1999.eko Martxoaren 25ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko martxoaren hogeita bostgarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- 1999ko martxoaren 10ean ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

Aho batez onartu dute 1999ko martxoaren 10ean ospaturiko ohiko bilkurako akta.

2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

Ez da ezerren berri eman.

HIRIGINTZA:

Obra lizentziak:

3.- Antonio de Miguel Dominguezi, Shole Enearen ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Bikario Enea deritzan etxea eraisteko.

Shole Enearen ordezkari gisa Antonio de Miguel Dominguezek aurkeztutako proiektua azterturik, Goiko Plazan dagoen BIKARIO ENEA deritzan etxea eraisteko obra lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak horri buruz emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Shole Enearen ordezkari gisa Antonio de Miguel Dominguezi Goiko Plazan dagoen BIKARIO ENEA deritzan etxea eraisteko obra lizentzia ematea, txosten teknikoan aipatzen diren prekauzio neurriak hartu behako dituelarik, pertsonen eta gauzen defentsarako, obra berari, bide publikoei eta mugako onibarrei dagokienez.

BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 114.108,- pta ordaindu behar du.

Espedienteei buruzko txostenak:

4.- Arretxene kaleko 1.ko lokala egokitzeko Francisco Dominguez Fariñak aurkeztutako iharduera espedienteari buruzko txostena.

Francisco Dominguez Fariñak eskaturik, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, Arretxene kaleko 1.an dagoen lokala egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, Arropa biltegia eta handizkako salmenta lanean aritzeko, eta udal teknikariaren txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Francisco Dominguez Fariñak aurkezturiko jarduera espedientearen aldeko informea ematea, Arretxene kaleko 1.an dagoen lokala egokitzeko lizentzia eskatzen baitu, Arropa biltegia eta handizkako salmenta lanean aritzeko.

BI: Espediente osoa Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentura igortzea, dagozkion neurri zuzentzaileak ezar ditzan.

5.- Kiroldegiaren azpian eraikitako aparkalekuen obra-bukaeraren berri jasoz udal aparejadoreak egindako txostenaren berri ematea.

Kiroldegiaren azpian, 1 Sistema Orokorrean, aparkaleku ihardueraren lizentziarentzat eskabide-proiektua, eta halaber tramitazio administratiboa ikusirik, eta horri buruz emandako txosten teknikoa kontuan edukirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Udal aparejadoreak emandako txostenaren berri ematea, hartan jasorik lagatzen baitu kiroldegiaren azpian eraikitako aparkalekua erabat bukaturik dagoela eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamentuak ezarri zituen neurri zuzentzaile guztiak bete direla.

BI: Kiroldegiaren azpian, 1 Sistema Orokorrean dauden aparkalekuen erabilera baimena ematea.

Fakturak eta aurrekontuak:

6.- Zubitxo kalea urbanizatu eta hartan espaloia egiteko aurkeztutako aurrekontuak onartzea.

Zubitxo kalea urbanizatzeko aurkeztutako aurrekontuak azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Construcciones Nigurko, S.L.k aurkeztutako aurrekontu hauek onartzea, Zubitxo kalean espaloia egiteko, guztira 2.883.857,- pta (gehi B.E.Z.) eta kale berean, 4.eko etxearen aurrean, eserlekuekin dagoen hormigoizko horma eraisteko, guztira 286.600,- pta (gehi B.E.Z.).

Kontuhartzaileak ohartarazi du obra hau egiteko kontsignaziorik ez dagoela, eta Idazkariak horren berri eman du.

7.- Futbol zelaiaren 1. faseko 5 eta 6 ziurtapenen zenbatekoari buruz 99/02/24 dataz Gobernu Batzordeak hartutako akordioa zuzentzea.

Gai hau mahai gainean gelditu da, aurrez hartutako erabakia, 1999ko otsailaren 24koa ere, bertan behera utziz.

Obrak geldirik daudelako hartu da erabaki hau.

8.- Gipuzkoako Foru Diputazioaren 96/01/30 datako akordioaren aurrez aurrejarritako administrazioarekiko auzi prozesuan eskuhartze profesionalarengatik Francisco Javier Alvarez Barralek aurkeztutako ordainsaria onartzea.

Gipuzkoako Foru Diputazioaren 96/01/30 datako akordioaren aurrez aurre jarritako administrazioarekiko auzi prozesuan eta Euskadiko Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salaren bigarren sekzioaren aurrean tramitatuan eskuhartze profesionalarengatik Francisco Javier Alvarez Barralek aurkeztutako ordainsaria azterturik, Gobernu Batzordeak, Jesus Mª Martiarena Jakaren ezezko botuarekin zera ERABAKI DU:

BAT: Gipuzkoako Foru Diputazioaren 96/01/30 datako akordioaren (Errenteriako Sahiesbidearen Proiektua onartua zuena) aurrez aurre jarritako administrazioarekiko auzi prozesuan eskuhartze profesionalarengatik Francisco Javier Alvarez Barrali 5.800.000,- pta ordaintzea (ADO 99 229/99).

Beste:

9.- Añarbeko Urak S.A.ri baimena ematea, Lezoko Estolderia Nagusian obrak egiteko udal jabari publikoa erabil dezan.

Añarbeko Urak S.A.k aurkeztutako idatzia aztertu ondoren, udal jabari pubikoaren erabilpenerako baimena eskatzen baitu Pasaiako Badiaren Saneamendu Proiektuan aurreikusitako obrak burutara eraman ahal izateko, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Añarbeko Urak S.A.ri baimena ematea udal jabari publikoa erabili ahal izateko, nolanahi ere ondoren zehazten diren tokiei dagokienez, Lezoko estolderia nagusiko obrak egin ditzan, Pasaiako Badiaren Saneamendurako Proiektuan aurreikusita dauden bezala (Euskal Herria Plaza, Zubitxo kalea, Elias Salaberria Hiribidea).

LANGILEAK:

10.- Xabier Fernandez Gorostizaren kontratua luzatzea.

Puntu hau mahai gainean gelditu da.

EUSKARA ETA KULTURA:

11.- Allerru Futbol, Saskibaloi eta Mendi taldeari, Herri Eskolari, Murixka Dantza Taldeari, Hezikuntzari, Txirrindulari Eskolari, Ekaitz Taldeari eta Kilometroak 99ri dirulaguntzak ematea.

Ikusirik zenbait dirulaguntza emateko Kultura eta Euskara Batzordetik egin diren proposamenak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Dirulaguntza hauek ematea:

  • Allerru Futbol Taldeari, urteko kultur egitasmoa gauzatzeko, 500.000,- pezeta (AD-139).
  • Allerru Saskibaloiari, 98/99 denboraldiko gastuei aurre egiteko, 463.780,- pezeta (A 165/99).
  • Allerru Mendi Taldeari, urteko kultur egitasmoa gauzatzeko, 311.000,- pezeta (AD 138/99).
  • Herri Eskolari, urteko egitasmoa gauzatzeko, 345.000,- pezeta (AD 142/99).
  • Murixka Dantza Taldeari, urteko kultur egitasmoa gauzatzeko, 790.000,- pezeta (AD 141/99).
  • Hezikuntzari, urteko egitasmoa gauzatzeko, 234.000,- pezeta (AD 140/99).
  • Txirrindulari eskolari, urteko egitasmoa gauzatzeko, 100.000,- pezeta (AD 149/99).
  • Ekaitza Taldeari, urteko egitasmoa gauzatzeko, 285.000,- pezeta (AD 137/99).
  • Kilometroak 99ri, 40.000,- pezeta (AD 149/99).

BI: Kopuru hauen %60a orain emango da, beste %40a likidazioa aurkezterakoan. Kilometroak 99ri dirulaguntzaren %100a emango zaio.

12.- Gaintxurizketako Jai Batzordeari eta Altzate Elkarteari dirulaguntzak ematea.

Gaintxuriketako Jai Batzordeari eta Altzate Elkarteari dirulaguntzak emateko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: 600.000,- pezeta ematea Gaintxurizketa Jai Batzordeari, aurtengo festak burutu ahal izateko (AD 145/99).

BI: 600.000,- pezeta ematea Altzate Elkarteari Altamirako festak burutu ahal izateko (AD 144/99).

HIRU: Kopuru hauen %60a orain emango da, beste %40a likidazioa aurkezterakoan.

13.- Pasaia Lezo Lizeoari eta Zamalbide Institutuari garraio-gastuengatik dirulaguntza ematea.

Pasaia Lezo Lizeoari, garraio gastuengatik eta Zamalbide Institutuari, garraio gastuengatik eta eskolaz kanpoko ekintzengatik, dirulaguntzak emateko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Pasai Lezo Lizeoari 5.000.000,- pezetako dirulaguntza ematea 1998/99 ikasturteko garraio gastuei aurre egiteko.

BI: Zamalbide Institutuari 278.460,- pezetako dirulaguntza ematea Lezoko ikasleen garraio gastuei, urtarrila-ekaina bitartekoa, aurre egiteko (AD 147/99).

HIRU: Zamalbide Institutuari 100.000,- pezetako dirulaguntza ematea eskolaz kanpoko ekintzak garatzeko (AD 147/99).

LAU: Kopuru hauen %60a orain emango da, beste %40a likidazioa aurkezterakoan.

14.- Herriarteko Pelota Txapelketarako 462.750,- pta xedatzea.

Ikusirik, Allerru Pilota Taldea diruz laguntzeko egin den proposamena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: 462.750,- pezetako dirulaguntza ematea Allerru Pilota Taldeari 1999ko urtean zehar burutu nahi dituen ekintzei aurre egiteko, besteak beste, Herriarteko Pilota Txapelketan parte hartzeari (A 164/99).

BI: Dirulaguntza ematea txapelketan parte hartzeari baldintzatzen zaio.

HIRU: Kopuru hauen %60a orain emango da, beste %40a likidazioa aurkezterakoan.

15.- Santakrutz eta Iñauteriak 99 jaietako likidazioak.

1998ko abuztuaren 27an Gobernu Batzordeak hartutako akordioaren arabera, festak antolatzeko elkarteek egindako diru eskariei %6a kendu zitzaien. Orain aurkeztutako proposamenaren arabera orduan egindako kenketa kitatzea proposatzen da. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Santakrutzetan elkarteei eginiko diru kenketa, 99ko aurrekontuetatik orekatzea, denetara 275.490,- pezeta.

ALKATETZA:

16.- Lezoko udalerriko biztanleen erroldan alta emateko ekarri beharreko dokumentazioa onartzea.

Aurrerantzean Lezoko udalerriko biztanle erroldan alta emateko ekarri beharko den dokumentazioa zehaztuz aurkeztu den proposamena azterturik, Gobernu Batzordeak ERABAKI DU:

BAT: Aurrerantzean Lezoko udalerriko biztanle erroldan alta emateko ekarri beharko den dokumentazioa zehaztuz aurkeztu den proposamena onartzea. Interesatuek ekarri beharko duten dokumentazioa hau izango da:

  • Etxebizitzaren alokamendu edo erosketa kontratua edota haren eskriturak.
  • Udalerrian beste pertsona baten etxebizitzan ALTA eman nahi bada, jabearen baimen idatzia eta haren N.A.ren fotokopia, nahiz 1. mailako ahaidea izan nahiz adiskidea e.a. izan.
  • Udalerri barruan bertan BIZILEKU ALDAKETA egiteko, aurreko ataletako betebehar berak eskatuko dira.
  • Adin txikikoek ere beren guraso edo tutoreen baimen idatzia beharko dute.
  • Etxebizitza edo etxe hutsen, abandonatuen, kasuan Udaltzaingoaren txostena, erroldaren teknikari arduradunaren txostena, dekretuak e.a. eskatuko dira, etxe edo etxebizitza horri dagokionez.

17.- Amaia Errasti Fernández de Gorostizari Kale Nagusiko 1an dagoen Ganboa Ttiki etxea egokitzeko obra lizentzia ematea.

Amaia Errasti Fernández de Gorostizak aurkeztutako berrikuntza proiektua azterturik, Kale Nagusiko 1an dagoen Ganboa Ttiki etxerako, eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Amaia Errasti Fernández de Gorostizari Kale Nagusiko 1an dagoen Ganboa Ttiki etxea egokitzeko obra lizentzia ematea, erabilpenak mantenduz, bai bebarruko komertziala baita goiko oinetako etxebizitzatarakoa ere, hiru etxebizitza, oin bakoitzeko bat, eginez.

Halaber mantendu egin behar dira gaur egungo eraikinaren perfila, lerrokadurak eta sestrak, eta era berean etxearen eraikuntzako konstante arkitektonikoak.

BI: Obra lizentziaren baldintzak hauek dira: Eskilaraburua normaldu egin beharko du gutxienez 4.00 metroko zabalera jarraian emanez zeren, gaur egun lehen oinean dagoena eta bigarren eta teilatupeko oinetarako proposatutakoak ez baitituzte betetzen bizigarritasunerako gutxieneko neurriak.

Bestalde, atzeko fatxadako txapitulak 3ko etxearen ezaugarri berak izan behar ditu, neurria 3.00 m. izango da zabaleran guztira eta 1,80 m. altura gailurrean, alboko hegaldura 0,30 m. izango du eta frentekoa 0,5 m.

HIRU: Aurrekontuan, lehen aipatutakoaz gain, berokuntzari dagokion partida gehitu beharko da eta Udalean aurkeztu.

LAU: Eraikuntza burutu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, dokumentazio hau aurkeztuz:

  • Obra-bukaeraren ziurtapena.
  • Obra berriaren deklarazio-eskritura.
  • Etxearen fatxaden argazkiak.
  • Kokapen planoak
  • Etxearen oin bakoitzaren planoak 1:50 edo 1:100 eskalan.
  • Sekzioen planoak.
  • Kontribuzioaren azken ordainagiria.

BOST: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 405.169,- pta kopurua ordaindu beharko du. (Eraikuntzaren gaineko zerga 355.169,- pta da eta obra nagusiaren gaineko tasa 50.000,- pta.).

18.- Ceferino Iturria Buissani, Kale Nagusiko 3an 6 etxebizitza-apartamentu eta lokal komertzial bat egokitzeko emandako lizentzia berrestea.

Ceferino Iturria Buissanek aurkeztu du obragintza proiektua, Kale Nagusiko 3an dagoen etxea egokitzeko, Gobernu Batzordearen 1999ko otsailaren 24ko akordioaren arabera.

Teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ceferino Iturria Buissani, Kale Nagusiko 3an 6 etxebizitza-apartamentu eta lokal komertzial bat egokitzeko emandako lizentzia berrestea zeren, aurkeztutako obragintza proiektuan betetzen baititu Oinarriko proiektuan ezarritako baldintzak.

Alabaina, jakinarazten zaio mantendu beharko dituela sukaldeetako aireztapen behartuak eta berokuntzari eta ur bero sanitarioari dagozkien partiden aurrekontuak ekarri beharko dituela.

Era berean jakinarazten zaio ezen, etxebizitzen neurri murritzak kontuan izanik, baimena ematen zaiola atzeko fatxadan txapitula eraikitzeko, haren kanpoko aldea fatxadarekin lerrokaturik geratzeko eran, horrela arropa zintzilikatu ahal izateko. Txapitularen neurria 3.00 m. izango da zabaleran eta 1,80 m. alturan gailurrean, alboko hegaldura 0,30 m. izango du eta frentekoa 0,5 m.

BI: Eraikuntza burutu ondoren, lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, dokumentazio hau aurkeztuz:

  • Obra-bukaeraren ziurtapena.
  • Obra berriaren deklarazio-eskritura.
  • Etxearen fatxaden argazkiak.
  • Kokapen planoak
  • Etxearen oin bakoitzaren planoak 1:50 edo 1:100 eskalan.
  • Sekzioen planoak.
  • Kontribuzioaren azken ordainagiria.

19.- Kiroldegiko garajeen sarreraren inguruan dagoen lokala Murixka Dantza Taldeari uzteko proposamena.

Kiroldegiko garajeen sarreraren inguruan dagoen lokaleko obrak, Murixka Dantza Taldeak erabiliko duenekoak, amaiturik daude. Horiek horrela Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Kiroldegiko garajeen sarreraren inguruan dagoen lokaleko obrak amaitutzat ematea eta lokal hau erabiltzeko baimena Murixka Dantza Taldeari ematea.

Lokal hau erabiltzeko hitzarmena, Udala eta Murixka Dantza Taldearen artean sinatu beharrekoa, Idazkariak prestatuko du.

20.- Galde eskeak.

Gobernu Batzordeak hurrengo bilera apirilaren 14ean egingo du.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna