Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko maiatzaren hamazazpigarrena. Arratsaldeko zazpiak eta hamarretan hasi du OSOKO BILKURAk bilera EZ OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate-lehendakaria, Josu Mirena Pontesta Garmendia, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza, Jose Luis Agirretxe Mitxelena eta Jose Antonio Dozagarat Andueza, zinegotziak, bildu dira.
Gemma Arrillaga Albisu, Marcial Zabaleta Salaberria, Jesus Mª Martiarena Jaca, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho, Jose Varela Pampin eta Iñake Urrestarazu Azurmendi ez dira bileran izan.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.
1.- LEZOKO KIROLDEGIA ERAIKITZEKO ETA KIROLDEGIAREN AZPIAN AUTOMOBILENTZAKO APARKALEKUA ERAIKI ETA HUSTIRATZEKO (1. SISTEMA OROKORRA) LEHIAKETA ESLEITZEA.
Hirigintza Batzordeak maiatzaren 15ean onartutako diktamena onartzea proposatu du Alkateak.
Diktamenak hitzez hitz honela dio:
Aztertu ditugu kiroldegia, haren azpiko aparkelekuak eta aparkalekuak hustiratzeko egin dituzten eskaintzak, BRUES, S.A.k, VIVIENDAS Y CONTRATAS, S. COOP. LTDA.k eta IRUALDE, S.L.ren eta UGATZ, S.L.ren arten osatutako elkarteak egindako eskaintzak.
Aztertu dugu, orobat, Udaleko arkitektu asesoreak (Ray Mendiburu) eta proiektua egin zuen arkitektuak (Juan Azcue) kontu honen gainean egin duten informea, horiek osatu baitute -Udalak hala izendatu zituelako- lantalde teknikoa.
Begiratu dugu, hala berean, lehen esandako lanak egiteko jarritako baldintza juridiko, tekniko, administratibo eta ekonomiekoak dakartzan plegua.
Horiek guztiak horrela direla, behean datorren erabakia hartzeko proposatzen diogu Udalaren Osoko Bilkurari. ERABAKIA:
BAT: BRUES, S.A.ri ematea kiroldegia egiteko lanak, 245.673.060 pezetatan, aurkeztu dituen banakako prezioen eta administrazio lanetako prezioen arabera.
BI: BRUES, S.A.ri ematea kiroldegiaren azpiko aparkalekua egitea eta hura hustiratzea, enkantera aurkeztutako proposamena errespetatzekotan eta gainerako baldintzak proposamenak aurkezteko oinarri izan den baldintza juridiko, tekniko, administratibo eta ekonomikoak dakartzan pleguan datozenak izango direla kontuan hartzekotan.
HIRU: Ontzat hartzea BRUES, S.A.k aurkeztutako kontratu-modua garajeak emateko. Dena dela, 4. baldintza aldatzekotan, hau da, hasierako prezioei eustekotan zuinketa akta izenpetu bitartean.
LAU: Esandako lanak egiteko langile berriren bat hartu behar badu, lehentasuna langabezian dauden lezoarrei ematea eskatzea BRUES, S.A.ri.
BOST: Behean aipatuko ditugunak izendatzea lanen zuzendari eraikitzeko eta tarifatzeko, proiektu bakartzat hartuta kiroldegia eta haren azpiko bi aparkaleku-solairuak egiteko proiektua, Udalak kiroldegia egiteko aurkeztutako proiektuak duen aurrekontuaren eta BRUES, S.A.k bi solairuko aparkalekuak egiteko aurkeztutako proiektuak duen aurrekontuaren arabera. Azkeneko proiektu hori, dena dela, baldintza-pleguak jarritako epean aurkeztu behar dute Udalak onartzeko.
Kiroldegiko zuzendaritza: Arkitektua; Juan Azcue eta aparejadorea; Jose Trepat.
Aparkalekuetako zuzendaritza: Arkitektua; Juan Azcue, ingeniaria; Ignacio Garbizu eta aparejadorea; Jose Trepat.
Osoko bilkurak AHOBATEZ diktamena onartu du, alkatea ahalduz onartutako erabakiak gauzatzeko behar diren dokumentu eta kontratu sinatzeko.
2.- LEZOKO ARAU ORDEZKATZAILEETAKO 1. SEKTOREKO KONPENTSAZIO JUNTAREN ESTATUEN ETA OINARRIEN HASIERAKO ONARPENA.
Alkateak proposatu du onartzea Hirigintza Batzordeak Maiatzaren 15ean proposatutako diktamena.
Diktamenak honela dio hitzez hitz:
Aztertu dugu alkatearen proposamena, Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 1.go Sektoreko Konpentsazio-Juntaren oinarri eta estatutuei buruzkoa, eta ontzat hartzea proposatzen diogu Osoko Bilkurari. Dena dela, jendaurrean eduki beharreko epea, lurren jabeei guztiaren berri ematea eta behin-betiko onartzeko jarritako baldintza ere jasotzen ditu proposamenak, osagarri gisa.
Hala bada, hauxe da proposamenak dioena:
Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 1.Sektoreko lurjabeetako batzuk, lurren %45 dutenek, behin betiko onartua dagoen Plan Partzialaren arabera, eratu beharreko Konpentsazio Juntaren estatutuak eta oinarriak aurkeztu dituzte.
Legeak, sektoreko lurren %60 osatzen dutenen jabeen atxikimendua eskatzen du estatutu eta oinarri horiek onartzeko. Ez diot baldintza honi uko egiterik proposatuko batzordeari. Orain bai, zenbait tribunaleko sententzietan oinarrituz, onarpen prozedimenduari hasiera ematea proposatzen dut.
Estatutuak eta oinarriak, hasierako onarpena eman ondoren, jende aurrean egon behar dute, lurjabe guztiei aditzera eman eta, ondoren, alegazioen arabera, behin betiko onarpena eman.
Behin betiko onartzeko baldintza gisa %60aren atxikimendua lortzea proposatzen dut eta orain hasierako onarpena ematea. Jende aurrera aterata egon behar duen epean lortu beharko da %60aren atxikimendua.
Beraz, behean datorren erabakia hartzea proposatzen dio Hirigintza Batzordeak Osoko Bilkurari. ERABAKIA:
BAT: Hasierako onarpena ematea Lezoko Arau Ordezkatzaileetako 1.go Sektoreko Konpentsazio Juntaren oinarri eta estatutuei, Jose Ramon Mitxelena Mitxelenak eta Candido Otxotorena Balerdik aurkeztu dituztenak.
BI: Epe bat irekitzea, 15 egun, jendaurrera aterata edukitzeko; Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udaletxeko iragarki-oholean iragarkiak jartzea; eta banan-banan deitzea lurrak dituzten guztiei (lehen esandako 15 egun horietan) honen berri emateko.
HIRU:Sektore osoko lurren %60a dutenak oinarri eta estatutoetara biltzea jartzea behin-betiko onartzeko baldintza gisa, alegazioei erantzuteaz gainera, alegaziorik izanez gero jendaurrera aterako epean.
Osoko Bilkuran diren zinegotzi guztien adostasunarekin, diktamena onartu da.
3.- LEZOKO UDALEAN EUSKARAREN ERABILERA, EUSKALDUNTZEA ETA TREBATZEA ARAUTZEKO 5 URTEKO PLANA ONARTZEA.
Joxe Luix Agirretxe zinegotziak hartu du hitza gaia aurkezteko. Tamalgarria dela dio Lezoko herriarentzat eta udalarentzat hain erabaki serioa eztabaidatu behar den osoko bilkurara ez agertzea oposizioko inor.
Euskararen erabilera planaren urrats garrantzitsuenak azaldu ditu, txostenetan aipatzen diren zazpiak hain zuzen.
Gaia Euskara Batzordeak diktaminatu, Gobernu Batzordeak on eritsia eman, Euskararen Jarraipen batzordean aurkeztu eta udaleko sail bakoitzeko langileei aurkeztu zaiola dio Agirretxek.
Alkateak gogoratu du planak onartzeak bere garapenerako beharrezkoak dituen gisa eta material baliabideak bermatzeko konpromezua suposatzen duela, eskuduntza duen organoak behar diren erabakiak hartu beharko dituelarik.
Besterik gabe, Gobernu Batzordeak proposatutako akordioa AHOBATEZ onartu da:
BAT: "Lezoko Udala Euskalduntzeko 7 Urrats" izenburupean landu den plan, 1995-1999 bitartekoa, onartzea.
Zazpi urrats horien artean lehenengoak, hau da, erabilera planak, laburbiltzen ditu Lezoko Udalak datozen urteotarako finkatu nahi dituen irizpideak eta lortu nahi dituen helburuak.
BI: Guzti hori eta, zehatzago, trebakuntza plana bideratzeko ezinbestekotzat jotzea gia baliabideak kontratatu beharra.
4.- GALDERAK ETA ESKAERAK.
Ez da inongo galderarik egiten.
AKTAREN BUKAERA.
Aztertzeko beste gaiarik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, 19:30etan, buru eman dio bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta nere sedespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu duguna.