1996.eko Abenduaren 18ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko abenduaren hemezortzigarrena. Goizeko 11etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria) Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Jesus Mª Martiarena Jaka eta Agustina Pontesta Garmendia (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko azaroaren 27ko akta.

    Aho batez onartu da 1996ko azaroaren 27an egindako bilkurako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Alkateak esan du Larrañagako eraikina eraitsia dagoela dagoeneko eta kamioiak lanean ari direla eskonbroa eramaten.

    Eliza inguruan azaldutako hezurrei buruz, berriz, esan du obra zuzendariaren informearen zain daudela eta errejistratu ondoren Kultura Sailera bidaliko dela.

    HIRIGINTZAKOAK:

    Obrak egiteko lizentziak:

    3.- Ematea lizentzia Mª del Carmen Rodriguez Pazosi Gorbea kaleko 10. zenbakia duen etxeko fatxada txukuntzeko.

    Mª del Carmen Rodriguez Pazosek egindako eskabidea (lizentzia ematea Gorbea kaleko 10. zenbakia duen etxeko fatxada txukuntzeko eta kontainerra eta aldamioak jartzeko) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Mª del Carmen Rodriguez Pazosi Gorbea kaleko 10. zenbakia duen etxeko fatxada txukuntzeko eta kontainerra 30 egun) eta aldamioak jartzeko. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:

    Behar diren neurriak jartzea automobilei kalterik ez egiteko eta ez oinezkoei minik ez emateko: sareak jartzea eta tuboetan behera jaistea eskonbroak.

    BI: Lizentzia jasotzeko, dena dela, 62.969,- pezeta ordaindu behar dute: 36.569 eraikuntza zergarena, 9.900 aldamioak jartzearena eta 16.500 kontainerra jartzearena.

    4.- Obra lizentzia ematea: Jorge Lizarribar Sans-i, Flujoma, S.A.ren izenean, pabilioi industriala eraikitzeko Sagasti 103 poligonoko bigarren eraikuntzako 15-B lursailan.

    Aztertu dugu Jorge Lizarribar Sans-ek Flujoma, S.A.ren izenean ekarritako dokumentazioa, Sagasti (103) poligonoko 15-B lursailean pabilioia (2. eraikina) eraikitzeari buruzkoa.

    Begiratu dugu, hala berean, teknikariek egindako informeak eta lizentzia eskatu duenak aurrez ekarritako dokumentuak osatzeko ekarritakoak. Hala, teknikariaren informea propanoa gordetzeko depositua eta hara jotzeko bidea urbanizatu ezin den lurrean kokatzearen kontrakoa den arren, baimena ematen dugu, eraikinaren ezaugarriak kontuan hartuta, beti ere, depositua jartzeko, baina, lurpean sartzekotan eta harako biderik ez egitekotan.

    Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Sagasti (103) poligonoko 15-B lursailean pabilioia (2. eraikina) eraikitzeko, baina, lurpean sartzekotan propanoa gordetzeko depositua eta harako biderik ez egitekotan.

    BI: Eraikitzea bukatutakoan, bestetik, pabilioiaren lehenbiziko okupazioa egiteko eskabidea egin behar dio Udalari, honako agiri hauek ekarrita:

    U-4/1, U-4/2 eta U-5.

    Fatxaden argazkiak.

    Obra berriaren eskritura.

    Obra bukatu izanaren ziurtagiria teknikoa, ikus onetsitakoa.

    HIRU:Lizentzia jasotzeko 4.050.585,- pta. ordaindu behar dute.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    5.- Onartzea Lezo UTEk ekarritako 8. ziurtagiria, kiroldegia egiteko lanena.

    "Lezo UTE"k ekarritako zortzigarren obra ziurtagiria (kiroldegia egiteko lanena) aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea "Lezo UTE"k ekarritako zortzigarren obra-ziurtagiria (8.963.227,- pezeta), kiroldegia egiteko lanena.

    6.- Onartzea Pinturas Aguilar-ek ekarritako faktura, bai hilobiak egitearena eta bai horma egitearena.

    Gai hau mahai gainean gelditu da.

    7.- Urte beteko luzatzea hilerriko administradore aritzeko Joaquin Arrieta Sistiagarekin hitzartutako alokairu zerbitzua.

    Joaquin Arrieta Sistiagak hitzarmena dauka Lezoko Udalarekin hilerriko administradore-lanak egiteko hilaren 31ra arte.

    Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Beste urte beteko luzatzea (1997ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra) eta urteko K.P.I.a igotzea Joaquin Arrieta Sistiagarekiko hitzarmena. Hitzarmena zerbitzua alokatzekoa da, hilerriko administradore aritzeko.

    8.- Onartzea Udaletxeko telefono sistemari kontu egiteko Ericssonekin sinatu beharreko kontratua.

    Udaletxeko telefono sistemari kontu egiteko Ericssonek aurkeztutako kontratua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Udal honek Ericssonekin urte beterako sinatu beharreko kontratua, Udaletxeko telefono sistemari kontu egitekoa. Kontratuaren kostua: 271.590,- pezeta (BEZ barne).

    9.- Ordaintzea Donostiako Udalari Txoritokietatik ura ponpatzeagatiko gastuen faktura (1986, 87, 88, 89 eta 90. urteetakoa).

    Txoritokietatik ura ponpatzeagatik Donostiako Udalak Lezoko Udalari 13.481.181,- pezetako faktura-likidazioa aurkeztu zion 1992ko maiatzaren 14an. Faktura 1986, 87, 88, 89 eta 90. urtean Lezo aldera Txoritokietatik ponpatutako urena da.

    Urteetan, ordea, faktura hori ordaindu gabe egon da, eta 1996ko urtarrilaren 23an Donostiako Udalak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea erabakaki zuen.

    Horiek horrela, eta auzi honi bukaera eman nahian, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ordaintzea Txoritokietatik 1986, 87, 88, 89 eta 90. urteetan ura ponpatzeagatik Donostiako Udalak aurkeztutako 13.481.181,- pezetako faktura. (AD 676/96).

    BI: Dena den, Donostiako Udalarai eskatzen zaiona da gai honi buruz beste auzi edo errekurtsoren batean kantitateak edo prezioak aldatuko balira, aldaketak Lezoko Udalaren gain eragina izan dezatela.

    10.- Udaletxeko administrazio bulegoetako udal esparruko "Token Ring" sare baten hornidura martxan jartzeko lehiaketa onartuko duen baldintzen onarpena.

    Informatika zerbitzuen Foru Elkartea, S.A.k (IZFE, S.A.), Lezoko Udalerako egindako proiektuaren arabera, Tiken Ring motako sare lokala martxan jartzea kontratatzeko lehiaketa deitzea proposatzen du.

    Baldintza pleguan zehazten den tresneria (ordenagailuak, tarjetak) eta programak erosi nahi dira, sarearen istalazioa egiteaz gain. Gastua, gehienera, 2.922.851,- pezeta izango da.

    Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Informatika zerbitzuen Foru Elkartea, S.A.k (IZFE, S.A.) Lezoko Udalerako egindako proiektuaren arabera, Tiken Ring motako sare lokala martxan jartzea kontratatzeko lehiaketa deitzea.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    11.- Onartzea gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk ematea.

    Beharrizan larrietako laguntzak emateko aurkeztu den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Jarraian zehazten diren beharrizan larrietako laguntzak ematea (AD 95-96):

    224 A Espedientea 22.806,- pezeta.

    193 A Espedientea 25.000,- pezeta.

    12.- Aiton-Bordako taberna urte beteko esleitzea Mª Teresa Amiano Ruizi.

    Aiton-Bordako taberna Mª Teresa Amiano Ruizi esleitzeko kontratua luzatzeko eskabidea ikusi ondoren, eta oraingo kontratua abenduaren 31n bukatuko denez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Beste urte beteko esleitzea Aiton-Bordako taberna Mª Teresa Amiano Ruizi (1997ko urtarrilaren 1etik 1997ko abenduaren 31ra), oraingo kontratuak dituen baldintzekin.

    BI: Tabernako garbiketa egiteko hilero ordaintzen zaion kopuruari 1996ko KPI (Kontsumorako Prezioen Indizea) aplikatzea, datorren urtarrilaren 1etik aurrera. Urte guztikoa: 514.122 pezeta (bostehun eta hamalau mila eta ehun eta hogeita bi).

    13.- Zitap, S.L.k egin duen eskaintza onartzea, zaharrei beren etxean kontu egiteko ikastaroa egitearena.

    "Zaharrei beren etxeetan kontu egiteko ikastaroa" egiteko eskaintza aztertu eta gero, Zitap, S.L.k egin diguna, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Egitea "Zaharrei beren etxeetan kontu egiteko ikastaroa". Hemezortzi (18) ordu izango ditu ikastaroak, 1997ko urtarrilaren 10tik 17arte, 6 egun iraungo du, Zitap-ek emango eta parte hartu nahi duten lezoar guztiek har dezateke parte. Lezokoak ez direnek ere har dezaketa parte; lehentasuna, ordea, lezoarrek izango dute.

    BI: Alondegiko aretoa uztea ikastaroa emateko behar duten egunetan.

    HIRU:Bi mila pezeta jartzea izena emateko kuota ikastaroan parte hartu nahi duten lezoarrentzat, eta 3.500 Lezotik kanporakoentzat, eta Udalaren kontu korrontean sarraraztea, halaber, dirua.

    LAU:Laurogeita hamar mila pezeta jartzea dirulaguntzatan ikastaroa egiteko, "Gizarte Ekintzak" partidatik.

    14.- Kontratua luzatzea Manuela Garcia Balóni, eskulaneko monitoreari.

    Eskulanetako monitorearen kontratua (zerbitzu bat hartzekoa) bukatzear dagoenez, alde batetik, eta gizarte laguntzailearen txostena ikusirik, bestetik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Kontratua luzatzea (oraingo baldintza berberetan) Manuela García Balóni, eskulanetako monitoreari, 1997ko urtarrilaren 9tik 1997eko otsailaren 20ra. Hogeita bat ordu beteko ditu guztira eta 53.340,- pezeta jasoko.

    LANGILEEKIKOAK:

    15.- Onartzea bulegoetako langileen, kalegarbitzaileen eta Gizarte Ongizateko langileen 1997ko lan-egutegia.

    Bulegoetako langileek, kalegarbitzaileek eta Gizarte Ongizateko langileek 1997. urterako aurkeztutako lan-egutegia ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea bulegoetako langileen, kalegarbitzaileen eta Gizarte Ongizateko langileen 1997ko lan egutegia.

    16.- Egun gizarte laguntzailea den Nerea Azkue Segurola kontratatzea.

    Izenpetua dago "Erakundeek elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna" Lezoko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren -Gizartekintzaren- artean. Itunak bermatu egiten du gizarte zerbitzuetako langileetako gastuaren finantziazioa. Hala, Nerea Azkuerekiko kontratua (Gizarte Ongizateko Langilea) bukatzear dagoenez, batetik, eta egiten duen lana ona denez, bestetik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Obra edo zerbitzu jakin bat egiteko lan-kontratua izenpetzea Nerea Azkue Segurolarekin. Dedikazioa: egun erdia. Ordainsaria-maila: 13.a. Kontratuaren iraupena: urtebetekoa (1997ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31a bitarte).

    17.- Idoia Antolin Solano edo peoi kualifikatu gabekoen lan-poltsan tokatzen dena hartzea kalegarbitzaile aritzeko.

    Garbiketa Zerbitzuan lana handitu egin da, Barne gaietarako eskuordedunak dionez. Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Idoia Antolin Solano edo peoi kualifikatu gabekoen lan-poltsan tokatzen dena hartzea kalegarbitzaile aritzeko 1997ko urtarrilaren 2tik 31ra, lana pilatu egin delako.

    KULTURA ETA EUSKARAKOAK:

    18.- Zenbait dirulaguntza ematea.

    Kultura gaietarako zinegotzi delegatuak proposaturik, Gobernu Batzordeak hurrengo dirulaguntza hauek ematea ERABAKI DU:

    BAT:210.000,- pezetako dirulaguntza ematea "Orratx" aldizkariaren bigarren alea ordaintzeko. (ADO 99-1370/96).

    BI: Dirulaguntzak ematea (500.000,- pezeta denentzako) Eguberrietan egingo diren ekintzak egin ditzaten behean heldu diren talde hauek:

    - AEK Oroitzene Euskaltegia.

    - Murixka Dantza Eskola.

    - Altamirako Auzo Elkartea.

    HIRU:Gastua 1997ko Aurrekontuen gain egingo da.

    19.- Ordaintzea "Hizkuntz normalizaziorako estrategiak Oarsoaldean" lana Siadecori.

    Hizkuntz normalizaziorako estrategiak Oarsoaldean lana egiteagatik, Lezoko Udalari dagokion faktura aurkeztu du Siadecok. Hori ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:451.965,- pezeta ordaintzea Siadecori Hizkuntz normalizaziorako estrategiak Oarsoaldean lana egiteagatik.

    Une honetan Jesus Mª Martiarena Jakak bilera utzi du.

    20.- Lezoko euskararen historia eta berezitasunak aztertzeko bekak onartzea.

    Lezoko euskararen historia eta berezitasunak aztertzeko Euskara Batzordeak egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:500.000,- pezetako beka ateratzea bertako euskararen historia soziala aztertzeko, proposamenean aurkeztutako oinarrien arabera.

    BI: 500.000,- pezetako beka ateratzea bertako euskararen berezitasuna aztertzeko, proposamenean aurkeztutako oinarrien arabera.

    ALKATETZAKOAK:

    21.- Eskabidea, Asensio Viaña Baldak egina, 1.go taxi-tokia eskuz aldatzeko lizentzia eskatzeko.

    Asensio Viaña Baldak taxi tokia, 1.goa, eskuz aldatzea eskatu du. Eskabidea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Taxi tokia eskuz aldatzeko lizentziarik ez ematea, ez baitira betetzen eskuz aldatu ahal izateko 1977ko martxoaren 16ko "Reglamento Nacional de los Servicios Urbanos de Transportes de Automóviles Ligeros" delakoan ezarritako baldintzak.

    BI: Dena den, baimena ematea Asensio Viaña Baldari Iñaki Lizarazu Odriozola soldatapeko txofer hartzeko; hartara, hiru hilabete joandakoan, taxi tokia harentzat izateko lizentzia eskatu dezan.

    22.- Berrestea alkatearen 201. dekretua, famili hezitzaile bat kontratatzeko oinarriak onartzeari buruzkoa.

    Famili-hezitzaile bat kontratatzeko, Luis Legorburu Elizegi hain zuzen, egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Indarrik gabe uztea alkatearen 201. dekretua.

    BI: Onartzea familia-hezitzaile bat (Luis Legorburu Elizegi) hartzea sei hilabeteko (1996ko abenduaren 20tik 1997ko ekainaren 20ra) Udaleko Gizarte Ongizate departamentuan dagoen postua betetzeko. Lanalida: % 68,09. Ordainsari-maila: 11.a.

    HIRU:Oreretako enplegu bulegora bidaltzea lan-eskaintza nominatiboa.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dira:

    URJENTZIAZ:

    23.- Txulotxo kaleko 1, 2, 3, 4 eta 5. sotoetako etxebizitzak lehenbizikoz erabiltzeko lizentzia eskaria.

    Angel Mugica Puellesek lizentzia eskatu du Arretxene, S.A.ren izenean lehenbizikoz erabiltzeko 2. sektoreko B-1 blokeko etxebizitzak, hau da, Txulotxo kaleko 1, 2, 3, 4 eta 5. sotoetako etxebizitzak.

    Aztertu dugu, hala berean, Udaleko arkitektu asesoreak egindako informea. Teknikariaren informea lizentzia ematearen kontrakoa da, harik eta obra berria izendatzeko agirian aipatutako gora-behera batzuk (garajeak ixtea, elementu batzuk jartzea fatxadan, pertsonak bizi izateko izatea etxeak) konpondu eta gasaren eta kable bidezko telebistaren istalazioari buruzko dokumentazioa ekarri arte, behinik-behin.

    Informeak dio, orobat, garajeak lehenbizikoz erabiltzeko lizentzia iharduera lizentzia ematearen baitan gelditzen dela.

    Hala, egokiena arkitektuaren informeari kontu egitea iruditzen zaigunez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea 2. sektoreko B-1 blokeko etxebizitzak (hau da, Txulotxo kaleko 1, 2, 3, 4 eta 5. sotoetako etxebizitzak) lehenbizikoz erabiltzeko lizentziarik, harik eta behean heldu diren alderdi hauek konpontzeko agiriak ekarri arte. Hona konpondu beharrekoak:

    - Obra berri izendatzeko agirian berariaz jarri behar du etxeak pertsonak bizitzeko bestetarako ez direla, hala agintzen baitu 2. Sektoreko Plan Partzialak.

    - Planoak ekartzea gasaren hodia eta telebistaren kablea azkenean nondik-nora joango diren jarrita. Behar izanez gero, berriz, baimen eta emakida administratiboa ere eskatu egin behar dira.

    - Garajetarako erabiltzea, berriz, iharduera lizentzia eskuratzearen baitan gelditzen da.

    - Gogoan izan bezate bai promotoreak eta bai jabeek, edozein obra egiteko (garajeak ixtea, edozein elementu jartzea fatxadan etab.) Udalaren lizentzia behar dela.

    BI: Jakinaraztea erabakia interesatuei.

    24.- Lizentzia eskaria lehenbizikoz erabiltzeko 2. sektoreko B-2 blokeko etxebizitzentzat.

    Angel Mugica Puellesek lizentzia eskatu du Arretxene, S.A.ren izenean lehenbizikoz erabiltzeko 2. sektoreko B-2 blokeko etxebizitzak, hau da, Txulotxo kaleko 6. sotoko etxebizitzak.

    Hala, aztertu dugu Udaleko arkitektu asesoreak egindako informea. Teknikariaren informea lizentzia ematearen kontrakoa da, harik eta gora-behera batzuk konpondu arte:

    - Gizarte ekipamenduetarako 140 metro karratuen titular zein izango den zehaztea.

    - Obra berri izendatzeko agirian berariaz jarri behar du etxeak pertsonak bizitzeko bestetarako ez direla eta Udalaren lizentzia behar dela garajeak ixteko eta fatxadan elementuak jartzeko.

    - Planoak ekartzea gasaren hodia eta telebistaren kablea azkenean nondik-nora joango diren jarrita. Behar izanez gero, berriz, baimen eta emakida administratiboa ere eskatu egin behar dira.

    - Garajetarako erabiltzea, berriz, iharduera lizentzia eskuratzearen baitan gelditzen da.

    Horiek horrela, egokiena arkitektuaren informeari kontu egitea iruditzen zaigunez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ez ematea 2. sektoreko B-1 blokeko etxebizitzak (hau da, Txulotxo kaleko 6. sotoko etxebizitzak) lehenbizikoz erabiltzeko lizentziarik, harik eta behean heldu diren alderdi hauek konpontzeko agiriak ekarri arte. Hona konpondu beharrekoak:

    - Gizarte ekipamenduetarako 140 metro karratuen titular zein izango den zehaztea.

    - Obra berri izendatzeko agirian berariaz jarri behar du etxeak pertsonak bizitzeko bestetarako ez direla eta Udalaren lizentzia behar dela garajeak ixteko eta fatxadan elementuak jartzeko.

    - Planoak ekartzea gasaren hodia eta telebistaren kablea azkenean nondik-nora joango diren jarrita. Behar izanez gero, berriz, baimen eta emakida administratiboa ere eskatu egin behar dira.

    - Garajetarako erabiltzea, berriz, iharduera lizentzia eskuratzearen baitan gelditzen da.

    - Gogoan izan bezate bai promotoreak eta bai jabeek, edozein obra egiteko (garajeak ixtea, edozein elementu jartzea fatxadan etab.) Udalaren lizentzia behar dela.

    BI: Jakinaraztea erabakia interesatuei.

    25.- Alkatearen 202. dekretua berrestea.

    Berrestea erabaki du Gobernu Batzordeak alkatearen 202. dekretua. Dekretu horren bidez, Gorka Otaño Goñi hartu zen Antonio Bernal Cerros kalegarbitzailearen baja betetzeko.

    26.-Galderak eta eskaerak.

    Hurrengo Gobernu Batzordea 1997ko urtarrilaren 10ean egingo da.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:35ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna