Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko martxoaren hogeita hirugarrena. Goizeko hamarrak eta laurdenetan hasi du Gobernu Batzordeak bilera ohikoa, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Gemma Albisu Arrillaga eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.
Mikel Mitxelena Iza bilera hasi ondoren etorri da.
Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.
1. -1995eko martxoaren 9ko akta onartzea, hala belegokio.
Aho batez onartu dute 1995eko martxoaren 9an egindako bilerako akta.
HIRIGINTZAKO KONTUAK:
2.- Obraren bat egiteko lizentzia eskatzea:
a) Eskailerak konpontzeko. Eskatzailea: Jose Joaquin Urquizu, Donibane kaleko 2.(bis) etxeko jabeen izenean. (Esp.: 55/95).
Jose Joaquin Urquizuk, Donibane kaleko 2. etxeko (bis) jabeen izenean, lizentzia eskatu du sotoko eskailera konpontzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea eskailera konpontzeko lizentzia. Baldintza hau betetzekotan; bi hilabete baino lehen egitea lanak.
BI: Eraikuntza zerga 33.772 pezeta dira.
b) Herriko Etxe baserria eraberritzeko. Eskatzailea: Felix Lopetegi Legorburu. (Esp.: 57/95).
Felix Lopetegi Legorburuk, exekuzio proiektua ekarri eta lizentzia eskatu du Herriko Etxe baserria eraberritzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea Herriko Etxe baserria eraberritzeko lizentzia. Dena delarik ere, jartzen zaion baldintza da fatxadako materialen kolorea, testura eta itxura inguruko baserrietakoa bezalakoa izatea. Hala agintzen baitu "Urbanizatzerik ez dagoen lurrean eraikitzea eta haietako erabilera arautzea"ri buruzko ordenantzak. (Ikus 54. artikuluko 2. apartatua). Beraz, aldatu egin behar ditu fatxada dotoretzeko hormigoiz egin asmo zituenak, eta goian esandako baldintza betetzeko moduan egin.
BI: Eraikuntza zerga 333.191 pezeta dira.
3.- Eskabidea, Zacarias eta Sebastian Garmendiak egina, "Pasabidea" adierazteko seinalea jartzeko lizentzia eskatzeko. Tokia: Kale Nagusia, 5 (Zabarre). (Esp.: 56/95).
Zacarias eta Sebastian Garmendia anaiek lizentzia eskatu dute seinale bat jartzeko Kale Nagusiko 5. etxe-behean, ibilgailuentzako pasabidea izateko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, non lokal horietara iristeko oinezkoentzat den plaza igaro behar dela esaten duen, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Zacarias eta Sebastian Garmendia anaiak kale nagusiko 5. etxe-behean ibilgailuentzako pasabidea izateko baimenik ez ematea, baimena emateak oinezkoentzako bakarrik den plazatik igarotzea suposatuko lukeelako.
Une honetan Mikel Mitxelena Iza etorri da bilerara.
4.- Lokal eta abarrak irekitzeko lizentzia eskatzea:
a) Lokala (Jaizkibel Hiribidea, 36), pub-a jartzeko. Eskatzailea: Gemma Juanena Aldabe. (Esp.: 239/94).
Gema Juanena Aldabek, eskabidea egin eta eraskina ekarri du: Jaizkibel hiribidean, 36. etxean, jartzeko asmoa duen pub-aren proiektuarena. Eskabidea eta eraskina aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:IGOKA espedientearekin aurrera egitea Osakidetzara igorriz aurkeztu duen proiektuaren eraskina.
BI: IGOKA espedientea bukatzerakoan erabakiko diren neurri zuzentzaile guztiak bete arte ez da irekitze baimena emango.
b) Pabilioia ("Sagasti" 103. poligonoa. Irurtzun kalea, Jiulme etxea), zurgindegia jartzeko. Eskatzailea: Tursan, S.A. (Esp.: 166/91).
Tursan, S.A.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen "Sagasti" 103. poligonoan, Irurtzun kalean pabilioi bat (Jiulme eraikina) ireki eta zurgindegia jartzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ez ematea lizentziarik, 12. zuzenketa-neurria bete arte. Zuzenketa-neurria Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarria da eta hauxe dio: Suaren kontrako aho bat jarri behar da, lokalaren luze-zabalak harrapatzeko moduko luzera eta presioa duen mangerakikoa.
BI: Neurri hau hartu eta Udalean agiriak aurkezteko hilabeteko epea du, horrela egingo ez balu eskaera artxibatu egingo da.
c) Lokala ("Itturrin" 108. poligonoa. Itturrin kalea, 20.a), pintaketako tailerra jartzeko. Eskatzailea: Pinturas Álvarez Hnos., S.L. (Esp.: 04/95).
Pinturas Álvarez Hnos., S.L.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen "Itturrin" 108. poligonoko lokal bat (Iturin, 20) ireki eta pintaketako tailerra jartzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ez ematea lokala irekitzeko lizentziarik harik eta udalaren lizentziarik gabe egindako entreplantaren proiektua, ikus-onetsitakoa, ekarri arte.
Horretarako bi hilabete ditu, bestela bere eskaera artxibatu egingo da, baimenik eman gabe.
d) Pabilioia ("Iturrin" 108. poligonoa. Zb.: 37-B), haltzariak pintatu eta laka ematen aritzeko. Eskatzailea: Martin Iriondo Iriarte. (Esp.: 115./95).
Martin Iriondo Iriartek, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen "Itturrin" 108. poligonoko lokal bat (37-B pabilioia) ireki eta haltzariak pintatzen eta laka ematen aritzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ez ematea lizentziarik, 4. zuzenketa-neurria bete arte. Zuzenketa-neurria Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailak jarria da eta hauxe dio: Lau estintore portatil jarri behar dira, hautsa botatzen dutenak, 6 kg.koak. Era berean, suaren kontrako aho bat ere jarri behar da, lokalaren luze-zabalak harrapatzeko moduko luzera eta presioa duen mangerakikoa.
BI: Neurri hau hartu eta Udalean agiriak aurkezteko hilabeteko epea du, horrela egingo ez balu eskaera artxibatu egingo da.
e) Pabilioia (Industrialdea. "Sagasti" 103. poligonoa. Sagasti, 30), ontzi txikiak (motorrik gabekoak, kiroletarakoak) egiten aritzeko. Eskatzailea: Omei, C.B. (Esp.: 177/95).
Omei, C.B.k, eskabidea egin eta lizentzia eskatu zuen "Sagasti" 103. poligonoan, Sagasti kalean lokal bat (30. pabilioia) ireki eta ontzi txikiak egiten aritzeko (kirola egiten ibiltzeko, motorrik gabekoak). Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ez ematea lizentziarik harik eta entreplanta handitzeko lanen proiektua ekarri arte. Handitzea Udalak lizentziarik eman gabe egina da.
Horretarako bi hilabete ditu, bestela bere eskaera artxibatu egingo da, baimenik eman gabe.
5.- Proposamena. Informea aldekoa egitea Interal, S.A.k ekarritako iharduera-espedientearentzat. Iharduera: gatza gordetzeko siloa egitea enpresa batean ("Sagasti" 103. poligonoa. Urune kalea, 34). (Esp.: 59/95).
Interal, S.A.k lizentzia eskatu zuen gatza gordetzeko siloa egiteko ("Sagasti" 103. poligonoa; Urune kalea, 34). Iharduera-espedientea, bideetan dena, eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Informea aldekoa egitea Interal, S.A.k eragindako iharduera-espedientearentzat, gatza gordetzeko siloa egiteko ("Sagasti" 103. poligonoa; Urune kalea, 34) lizentziari buruzkoarentzat.
BI: Espedientea Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
6.- Proposamena. Informea aldekoa egitea eskola berrietako kalefazioa pizteko gasoleoa (C gasoleoa) gordetzeko depositua legeetan jartzeko bideetan den espedientearentzat.
Udalak eraginda bideetan den iharduera-espedientea, eskola berrietako (Euskalerria plaza, 1) kalefazioarentzat C gasoleoa gordetzeko depositua legeetan jartzeari buruzkoa, aztertu eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Informea aldekoa egitea eta depositua legeztatzea eskola berrietako (Euskalerria plaza, 1) kalefazioarentzat C gasoleoa gordetzeko.
BI: Espedientea Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailera bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.
7.- Angel Mugica Puellesek (Arretxene, S.A.ren izenean) 22 etxebakar, merkataritzarako lokalak eta garajeak egiteko (2. sektoreko B-1 lursailean) proiektua aurkeztu izanaren berri ematea.
Gobernu Batzordeak 1994ko irailaren 28an emandako lizentziaren baldintzetako bat betez, Angel Múgica Puellesek, Arretxene S.A.ren izenean, 22 etxebakar, merkataritzarako lokalak eta garajeak egiteko (2. sektoreko B-1 lursailean) ejekuzio proiektua aurkeztu du. Arkitektoak ere aldeko informea egin du.
Gobernu Batzordea jakinaren gainean geratu da.
8.- Eskumena ematea alkateari 29. poligonoko lursail batzuk, derrigorrez eman beharrekoak direnak, hartzeko.
Lezoko Arau Ordezkatzaileetako aieka bat aldatzeko dokumentuaren arabera, hau da, mugak zuzentzeari, antolaketa osoa aldatzeari eta 29. poligonoko antolaketa xehetasunezkoa erabakitzeari buruzkoaren arabera (1990eko martxoaren 27an behin-betiko onartu zena), sustatzaileak, José Azpeitia Leguiñenak, Azguin, S.A.ren izenean, jabari eta erabilera publikoko lurrak, herri bide-oinezkoentzako bideak, hain juxtu, Lezoko Udalari eman behar dizkio.
1990eko ekainaren 27an egin ziren emakida horien gaineko eskriturak; hala eta guztiz ere, egokitu beharra dago eskrituretako azalerak eta banandutako lursailek osatzen dutena. Lursailak banantzeko erabakiak Gobernu Batzordeak hartu zituen: 1989ko maiatzaren 3an, 1993ko abenduaren 17an, 1994ko ekainaren 22an, 1994ko uztailaren 20an eta 1994ko abenduaren 1ean, hain zuzen ere.
Hala, 1990eko ekainaren 27ko akordioaren arabera, 705 m² emateari buruzkoa, 439 m² Lezokoak dira eta 266 m² Oreretako Udalarenak. Bestetik, "Panier Fleuri"ko lursail bati, 180,69 m² dituenari, lehengoan eusten zaio, baina gutxi gorabehera 450 m² dituenak ez ditu metro karratu horiek, 248,83 m² baizik (105,42 m² Sabi billakoak, 39,6 m² Pía billakoak eta 103,51 m² Fermin billakoak).
Gobernu Batzordeak oniritzia ematen dio emakidari eta eskumena ematen Aitor Sarasola Salaberria alkateari emakida onar dezan.
GIZARTE ONGIZATEKO KONTUAK.
9.- Proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntza batzuk ematea.
Gizarte Ongizateko ordezkariak gizarte beharrizan larrietarako 16, 289 eta 33 espedienteak onar daitezen egin duen proposamena ikusita eta horri buruz gizarte laguntzaileak eta kontuhartzaileak (AD 118-95) egindako txostenak aztertuta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Gizarte beharrizan larrietarako laguntza hauek ematea:
16. espedientea ........ 159.960,- pzta
289. espedientea ........ 90.000,- pzta
33. espedientea ........ 222.000,- pzta
Guztia........ 471.960,- pzta
KONTUHARTZAILETZAKO KONTUAK.
10.- Faktura batzuk ontzat hartzea:
a) Pedro Mª Azkue Elosegik eta Narciso Iglesias Medranok ekarritakoa, herriko azpiegiturei buruzko proiektua egitearena.
Pedro Mª Azkue Elosegik eta Narciso Iglesias Medranok ekarritako minuta aztertuta eta horri buruz kontuhartzaileak (99-181) egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Onartzea Pedro Mª Azkue Elosegik eta Narciso Iglesias Medranok, inginiariak biak, ekarritako minuta: 3.479.420.- pta., herriko azpiegitura-sareei buruzko proiektua egitearena.
Idazkariak, kontuhartzaileak egindako oharpenaren berri ematen du.
b) "Urak" enpresak ekarritako bi, bi depositutan urari kloroa botatzeko makinak jartzearenak.
"Urak" ekarritako bi fakturak aztertuta eta horri buruz kontuhartzaileak (1381) egindako txostena ikusita, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Onartzea "Urak" enpresak ekarritako bi fakturak: 2.762.300.- pta., bi depositutan urari kloroa botatzeko makinak jartzearenak.
ALKATETZAKO KONTUAK.
11.- Proposamena, aseguru-poliza batzuk hartzeko baldintza-plegua ontzat hartzea.
Udal ondasunen asegurua, erantzunkizun zibilarena, bizitza asegurua eta ibilgailuen asegurua kontratatzeko baldintza plegua onartu da.
Zuzeneko kontratazioz egingo da eta zenbait aseguru etxei eskaintzak egitera gonbidatuko zaie.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna apirilaren 21a izango da.
LANGILE KONTUAK.
12.- Proposamena, Paula Davila etxez etxeko laguntzailearen baja ordezkatzeko.
Oraingoz ordezkorik behar ez denez, gai hau ez da eztabaidatu.
Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte.
13. - Teilatua konpontzeko (Urdaburu, 6) obra lizentzia eskatzea. Eskatzailea: Bernardino Carramiñana Jiménez.
Bernardino Carramiñana Jiménezek, eskabidea egin eta lizentzia eskatu du teilatua (Urdaburu, 6) konpontzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Ematea teilatua (Urdaburu, 6) konpontzeko eta kontainerra eta aldamioak hilabetean jartzeko lizentzia. Baldintza hauek betetzekotan, dena delarik ere:
Oinezkoei eta automobilei minik eta kalterik ez egiteko moduko neurriak hartzea, legeak agindutako eran jartzea aldamioak eta bi hilabete baino lehen bukatzea lanak.
BI: Lizentzia jasotzeko, nolanahi ere, 36.145,- pezeta ordaindu behar ditu: 16.750 eraikuntza zergarena, 3.075 aldamioak jartzearena eta 16.500 kontainerra jartzearena.
14. - Piku Kale eta Jaizkibel hiribideko espaloien pabimentazioa.
Gobernu Batzordeak, Jose Azpeitia Leguiñenari (Kostalde S.A.ren izenean aritzen dena) Jaizkibel hiribideko espaloia, 49. zenbakiraino eta Piku Kalekoa pabimentatzeko baimena eman dio.
Lanak, udal aparejadorearen esanetara egingo ditu Jose Azpeitia Leguiñenak.
15. - Iturrin, 108 poligonorako sarbidea asfaltatzea.
Gobernu Batzordeak baimena eman dio Jose Azpeitia Leguiñenari (Azguin S.A.ren izenean aritzen dena), Iturrin 108. poligonorako sarbidea asfaltatzeko.
Lanak egiten hasi aurretik udalean txostena aurkeztu beharko du egin beharreko lanen ezaugarrien eta hasi eta bukatzeko epeen berri emanez.
17. - Proposamena. San Joan Bataiatzailearen eliza kontserbatu eta zahar-berritzeko obretarako batzorde eragilearen eta Lezoko udalaren arteko hitzarmena onartzea.
Gobernu Batzordeak, 1994ko abenduaren 22an, San Joan Bataiatzailearen parrokiko lanak egiteko 4.000.000 pezeta ematea erabaki zuen. Dirulaguntza jasotzeko baldintza zen alkateak eta parrokiko ordezkariek hitzarmena egitea. Horiek horrela izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:
BAT:Onartzea, San Joan Bataiatzailearen eliza kontserbatu eta zahar-berritzeko obretarako batzorde eragilearen eta Lezoko Udalaren arteko hitzarmena.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, eguerdiko hamabietan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.