabakia (AD-611), 2000ko ekitaldien egitaraua finantzatzeko Aiton Bordari 591.800 pta.ko dirulaguntza emateari buruzkoa da. Batzordeak aho batez berretsi du.
HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK
3.- Asensio Viaña Baldak aurkeztutako eskabidea, Larraka baserria birgaitzeko obra lizentzia eskatuz.
Asensio Viaña Baldak aurkeztutako obragintza proiektua azterturik, Gaintxurizketako (Goikoa Bailara) Larraka baserria sendotzeko obra lizentzia eskatzen baitu, eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Asensio Viaña Baldari obra lizentzia ematea Gaintxurizketako (Goikoa Bailara) Larraka baserriko teilatua konpontzeko, baldintza hauekin:
Proiektutik kanpo geratzen diren obrak egitekotan, beste proiektu tekniko bisatu bat aurkeztu beharko dute.
BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga 174.594,- pta. da.
Birgaitze obrak egiteko eskakizun orokorrak
Obra motak:
- Teilaberritzeak.
- Fatxadak pintatu eta berritzea.
- Zaborrak sortzen dituzten barne-obrak e.a.
- Aldamioak jarri behar izanez gero, indarrean dagoen araudiaren arabera jarriko dira.
- Zaborrak hodi itxiren bidez hustuko dira obraren tokitik bide publikoan ipinitako kontainerreraino.
- Zaborrak ezin izango dira zuzenki espaloi, kale, plaza edo bide gainera bota.
- Oro har, obrek ez dute sortuko eragozpenik, ez arriskurik, oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, eta behar bezala seinalatuta egongo dira, tokia garbi mantenduz.
Obrak lanegunetan egingo dira eta lanei ekiteko ordua 8:00ak izango da eta 20:00 orduetarako bukatu egin beharko da.
4.- Mª Luz Galende Villanuevak aurkeztutako eskabidea, Lopene plazako 5.ean kokatutako lokala tindategi-garbitegirako prestatzeko obra lizentzia eskatuz.
Mª Luz Galende Villanuevak eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Lopene plazako 5.ean kokatutako lokala egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan tindategi-garbitegi ihardueran lan egiteko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordea honako hau erabaki du:
BAT: Mª Luz Galende Villanuevak eskatutako obra lizentzia ematea, Lopene plazako 5.ean kokatutako lokala egokitzeko, hartan tindategi-garbitegi ihardueran lan egiteko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek espedientean daude eta jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.
Bi: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, guztira, 118.515,. pta. ordaindu beharko du.
5.- Francisco Ugarte Aginagak aurkeztutako eskabidea Rekalde etxea ostaturako prestatzeko lizentzia eskatuz.
Franciso Ugarte Aginagak aurkeztutako proiektua azterturik, Errekalde Bailarako 22.ean (Gaintxurizketa auzoa) kokaturiko Errekalde etxea egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan ostatu ihardueran lan egiteko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordea honako hau erabaki du:
BAT: Franciso Ugarte Aginagak eskatutako obra lizentzia ematea, Errekalde Bailarako 22.ean (Gaintxurizketa auzoa) kokaturiko Errakalde etxea egokitzeko, hartan ostatu ihardueran lan egiteko xedez, betiere Lezoko Udalak ezarritako neurri zuzentzaile hauek betetzekotan:
-Jarriko diren materialak suaren aurkakoak izango dira; beraz, zurezko zoruak, pinturak, oialek, e.a. suaren aurkako tratamendua izango dute.
Bi: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Lezoko Udalak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, 284.630,- pta. ordaindu beharko du; eraikuntzen gaineko zerga, obra handitakoa, 50.000,- pta. eta irekidura lizentzia ematearen gaineko tasa gisa, 71.070,- pta. Guztira, 405.700,- pta ordaindu beharko du.
Birgaitze obrak egiteko eskakizun orokorrak
Obra motak:
- Teilaberritzeak.
- Fatxadak pintatu eta berritzea.
- Zaborrak sortzen dituzten barne-obrak e.a.
- Aldamioak jarri behar izanez gero, indarrean dagoen araudiaren arabera jarriko dira.
- Zaborrak hodi itxiren bidez hustuko dira obraren tokitik bide publikoan ipinitako kontainerreraino.
- Zaborrak ezin izango dira zuzenki espaloi, kale, plaza edo bide gainera bota.
- Oro har, obrek ez dute sortuko eragozpenik, ez arriskurik, oinezkoentzat eta ibilgailuentzat, eta behar bezala seinalatuta egongo dira, tokia garbi mantenduz.
Obrak lanegunetan egingo dira eta lanei ekiteko ordua 8:00ak izango da eta 20:00 orduetarako bukatu egin beharko da.
6.- Isidoro Aguilar, S.L.ek aurkeztutako jarduera espedientearen aldeko txostena, non Aserraderos de Lezo industri poligonoko Txatxamendi kalean kokatutako pabilioia pintura biltegirako prestatzeko lizentzia eskatzen baitu.
Pinturas Isidoro Aguilar, S.L. enpresak eskaturik, tramitatzen ari den espedientea azterturik, Txatxamendi kalean, z/g (Lezoko Zerrategietako Poligono Industrialean) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan pintura biltegia lanean iharduteko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Pinturas Isidoro Aguilar, S.L. enpresak, aurkeztutako espedientearen alde informatzea Txatxamendi kalean, z/g (Lezoko Zerrategietako Poligono Industrialean) dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskaerari dagokionez, hartan pintura biltegia jartzeko lanean iharduteko.
BI: Espediente osoa Eusko JaurlarItzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailera bidaltzea, behar diren neurri zuzentzaileak ezar ditzaten.
7.- Nekane Arzallus Iturrizak, Urtira S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea, pabilioien lehenbiziko okupazioa egiteko lizentzia eskatuz.
Urtira S.L.ren ordezkari gisa, Nekane Arzallus Iturrizak aurkeztutako eskabidea azterturik, Txatxamendi kaleko (Lezoko Zerrategietako Poligono Industriala) 21, 23, 25, 27, 29, 31, 33, 35, 37, 39, 41 eta 43. ean, Fase-2 izeneko proiektuaren barruan, eraikitako pabilioien lehenbiziko okupazioa egiteko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Urtira S.L.ren ordezkari gisa, Nekane Arzallus Iturrizak eskatutako lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko (Lezoko Zerrategietako Poligono Industriala) 21, 23, 25, 27, 29, 31, 33, 35, 37, 39, 41 eta 43. ean, Fase-2 izeneko proiektuaren barruan, eraikitako pabilioien lehenbiziko okupazioa egiteko.
BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, 210.525,- pta. ordaindu beharko du.
8.- Manuel Senosiainek, Amuitz S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea, pabilioien lehenbiziko okupazioa egiteko lizentzia eskatuz.
Amuitz S.L.ren ordezkari gisa, Manuel Senosiainek aurkeztutako eskabidea azterturik, Txatxamendi kaleko (Lezoko Zerrategietako Poligono Industriala) 11, 13, 15, 17 eta 19.ean, Fase-1 izeneko proiektuaren barruan, eraikitako pabilioien lehenbiziko okupazioa egiteko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Amuitz S.L.ren ordezkari gisa, Manuel Senosianek eskatutako lizentzia ematea, Txatxamendi kaleko (Lezoko Zerrategietako Poligono Industriala) 11, 13, 15, 17 eta 19. ean, Fase-1 izeneko proiektuaren barruan, eraikitako pabilioien lehenbiziko okupazioa egiteko.
BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, 105.975,- pta. ordaindu beharko du.
9.- Mª Teresa Taberna Britek, Montajes Mecánicos Lezo, S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea pabilioia egokitzeko obra lizentzia eskatuz.
Montajes Mecánicos Lezo, S.L.ren ordezkari gisa, Mª Teresa Taberna Britek eskatuta tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Sagasti Poligonoko Sagasti kaleko 32, 34 eta 36.ean kokatutako pabilioiak egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, haietan bulego-aulkiak altxatzeko metalezko piezen eta sistema mugikorren fabrikazioa ihardueran lan egiteko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Montajes Mecánicos Lezo, S.L.ren ordezkari gisa, Mª Teresa Taberna Britek eskatutatako obra lizentzia ematea, Sagasti Poligonoko Sagasti kaleko 32, 34 eta 36.ean kokatutako pabilioiak egokitzeko, haietan bulego-aulkiak altxatzeko metalezko piezen eta sistema mugikorren fabrikazioa ihardueran lan egiteko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek espedientean daude eta jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.
Bi: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 112.236,. pta. ordaindu beharko du eta obra txikien gaineko tasa gisa 5.000,- pta. Guztira, 117.236,- pta.
10.- Elena Olarrak, Iñaki Becerra, S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea pabilioia egokitzeko obra lizentzia eskatuz.
Iñaki Becerra S.L.ren ordezkari gisa, Elena Olarrak eskatuta tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Sagasti Poligonoko Urune kaleko 29.ean kokatutako pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan jai-ospakizunetarako karrozen moldaketa eta prestaketa ihardueran lan egiteko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Iñaki Becerra S.L.ren ordezkari gisa, Elena Olarrak eskatutatako obra lizentzia ematea, Sagasti Poligonoko Urune kaleko 29.ean kokatutako pabilioia egokitzeko, hartan jai-ospakizunetarako karrozen moldaketa eta prestaketa ihardueran lan egiteko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.
Bi: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.
HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 20.750,. pta. ordaindu beharko du eta obra txikien gaineko tasa gisa 5.000,- pta. Guztira, 25.750,- pta.
11.- Juan Miranda de Lagek, Máquinas Marinas, S.L.ren ordezkari gisa, aurkeztutako eskabidea, pabilioia egokitzeko obra lizentzia eskatuz.
Makinas Marinas S.L.ren ordezkari gisa, Juan Miranda de Lagek eskatuta tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, Txatxamendi (Lezoko Zerrategietako Poligono Industriala) kalean kokatutako pabilioia egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, hartan motore, ordezko pieza eta metalezko beste zenbait elementuren erakusketa eta salmenta ihardueran lan egiteko xedez, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Makinas Marinas S.L.ren ordezkari gisa, Juan Miranda de Lagek eskatutatako obra lizentzia ematea, Txatxamendi (Lezoko Zerrategietako Poligono Industriala) kalean kokatutako pabilioia egokitzeko, hartan motore, ordezko pieza eta metalezko beste zenbait elementuren erakusketa eta salmenta ihardueran lan egiteko xedez, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek espedientean daude eta jakinarazpenarekin batera bidaltzen zaizkiolarik.
Bi: Obrak buruturik, ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz eta, bertan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.
HIRU: Eraikuntzen gaineko zerga, bere garaian ordaindu zuen, hots, 2000ko ekainaren 28an Gobernu Batzordeak eginiko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz tarteko solairua egiteko lizentzia eman zitzaionean; beraz, orain ez dagokio likidazio hori egitea.
GIZARTE ONGIZATEA
12.- Gizarte larrialdiko laguntza eskaerak.
Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Onartzea 483 a espedienteari gizarte beharrizan larrietarako 48.620,- pta. ematea. Arrekontuan kontsignaziorik ez dagoela ohartarazi du Idazkariak. Eskuordedunak adierazi du egiteke dauden baliogabetzeak egin ondoren, aurrekontuko kontsignaziorik izan izango dela.
BI: Ez onartzea 596 b espedienteari gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzarik ematea. Arrazoia: eskatutako kontzeptua ez da lehentasunezkoa Udalak onartutako kriterioen arabera.
13.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga ez ordaintzeko eskaera.
Isaak Villarrubia Munarrizek trakzio mekanikodun ibilgailuen tasa ez ordaintzeko aurkeztutako eskaera ikusirik eta gizarte langileak egindako txostena aztertuta, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Trakzio mekanikodun ibilgailuen tasa ez ordaintzeko Isaak Villarrubia Munarrizek egindako eskaera onartzea.
BI: Aurten egindako ordainketa itzultzea.
14.- Gizarte Zerbitzuen oinarrizko sarearen ituna: 2000 urteari dagokion eraskin ekonomikoak onartzea.
Puntu hau mahai gainean geratu da.
15.- Evaristo Aranbururen egoitza egonaldiak sortutako defizita egokitzea.
Evaristo Aranburu Aranburuk Astigarragako etxebizitza tutelatuan sartzeko egindako eskaera ikusirik eta defizit ekonomikoari buruz gizarte langileak egindako txostena aztertuta, Gizarte Ongizateko eskuordedunak hala proposatuta Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT:Onartzea Evaristo Aranburu Aranbururen egonaldiaren defizita eta hau ordaindu ahal izateko AD-531 41.265,- pta. gehitzea.
KULTURA
16.- Oker batengatik Santakrutzak partidara atxikitako zenbait gasturen zuzenketa.
Euskara-kultura zerbitzuak egindako txostena azterturik eta Batzorde buruak eskuordedunak hala proposatuta, Gobernu Batzordeak honako hau erabaki du:
BAT: Erakusketa Taldeari dirulaguntza gisa 960.000,- pta. emateko Gobernu Batzordeak, 2000ko uztailaren 27an, hartutako erabakia bertan behera uztea.
BI: Santakrutzak 2000 kartel lehiaketan eskudirutan emandako saria ¾guztira 96.000 pta.¾ jaiak, santakrutzak 481.01.454.00 partidari atxikitzea.
HIRU: Proiektu berriak, 481.10.451.10 partidari atxikitzea honako gastu hauek:
-Elias Salaberria pintura oroitaldian eskudirutan emandako sariak, 540.000 pta.
-Elias Salaberria pintura oroitaldian gazteen artean irabazle suertatu zenari emandako balea, 25.000 pta.
-Elias Salaberria pintura oroitaldian epaimahaikoei ordaindutako dietak 45.000 pta.
LAU: Proiektu berriak, 481.10.451.10 partidari atxikitzea honako gastu hauek:
-Jendeaurreko margo sariketan eskudirutan emandako sariak, 187.500 pta.
-Jendeaurreko margo sariketan gazteen artean irabazle suertatu zirenei emandako bi baleak, 10.000 pta.
-Jendeaurreko margo sariketan epaimahaikoei ordaindutako dietak, 36.000 pta.
FAKTUREN ONARPENA.
Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, futbol-zelaiko eta instalazio osagarrietako obren zuzendaritzagatik aurkeztutako zerbitzu-sarien faktura, guztira, 5.153.748,- pta. onartzea erabaki du Gobernu Batzordeak.
GALDE ESKEAK.
Ez da inolako galde eskerik izan.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 12:20 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.172.etik 225.180.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.