Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko maiatzaren hogeita hamargarrena. Goizeko 11:00etan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Maixabel Unzain Zapian, Jone Salaberria Lizarazu eta Jesus Mª Martiarena Jaka, zinegotziak, bildu dira.
Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.
Mª Karmen Viaña Baldak errenuntzia aurkeztu duenez ez da bileran izan.
1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko maiatzaren 16ko akta.
Aho batez onartu da 1996ko maiatzaren 16ko akta.
2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.
Ez da ezeren berri eman.
HIRIGINTZA:
3. - Proposamena, Angel Mugica Puellesi (Arretxene S.A.ren izenean) 2. Sektoreko, A-1 eta A-3ko bloketako etxebizitzatarako lehen okupaziorako lizentzia ematea.
Angel Mugica Puellesek Arretxene, S.A.ren izenean egindako eskabidea eta ekarritako dokumentuak aztertu ondoren, II. Sektoreko A-1 eta A-3 blokeetan elkarren pegante egindako 20 etxe-bakarrak lehenbizikoz erabiltzeko lizentzia izateko, eta Udaleko teknikari asesorearen informea ere begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea lizentzia Angel Mugica Puellesi, Arretxene, S.A.ren izenean, Lezoko Arau Ordezkatzaileetako II. Sektoreko A-1 eta A-3 blokeetan elkarren pegante egindako 20 etxe-bakarrak lehenbizikoz erabiltzeko.
BI: Foru Aldundiari bidaltzea U-4/1, U-4/II eta U-5 inprimakiak, obra berri izendatu izana erakusteko eskrituraren kopia, fatxaden argazkiak eta planoak, alta emateko hiri kontribuzioan.
HIRU:Lizentzia jasotzeko, berriz, 652.842,-pta. ordaindu behar du.
Fakturak eta aurrekontuak:
4.- Limpiezas Elurra, S.L.ri hartzea Udalaren etxeak eta lokalak garbitzeko zerbitzua.
Udalaren etxeak eta lokalak garbitzeko zerbitzua hartzeko egin genuen lehiaketara aurkeztutako eskaintza bakarra eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Limpiezas Elurra, S.L.ri hartzea Udalaren etxeak eta lokalak garbitzeko zerbitzua, Gobernu Batzordeak 1996ko martxoaren 27an onartu zituen baldintza ekonomiko, administratibo eta teknikoen arabera. Prezioa: 18.780.763,- pta. urteko, BEZ barne.
BI: Kontratua urtebeteko izango da, lanak eman izana jakinarazi eta hurrengo lan-egunetik aurrera. Bi alderdiak konforme izanez gero, ordea, badago bidea iraupena luzatzeko; baina inolaz ere ez sei urte baino gehiago.
HIRU:Aginpidea ematea alkateari erabakia gauzatzeko izenpetu behar diren dokumentuak izenpetzeko.
Maixabel Unzaini guttisko iruditzen zaio jende asko ibiltzen den lokaletako garbiketa-maiztasuna: Musika Eskola, esate baterako. Hala, hurrengo baldintza-orriak egitekoan kontuan izatea eta, ahal izanez gero, lanak hartu dituen enpresarekin negoziatzea erabaki dute, aldi baterako konponbidea aurkitzeko.
GIZARTE ONGIZATEA:
5.- Ematea beharrizan larrietarako laguntzak.
Gizarte Ongizateko delegatuaren proposamena eta gizarte languntzailearen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Hurrengo Gizarte Beharrizan Larrietarako laguntza ematea:
374 A espedientea ................. 76.950,- pzta.
6.- Diruz laguntzea DYA.
DYA diruz laguntzeko egin den eskaria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:200.00,- pezetako dirulaguntza ematea DYAri (ADO 99/611-96).
KULTURA ETA EUSKARA:
7.- Diruz laguntzea EKB, Araba Euskaraz, Herri Hurrats eta Kilometroak-96.
EKB, Araba Euskaraz, Herri Hurrats eta Kilometroak-96 diruz laguntzeko egindako proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Hurrengo dirulaguntzak ematea (ADO 99/604-96):
- EKBri ...................... 30.000,- pezeta.
- Araba Euskaraz-i............ 30.000,- pezeta.
- Herri Urrats-i ............ 50.000,- pezeta.
- Kilometroak-96ri............ 30.000,- pezeta.
LANGILEEKIKOAK:
8.- Langileak hartze kaleak garbitzeko eta brigadarako (peoi bat eta peoi kualifikatu bat).
Kaleak garbitzeko eta brigadarako peoi bat eta peoi kualifikatu bat hartzeko egin den proposamena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Kalegarbitzaile bat kontratatzea lan poltsatik (Francisco Flores González) ekainaren 3tik 28ra.
BI: Peoi kualifikatu bat kontratatzea lan poltsatik (Iñaki Zabalo Korta) ekainaren 3tik 28ra.
Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:
URJENTZIAZ:
9.- Dizuz laguntzea Lezoko H.H.I.ko ikasleak bidai bat egiteko.
Ekainaren hamabostean Errioxara joateko antolatu duten bidaia egiteko dirulaguntza eskatu dute Lezoko H.H.I.ko ikasleek. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:10.000,- pezeta ematea Lezoko H.H.I-ko ikasleei Errioxara egin nahi duten bidaia diruz laguntzeko. (AD 289-96).
10.-Galderak eta eskaerak.
Alkateak esan du hurrengo Gobernu Batzordea ekainaren 13an egingo dela.
Aktaren bukaera.
Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:35ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.