2000.eko Maiatzaren 11ekoa

    Lezon, 2000ko maiatzaren 11an, goizeko 9:30 orduetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Gobernu Batzordearen Gelan lehen deialdian Aitor Sarasola Salaberria alkatearen lehendakaritzapean, Mikel Mitxelena Iza eta Nekane Artola Labordeta zinegotziak bertan direlarik.

    Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

    AKTAREN ONARPENA.

    1.- Egoki irudituz gero, 2000ko apirilaren 13an egindako bilkurako akta onartzea.

    2000ko apirilaren 13an egindako bilkurako akta aho batez onartu da.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    ALKATETZA

    2.- Alkatearen erabakien berri ematea.

    Alkateak 72. Dekretuaren berri eman du, haren bidez eman baitzaie Ekaitz eta Altzateko Auzo Elkarteari, 80.000,- ptako dirulaguntzaren kontzeptutan aurrerapen gisa, joan den asteburuan Altamira auzoan ospatu den haur-jaia dela eta eratutako egintzen moldaketarako. Udalbatzak aho batez berretsi du.

    HIRIGINTZA ETA ZERBITZUAK

    3.- Isaac Sanchez Benitok ?Lavanderia Itxaso? enpresaren ordezkari gisa aurkeztutako eskabidea, Gaintxurizketa bideko, 14ko (7 poligonoa) pabilioian tarteko oina eraikitzeko eta kargagailu bat berritzeko obra lizentzia eskatuz.

    Isaac Sanchez Benitok,Lavandería Itxasoren ordezkari gisa aurkeztutako proiektua azterturik, Gaintxurizketa Bideko 14.ean (7 poligonoa) kokatutako Lavandería Itxaso enpresaren pabilioiko tarteko oina legalizatzeko eta kargagailua berritzeko lizentzia eskatzen baitu, Gobernu Batzordeak hau erabaki du:

    Bat: Isaac Sanchez Benitori,Lavandería Itxasoren ordezkari gisa, Gaintxurizketa Bideko 14.ean (7 poligonoa) kokatutako Lavandería Itxaso enpresaren pabilioiko tarteko oina legalizatzeko eta kargagailua berritzeko obra lizentzia ematea, betiere Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro Sailak, 1994 urtean, ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek jakinarazpenarekin batera igorriz.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, guztira 45.000,- pta ordaindu beharko du.

    GIZARTE ONGIZATEA

    4.- Famili eskuhartzea burutzeko finantziazioa onartzea, Lorenzo Azkargorta familia.

    Gizartekintzak eta Lezoko Udalak Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Sarea osatzeko sinatutako hitzarmenaren arabera, Lezoko Udalak famili eskuhartze programaren kostoaren %25 ordaintzen du eta %75 Gizartekintzak.

    Lorenzo-Azkargorta familia, famili eskuhartze programaren barne dago eta terapia saioetara joaten da, hala baloratu zutelako Gizartekintzak eta Lezoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak. Famili terapia saioen kostoa 12 hilabetez, guztira, 484.700,- pta da.

    Gizarte Ongizateko eskuordedunaren proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak erabaki hau hartu du:

    BAT: Udalak aurreratzea famili terapiaren kosto osoa, guztira, 484.700,- pta.

    BI: Udalak beregain hartzea terapia saioen kostuaren %25, hau da, 121.175,- pta., eta beste %75, hau da, 363.525,- pta. Gizartekintzak ordainduko dio Udalari. (AD-403).

    5.- Gizarte beharrizan larrialditarako laguntza eskaerak.

    Ikusi dut gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz gizarte langileak gin duen txostena. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, hemen heldu den erabakia hartzea erabaki du Gobernu Batzordeak:

    BAT:Gizarte beharrizan larrieratako laguntza gisa, 110.000,-ptako dirulaguntza ematea 569 a espedienteari. (A-402).

    BI: 421 b espedienteak eskatutako dirulaguntza ez ematea. Arrazoia: Udalak onartutako kriterioen arabera ez da lehentasunezkoa.

    6.- Udal tasak ez ordaintzeko eskaera.

    Ikusi dut Udal tasetatik salbuetsiak izateko Miguel Berro Benitok egin duen eskaera. Hortaz, Ongizateko eskuordedunaren proposamena ikusirik hemen heldu den erabakia hartu du Gobernu Batzordeak:

    -Eskaera ez onartzea 2000 urteko ordenantza fiskalan arabera.

    -Arrazoia: Lanbide arteko gutxieneko dirusarrera baino dirusarrera handiagoak dituzte.

    7.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zerga ez ordaintzeko eskaera.

    Ikusi dut trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu ez izateko Ivan Herrero Fregenedak egin duen eskaera. Gobernu Batzordeak 2000ko martxoaren 2an onartu zituen irizpideak aplikatuz, Ongizateko eskuordedunak egindako proposamena ere ikusirik, onartzea erabaki du Gobernu Batzordeak.

    Aldez aurretik premiazkoa deklaratzea aho batez onarturik, ondorengo puntu hau tratatu da:

    PREMIAZ

    8.- Udaltzaingoak aurkeztutako lan eta opor-egutegia onartzea, 2000. urtekoa.

    Udaltzaingoak aurkeztutako lan eta opor-egutegia ikusirik, pertsonal gaietarako zinegotziak egindako proposamena kontuan izanik Gobernu Batzordeak egutegi hori onartzea erabaki du.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:10 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 225.061.etik 225.063.era arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna