1998.eko Abenduaren 2ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko abenduaren bigarrena. Goizeko 10:30etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jaka, 6. puntua tratatzerakoan etorri da, eta Agustina Pontesta Garmendia, 8. puntua tratatzerakoan.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko azaroaren 18an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea, egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko azaroaren 18an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentziak

    3.- Hosgabe S.A.ren ordezkari gisa, J. Arellanori lizentzia ematea, Sagasti (103) poligonoko Urune kaleko 45an dagoen pabilioia egokitzeko, akustika-laborategi gisa lan egiteko xedez.

    J Arellanok eskaturik, Hosgabe S.A.ren ordezkari gisa, tramitatzen ari den espedientea aztertu ondoren, Sagasti (103) poligonoko Urune kaleko 45an dagoen pabilioia egokitzeko lizentzia eskatu baitu, laborategi akustiko lanean jarduteko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: J. Arellanori, Hosgabe S.A.ren ordezkari gisa, obra lizentzia ematea Sagasti (103) poligonoko Urune kaleko 45an dagoen pabilioia egokitzeko, laborategi akustiko lanean jarduteko, betiere Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak bete beharraren baldintzapean, horiek bidaltzen zaizkiolarik.

    BI: Obrak burutu ondoren ihardueraren irekidura lizentzia eskatu beharko du, harekin batera, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Ingurugiro Sailek ezarritako neurri zuzentzaileak obra horietan bete direla esaten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztuz.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 186.220 pta ordaindu beharko du

    4.- Angel Pozo Puellesi lizentzia ematea, Eugenio de Ochoa kaleko 2.eko etxearen fatxada txukuntzeko.

    Angel Pozo Puellesek aurkeztutako eskabidea azterturik, Eugenio de Ochoa kaleko 2ko etxearen fatxada txukuntzeko obra lizentzia eskatu baitu, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Angel Pozo Puellesi obra lizentzia ematea, Eugenio de Ochoa kaleko 2ko etxearen fatxada txukuntzeko, ondorengo baldintza hauen arabera:

    - Behar diren neurriak hartuko ditu oinezkoen eta ibilgailuen segurtasunerako, fatxada osoan sareak ipiniz.

    - Hondakinak erretiratzea kontainerreraino jarritako hodi bidez egingo da.

    - Obrak behar bezala seinalaturik egongo dira.

    BI: Lizentzia, halaber, ematea hilabetez aldamioak jarrita edukitzeko. (Aldamioak jartzerakoan, horri buruz indarrean dagoen araudia bete beharko du).

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga guztira 50.892- pta. da.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    5.- Jubilatuen Aiton-Bordako Zuzendaritza Juntari baimena ematea, jarri nahi duten podologia-zerbitzutarako elkarte-egoitza erabil dezaten.

    Jubilatuen Etxekoen Juntak eginiko eskaera ikusirik, Aiton Bordan 3. Adinekoentzako podologia zerbitzua jartzeko eskatzen baitute, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Jubilatuen Aiton Bordako Zuzendaritzari baimena ematea, jarri nahi duten podologia zerbitzurako elkartearen aretoa erabil dezaten.

    BI: Zerbitzu hori Lezoko Jubilatuen Aiton Bordako 3. Adineko erabiltzaileentzat bakarrik izatea.

    HIRU: Aiton Bordako Zuzendaritza Juntak, podologia zerbitzua ematen duen profesionalari dagokionez, dokumentazio hau aurkeztu behar du:

    1.- Gizarte Segurantzako alta, langile autonomoen aparteko erregimenean.

    2.- Erantzukizun zibileko aseguruaren poliza.

    3.- Iharduera ekonomikoen gaineko zergan aurtengo errezibua.

    4.- Podologian lan egiteko ahalmendu duen diplomaren egiaztagiria.

    6.- Etxez etxeko laguntza bat ematea.

    Ikusi ondoren etxez-etxeko laguntza eskatzeko Fausto Garoña Rejadok egin duen eskabidea. Era berean, azterturik horri buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Etxez-etxeko zerbitzua ematea Fausto Garoña Rejadori eta baldintza hauetan:

    1. Zerbitzua atentzio pertsonala eskeintzeko izango da, eta astean 5 ordukoa, nahiz eta gehitu daitekeen, zerbitzu beharren arabera.

    2. Onuradunak egin beharreko diru-ekarpena hilean, 12.269.- pta. da.

    7.- Lorazaintzako ofizialaren eta bi peoien kontratuak luzatzeko proposamena.

    INEMek emandako diru-laguntza ikusi ondoren, guztira 1.678.222,- pta, 1. Mailako ofizial Julio Sagredo Santamaria 1. Mailako ofizialaren eta Dolores Vergara Garcia eta Juan Ascasibar Jaca peoi-lorazainen kontratazioak luzatzeko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Julio Sagredo Santamariari denboraldi baterako kontratu laborala luzatzea, lorazaintzako 1. Mailako ofizial lanpostuan.

    Iraupena: 1998ko abenduaren 19tik 1999ko martxoaren 31 arte.

    Laneguna: %50

    Ordainketa maila: 10

    BI: Dolores Vergara Garcia eta Juan Ascasibar Jaca peoi-lorazainen denboraldi baterako kontratazio laboralak luzatzea, peoi lorazain postuan.

    Iraupena: Dolores Vergara: 1998ko abenduaren 19tik 1999ko martxoaren 31 arte. Juan Ascasibar Jaca: 1998ko abenduaren 20tik 1999ko martxoaren 31 arte.

    Laneguna: %50

    Ordainketa maila: 8

    8.- Lorazaintzako monitore batentzat oinarriak eta kontratazioa onartzeko proposamena.

    Lezoko langabetuentzat lorazaintza ikastaro bat egiteko laguntzak eskatu ondoren, suertatu da ezen, alde batetik, 724.656.- PTA eman duela Gipuzkoako INEMek Toki Gorporazioekin batera Lana Suspertzeko programatik lorazaintza monitore bat hartzeko ikastaroa emateko.

    Eta beste aldetik, 800.000 PTA Gizartekintzak (Foru Aldundiko erakundeak) Gizarte Kooperaziorako Planetik proiektu hau berbera aurrera ateratzeko.

    Beraz, dirulaguntza horiek biak jaso ditugunez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Aurrera eramatea ?Lorazaintza ikastaroa? izeneko proiektua. Ikastaroa denbora luzean lanik gabe daudenentzako da, Pobreziaren Aurkako Borrokarako Planean, eta 1.600.000 PTA-ko aurrekontua du.

    BI: Lorazaintzako monitore bat hartzea, denboraldi baterako kontratu laboral bidez, gutxi gora behera 6 hilabetean egun erdiz lan egiteko, C taldeko 11. mailari dagokion soldata kobratuz.

    HIRU: Lorazaintzako monitore bat hartzeko oinarriak onartzea lehengo baldintzetan. (Proposamenarekin batera doaz).

    LAU: Baimena ematea ?Antxillastegi? izeneko terrenoa erabil dezaten ikastaroa emateko, eta baita hango biltegia eta han diren makina eta lanabes guztiak.

    BOST: Baimena ematea 1-00-00-227-313 00-98-00 partidan (?Beste programa sozial batzuk? izenekoan) dagoen dirua gastatzeko.

    EUSKARA ETA KULTURA:

    9.- Lezoko mapa kartografikoa egiteko lanen kontratazioa onartzea.

    Lezoko mapa kartografikoa egiteko Lurralde Antolamendu eta Etxebizitzaren Departamenduak 2.151.600,- pezetako dirulaguntza emandu du, horiek horrela eta lan hori egiteko aurkeztutako ofertak azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ebazpenaren bigarren erabakiari jarraiki, kartografia lanak Luis del Barrio-Etnogintza enpresarekin kontratatzea 4.049.718,- pezetetan. Hauetatik, Lezoko Udalak jarri behar ditu: 1.489.396,- pezeta, honela banatuak:

    - 1998ko ekainaren 25ean harturiko erabakiaren arabera aurtengo aurrekontutik 184.152,- pezeta.

    - Hurrengo urteko aurrekontuetan 1.305.244,- pezeta uztartzea 220-451-01-02-99 partidan lana burutu ahal izateko (onartzeke egon arren, dagoeneko aurrekusita dago).

    BI: Ebazpenaren hirugarrenaren erabakiari jarraiki, Lezoko Udalaren izenean Hirigintza Saila izendatzea lanaren zuzendaritza emateko. Euskara Zerbitzuko behar besteko laguntza izango du.

    10.- Euskararen erabilera planaren bideragarritasun txostenari oniritzia ematea eta, era berean, txosten horri buruz Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak eginiko oharpenei eta adierazpenei ere.

    Azterturik Lezoko Udalean euskararen erabilera normalizatzeko plana dela eta, trebatzaileak landu duen bideragarritasun txostena, 1998ko urriaren 14koa eta, ikusirik, era berean, txosten horri oniritzia emanez, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak bidali duen idatzia non, oniritzia emateaz gain, arduradun jakin batzuk izendatzeko eskaera ere egiten diguten, Euskara gaietarako eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Oniritzia ematea erabilera planaren bideragarritasun txostenari eta txosten horri buruz Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendariak eginiko oharpenei eta adierazpenei.

    BI: Planaren eraginkortasuna bermatzearren honako izendapen hauek egitea:

    a) Lurdes Rada Alberdi, hizkuntz normalizatzailea (planaren arduradun teknikoa).

    b) Agustina Pontesta Garmendia, Udaleko agintarien arteko planaren arduraduna.

    Plangintza berriak ez ditu gaur egun dauden kontratuak aldatzen.

    Idazkariak adierazi du gai honek plenotik pasa behar duela.

    11.- Eskaria, 1996ko uztailaren 11tik 1997ko abenduaren 31ra, Xanti Val Zabaletak ordaintzeke dituen mailaren araberako atzerapenak ordaintzeko.

    Mahai gainean gelditu da, plenoan tratatzeko gaia bait da.

    ALKATETZA:

    12.- Alkatetzaren zenbait dekretu berrestea: 169 (kalegarbitzaileak kontratatzeko), 171 (Luis Legorburu kontratatzeko) eta 172 (Zaharren Egoitza batean egonaldi batek eragindako defizita ordaintzeko).

    Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu alkateak emandadko 169., 171. eta 172. dekretuak.

    - 169. dekretuaren bidez garbiketa zerbitzurako hiru langile kontratatzeaz gain, herriko kanposantua garbitzen ari diren bi langilen kontratua luzatzea erabaki da.

    - 171. dekretuaren bidez, Luis Legorburu Elizegiren lan kontratua, lau hilabetez luzatzea erabaki da.

    - 172. dekretuaren bidez, 3. Adineko Egoitzan, Rosalia Hermidaren egonaldiak sortzen duen defizita, hileko 33.912.- pezeta, ordaintzea erabaki da.

    13.- Galde eskeak.

    Gobernu Batzordeak hurrengo bilera abenduaren 17an egingo du.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:10an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna