2010.eko Irailaren 21ekoa

Lezon, 2010eko irailaren 21ean, asteartea, 8:00 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko irailaren 7an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- Eskola garraio zerbitzua kontratuaren behin betiko kontratua onartzeko proposamena (2010H0170003).

Lezoko Udalak 2010ko uztailako 29ko Tokiko Gobernu Batzarrean eskola garraio zerbitzuaren kontratua Autocares Belintxon, S.L.ri behin behinekoz esleitzea erabaki zuen ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa hilabeteko: BEZ gabe 9.855,5 €.
  • Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

Tokiko Gobernu Batzar honetan, halaber esleipendunak behin behineko esleipena kontratatzailearen profilean argitaratu eta akordio honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean ondorengo hauek ekarri behar zituela ere erabaki zen:

a) Behin betiko bermea jarri, berme honen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %5 izango da, hau da, 9.855,5 €.

Akordio honetan ordea Lezoko Udalak bi akats izan zituen, batetik BEZ gabe esleipen prezioa 9.919 € zen, hori izan baitzen Autocares Belintxon, S.L.k egindako proposamen ekonomikoa, eta bestetik, jarri beharreko bermea ere 9.919 € da eta ez 9.855, 5 €koa.

Hori bera adieraziz Autocares Belintxon, S.L.k idatzi bat aurkeztu du, jarri beharreko bermearekin batera, hau da 9.919 €.

Beraz, Autocares Belintxon, S.L.k adierazitako dokumentazioa aurkeztu duenez, 30/2007 Legearen 135 eta artikuluak xedatzen duena kontuan izanik hona akordio proposamena:

BAT: Autocares Belintxon, S.L.ri behin betikoz esleitzea eskola garraio zerbitzuaren kontratua, ondorengo baldintzetan:

  • Prezioa hilabeteko: BEZ gabe 9.919 €.
  • Aurkezturiko proposamenean eta baldintza pleguetan zehazturiko gainontzekoak.

BI: Jakinarazpen hau jaso eta 10 egun baino lehen kontratua formaltzera aurkeztu beharko dute Lezoko Udalaren aurrean.

HIRU: Esleipen honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta udal honetako kontratatzailearen profilean argitaratzea.

LAU: Esleipen hau kontratuan parte hartu duten gainontzeko enpresei jakinaraztea.

PERTSONALA

3.- Elixabet Odriozola Urdanpilletak lan murrizketa luzatzeko egindako eskaria onartzeko proposamena (2010PE100003).

Elixabet Odriozola Urdanpilletak, 2010eko irailaren 7an aurkeztutako idatzian, lan murrizketa 2010eko abuztuaren 9an hasi eta 2011ko urtarrilaren 9ra bitarte luzatzea eskatu du.

Lan murrizketa, bere semearen zaintzarako eskatu du, eta jornadaren %60koa izango litzateke. Dena den, astean zehar lana egin beharreko orduak batu eta bi egunetan jornada osoz lana egitea eskatzen du, astearte eta asteazkenetan.

Eskaria azterturik eta ikusirik Pertsonal Teknikariak egindako txostena, aldi berean, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Ontzat hartzea Elixabet Odriozola Urdanpilletak bere semearen zaintzagatik eskatutako lan murrizketaren luzapena, hurrengo zehaztasunekin:

  • Astean bi egunetan lana egingo du, astearte eta asteazkenetan, ohikoa den egun osoko jornada eginez (egunean 7 ordu).
  • Udaltzaingoan emango ditu bere zerbitzuak, egun duen lana eta soldata mailarekin.
  • Lan-murrizketa, %60koa izango da, 2010ko abuztuaren 9an hasi eta 2011eko urtarrilaren 9a bitarte iraungo du.

BI: Lan murrizketa irauten duen bitartean, Informazio Bulegoan Elixabet Odriozolaren ordezkapena bete egingo da.

HIRU: Erabaki honen berri ematea interesatuei.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

4.- 37. fakturen erlazioa onartzea

Fakturen 37. erlazioa onartu egin da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

5.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko irailaren 7az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 9:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.333tik 885.335era zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna