1995.eko Urriaren 11ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko urriaren hamaika. Goizeko hamaikak eta laurdenetan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Mª Isabel Unzain Zapiain, Jone Salaberria Lizarazu, Gemma Arrillaga Albisu eta Jesus Mª Martiarena Jaka bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- 1995eko irailaren 27ko akta onartzea, hala belegokio.

    Gai hau mahai gainean gelditu da, deialdiarekin ez baita aktarik banatu.

    2.- Zinegotzi delegatuek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Jesus Mª Martiarenak adierazi du Kontuhartzailetzarako ordenagailu berri bat erosi dela. Kostoa: 227.000 pezeta.

    Mikel Arrizabalagak honako gai hauen berri eman du:

    - Lopeneko etxebizitza sozialen gaia aurrera doala eta konbenioa egin/aldatu egin beharko dela.

    - Jaizkibel mendiari buruzko bilera bat izan duela Foru Aldundian, eta haien bixitaren zain gelditzen dela.

    - Trafikoari buruzko bilera bat izan duela Foru Aldundian.

    - Kutxarekin bilera egin duela maileguaren gaia tratatzeko.

    ALKATETZA:

    3.- Lezoko Industrialdea, S.A.ren kapital soziala gutxitzea.

    Lezoko Industrialdea, S.A.ko Administrazio Kontseiluak, elkartearen kapital soziala 100.000.000 pezetetan murrizteko proposamena egin du. Kapital murrizketa horretatik Lezoko Udalari % 24,5a dagokio, hau da 24.500.000 pezeta. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak ontzat hartu du Lezoko Industrialdea, S.A.ko Administrazio Kontseiluak egindako proposamena.

    HIRIGINTZA:

    4.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Angel Mugica Puellesek (Arretxene, S.A.ren izenean) egindako eskabidea: 2. sektoreko urbanizazio proiektua aldatzea, 10" planoa sartzea 10. planoaren tokian.

    Angel Mugica Puellesek 10. planoa kendu eta haren ordez 10" sartzea eskatu zuen II. Sektoreko urbanizazio proiektuan, oinarrizko irizpiderik ez zela aldatzen esanez. Orain, eraztun bat eratuko da Arretxene kalean dagoen saretik hasita. Beso batzuk, ordea, aldatzen dira, aurreko aldean dauden etxebizitzentzat jartzeko; eraztuna itxi egiten da B2 blokearen ondoan; eta beste giltza batzuk jartzen dira ura ixteko. Aldaketa hauen berri izan eta gero, Gobernu Batzordeak ontzat hartu ditu.

    5.- Obrak egiteko lizentziak eskatzea:

    a) Emiliano Manterola Olaizolak egindakoa, Saizar-Buru baserriko teilatua konpontzeko.

    Aztertu ondoren Emiliano Manterola Olaizolak egindako eskabidea, Saizar-Buru baserriko teilatua berritzeari buruzkoa. Begiratu ondoren, Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Saizar-Buru baserriko teilatua berritzeko. Baldintza hauek betetzekotan, nolanahi ere:

    - Behar diren neurriak hartzea automobilei eta oinezkoei minik ez emateko.

    - Aldamioak ere legeetan jartzen duen eran jarri behar dira.

    BI: Lizentzia jasotzeko, bestetik, 21.360,- pezeta ordaindu behar da.

    b) Simon Mangas Ortegak egindakoa, Neumáticos Beraunen izenean, Ipintza kaleko 9. eta 10. pabilioiak egokitzeko. (Esp.: 128/95).

    Aztertu ondoren Simon Mangas Ortegak (Neumáticos Beraunen izenean) eragin eta bideetan den iharduera-espdientea; eta begiratu ondoren, Udaleko teknikariak egindako informea. Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Simon Mangas Ortegari (Neumáticos Beraunen izenean) Ipintza kaleko (110. poligonoa) 9. eta 10. pabilioiak egokitzeko. Dena delarik ere, derrigor bete behar ditu Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak. (Bidali zaizkio zuzenketa-neurriak).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du. Era berean, Iharduera Ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana eta lizentziarekin batera bidalitako dokumentuak (behar bezala beteta) ere ekarri egin behar ditu.

    HIRU:Eraikuntza-zerga 232.690,- pezeta da.

    c) Maximino Pérez Sánchezek egindakoa, RENFEren estazioko lokal bat egokitzeko. (Esp.: 126/95).

    Aztertu ondoren Maximino Pérez Sánchezek eragin eta bideetan den iharduera-espdientea; eta begiratu ondoren Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Maximino Pérez Sánchezi RENFEren geltokiko lokal bat egokitzeko. Dena delarik ere, derrigor bete behar ditu Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarritako zuzenketa-neurriak. (Bidali zaizkio zuzenketa-neurriak).

    BI: Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du. Era berean, Iharduera Ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana eta lizentziarekin batera bidalitako dokumentuak (behar bezala beteta) ere ekarri egin behar ditu.

    HIRU:Eraikuntza-zerga 45.095,- pezeta da.

    GIZARTE ONGIZATEA:

    6.- Dirulaguntzak ematea: ATZEGIri eta GIZAKIA HELBURUri.

    ATZEGI eta GIZAKIA HELBURUko ordezkariak aurkeztutako instantziak ikusi eta gero, Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Hurrengo dirulaguntza hauek ematea Gizakia Helbururi eta Atzegiri. Kopuru hauek 1-04-02-481-313-00-01-00 partidatik ordainduko delarik.

    1. Gizakia Helburu ................. 100.000.-pts.

    2. Atzegi .......................... 30.000.-pts.

    7.- Onartzea helduentzako ekintzetan parte hartzeko ordaindutako dirua atzera itzultzea.

    1994-95 ikasturtean Lezoko Udalak eta herriko emakume taldeek antolatu zituzten helduentzako aktibitateetan parte hartu duten zenbait pertsonek aurkeztutako eskaerak aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Aitor Salsamendi Egibarri 1.500 pezeta bueltatzea.

    KULTURA:

    8.- Dirulaguntzak ematea: Allerruko Eskubaloi sailari eta Allerruko Futbol sailari.

    Kulturako delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:100.000 pezetako dirulaguntza ematea Allerru Eskubaloi Sailari (ADO 99 1161-95).

    BI: 500.000 pezetako dirulaguntza ematea Allerru Futbol Sailari (ADO 99 1159-95).

    EUSKARA:

    9.- 1995 urteko udazkenean merkataritza arloan egin nahi den kanpaina onartzea.

    Euskara Batzordeko lehendakariak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:1995. urteko udazkenean Lezoko merkataritza munduan euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina bat burutzea.

    BI: Siadecok zenbait udalerriri egindako proposamena egokia dela ikusiz, berak aurkeztutatko 433.840 pezetako aurrekontua onartzea. Gastua "Euskararen aldeko ekintzak" partidatik (1-05-03-480-461- 00-03-00) ordaintzea (ADO 99 1186-95).

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.

    URJENTZIAZ:

    10.-Lanaldia handitzea gizarte laguntzaileari, Nerea Azkue Segurolari.

    Aztertu dugu gizarte laguntzaileak (Dorleta Jiménezek) egindako informea, urteko oporraldia hartuko duela eta haren ordezkoa jartzeari buruzkoa, eta kontuan izan dugu, hala berean, badirela gai batzuk hura kanpoan izanagatik jestionatu edo erabaki egin behar direnak. Hala, Gizarte Ongizateko delegatuak proposatuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lanaldia handitzea Nerea Azkue Segurolari, gizarte laguntzaileari, lanaldi osoa osatu arte, urriaren 16tik 31ra, Dorleta Jiménez Cuevaren ordezkoa egin dezan bitarte horretan.

    11.- Proposamena, ontzat hartzea 1995eko lan sustapenerako programaren barruan artxiberoa eta administrari laguntzailea hautatzezko egindako frogen emaitzak.

    1995eko lan sustapenerako programaren barruan artxibero bat eta administrari laguntzaile bat hautatzeko urriaren 10ean egindako frogen emaitzak ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Epaimahaiak proposatu bezala, Oihane Oliveri Corta (bera izan baita puntu gehien lortu dituena) kontratatzea artxibero gisa eta froga guztiak gainditu dituzten izangaiekin ordezkoen zerrenda osatzea. Hurrengoa da:

    2. David Zapirain Karrika.

    3. Teresa Egaña Alberdi.

    4. Iñaki Arrese Larrea.

    BI: Epaimahaiak proposatu bezala, José Ramón Cuesta Garmendia kontratatzea (bera baita puntu gehien lortu dituena) artxiboko administrari laguntzaile gisa eta froga guztiak gainditu dituzten izangaiekin ordezkoen zerrenda osatzea. Hurrengoa da:

    2. Mª Carmen Urraca Encinas.

    3. Mª Lurdes Isasi Etxarri.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, alkate-lehendakariak buru eman dio bilkurari, 11:45etan. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziak izenpetu dugun akta honi.

    Eguna