2007.eko Maiatzaren 24ekoa

Lezon, 2007ko maiatzaren 24ean, goizeko 9:40 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA, EZOHIKOA ETA PREMIAZKOA udaletxeko Gobernu Batzar Gelan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Aroia Goienetxea Egibar bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

Alkateak dio bilera urjentea deitu duela, presazko gaia duelako: udaleku irekien antolakuntza zerbitzua kontratatzeko presa dagoelako, epeak gainean direlako.

Bertan diren lau batzarkideek, ahobatez, batzarra egitea onartu dute.

1.- Udan Jostatzera zerbitzua esleitzeko proposamena

 

Udan Jostatzera-2007 Udaleku Irekiaren antolakuntza kontratatzeko espedientea esleipenerako espedientea azterturik, aldi berean, Kontratazio Mahaiak eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabaki hauek hartu ditu:

BAT: Lezoko udalekuak "Udan Jostatzera 2007" Jokaitza SL. enpresari esleitzea.

BI: Kontratu honetarako gastua onartzea: 40.500 € (BEZ barne) A-261 / D-369.

HIRU: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia ondorengo zortzi laneguneko epean barruan honako hauek egin beharko du:

  • Administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:45 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 663.437tik 663.438ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.


Eguna