1998.eko Apirilaren 16ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko apirilaren hamaseigarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko apirilaren 1n ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko apirilaren 1n ospaturiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA

    Lizentziak

    3.- Continental Oil S.A.ri gasolindegi berriaren lehen okupaziorako lizentzia ematea, GI-2638 errepideko 3,300 kilometro-gunean alde bietan eraikitako gasolindegirako.

    Continental Oil S.A.k gasolindegiaren lehen okupaziorako lizentziaren eskaera aurkeztu du, GI-2638 errepidearen 3,300 kilometro-gunean bi aldeetan eraikitakoa irekitzeko, horretarako behar den dokumentazioa ekarriz.

    Arkitekto aholkulariaren aldeko txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Continental Oil S.A.ri gasolindegiaren lehen okupaziorako lizentzia ematea, GI-2638 errepideko 3,300 kilometro-gunean bi aldeetan eraikitakoa irekitzeko.

    BI: Ondasun Onibarren gaineko zergari dagokion dokumentazioa Gipuzkoako Hazienda Ordezkaritzara igortzea, obra berriaren eskrituraren kopiarekin, obra bukaeraren ziurtapenarekin eta aurkeztutako argazkiekin batera.

    HIRU: Eraikuntzaren gaineko zergaren likidazioa guztira 1.205.851 pta. da.

    LAU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 240.715 pta. ordaindu beharko du.

    Fakturak eta aurrekontuak

    4.- Lezoko berdeguneen mantenimendu-lanak eraenduko dituen baldintza plegua onartzea.

    Lezoko berdeguneen mantenimendurako zerbitzuak kontratatzeko klausula administratibo partikularrak ikusirik, Gobernu Batzordeak hau ERABAKI DU:

    BAT: Lezoko berdeguneen mantenimendurako zerbitzuak kontratatzeko klausula administratibo partikularren plegua onartzea prozedura irekiaren bidez, eta halaber, lehiaketaren adjudikazio forma onartzea.

    Kontratuaren prezioa 4.700.000,- pta. izango da, kopuru hori eskainteak egiterakoan hobetu ahal izango dutelarik.

    Kontratazio espedientea eta, halaber, dokumentazio teknikoa, Udaletxeko Bulego Teknikoan aztertu ahal izango dira, eta proposamenak apirilaren 29 arte, egun horretan ere bai, aurkeztu ahal izango dira Erregistro Orokorrean.

    Bi enpresari zuzenduko zaie konbittea, aurrekontuak aurkez ditzaten.

    Idazkariak legezkontrakotasunaren ohartarazpena egin du zeren, plegua Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratu beharrekoa baita.

    5.- Herribideak txukuntzeko Excavaciones y Transportes Orsa S.L.k aurkeztutako aurrekontua onartzea.

    Ikusirik Zapatazahar Burura dihoan herribidea eta Larraka aldeko herribidea konpontzeko, Escavaciones y Transportes Orsa, S.L.k aurkeztutako aurrekontua, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.k Zapatazahar Burura dihoan herribidea eta Larraka aldeko herribidea konpontzeko aurkeztutako aurrekontua, guztira 3.139.595,- pezetakoa (AD 192/98).

    Idazkariak esan du erabakia legez kanpokoa dela, ez baitago proiekturik, ez txosten teknikorik ezta lizitaziorik.

    KULTURA ETA EUSKARA

    6.- Lezoko dendetan euskararen erabilpen-programa burutara eramateko akordio-proposamena.

    Oarsoaldea S.A.ren bidez ?Euskara Oarsoaldeako Merkataritza? programazioari eman zitzaion hasiera. Programa honek gure herriko dendetan euskararen erabilera sustatzea du helburu.

    Euskarazko ikastaro ezberdinetan merkatariek parte hartzeko eginiko eskari ezberdinak ikusirik, etan kontutan izanik aurreko urteetan bezala, Lezoko Euskaltegia, ikastaro hauek antolatu eta emateko prest dagoela eta aipatu euskaltegiarekin, Oroitzene AEK, prezioa ere adostu dela, hau da familia transmisio hitzarmeneko programaren berdina, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Euskara Oarsoaldeko Merkataritza proiektua dela eta, merkatariei zuzendutako ikastaroa martxan egonik, oniritzia ematea. Ikastaro hau 1998ko otsailaren 16an hasi eta ekainaren 11ean amaituko da.

    - Ikastaroa Lezoko Oroitzene AEK euskaltegiak emango du eta taldea gutxienez sei lagunekoa izango da.

    - Euskaltegiak matrikulatutako ikasleen zerrenda eta matrikula horien ordaingiriak aurkeztuko ditu eta Udalak euskaltegiari eman beharreko ikastaro horien gastuari aurre egiteko dirulaguntza emango dio 1-00-00-481-451-04-07-00 partidaren kargura.

    - Ikastaroa amaitu ondoren, urtero lez, euskaltegiak ikasleen aprobetxamendua eta asistentziari buruzko txostena aurkeztuko du. Bide batez, izan diren alta eta bajan berri emango dio.

    - Era berean, %80ko asistentzia eta aprobetxamendua egiaztatuz gero, matrikularen %256 itzuliko zaie ohiko euskalduntze alfabetatze ikastaroetara joaten diren merkatariei. Banakako dirulaguntza 97/98 ikasturtea amaitu ondoren erabakiko dira.

    7.- ?Udan Jolastera-98? udaleku irekiak kontratatzeko eta kudeatzeko baldintza ekonomiko-administratibo eta teknikoen plegua onartzea.

    Ikusirik ?Udan Jolastera-98? udaleku irekiak kontratatzeko eta kudeatzeko baldintza ekonomiko-administratibo eta teknikoen plegua, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Udan Jolastera-98? udaleku irekiak kontratatzeko eta kudeatzeko baldintza ekonomiko-administratibo eta teknikoen pleguari behin behineko onarpena ematea.

    BI: Plegua Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

    8.- Galdera eskaerak:

    Hurrengo Gobernu Batzordea apirilaren 29an egingo da.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna