1996.eko Urtarrilaren 25ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko urtarrilaren hogeita bosgarrena. Arratseko zazpietan hasi du OSOKO BILKURAK, lehenengo deialdiari jarraiki, EZ OHIKO ETA PREMIAZKO SAIOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkatea, lehendakari dela eta beste zinegotzi hauek bertan direla: Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Mª Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jone Salaberria Lizarazu, Mª Carmen Viaña Balda eta Jesus Mª Martiarena Jaka.

    Eusko Alkartasuneko zinegotziek (Mirari Recalde González eta Iñake Urrestarazu Azurmendi) ezin etorri izana adierazi diote alkateari, baina moralki ados daudela esan diote tratatuko den mozioarekin.

    Jose Mª Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris eta Pello Garbizu Azkue ez dira bilerara etorri.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza eta Pello Goikoetxea Agirrek interpretaritza.

    Alkateak esan du egunkarietan plenoaren ordua gaizki atera dutela, eta susmoa daukala mozioa aurkeztu dutenak 19:30etan etorriko ote diren. Hori dela eta, bilkura ordu erdi atzeratzea proposatu die bertan diren zinegotziei.

    Hala, denen adostasunarekin, orduerdiko etenaldia egitea erabaki dute.

    19:30etan berriro ere aretoan garelarik, alkateak hasiera eman dio premiaz eta urgentziaz deituriko bilkura honi.

    0.- SAIOAREN PREMIAZKOTASUNA BERRESTEA.

    Aretoan diren zazpi zinegotzien adostasunarekin, bilkura egitea erabaki da, deialdiaren urgentzia berretsiz.

    1.- EUSKAL PRESO, ERREFUXIATU ETA DEPORTATU POLITIKOEN SENIDEEK AURKEZTUTAKO MOZIOA.

    Agustina Pontesta zinegotziak irakurri du mozioa. Honela dio, hitzez hitz:

    "JUANITO TRECET SASTREk, Lezoko semea eta euskal presoa, hil honen 31ean hamazazpi urte egingo ditu espetxean. Urte hauetan Soria, Carabanchel, Alcalá Meco, Puerto de Santa María, Herrera de la Mancha, Almeria, Cáceres 1 eta Badajozko espetxeetan egona da, eta azken horretan dago gaur egun.

    Urte guzi hauetan presondegian bizi baldintza duinak lortzearren 14 gose greba egin ditu; honek ondorio latzak eragin dizkio osasunean, ikusmenean batez ere.

    Aurreko batean jakin arazi genizuen 1ez (1995eko azaroaren 3an eztabaidatutako mozioa) JUANITO TRECETek jarri zitzaion zigorraren hiru laurdenak bete ditu eta hori dela eta, legeak agintzen duena jarraituz, aske egon behar luke.

    Bestalde, honen aita, GENARO TRECET LABOA, gaisotasun larri bat dela eta hiltzear egonik eta ezin dezakeenez 900 kilometrotako bidea egin semea ikusteko, JUANITO TRECETek gertueneko presondegirako trasladoa eskatu zuen. Honen aurrean "Instituciones Penitenciarias" delakoak eskari honi ezetza eman dio bigarren aldiz.

    Traslado eskariaren arrazoia aita hil aurretik ikusi ahal izatea besterik ez da. Aitaren egoera bereziki larria da une hauetan eta horren aurrean mozio hau aurkeztu dugu, honako hau eskatuz:

    1) Lezoko Udalaren ordezkaritza bat Gasteizko Legebiltzarraren Gisa Eskubideen Batzordera joan dadila, JUANITO TRECET euskal preso politikoak bizi duen egoeraren berri eman eta trasladoa egiteko egin beharrekoak egitea eskatuz.

    2) Trasladoa ez burutzeko ardura izan dutenei, besteak beste "Instituciones Penitenciarias" eko Erregimen Saileko buruari, jakinarazi bekie hartutako erabakiak babesik eza eragiten eta gizabanako orori dagozkion eskubideen zapalketa dela.

    3) Eta, hori guztia dela eta, eska dezala eskariari premiaz erantzutea, hala egin ezean balioa galduko luke, aitaren heriotza gertatuko bailitzake".

    Bozkatu egiten da mozioa eta bertan diren zazpi zinegotzien aldeko botoarekin (Mikel Arrizabalaga Pikabea, Jesus Mª Etxebeste Bengoetxea, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Jone Salaberria Lizarazu, Mª Carmen Viaña Balda eta Jesus Mª Martiarena Jaka) mozioan proposatutakoa onartu da. Hau da:

    BAT: Lezoko Udalaren ordezkaritza bat Gasteizko Legebiltzarraren Gisa Eskubideen Batzordera joan dadila, JUANITO TRECET euskal preso politikoak bizi duen egoeraren berri eman eta trasladoa egiteko egin beharrekoak egitea eskatuz.

    BI: Trasladoa ez burutzeko ardura izan dutenei, besteak beste "Instituciones Penitenciarias" eko Erregimen Saileko buruari, jakinarazi bekie hartutako erabakiak babesik eza eragiten eta gizabanako orori dagozkion eskubideen zapalketa dela.

    HIRU:Eta, hori guztia dela eta, eska dezala eskariari premiaz erantzutea, hala egin ezean balioa galduko luke, aitaren heriotza gertatuko bailitzake.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gaiarik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, 19:45etan, buru eman dio bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta nere sedespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu duguna.

    Eguna