1995.eko Martxoaren 8ekoa

    Agiri mota

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko martxoaren zortzigarrena. Arratsaldeko zazpiak eta bostetan hasi du OSOKO BILKURAk bilera EZ OHIKOA, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate-lehendakaria, Josu Mirena Pontesta Garmendia, Gemma Arrillaga Albisu, Karmele Legorburu Irazu, Mikel Mitxelena Iza, Jose Luis Agirretxe Mitxelena eta Jose Antonio Dozagarat Andueza, zinegotziak, bildu dira.

    Marcial Zabaleta Salaberria, Jesus Mª Martiarena Jaca, Pello Garbizu Azkue, Jose Mª Boto Sancho, Jose Varela Pampin eta Iñake Urrestarazu Azurmendi ez dira bileran izan.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    1. - KIROLDEGIAN APARKALEKUAK EGITEKO PROIEKTUA ONARTZEA (1. S.O.).

    Alkateak aipatu du Hirigintza Batzordeak martxoaren 6an egindako bileran ontzat eman zuela kiroldegian aparkalekuak egiteko proiektua onartzeko berak egindako proposamena.

    Proposamenak honela zioen: "Foru Aldundiaren laguntzarekin 1 Sistema Orokorrean eraikiko den kirol instalazioaren azpian aparkamentu batzuk eraikitzeko aukera interesgarritzat harturik, Ignacio Garbizu injeniariak 1990eko ekainaren 19an egindako "Kiroldegian aparkalekuak egiteko proiektua (1. S.O.)" onartzea proposatzen dut.

    Proiektua konpatiblea da kiroldegiarenarekin, hau da, joan den abenduaren 16an osoko bilkuran onartutakoarekin.

    Proiektua oinarritzat hartuko da obra eta zerbitzua adjudikatzeko lehiaketa publikoan, hobekuntzak egitea posible izango delarik.

    Aparkamentuak eraikitzeko obren finantzazioa aparkamentu zerbitzua emango lukeen kontzesionarioaren gain izango da.

    Beraz, Hirigintza Batzordeari ondorengo proposamena diktaminatu eta Osoko Bilkurara igortzea eskatzen diot:

    BAT: Ignacio Garbizu ingeniariak egindako "Kiroldegian aparkalekuak egiteko proiektua (1. S.O.)" onartzea".

    Alkateak esan du proiektua berreskuratzeko hiru arrazoi nabarmen egon direla: lehena, polikiroldegiaren kostua merketzea; bigarrena, auzokoen garaje beharra, Gobernu Batzordeak 1993ko irailean agindu zuen inkestaren emaitzak zioten bezala, eta, hirugarrenez, garajeetan udalarentzat hain beharrezkoa den lur azalera bat geldituko dela.

    Proiektua onartzekotan beti ere planta planoak (6. eta 9.) egokitu egin behar dira polikiroldegiaren proiektura, honen sotoa ongi kokatuz.

    Guzti hau entzun ondoren udal osoko bilkurak bertan diren zinegotzi guztien adostasunarekin ZERA ERABAKI DU:

    BAT: "1. S.O.ean, kiroldegian azpian, aparkalekua egiteko proiektua" onartzea, Ignacio Garbizuk industri-injenieroak, 1990eko ekainaren 19an egina, eta banaketa planoa egokitzea kiroldegia egiteko proiektuari.

    2. - KIROLDEGIA EGITEKO PROIEKTUAREN ERASKINA ONARTZEA.

    Kiroldegi azpian aparkamentuak egiteak kiroldegiko proiektuaren aurrekontuan, 1994ko abenduaren 16an onartutakoa, eragina duela argitu du egileak, Juan Azcue Toledo arkitektoak, 1995eko otsailaren 15ean egindako eraskinean. Hura onartzeko proposatu dio Hirigintza Batzordeak martxoaren 6an egindako bileran osoko bilkurari.

    Hori ikusita, udal osoko bilkurak, bertan diren zinegotzi guztien adostasunarekin ZERA ERABAKI DU:

    BAT: Kiroldegia egiteko proiektuaren aurrekontua aldatzea eta onartzea, 1995eko otsailaren 15ean egindako eraskinaren arabera. Aurrekontua 1994ko abenduaren 16an onartu zuen osoko bilkurak eta, aldatu ondoren, 253.233.684,- pta. da.

    3.- BALDINTZA JURIDIKO, TEKNIKO ETA EKONOMIKO-ADMINISTRATIBOEI BURUZKO PLEGUA ONARTZEA. BALDINTZA HORIEK ARAUTUKO DUTE KIROLDEGIA ERAIKITZEKO ETA KIROLDEGIAREN AZPIKO APARKALEKUA ERAIKI ETA HUSTIARATZEKO KONTRATOA, LEHIAKETAZ ESLEITUKO DENA.

    Alkateak proposaturik Hirigintza Batzordeak martxoaren 6an egindako bileran 1. Sistema Orokorrean kiroldegia eta aparkalekuak eraikitzeko eta zerbitzua administrazio emakida eginda gestionatzeko baldintza plegua diktaminatu zuen.

    Diktamenean jaso dira pleguari egin beharreko zenbait zuzenketa. Hoiek onartzeaz gain alkateak beste bi akats zuzenketa egitea ere proposatu dio osoko bilkurari plegua onartu aurretik: lehenengoa, 10. orrialdeko 11. puntuan erantzunkizun zibileko aseguru poliza 100.000.000,- peztatakoa izan behar duela eta ez 300.000.000,- peztakoa (orrialde bereko 8. puntuan esaten duenarekin bat etortzeko) eta bigarrena, 30. orrialdean 58. oinarrian aipatzen diren isunak 5.000 pta. artekoak izan daitezke eta ez 10.000,- pezta artekoa (Toki Jaurbidearen legediak xedatzen duen muga errespetatzeko).

    Idazkariak bere txostenaren berri ematen dio osoko bilkurari. Honen arabera 1 Sistema Orokorrerako indarrean dauden Arau Ordezkatzaileek ez dute aurrikusten kiroldegi azpian garajeak egin daitezkenik. Bai ordea jasotzen dira tramitean dagoen eta udalak behin behineko onarpena eman dion 10. arau aldaketak. Dena den, ohartarazi du aldaketa ez dela oraindik behin betiko onartu ezta publikatu beraz ez dagoela indarrean.

    Bestaldetik ohartu du badela aktuatu nahi den lur eremuan Pasaiko Portukoa den lurzati bat.

    Idazkariaren esanei buruz alkateak zera esan du: Portuko agintariek hitzez behintzat eman dutela baimena lur zati hori erabiltzeko eta laister adostua dagoen hitzarmena onartuko dela, denbora kontua dela dio.

    Baita ere denbora kontua da alkatearen esanetan garajeak egiteko aukera ematen duen Arau Ordezkatzaileen 10. aldaketaren onarpena. Osoko bilkurak bere adostasuna eman dio aldaketari eta Foru Aldundiaren behin betiko onarpena jasotzea denbora kontua dela dio alkateak. Garajeak egitearen aukera ezin dela pasatzen utzi esan du eta erabakia une honetan hartzea, nahiz eta legalidade formal guztiak ez bete Lezoko herriaren interesen alde jokatzea dela esan du alkateak.

    Guztia entzunik, udal osoko bilkuran diren zinegotzi guztien aldeko botoarekin ZERA ERABAKI DA:

    BAT: Kiroldegiaren azpian aparkalekua egiteko beharra eta zerbitzua administrazio-emakida eginda gestionatzea onartzea.

    BI: Baldintza juridiko, tekniko eta ekonomiko-administraiboei buruzko plegua onartzea, erabaki honetako azalpenetan adierazitako aldaketak sartuta. Pleguak arautuko du kiroldegia egiteko (1.S.O.) eta kiroldegiaren azpian aparkalekua egin eta hustiratzeko kontratua lehiaketa eginda esleitzea.

    HIRU: Iragarki-oholean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarri eta argitara aterata edukitzea, 30 egun, bai proiektu teknikoa eta bai baldintza administratiboie buruzko plegua. Lehiaketa publikoan parte hartzeko deia ere egitea horrekin batera.

    AKTAREN BUKAERA.

    Aztertzeko beste gaiarik ez dagoenez, alkate-lehendakariak, 19:30etan, buru eman dio bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta hau jaso eta nere sedespena ematen dut, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu duguna.

    Eguna