1999.eko Otsailaren 10ekoa

Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko otsailaren hamargarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

1.- 1999ko urtarrilaren 13an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

Aho batez onartu dute 1999ko urtarrilaren 13an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

Ez da ezerreren berri eman.

HIRIGINTZA:

Obra lizentziak:

3.- Trefilados y Acabados Metálicos S.L.ri obra lizentzia ematea, Sagasti 103 poligonoko Urune kaleko 19an kokatutako pabilioia egokitzeko, hartan kaldereria lantegia jartzeko xedez.

Sagasti (103) poligonoan, Urune kaleko 19an kokaturiko pabilioia, kaldereria lantegia jartzeko helburuz, egokitzeko lizentzia eskatuz, Trefilados y Acabados Metálicos S.L.k eskaturik tramitatzen ari den iharduera espedientea azterturik, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Sagasti (103) poligonoan, Urune kaleko 19an kokaturiko pabilioia, kaldereria lantegia jartzeko helburuz egokitzeko Trefilados y Acabados Metálicos S.L.ri lizentzia ematea, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzearen baldintzapean, neurri horiek igortzen zaizkiolarik.

BI: Obrak bukatu ondoren, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu beharko du, harekin batera, halaber, ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla seinalatuz.

HIRU: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 52.113 pta da.

4.- Ascensores Ulahi S.A.ri obra lizentzia ematea, Agustina Lizarazu kaleko 4.eko etxean igogailu bat jartzeko.

Agustina Lizarazu kaleko 4.eko etxean igogailu bat jartzeko obra lizentzia eskatuz, Ascensores Ulahi S.A.k aurkeztutako eskabidea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Agustina Lizarazu kaleko 4.eko etxean igogailu bat jartzeko obra lizentzia ematea, Ascensores Ulahi S.A.ri.

BI: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 111.873,- pta da.

5.- Mª Elena Gezala Solaverrietari obra lizentzia ematea, Zubitxo kaleko 9ko etxean eskilara konpontzeko.

Mª Elena Gezala Solaverrietak aurkeztutako eskabidea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Mª Elena Gezala Solaverrietari obra lizentzia ematea, Zubitxo kaleko 9ko etxearen eskilara konpontzeko, obra horiek etxearen egituran eraginik ez izatekotan zeren, bestela, obrari ekin baino lehen proiektu tekniko bisatua aurkeztu behar izango baitu.

BI: Eraikuntzaren gaineko zerga guztira 80.285 pta da.

Lehen okupaziorako lizentziak:

6.- Mª Aguado Mur-i lehen okupazio lizentzia ematea, Iturrin Bailarako 16.ean eraikitako familia bakarrarentzako etxerako (Villa Marta).

Familia bakarrarentzako etxearen (Villa Marta) lehen okupaziorako lizentzia eskatuz, Maria Aguado Mur-ek aurkeztu dituen eskabidea eta gainerako dokumentazioa aztertu ondoren, eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Maria Aguado Mur-i lizentzia ematea Itturrin Bailarako 16.ean eraikitako familia bakarrarentzako etxearen lehen okupaziorako.

BI: Haziendako Katastro Bulegora akordio honen berri eta dagokion dokumentazioa bidaltzea.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 204.494 pta ordaindu beharko du. (Eraikuntzaren gaineko zergaren likidazioa guztira 185.019 pta da eta bertan bizitzeko lizentziaren gaineko tasa 19.475,- pta).

Fakturak eta Aurrekontuak:

7.- Excavaciones Muñatonesek aurkeztutako faktura onartzea, 1 S.O.ean tentsio altuko lineak lurperatzeari dagokiona.

Ikusirik Excavaciones Muñatonesek aurkeztutako faktura, Lezoko 1 Sistema Orokorrean tentsio altulo lineak lurperatzeari dagokiona, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Excavaciones Muñatonesek aurkeztutako faktura, Lezoko 1 Sistema Orokorrean tentsio altulo lineak lurperatzeari dagokiona, 4.431.200,- pezetakoa.

Idazkariak adierazi du ez dela kontratazio prozedura bete eta kontuhartzailetzako txostena falta dela.

8.- Adolfo Sobrinok aurkeztutako faktura onartzea, 1 S.O.eko urbanizazio-obrei dagokiena.

Ikusirik Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 6. ziurtapena, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Construcciones Adolfo Sobrino S.A.k aurkeztutako 6. ziurtapena, 22.052.067,- pezetakoa, Lezoko 1 Sistema Orokorreko 2. faseko urbanizazio-obrena.

Idazkariak adierazi du kontuhartzailetzako txostena falta dela.

9.- Udal kiroldegian elbarrien sarbidetarako arrapala bat eraikitzeko aurrekontua onartzea.

Udal kiroldegian elbarrien sarbidetarako arrapala bat eraikitzeko proiektuaren aurrekontua aurkeztu du Ingenieria Acustica de Aislamiento, S.L. enpresak, Horiek horrela Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Ingenieria Acustica del Aislamiento S.L.k aurkeztutako aurrekontua, Udal kiroldegian elbarrien sarbidetarako arrapalaren proiektua egin ahal izateko, 1.264.400,- pezetakoa.

Idazkariak adierazi du ez dela kontratazio prozedura bete eta kontuhartzailetzako txostena falta dela.

GIZARTE ONGIZATEA:

10.- Gizarte larrialdietarako zenbait laguntza ematea.

Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerez gizarte langileek egin duten txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea, ondorengo espedienteei:

306 a........... 91.800,-pta

224 a .......... 120.576,-pta

016 a .......... 304.500,-pta

326 a .......... 14.000,-pta

294 b .......... 280.000,-pta

421 b .......... 238.000,-pta

051 b .......... 230.000,-pta

404 b .......... 262.500,-pta

487 b .......... 156.000,-pta

006 b .......... 84.000,-pta

343 b .......... 49.740.-pta.

231 b .......... 230.000,-pta

526 b .......... 230.000,-pta

544b ........... 230.000,-pta

Guztira ......2.621.116,-pta

Idazkariak adierazi du kontuhartzailetzako txostena falta dela.

11.- Txara 1 Egunezko Zentroan egonaldi bat diruz laguntzeko proposamena.

Sebastian Jimenez Torresek aurkeztutako laguntza ekonomikoaren eskaera ikusi ondoren, Txara 1 Egunezko Zentroan egoitza gastuak ordaintzeko, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Sebastián Jiménez Torresen egoitza, Txara 1 Egunezko Zentroan, guztira 100.000 pta (ehun mila pezeta), 1999ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.

BI: Interesatuari hilero ordaintzea justifikatutako gastua, aurrekontuko 1 ?00-00-480-313 00-01-00 partidatik.

Idazkariak adierazi du kontuhartzailetzako txostena falta dela.

12.- Familia eskuhartze zerbitzu bat egiteko proposamena.

Gizartekintzak eta Lezoko Udalak Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Sarea osatzeko sinatutako Hitzarmenaren arabera, Lezoko Udalak famili eskuhartze programaren kostoaren %25 ordaintzen du eta %75 Gizartekintzak.

175 A espedientea dagokion familia, famili eskuhartze programaren barne dago eta terapia saioetara joaten da, hala baloratu zutelako Gizartekintzak eta Lezoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak. Famili terapia saioen kostoa, guztira, 283.100,- pta da.

Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Udalak aurreratzea famili terapiaren kosto osoa, guztira, 283.100,- pta.

BI: Udalak beregain hartzea terapia saioen kostuaren %25, hau da, 70.775,- pta., eta beste %75, hau da, 212.325,- pta. Gizartekintzak ordainduko dio Udalari.

HIRU: Kopuru hori partida honi atxikitzea: 1-00-00-227-313 00-99-99 "famili eskuhartzea".

EUSKARA ETA KULTURA

13.- Dirulaguntza ematea 1997/98 ikasturteko Merkataritza ikastaroan parte hartutako bi laguni.

1995ko apirilaren 26an Gobernu Batzordeak onartutakoaren arabera, Merkataritza Ikastarotan parte hartutakoei eta asistentziaren %80a ziurtatutako guztiei, matrikularen erdia ordaintzeko erabakia hartu zuen, horiek horrela Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: 1997/98 ikasturteko Merkataritza Ikastaroan parte hartu duten bi ikasleri, Mª Belen Rotaetxea Lacunza eta Maribel Sabino Martin-i 5.000,- pezeta ordaintzea (bakoitzari).

Idazkariak adierazi du kontuhartzailetzako txostena falta dela.

14.- Ordaintzea Lezoko Euskararen Berezitasunak aztertzeko eman ziren bekak.

1996ko abenduaren 18an Gobernu Batzordeak egindako batzarraldian onartu zituen Lezoko Euskararen Berezitasunak aztertzeko bekak.

1997ko maiatzak 6an epaimahaia bildurik, Jose Luis Agirretxe eta Imanol Esnaola suertatu ziren Lezoko Euskara ikertzeko saridunak.

Lana 1998ko abenduak 28an entregatu denez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Jose Luis Agirretxeri eta Imanol Esnaolari Lezoko Euskararen Berezitasunak aztertzeko beka ordaintzea, hau da 500.000,- pezeta.

15.- Santo Tomas eta Olentzero egunetan antolatu ziren ekitaldiengatik dirulaguntza ematea Oroitzene AEKri eta Hezikuntzari.

Oroitzene AEKak eta Hezikuntzak Olentzero egunean zenbait ekitaldi antolatu zituzten eta dirulaguntza eskatu duten sortutako gastuei aurre egiteko, horiek horrela Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Olentzero egunean antolatu zittuten ekintzak direla eta, 14.550,- pezetako dirulaguntza ematea Oroitzene AEKri eta 35.000,- pezeta Hezikuntzari.

Idazkariak adierazi du kontuhartzailetzako txostena falta dela.

16.- Dirulaguntza ematea Ekaitz Atseden Taldeari eta Murixka Euskal Dantza Taldeari, 99ko Ihauteriak antolatzeko.

Ikusirik, 1999ko ihauteriak direla eta, zenbait erakunderi dirulaguntzak emateko, Kultura Batzordeko lehendakariak egindako proposamena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Jarraian aipatzen diren elkarte eta taldeei dirulaguntzak ematea, 1999ko ihauterietan egitekoak diren iharduerak finantziatzeko.

- Murixka Euskal Dantza Taldeari 100.000,- pezeta.

- Ekaitz Atseden Taldeari 81.500.- pezeta.

17.- Orratx aldizkariaren 14. alearen argitalpenak eragindako defizita berdintzeko subentzioa ematea.

Orratx aldizkariaren 14. alearen defizita estaltzeko, Kultura Batzordeko lehendakariak aurkeztutako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: 146.160,- pezetako dirulaguntza ematea Orratx aldizkariari, 14. alea inprimitzeagatik sortutako defizita berdintzeko.

Idazkariak adierazi du kontuhartzailetzako txostena falta dela.

LANGILEAK:

18.- Peoi ez-kalifikatuen zerrendatik Jose Luis Diez Altamira kontratatzea, kale-garbiketa lanak egiteko.

Kale-garbiketa zerbitzuko langileei dagokienez Barne arazoetarako Eskuordedunak egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordak zera ERABAKI DU:

BAT: Peoi ez-kalifikatuen itxaron zerrendatik kontratatzea Jose Luis Diez Altamiraren zerbitzuak (edota, hala behar balitz, zerrendako hurrengoarenak) ondorengo denboraldi honetan kale garbiketa egiteko:

1999ko otsailaren 15etik martxoaren 15 arte, bi larunbataz lan egin behar izanik: otsailaren 20ean eta martxoaren 6an.

ALKATETZA:

19.- Alkatearen 9. eta 16. Dekretuak berrestea, kale-garbiketa lanak egiteko zenbait langileren zerbitzuak kontratatzeko emandakoak.

Ikusirik alkateak emandako 9. eta 16. dekretuak, Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu. Dekretu hauen bidez zera erabaki da:

  • 9. dekretuaren bidez Andres Corrionero Sanchezen zerbitzuak kontratatzen dira aurtengo urtarrilaren 21etik otsailaren 5arte, kalegarbitzaile gisa.
  • 16. dekretuaren bidez Jose Antonio Diez Altamiraren zerbitzuak kontratatzen dira otsailaren 8tik martxoaren 5 arte, kalegarbitzaile gisa..

Aho batez onartu eta gero, hurrengo gai hau ere zerrendan sartu eta urjentziaz tratatzea onartu da:

URJENTZIAZ:

20.- Iberdrolari obra lizentzia ematea bi transformazio-zentro jartzeko Goiko Plazan.

Iberdrola S.A.k aurkeztu duen eskabidea azterturik, obra lizentzia eskatzen baitu bi transformazio-zentro jartzeko, aurrefabrikatu tipokoak, lurpekoa (elkarri atxikita), orain dagoenaren ordez, Goiko Plazan bertan, eta horri buruz udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

BAT: Iberdrolari obra lizentzia ematea bi transformazio-zentro jartzeko, aurrefabrikatu tipokoak, lurpekoa (elkarri atxikita), orain dagoenaren ordez, Goiko Plazan bertan, honako baldintza hauen arabera:

Puskaturik edo hondaturik gerta daitezkeen asfaltoa nahiz espaloia edo beste edozein zerbitzu, berriro konpondu eta obra hasi baino lehengo egoera berean laga beharko dituzte.

BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 238.750,- pta ordaindu behar du.

21.- Galde eskeak.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:45an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna