1999.eko Ekainaren 23ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko ekainaren hogeita hirugarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Maixabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu eta Agustina Pontesta Garmendia (zinegotziak) bildu dira.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- 1999ko ekainaren 9ko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

Aho batez onartu dute 1999ko ekainaren 9ko ohiko bilkurako akta. Dena den 4. akordioan (Obra lizentzia ematea Bikarioenean etxeak eraikitzeko), likidatu beharreko tasa, lur mogimenduari bakarrik dagokiona da, eta honen arabera kopurua zuzenduko da.

2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

Ez da ezerreren berri eman.

FAKTURAK ETA AURREKONTUAK

3.- Bekoerrota Kiroldegirako proiektore bat hornitu eta montatzeagatik Faston-ek aurkeztutako faktura onartzea.

Ikusirik Faston-ek aurkeztutako faktura, Bekoerrota Kiroldegirako proiektore bat hornitu eta montatzeagatik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Faston-ek aurkeztutako 3.680.715,- pezetetako faktura, Bekoerrota Kiroldegirako proiektore bat hornitu eta montatzeagatik (ADO 99 783/99).

Kontuhartzaileak ohartarazi du legez kanpokoa dela gastua, aurrekontuan kontsignaziorik ez dagoelako.

Alkateak dio kontsignaziorik ba dagoela, 180.715,- pezeta falta direla.

4.- Zubitxo kalean egindako urbanizazio eta espaloi-eraikuntzaren obrengatik, Nigurko S.L.k aurkeztutako faktura onartzea.

Ikusirik Zubitxo kalean egindako urbanizazio eta espaloi-eraikuntzaren obrengatik, Nigurko S.L.k aurkeztutako faktura, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Zubitxo kalean egindako urbanizazio eta espaloi-eraikuntzaren obrengatik, Nigurko S.L.k aurkeztutako 3.898.527,- pezetetako faktura (O 99 718/99).

Kontuhartzaileak ohartarazi du legez kanpokoa dela gastua, aurrekontuan kontsignaziorik ez dagoelako.

Alkateak dio plenoak onartutako azken kreditu aldaketekin nahiko kontsignaziorik ba dagoela, nahiz eta espedientea behin-betiko onarpenaren zain egon.

5.- Darieta eta Goienetxe arteko herribidea konpontzeagatik, Orsa S.L.k aurkeztutako faktura onartzea.

Ikusirik Darieta eta Goienetxe arteko herribidea konpontzeagatik, Orsa S.L.k aurkeztutako faktura, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Darieta eta Goienetxe arteko herribidea konpontzeagatik, Orsa S.L.k aurkeztutako 4.338.400,- pezetetako faktura (0 99 773/99).

6.- Altamirako futbol-zelaiaren ondoko bidean zorua berritzeagatik, Orsa S.L.k aurkeztutako faktura onartzea.

Gai hau mahai gainean gelditu da.

GIZARTE ONGIZATEA

7.- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza ematea.

Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerari buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedienteei:

304 A....................141.192,-pta

326 A....................114.000,-pta

224 A....................120.576,-pta

017 A................... 304.500,-pta

306 A.................. 116.800,-pta

461 A ...................199.998,-pta

421 B ...................213.900,-pta

071 B....................210.168,-pta

526 B.................. .200.000,-pta

404 B ...................200.000,-pta

051 B ...................200.000,-pta

544 B ...................165.000,-pta

Guztira............................2.186.134,-pta

8.- Etxerako laguntza zerbitzu bat ematea.

Ikusi ondoren etxez-etxeko laguntza eskatzeko Sabina Intxaurrandietak, bere ama den Leonie Etchelecou-ren izenean, egin duen eskabidea. Era berean, aztertu ondoren horri buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Leonie Etchelecouri eta baldintza hauetan:

  1. Zerbitzua atentzio pertsonala eta familiari apoioa eskeintzeko izango da, eta egunean 1:30 ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.
  2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 5.153.- pta. da.

9.- Familia baten terapia-saioen kostuaren ordainketa, famili-eskuhartze programaren kargura onartzea.

Gizartekintzak eta Lezoko Udalak Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Sarea osatzeko sinatutako Hitzarmenaren arabera, Lezoko Udalak famili eskuhartze programaren kostoaren %25 ordaintzen du eta %75 Gizartekintzak.

Gonzalez Gonzalez familia, famili eskuhartze programaren barne dago eta terapia saioetara joaten da, hala baloratu zutelako Gizartekintzak eta Lezoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak. Famili terapia saioen kostoa, guztira, 484.700,- pta da.

Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Udalak aurreratzea famili terapiaren kosto osoa, guztira, 484.700,- pta.

BI: Udalak beregain hartzea terapia saioen kostuaren %25, hau da, 121.175,- pta., eta beste %75, hau da, 348.984,- pta. Gizartekintzak ordainduko dio Udalari.

HIRU: Kopuru hori partida honi atxikitzea: 1-227-99-313-00-99- "famili eskuhartzea".

10.- INEM eta Toki-Korporazioen arteko enplegu sustapenerako programaren barruan, zenbait langile kontratatzeko proposamena.

Lezoko 7 langile kontratatzea suposatuko luketen 3 programa burutzeko behar ziren laguntzak eskatu ondoren suertatu da, guztira 6.487.690 eman duela Gipuzkoako INEMek Toki Gorporazioekin batera Lana Suspertzeko programan.

Beraz, emandako dirulaguntza horiek ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Familia hezitzaile bat hartzea, denboraldi baterako kontratu laboral bidez, gutxi gora behera 4 hilabetean egun erdiz lan egiteko 12.mailari dagokion soldata kobratuz. Horretarako 776.626,- pta. dirulaguntza eman da.

BI: Proposamenaren beste kontratazio asmoak egin beharreko txosten tekniko baten baitan uztea.

11.- Etxez-etxeko laguntzaileen zerrendan Itziar Alonso Iza sartzeko proposamena, lan-poltsa hori osatzeko helburuz.

Etxez-etxeko laguntzaileen zerbitzuko ordezkapenen lan-poltsan gaur egun ez dago nahikoa pertsonarik oporretako, baja, baimen eta abarretako ordezkapenak egiteko, eta horrek arazoak sortzen ditu zerbitzu guztiak emateko. Premiamenduz eta harik eta ordezkapen-poltsarako beste dei bat egin arte, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Itziar Alonso Izaren izendapena onartzea, etxez-etxeko laguntzaile gisa, joan den urtean gizarte zerbitzuetako laguntzaile gisa praktikak egin zituena, ordezkapenen lan-poltsa osatzeko, besterik ez legokeen kasurako. Ordainketa maila 8, laneguna eta iraupena: zerbitzuen beharren arabera.

EUSKARA ETA KULTURA:

12.- Josetxo Etxandiren XXIV. Oroitaldirako pezetako dirulaguntza onartzea.

Ikusirik Allerru Pilota Taldeak, Josetxo Etxandieren XXIV. Oroitaldiarako aurkeztu duen programa eta aurrekontua, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Josetxo Etxandiren XXIV. Oroitaldirako aurkeztutako egataraua eta aurrekontua onartzea, eta 1.850.000,- pezetako dirulaguntza ematea Allerru Pilota Taldeari Oroitaldia burutzeko (AD 429/99).

Diralaguntza hau, dirulaguntzak ordaintzeko dagoen araudiaren arabera ordainduko da.

13.- Elias Salaberria XXIX. Pintura oroitaldirako dirulaguntza onartzea.

Urtero bezala, aurten ere, Erakusketa Taldeak zenbait ekitaldi antolatuko ditu Elias Salaberria Pintura oroitaldiaren inguruan. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: 930.000.- pezeta zuzentzea Erakusketa Taldeari ditu Elias Salaberria XXIX. Pintura oroitaldiaren inguruan antolatu dituzten ekintzak burutzeko (430/99).

Diralaguntza hau, dirulaguntzak ordaintzeko dagoen araudiaren arabera ordainduko da.

14.- Gizarte-entitate batzuei dirulaguntzak ematea.

Ikusirik, Euskara eta Kultura Departamentutatik, zenbait dirulaguntza emateko egin diren proposamenak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Jarraian aipatzen diren dirulaguntzak ematea.

  • Oarso Telebistari, Euskarazko Herri Telebisten Topaketa Antolatzeagatik, 50.000,- pezeta (AD 432/99).
  • Ekaitz Taldeari, 1998/99 ikasturteko kanpaldia Urzainkin burutzeko, 595.900,- pezeta (AD 433/99).
  • Allerru elkarteko mendi-bizikleta taldeari, 300.000,- pezeta (AD 436/99).
  • Federatutako futbol sala talde bat osatzeko, 410.400,- pezeta (AD 435/99).

Diralaguntza hauek, dirulaguntzak ordaintzeko dagoen araudiaren arabera ordainduko dira.

ALKATETZA:

15.- Alkatetzaren dekretu hauek berrestea: 98 eta 103 (langileak kontratatzea), 101 (Eugenio Salaberria Lazkanori emandako ezintasunarengatik dagokion kalteordaina abonatzea), 105 (obra lizentzia bat ematea) eta 107 (Juan Jose Arraiago Herrera bitarteko funtzionario izendatzea).

Gobernu Batzordeak 98, 103, 101, 105 eta 107. dekretuak berretsi egin ditu.

  • 98. dekretuaren bidez Mª Carmen Prieto Colino eta Ramon Lizaso Arrastuaren zerbitzuak kontratatu ziren hauteskundeetako propaganda kentzeko. Era berean, dekretu honen bidez Mercedes Larrea Garmendia eta Arantza Del Puerto Lekuonaren zerbitzuak kontratatu ziren jardinetako lanak egiteko. Kontratazio guziak astebetekoak ziren.
  • 103. dekretuaren bidez Mª Carmen Prieto Colino eta Ramon Lizaso Arrastuaren kontratuak ekainaren 30a arte luzatzea erabaki zen.
  • 101. dekretuaren bidez Eugenio Salaberria Lazkanori 5.000.000,- pezeta abonatzea erabaki zen, 1998ko ekainean eman zitzaion ezintasun iraunkor absolutuaren kontzeptutan kalteordain gisa.
  • 105. dekretuaren bidez Minerva Martin Rodriguez-i, Auñamendi kaleko 2.eko administratzaile gisa, obra lizentzia eman zitzaion etxearen teilatua konpontzeko.
  • 107. dekretuaren bidez, Juan Jose Arraiago Herrera bitarteko funtzionari izendatzen da, peoi-ehorzlearen plaza bete dezan.

Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere zerrendan sartu eta urjentziaz tratatzea erabaki da:

URJENTZIAZ:

16.- Hautaketa-probak egin dituen Epaimahai Kalifikatzaileak aurkeztutako (Udaleku irekietarako) begiraleen zerrenda onartzea.

Hautaketa-probak egin dituen Epaimahai Kalifikatzaileak aurkeztutako (uztaileko udaleku irekietarako) begiraleen zerrenda ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Onartzea hautaketa-probak egin dituen Epaimahai Kalifikatzaileak aurkeztutako (uztaileko udaleku irekietarako) begiraleen zerrenda.

BI: Matrikulatuen zenbatekoa iaz baino haundiagoa izanik, begiraleen zerrendatik lehenengo hamalauak izendatzea aurtengo jarduera eramateko.

HIRU: Azterketan hamalaugarrena gelditu zen Aitor Unanuek arazo pertsonalak direla medio ezin izango du parte hartu. Beraz, zerrenda jarraituz, Olatz Errazti kontratatuko da.

17.- Altamirako igerileku, aldagela, garbigela eta A.E.aren aretoan egin bide diren obren zuzendaritza kontratatzea.

Altamirako igerileku, aldagela, garbigela eta A.E.aren aretoan egin bide diren obren zuzendaritzarako Kontratazioari dagokionez, aurkeztu diren presupuestuak azterturik, Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU:

BAT: Altamirako igerileku, aldagela, garbigela eta A.E.aren aretoan egin bide diren obren zuzendaritzarako Raimundo Mendiburu Abad arkitektoa eta Jose Mª Roteta Zuriarrain aparejadorea kontratatzea.

BI: Urbanizazio lanen jarraipena egiteko eta laguntza teknikoa emateko Raimundo Mendiburu Abad eta Pedro Azkue inginiraria izendatzea.

18.- Galderak eta eskaerak.

Ez da inongo galdera edo eskaerarik egin.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:40an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna