2007.eko Maiatzaren 4ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2007ko maiatzaren 4ean, ostirala, 11:15etan, eratu da OSOKO UDALBATZA, EZOHIKOA ETA URJENTEA egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antton Arrizabalaga Brusín (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamonoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Noemí Arberas Osés (EAJ taldea), , Isabel López Aulestia (IU-EB taldea), Maria Luz Anglada González (PP taldea) eta Mayra del Carmen Cruz Robelo (PSE taldea).

Ez da bileran izan Ainhoa Villanúa Ayuela (PSE taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

1.- Deialdi urjentea berrestea.

Alkateak, deialdiaren urjentzia arrazoitzeko, gogoratu ditu bilkura honen aurretik egindako Gizarte Zerbitzuetako batzordean urjentziaz tramitatzearen alde emandako argudioak: tramite bat eta bestea direla medio, luzatu egin dela Pildain zentro berriaren espedientea eta orain urjentzia dagoela plegua onartu eta obraren eta ustiaketaren lehiaketa-deialdia egiteko. Udal aurrekontuaren onarpena ere, gauden fetxetan egonda, presazkoa omen da.

Urjentzia berretsi egin da, alde hamar boto izan dira (alkatea eta EAJ, EA eta PSEko zinegotziena) eta abstentzio bat (PP taldeko zinegotziarena).

2.- Baldintza agiriak onartzea eta kontratazio prozesuari ekitea, lehiaketa irekiaren bidez, Lezon "Pildain" Zentro Sozial Integratua eraiki, ustiatu eta mantentzeko.

Alkateak dio bilkura honen aurretik egindako Gizarte Zerbitzuetako batzordean diktaminatu berri dutela gaia. Batzordean onartutako diktamena irakurri du. Honela dio hitzez hitz:

"Iñake Urrestarazu gizarte zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak "Pildain" zentro sozial integratua eraiki, ustiatu eta mantentzeko kontratuaren adjudikazio agiriak aurkezten ditu.

Auzkeztutako dokumentua eztabaidatu ondoren, gizarte zerbitzuetako zinegotzi eskuordedunak hainbat zuzenketa egitea proposatzen du. Zuzenketak agiriaren dokumentuetan jaso dira.

Kepa Garbizu (PNV), Iñake Urrestarazu (EA) eta Maira del Carmen Cruzen (PSOE) botoa alde dela eta Isabel Lopez (IU) eta M.Luz Angladaren (PP) abstentzioekin Gizarte Zerbitzuetako Batzordeak behean heldu dena diktaminatu du osoko bilkurak onar dezan:

BAT: "Pildain" zentro sozial integratua eraiki, ustiatu eta mantentzeko urjentziazko kontratuaren adjudikazio agiriak onartzea.

BI: Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behin argitaratu ondoren 13 egun naturaleko epean interesatuek proposamenak aurkeztu ditzaten."

Diktamenaren arabera espedientean zegoen pleguari aldaketak egin zaizkionez, Idazkariak onartzera aurkezten den plegua eskatu du, haren inguruko iritzia eman ahal izateko eta udal erabakien fede ematearen eginkizuna bete ahal izateko. Alkateak dio diktaminatutako zuzenketak pleguan sartzen ari direla Gizarte Zerbitzuetako departamentuan eta, haiek jaso arte, bilkura-deialdiko espedientean dauden pleguei buruzko iritzia eskatu dio idazkariari.

Idazkariak ohartu du, gaur egun eta hurrengo maiatzaren 12ra arte, jendaurrean daudela eraikinaren proiektua eta kontzesioaren bideragarritasun azterketa. Jendaurreko epea iragan eta behin betikoz onartu aurretik gaur proposatzen den lehiaketa deialdia egitea Herri Administrazioen Kontratu Legearen Testu Bateratuaren 231 artikuluaren urraketa dela. Ohartu du, berak urtarrilaren 12an egindako txostenean aipatutako egin beharreko tramiteak eta txostenak ez direla egin, hala nola, Aldundiko eta Udal Gizarte Zerbitzuetako txostenak ez direla egin, ezta ere udal kontuhartzaileak egin beharreko txostena, gastuaren eta abarren inguruan. Bi arrazoi hauek nahikoa omen dira hartu nahi den erabakia atzeratzeko.

Pleguei buruz, idazkariak dio egin behar dituen oharpenak agian alperrik egindakoak suertatu daitezkeela, berak ezagutzen ez dituen batzordeko zuzenketetan eginak egon daitezkeelako. Baldintza hauetan, oharpenak espedientean dagoen pleguari eginikoak dira. Plegu hauetan ez da zehazten udalaren ekarpena, ondorioz gastua ezin da mugatu ezta hari egindako hobekuntza puntuatu ere; eguneko zentrorako pleguan ez da mugatzen plaza kontzertatu eta pribatuen kopurua; garaje plazen zesiorako baldintzarik dagoen ez da zehazten (nork, nori,...); apartamentu tutelatuen prezio batzuk falta dira eta daudenak ez datoz bat bideragarritasun azterketan jasotakoekin; 3. adinekoentzako lokalaren ustiaketa zertan datzan eta haien baldintzei buruz ez da ezer esaten. Pleguak dituen beste gabezia batzuk komentatu ditu ondoren. Hala, 2. orrialdearen bukaeran aipatzen diren ustiaketarako parametroak ez direla inon ageri, ez aldundikoak ez udalekoak. Ibi, Icio eta beste zerga eta tasa batzuk adjuditarioaren gain uzten dira 3. oinarrian. 5. orrialde bukaeran proiektua idaztea eskatzen da dagoeneko idatzita eta jendaurrean dagoenean. 6. orrialdeko hasieran ez da inongo kantitaterik jarri udalaren aportazio gisa. 6. oinarriko 10. artikuluan eskatzen den sailkapena ez dute udal teknikoek balioztatu. 11. orrialdean obreei urtebeteko garantia eskatzen zaie 40 urterako kontsezioaz ari garenean. 16. oinarriko epeek zehatzago behar dute, proiektua egina dagoelako. 18.4 oinarrian aurreikusten den UTEa desegiteko aukera ematea arriskutsuegia izan daitekeela kontratuaren ardurak zehatz mantentzeko. 14. orrialdean lehenengo sobrean sartu beharreko dokumentuen artean ustiaketa proiektuak eskatzea akatsa izan daitekela. 16. orrialdean 3.1. sobrean, garajeei buruz ari denean, aipamenik ez egitea nori dagokion garajeak mantentzea eta kontsumo gastuak ordaintzea. Garajeei buruz esan du pleguan ez duela aurkitu inongo mugarik edota zehaztapenik garajeen salmentarako baldintzetaz (nork, nori, ...); 16. orrialdean 3.2. sobrean sartu beharrekoetarako, ez da mugarik jartzen eguneko zentroko plaza kontzertatu eta pribatuen artean, lehiatzailearen esku utziz haien kopuruak zehaztea, behar bada gai horretan Aldundiak bete beharreko baldintzak dituenean, kontzertatutako plaza kopuru minimoa exijituz. 20. orrialdean, esleipen irizpideekin aritzen denean, garajeei buruz aritzen direnean B letran baloratu behar diren bi prezioak zeintzuk diren garbi ez dela gelditzen, "baja en el canon municipal" behar bada lehen ere puntuatua dagoelako.

Pleguko "agregado" dokumetuari buruz dio I atalean proiektuari buruz ari dela eta 4. oinarrian apartamentu prezio batzuk falta direla, eta daudenak ez datozela bat onartuta eta jendaurrean dagoen bideragarritasun azterketakoekin. 4. oinarri horretan bertan ere apartamentu erabiltzaileek udalari alkilerra ordaindu behar diotela dio, eta ez du ulertzen kontsezioan dagoen eraikin eta ustiaketa batek alkilerra nola izan dezaken. Dokumentu honen 5. f) oinarrian Barne Araudia aipatzen da, zerbitzua baldintza dezakeena, baina gaur egun Lezoko udalak onartu gabe duen dokumentua da.

Alkateak dio esandakoetatik udalaren aportazioa eta proiektuari buruzko batzuk zehaztu direla batzordean. Aipatu ditu batzordean egindako zuzenketa guztiak, besteak beste aportazioa 114.225 €takoa dela lehen urtean eta gero amortizazio koadroaren araberakoa. Idazkariaren gainontzeko oharpenei buruz dio, obra garantia kontzesio epearekin bat etortzearekin ados dagoela.

PSE taldeko Mikel Antton Arrizabalaga diktamenaren alde dago, beharrezkoa den azpiegitura bat dela dio eta arrakastatsua izango denaren dudarik ez duela.

IU-EB taldeko Isabel Lopezek dio ez duela diktamenaren alde bozkatuko. Horrelako zerbitzuen beharrari buruz ez du zalantzarik, baina formak inportanteak izanik, zuzenak izan ez diren prozedurak eman omen dira gai honetan, dudak hedatuz. Bera ez omen dago ados gestioaren pribatizatzearekin. Bere ustetan akats bat da horrelako zerbitzuak etekin ekonomikoaren arabera uztea. Horrek ondorio txarrak ekartzen omen ditu: kosteak merketzea, langileriaren baldintzak eskastea, ... . Adibidetzat jarri ditu sektorean hain ugariak diren greba eta lan gatazkak. Horregatik guztiarengatik abstenitu egingo omen da.

EAJ-PNV taldeko Aitor Mimendiak dio, gestio ereduaz harago, eraikin berritzailea dela, Zaharren egoitza barneratzen duena eta erabiltzaileek beraiek desiatutako lekuan. Zazpiehun milioiko inbertsioa izanik, Lezoren etorkizunerako gaurkoa egun garrantzitsua omen da. Gestioari buruz dio ez dela beste alternatibarik aurkeztu eta zerbitzuaren 40 urtetako bizi iraupenean izango dela aukera hobetzeko.

Isabel Lopezek erantzun dio, eta bere protestarik argiena utzi nahi du aktan: Lotsa behar dela, gobernu taldeak gaia hain presaka eta korrika tramitatu duenean, urjentziaz eta dokumentaziorik gabe batzordea eta osoko bilkura deitu dituenean, oposizioari leporatzeko alternatibarik ez aurkeztu izana. Gainera, ez omen da egia Aitor Mimendiak esandakoa: IU-EB taldeak batzordean Udal Patronatoa sortzea proposatu omen du, gestioaren ardura hartzeko. Ezezkoa eman omen dio batzordeak, EAJren gestio ereduarekin bat ez etortzeagatik. Lotsagarria deritzo, proposatutako gestioaren oinarri beharko lukeen memoriarik aurkeztu ez izana.

PP taldeko Mari Luz Angladak dio lastima dela legealdiko proiektua izan dena, azken momentuan, presaka eta urjentziaz aurkeztu izana, segurtatu gabe emaitza nolakoa izango den. Gaiak izan duen prozedurarengatik abstenitu egingo dela.

Gizarte Zerbitzu batzordeko diktamena jarri da bozketara eta onartu egin da: alde hamar boto izan ditu (alkatea, EAJ, EA eta PSE taldeetako zinegotziak) eta bi abstentzio (IU-EB eta PP taldeetako zinegotzienak).

3.- 2007ko ekitaldirako udal aurrekontua hastapenez onartzea.

 

Alkateak dio presazkoa dela aurrekontuak onartzea eta urjentzia onartzea eskatu dio osoko bilkurari.

PSE taldeko Mikel Antton Arrizabalagak eskatu du mahai gainean uzteko: gaia aztertzeko eta diktaminatzeko batzorderik ez dela egin eta, gauden urte sasoian egonda, aste beteko atzerapenak ez duela eragin kaltegarririk.

PP taldeko Mari Luz Angladak bat egin du Mikel Antton Arrizabalagaren eskaerarekin.

Gaia batzordean diktaminatu gabe dagoenez, eta bi zinegotzik horrela eskatu dutelarik gaia bilkura honetan tratatu ala ez bozkatu da. Alde zazpi boto izan dira (alkatea, EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak) eta lau boto kontra (PSE, IU-EB eta PP taldeetako zinegotzienak). Beraz gaia tratatzea erabaki da.

Alkateak argitu du aurrekontuekin batera udal plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda hasieraz onartzea proposatzen duela. Gaia apirilaren 20ko barne batzordean diktaminatu zela gogoratu du.

Bozketa egin da eta alkatearen proposamena onartu egin da aldeko zazpi botorekin (alkatea, EAJ eta EA taldeetako zinegotzienak) eta kontrako lau botorekin (PSE, IU-EB eta PP taldeetako zinegotzienak). Ondorioz Osoko Bilkurak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Hasierako onarpena ematea 2007. ekitaldiko udal aurrekontuari. Hona hemen aurrekontua atalez atal zehaztuta:

 

BI: Hasierako onarpena ematea 2007ko Udal plantilari eta lanpostuen zerrendari.

 

HIRU: Aurrekontua informazio publikorako jartzeko hamabost eguneko epea irekitzea eta plantilla eta lanpostuen zerrendarentzako hilabeteko epea irekitzea, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholtzan iragarkia argitaratuz, alegazioak aurkez daitezen.

LAU: Jendaurreko epean alegaziorik ez bada jasotzen, aurrekontuak, plantillak eta lanpostuen zerrendak behin betiko onarpena izango lukete.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 12:10etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta .etik .ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna