1998.eko Uztailaren 8ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko uztailaren zortzigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jakak ezin izandu etorri bilerara.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko ekainaren 25an ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko ekainaren 25an ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezerren berri eman.

    HIRIGINTZA:

    Lizentziak:

    3.- Arturo Del Busto Yusteri lizentzia ematea, Errekalde Txikiko 27an dagoen bebarrua egokitzeko.

    Errekalde Txikiko 27ko etxean kokaturiko bebarrua egokitzeko zenbait obra egiteko lizentzia eskatuz, Arturo Del Busto Yustek aurkeztu duen eskabidea aztertu ondoren, hori guztia aurrez aurkeztutako proiektu tekniko bisatuaren arabera, eta udal teknikariak egindako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak ERABAKI DU:

    BAT: Arturo Del Busto Yusteri obretarako lizentzia ematea, Errekalde Txikiko 27an kokatutako bebarrua egokitzeko.

    BI: Aurkeztutako proiektuan finkatutako eran egingo dira obrak, horiek burutara eramateko obrako zuzendaritza teknikoak behar diren neurri guztiak hartzea nahitaezkoa izanik, are gehiago goiko oinean kokaturiko etxebizitza sostengatzen duen egiturak eragin dituen arazoak kontuan izanik.

    HIRU: Obra horiek ez dute, inolako moduz ere, etxearen osoko egitura arriskuan jarri behar.

    LAU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa, 48.420,- pta ordaindu behar du.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    4.- Construcciones Sobrino S.A.k aurkeztutako 1. ziurtapena onartzea, Lezoko 1 Sistema Orokorreko esparruan Estolderia Nagusia egiteari dagokiona.

    Ikusirik Construcciones Sobrino S.A.k aurkeztutako 1. ziurtapena, Lezoko 1 Sistema Orokorreko esparruan Estolderia Nagusia egiteari dagokiona, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Construcciones Sobrino S.A.k aurkeztutako 1. ziurtapena, 8.879.879,- pezetakoa, Lezoko 1 Sistema Orokorreko esparruan Estolderia Nagusia egiteari dagokiona (ADO 99 902/98).

    5.- Futbol zelaiko obreei dagokien 1. ziurtapena onartzea.

    Ikusirik futbol zelaiko obrak egiteagatik aurkeztutako 1. ziurtapena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea futbol zelaiko obrak egiteagatik aurkeztutako 1. Ziurtapena, 18.231.156,- pezetakoa (ADO 99 895/98), eta 1997ko azaroaren 10n Plenoak hartutako erabakiaren arabera ziurtapenaren % 50a ordaintzea, hau da 9.115.578,- pezeta.

    6.- 1 Sistema Orokorrean haurrentzat askotariko jolasak jarri eta montatzeko Jolas-ek aurkeztu dituen aurrekontuak onartzea.

    Ikusirik 1 Sistema Orokorrean haurrentzat askotariko jolasak jarri eta montatzeko Jolas-ek aurkeztu dituen aurrekontuak, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea 1 Sistema Orokorrean haurrentzat askotariko jolasak jarri eta montatzeko Jolas-ek aurkeztu dituen bi aurrekontuak, bata 2.180.548,- pezetakoa (AD 365/98) eta bestea 202.676,- pezetakoa (AD 364/98).

    GIZARTE ONGIZATEA:

    7.- Gizarte larrialditarako laguntza bat onartzea.

    Ikusirik gizarte beharrizan larrietako dirulaguntzak jasotzeko eskaerari buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea ondorengo espedientei, bainan momentu honetan aurrekontuan kontsignaziorik ez dagoenez, nola nahi ere aurrekontuan horretarako dirua izatean ordaintzea.

    516 A .......... .. 549.500,- pta.

    517 A ............. 225.000,- pta.

    EUSKARA ETA KULTURA:

    8.- 1998ko urtarriletik ekainera emandako euskara-eskolak ordaintzea Oroitzena AEK Euskaltegiari.

    AEKren eta Lezoko Udalaren arteko itunaren arabera Oroitzene AEK Euskaltegiari 1998ko urtarriletik ekainera emandako euskara-eskolak ordaintzeko proposamena egin da. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 1998ko urtarriletik ekainera emandako euskara-eskolak ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari, guztira 2.595.438,- pezeta (AD 312/98).

    9.- Familiak euskalduntzeko programaren ordainketa.

    AEKren eta Lezoko Udalaren arteko itunaren arabera Oroitzene AEK Euskaltegiari 1998ko urtarriletik ekainera, familiak euskalduntzeko emandako euskara-eskolak ordaintzeko proposamena egin da. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 1998ko urtarriletik ekainera, familiak euskalduntzeko emandako euskara-eskolak ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari, guztira 2.559.262,- pezeta (AD 313/98).

    10.- 1997/98 ikasturteko merkataritza ikastaroaren ordainketa.

    1997/98 ikasturteko merkataritza ikastarora joan diren ikasleen aprobetxamendua eta asistentzia kontuan izanik eta izan diren alta eta bajen berri ematen duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 444.622,- pezeta ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari 1997/98 ikasturtean emandako merkataritza ikastaroaren ordainetan (AD 376/98).

    11.- Diruz laguntzea Murixka Dantza Taldea, Ekaitz Taldea eta Gaintxurizketako eta Altamirako festa batzordeak.

    Zenbait dirulaguntza emateko egin diren proposamenak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: 60.000,- pezeta ematea Murixka dantza taldeari San Joan eguneko jaian burututako emanaldiengatik (AD 373/98).

    BI: Dirulaguntza ematea Ekaitz Taldeari Antzinen burutuko den 1997/98ko kanpaldia aurrera eraman ahal izateko (AD 375/98).

    Emango den dirulaguntza matrikulazioaren arabera zehaztuko da, Udalak matrikulatutako haur bakoitzeko diru kopuru bat emango du. Dena den gehienez ere 704.400,- pezetako dirulaguntza emango da eta eman beharreko dirulaguntzaren %60a aurreratu egingo da eta beste %40a likidazioa egiterakoan emango da.

    HIRU: 600.000,- pezeta ematea Gaintxurizketako festa batzordeari aurtengo jaiak burutu ahal izateko (AD 374/98).

    LAU: 500.000,- pezeta ematea Altzate Auzo Elkarteari 1998ko Altamirako festak burutu ahal izateko ((AD 372/98).

    ALKATETZA:

    12.- Alkatearen 89. dekretua (etxez etxeko laguntza zerbitzu bat ematea) eta 90. dekretua (Jaizkibel hiribideko 27ko etxearen teilatua konpontzeko obra lizentzia eman zenekoa) berrestea.

    Ikusirik alkateak emandako 89. eta 90. Dekretuak, Gobernu Batzordeak berretsi egin ditu.

    89. dekretuaren bidez Juana Etxegarai Ezkurrari etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea erabakitzen da.

    Alkateak dio kasu hauetako laguntza jasotzen duten partikularrek egin beharreko diru aportazioa ondo aztertu beharra dagoela.

    90. dekretuaren bidez obra lizentzia ematea erabakitzen da Jaizkibel Hiribideko 27ko etxearen teilatua konpontzeko.

    Alkateak dio obra honetan aldamioak bide publikoa okupatzen dutela, eta prezio publikoa ordaindu beharra daukatela. Esan du baita, horrelako obra askok bidea okupatzen dutela eta zerbitzuburuak ardura jarri behar duela bide publikoen okupazioak kobra daitezen.

    13.- Galderak eta eskaerak.

    Alkateak bere harridura azaldu du, Altamirako etxebizitzei buruz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azaldu den iragarpenagatik, Lezoko Udalak etxebizitza sozialak egiteko baimena eman bait zuen eta ez kontzertatuak aldizkarian azaltzen diren bezala. Hori azalduz eskutitz bat bidaliko da.

    Gobernu Batzordeak hurrengo bilera uztailaren 22an egingo du.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:50an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna