1998.eko Martxoaren 11ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazortziko martxoaren hamaikagarrena. Goizeko 10:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena Jaka eta Jone Salaberria Lizarazu zinegotziak ezin izandu dute etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1998ko otsailaren 25ean ospaturiko ohiko bilkurako akta onartzea egoki irudituz gero.

    Aho batez onartu dute 1998ko otsailaren 25ean ospaturiko ohiko bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren eskumeneko gaietan buruturiko ihardueren berri ematea.

    Ez da ezeren berri eman.

    HIRIGINTZA

    Obra lizentziak

    3.- Itsua Behekoa baserrian gas propanoarentzat depositu bat jartzeko, Quintin Ezeiza Otegiri lizentzia ematea.

    Quintin Ezeiza Otegik eskaturik tramitatzen ari den espedientea azterturik, Itsua Behekoa baserrian propano gasarentzako depositu bat jartzeko lizentzia eskatzen baitu, eta udal teknikariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Quintin Ezeiza Otegiri lizentzia ematea Itsua Behekoa baserrian propano gasarentzako depositu bat jar dezan, betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek bidaltzen zaizkiolarik.

    Batik bat kontu handia izan beharko dute 4. neurri zuzentzailearekin.

    Obrak burutu ondoren ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko du bertan seinalatuz ezen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Gipuzkoako Foru Diputazioko Ingurugiro Departamenduak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen direla obra horietan.

    Halaber aurkeztu beharko du Industria Ordezkaritzak emandako ziurtagiria, instalazio hori baimenduz.

    BI: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa guztira 26.650 pta ordaindu behar du (eraikuntza gaineko zerga 26.050 eta igoka tramitatzearena 600 pta).

    Fakturak eta aurrekontuak

    4.- Oroitzene Euskaltegian egindako obrengatik UTE Tecsa-Jaureguizaharrek aurkeztutako faktura onartzea.

    Ikusirik Oroitzene Euskaltegian egindako obrengatik UTE Tecsa-Jaureguizaharrek aurkeztutako fatktura, eta kontuan izanik horri buruz arkitekto aholkulariak egindako txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Oroitzene Euskaltegian egindako obrengatik UTE Tecsa-Jaureguizaharrek aurkeztutako fatktura, osora 17.462.972,- pezetakoa, BEZ barne (0 99 212/98).

    GIZARTE ONGIZATEA

    5.- Gizarte larrialdietarako laguntzak ematea.

    Ikusi ondoren gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerari buruz gizarte langileak egin duen txostena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza ematea espediente honi:

    490 A ..................130.000,-pta. ( 59/22 ADa)

    Idazkariak esan du kontuhartzailetzako txostena falta dela.

    6.- Zaharren egoitzan bi pertsonaren gastuen kargu egiteko konpromezu ekonomikoa hartzea.

    a) Salvador Lizarazu Salaberriak egindako eskabidea:

    Gai hau mahai gainean gelditu da.

    b) Mercedes Legorburu Burutaranek egindako eskabidea:

    Aztertu ondoren Mercedes Legorburu Burutaranek egindako eskabidea (hirugarren adinekoentzako erresidentzian, lagundutakoan, sartzekoa), eta baita haren familiak hartutako konpromezua (gastua finantzatzekoa). Hala ?Julian Rezola? egoitzan segituan sartzeko modua dagoenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Indarrik gabe uztea Gobernu Batzordeak, otsailaren 25ean gai honi buruz hartutako erabakia, hau da 7.a) erabakia.

    BI: Konpromezua hartzea Mercedes Legorburu Burutaran hirugarren adinekoentzako erresidentzian egotea kostatzen dena (79.530,-pta hilean) Udalaren gain hartzeko. Daitekeena da, edozein moduz ere, kopurua aldatzea, zer plaza egokitzeko zaion eta interesatuak zer sari jasotzen duen ikusita; izan ere, hala erabaki eta izanpetu dugu haren familiarekin.

    HIRU: Onartzea familiak finantziazioari buruz hartu duen konpromezua. Sinatutako dokumentuaren arabera familiaren ekarpena 50.000,-pta. da hileko.

    KULTURA ETA EUSKARA

    7.- Oarsoaldeako Euskara Batzordearen finantziazioa.

    Lezoko Euskara Batzordeak bultzatuta, Lezoko udala eskualdeko beste hiru udalekin batera Oarsoaldeko Euskara Batzordearen erakuntzari ekin zion. Egun 1998ko aurrekontuari begira, Oarsoaldeko Euskara Batzorde Politikoaren bigarren bileran halatan gelditu zenez Lezoko Udalari 320.000,- pezeta ingresatzea dagokio. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Oarsoaldeko Euskara Batzordeari 320.000,- pezeta ingresatzea (AD 95/98).

    8.- Murixka Dantza Taldeari dirulaguntza ematea.

    Ikusirik Murixka Dantza Taldeak egin duen diru eskaria Euskal Jaia eta Aurresku txapelketa antolatzeko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU.

    BAT: 500.000,- pezetako dirulaguntza ematea Murixka Dantza Taldeari, (100.000,- pezeta Euskal Jaia antolatzeko eta 400.000,- pezeta Aurresku txapelketarako) (AD 110/98). Ordainketa bi zatitan egingo da, haseran %60 ordainduko da eta beste %40 gastuak justifikatzerakoan.

    ALKATETZA

    9.- Alkatetzaren ondorengo dekretu hauen berri ematea: 23. Dekretua (kalegarbitzaile gisa langile bat kontratatzea) eta 25. Dekretua (Gobernu Batzordearen eta zinegotzi eskuordedunen gastu-eskumenari buruz).

    Ikusirik alkateak emandako 23. Dekretua, Gobernu Batzordeak berretsi egin du. Dekretu honen bidez Javier Iparragirre Sarasola kontratatzen da kalegarbiketa lanak egiteko.

    Era berean ikusirik alkateak emandako 25. Dekretua, Gobernu Batzordearen eta zinegotzi eskuordedunen gastu-eskumena haunditzeari buruzkoa, Gobernu Batzordeak ontzat hartu du.

    Aho batez urjentzia onartu eta gero, hurrengo gai hauek ere aztertzea erabaki dute:

    URJENTZIAZ:

    10.- Alberto Irasuegi Lopetegiri lizentzia ematea familia bakarrarentzat etxebizitza eraikitzeko bere jabegoko lurretan.

    Alberto Irasuegi Lopetegik lizentzia eskatu du familia bakarrarentzat etxebizitza eraikitzeko bere jabegoko lurretan, lurzoru ez-urbanizagarrian (Saizar baserriko lurrak)eta hark aurkeztutako oinarriko eta obragintzako proiektua azterturik, eta teknikari aholkulariak emandako txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Alberto Irasuegi Lopetegiri lizentzia ematea familia bakarrarentzat etxebizitza eraikitzeko bere jabegoko lurretan, lurzoru ez-urbanizagarrian (Saizar baserriko lurretan), eraikuntzarako eta inguruaren tratamendurako baldintza orokorren ildotik, Lorzoru ez-urbanizagarriko eraikuntza eta erabilpenaren Ordenantzetako 54. Artikuluaren arabera.

    Obrari ekin aurrez, udal teknikariekin hitzegin behar du soken tiraketa egiteko.

    Etxebizitza hori nekazari-abeltzain esplotazio bati loturik egongo da.

    BI: Eraikuntza bukatu ondoren lehen okupaziorako lizentzia eskatu beharko du, ondorengo dokumentazio hau ekarriz:

    - Obra bukaeraren ziurtagiria.

    - Obra berriaren deklarazio-eskritura.

    - Etxearen fatxaden fotografiak.

    - Etxearen oin bakoitzaren planoa 1:50 edo 1:100 eskalan.

    - Sekzio-planoak.

    - Kontribuzioko azken errezibua.

    HIRU: Lizentzia ematearen gaineko zerga gisa 715.414 pta. da (Eraikuntza-zerga 665.414 pta eta obra nagusiaren gaineko tasa 50.000 pta.).

    11.- Udalarentzat informatika arloan zenbait laguntza eta programa eguneratzeagatik dirulaguntza ematea.

    Ikusirik, informatika arloan, programak eguneratzen Fernando Gaztelu Garcialk Udalean egindako lana, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Udalarentzat, informatika arloan, zenbait laguntza eta programa eguneratzeagatik Fernando Gaztelu Garciari, 220.000,- pezetako dirulaguntza ematea Alkatetzak duen dirulaguntza partidatik (AD 122/98).

    12.- Galdera eskaerak:

    Hurrengo Gobernu Batzordea martxoaren 25 an egingo da.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:15an eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna