1997.eko Ekainaren 4ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko ekainaren laua. Goizeko 10etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Jesus Mª Martiarena kanpoan da eta ez da etorri.

    Xabier Loiola Aristik Gobernu Batzordearen idazkaritza Karlos Etxezurieta Sarasolaren esku utzi duenez, horrek egin du gaurko idazkaritza.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko maiatzaren 21ean egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu dute 1997ko maiatzaren 21an egindako bilerako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Ez da ezerreren berririk eman.

    HIRIGINTZA:

    Obra lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Patxi Salaverria Folgadori, Producciones Laiz, S.A.ren izenean, pabilioia egiteko Irurtzun poligonoko 15-B azpi-lursailean.

    Patxi Salaverria Folgadok lizentzia eskatu du (Producciones Laiz, S.A.ren izenean) pabilioia eraikitzeko 103. poligonoko 15-B azpilursailean. Hala, eskabidea eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Patxi Salaverria Folgadori (Producciones Laiz, S.A.ren izenean) pabilioia eraikitzeko 103. poligonoko 15-B azpilursailean.

    BI: Edozein moduz ere, kontuan izan behar du 8 metro baino altuago ez dagoela pasatzerik, eta, beraz, nola zutoinak hala fatxadaren egitura (lehengoak dira) 8 metro baxuagoko pabilioia egiteko modukoak izan behar direla. Hala, ekarritako proiektua osatzeko falta diren agiriak obra bukatutakoan ekarri behar ditu.

    HIRU: Era berean, pabilioiaren lehenbiziko okupazioa egiteko lizentzia ere eskatu behar dio Udalari obrak bukatutakoan, eta behean heldu diren agiri hauek ekarri:

    U-4/1, U-4/2 eta U-5.

    Fatxaden argazkiak.

    Obra berriaren eskritura.

    Obra bukatu izanaren agiri ikus-onetsia.

    LAU: Lizentzia jasotzeko 2.260.263 pezeta ordaindu behar du. Edozein moduz ere, 1.740.375 pezeta 1996ko urriaren 2an ordaindu zituen, 1996ko abuztuaren 12n izenpetutako Hirigintza Hitzarmenaren arabera.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    4.- Onartzea Biargi, S.L.k ekarritako 3. obra-ziurtagiria, San Juan Bataiatzailearen elizaren iparraldeko aieka urbanizatzearena.

    Ikusirik Biargi, S.L.k ekarritako 3. obra-ziurtagiria, San Juan Bataiatzailearen elizaren ingurua urbanizatzeko falta dena urbanizatzearena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako 3. ziurtagiria, San Juan Bataiatzailearen elizaren ingurua urbanizatzeko falta dena urbanizatzearena, 1.621.279,- pezetakoa (ADO 99-541/97).

    5.- Onartzea Garsa, C.B.k ekarritako faktura, Zubitxo kaleko espaloietan egindako lanena.

    Ikusirik Garsa, C.B.k ekarritako faktura, Zubitxo kaleko espaloietan egindanko lanena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea Garsa, C.B.k ekarritako faktura, Zubitxo kaleko espaloietan egindako lanean, 2.090.340,- pezetakoa (O 99 542-97).

    Idazkariak adierazi du, Kontuhartzailearen txostenaren arabera akordioa legez kanpokoa dela, obra hau egiteko hainbeste diru konsignaturik ez baitago.

    6.- Onartzea Orsa, S.L.k ekarritako faktura, Iturrin poligonoan, Peliar-Bordatxo aiekan eta Jaizkibel Azpin brea botatzen egindako lanena.

    Herriko zenbait puntutan brea botatzeagatik, Orsa, S.L.k ekarritako faktura ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat ematea Orsa, S.L.k ekarritako hurrengo fakturak:

    - Iturrin poligonoan egindako lanena: 2.699.900.- pezetakoa (AD 193-97).

    - Bordatxora dihoan herribirien egindako laneana: 2.172.764,- pezetakoa (ADO 99 425-97).

    - Jaizkibel Azpi eskolako inguruko lanena: 523.195,- pezetakoa. Alkateak adierazi du obra hau ?mejora de edificios municipales? partidatik ordainduko dela.

    7.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Haurtxo haurtzaindegia eraberritzeko ekarritako aurrekontuak.

    Haurtxo haurtzaindegia eraberritzeko asmoa du Lezoko Udalak, eta aurrekontuak eskatu dizkie Garsa Construcciones, C.B.ri, Pinturas Aguilar-i eta Electricidad Etxandiri.

    Hala, teknikariak dio, hiru aurrekontuen gainean egindako informean, Garsa Construcciones, C.B.k ekarritako aurrekontua dela osatuena, baina, lanak hari emanez gero, behar-beharrezkoa dela ekarri duen aurrekontuarekin lan guztiak eginaraztea. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Garsa Construcciones, C.B.ri ematea Haurtxo haurtzaindegia eraberritzeko lanak: 6.529.510 pta. Eletrizitate lanak berriz, Electricidad J.A. Etxandik egingo ditu, aurrekontua: 1.432.924 pta.

    BI: Obrak egiteko epea: uztailaren 14tik abuztuaren 27ra bitarte.

    Kontuhartzailetzako txostenaren arabera 5.000.000 pezeta daude konsignaturik lan hauek egiteko.

    Alkateak esan du hurrengo plenoan kreditu aldaketa bat onartzea proposatuko duela obra honi aurre egin ahal izateko.

    Kontratazioan, halaber, ez da Administrazio Publikoarekiko Kontratuak egiteko Legeak eskatzen duen prozedurarik segi.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    8.- Onartzea Udalaren tasak ordaindu beharrik ez izatea eskatu dutenen zerrenda.

    Aurten Udal tasetatik salbuetsiak izateko jaso diren eskaerei buruz gizarte laguntzaileak egindako txostena eta I eta II eranskinak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Proposamenaren I. eranskinean azaltzen diren eskaerak onartzea.

    BI: Proposamenaren II. eranskinean azaltzen diren eskaerak ukatzea.

    9.- Udalaren gain hartzea famili batean parte hartzeko programaren kostua.

    Gizartekintzak eta Lezoko Udalak Gizarte Zerbitzuen Oinarrizko Sarea osatzeko sinatutako Hitzarmenaren arabera, Lezoko Udalak famili eskuhartze programaren kostoaren %25 ordaintzen du eta %75 Gizartekintzak.

    Gomez-Perez familia, famili eskuhartze programaren barne dago eta terapia saioetara joaten da, hala baloratu zutelako Gizartekintzak eta Lezoko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko gizarte langileak. Famili terapia saioen kostoa, guztira, 457.100,- pta da.

    Hala, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Udalak aurreratzea famili terapiaren kosto osoa, guztira, 457.100,- pta.

    BI: Udalak beregain hartzea terapia saioen kostuaren %25, hau da, 114.275,- pta., eta beste %75, hau da, 342.825,- pta. Gizartekintzak ordainduko dio Udalari.

    HIRU: Kopuru hori partida honi atxikitzea: 1-00-00-227-313 00-99-00 ?famili eskuhartzea?.

    10.- Onartzea Gizarte Ongizate departamentuak lana sustatzeko programaren barnean aurkeztutako proiektu batzuk.

    Aztertu ondoren 10/1997 Foru Dekretua, Toki-Erakundeekin batera Lana sustatzeko programa arautzeko emana. Eta Ongizate departamentuak aurrera atera nahi dituen proiektuak kontuan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea ?Lorazaintza ikastaroa? izeneko proiektua, denbora luzean lanik gabe daudenei zuzendua eta 3.000.000 PTA-ko aurrekontua duena. Proiektua, edozein moduz ere, erakunde publikoetatik dirulaguntzarik izaten bada gauzatuko da.

    BI: Onartzea ?Ikasteko eta irakasteko orientabideak? izeneko proiektua, adin txikikoak arriskuan dituzten familiei zuzendua eta 4.270.192.-pta-ko aurrekontua duena. Proiektua, edozein moduz ere, erakunde publikoetatik dirulaguntzarik izaten bada gauzatuko da.

    HIRU: Proiektuak aurrera ateratzeko behar diren langileak hartzen diruz laguntzeko eskatzea Foru Aldundiari. Guztitara 6.761.138.- PTA eskatuko zaizkio (2.490.946 + 4.270.192.-).

    11.- Diruz laguntzeko eskatzea Eusko Jaurlaritzari drogamenpekotasunari aurre hartzeko programa komunitarioak aurrera ateratzen.

    Maiatzaren 7an argitaratu zen apirilaren 22ko 91/1997 Dekretua, Euskal Herriko gizarte zerbitzuen arloan iharduerak burutzeko laguntzak ezartzen dituena. Laguntza horien artean, Drogamenpeko-tasunen prebentzio komunitarioari buruzko programak garatzeko jarritakoak ere badira. Hargatik, Gizarte Ongizateko eskuordedunak proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Milioi bat pezetarekin laguntzeko eskatzea, 91/1997 Dekretuaren arabera, Eusko Jaurlaritzari, Drogamenpekotasunen prebentzio komunitarioari buruzko programak garatzeko Askagintzak Lezon.

    BI: Askagintzari transferitzea Eusko Jaurlaritzak programa hori aurrera ateratzeko emandako dirulaguntza.

    HIRU: 327.600 PTA eskatzea etxez-etxeko laguntzaileak prestatzeko ikastaroa egiteko. Ikastaroa Bidexkak emango du.

    LAU: 1.601.322.-PTA eskatzea ?Marjinazioari aurrea hartzea, bai txikietan eta bai familietan? programarako.

    ALKATETZAKOAK:

    12.- Baimena ematea Iñigo Landa Ijurkori, Joannes Etxeberri istitutoko zuzendariari, istitutoko telefono publikoa Internet sarearekin lotzeko.

    ñigo Landa Ijurkok, Joanes Etxeberri Institutuko zuzendariak, institutuko telefono publikoa Internet sarearekin lotzeko baimena eskatu du. Hori horrela, eta lotura egiteko proposatutako baldintzak kontuan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Baimena ematea Iñigo Landa Ijurkori, Joanes Etxeberriko zuzendariari, institutuko telefono publikoa Internet sarearekin lotzeko.

    BI: Istalazioaren egokitze lanen gastuak eta erabilpen berriak (Internet sarea) sor lezakeen gastua Joanes Etxeberri institutuak hartuko ditu bere gain.

    HIRU: Joannes Etxeberri institutuak ordainduko du Telefónicaren fakturaren eta telefono publikoan biltzen den diruaren arteko diferentzia.

    13.- Galderak eta eskaerak.

    Hurrengo bilera ekainaren 18an egingo da, 10:00etan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:35ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna