2010.eko Azaroaren 30ekoa

Lezon,

Lezon, 2010eko azaroaren 30ean, asteartea, 8:20 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak OHIKO BILKURA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Haritz Salaberria Goikoetxearen lehendakaritzapean, Jon Legorburu Arrastua eta Iñigo Esnaola Arbiza bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Mª Pilar Legorburu Etxegarai eta Urko Lopetegi Campano.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

 

1.- Egoki irudituz gero, 2010eko azaroaren 16an egindako bilkurako akta onartzea.

Aldaketarik gabe akta onartu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2.- S-1 Sektoreko 2. faseko urbanizazio obrei dagokien 10. ziurtapena onartzeko proposamena (2009H0120001).

 

U.T.E. Sector S-1 (2.fasekoak) aurkeztu du Lezoko 1 Sektoreko bigarren faseko urbanizazio-lanei dagokion 10. obra-ziurtapena.

Udal teknikariak egindako aldeko txostena ikusirik, aldi berean, Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Aurkeztutako 10. ziurtapena onartzea, 77.639,94 € delarik, eta aipaturiko urbanizazio lanei dagozkiolarik, (ADO 99- 889).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

 

 

 

 

 

 

 

3.- Betico Gipuzkoa S.Coop eta Ubegas S.L. enpresei irekitzeko lizentziak ukatzeko proposamena (2009H0050010).

 

Betico Gipuzkoa, S.Coop. enpresak eta Ubegas, S.L. enpresak lizentzia eskatu dute Txatxamendi kaleko 41. zenbakian dauden bi jarduerak irekitzeko.

Udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, Hirigintza, Ingurumen Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo erabakiak hartu ditu:

BAT: Betico Gipuzkoa, S.Coop. enpresari eta Ubegas, S.L. enpresari irekitzeko lizentzia ez ematea, Txatxamendi kaleko 41. zenbakiko (110. industrialdea) pabilioian konpresoreak konpontzeko tailerra jartzeko eta gas botilak gordetzeko biltegia jartzeko, arrazoi honengatik:

Aurkeztutako proiektuan, ez da azaltzen pabilioiak duen solairuarteko bat, jangela izateaz gain, beste erabilera batzuetara bideratzen dena.

Bi jardueretarako egin behar den pabilioiaren banaketa (proiektuan azaltzen da) ez dago amaituta. Izan ere, bi jarduera horiek erabat bakartuta egoteko, pabilioiaren sabairaino egon behar dute banatuta.

Añarbeko Uren Mankomunitatearen aldeko txostena aurkeztu behar da, ur beltzak hodi biltzaile nagusira isurtzeko baimena ematen duena.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Nekazaritza eta Arrantza Sailak ematen duen hondakin arriskutsuen ekoizle baimena aurkeztu beharko da.

Bestalde, jarduerak sortzen dituen olio erabiliak kudeatzen dituen enpresaren datuak eman behar dira.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KONTUHARTZAILETZA

 

4.- Fakturen 54. erlazioa

 

Fakturen 54. erlazioa onartu egin da.

Onartu aurretik Idazkariak ohartarazi die zerrenda horretako 870-001-2010 eta 870-002-2010 fakturak kontuhartzailearen oharpena dutela, udal aurrekontuetan ez dagoelako nahiko kontsignazioarik gastuari aurre egiteko.

Alkateak proposaturik URJENTZIAZ gai zerrendan ez zegoen bi gai tratatzea eta bozkatzea onartu dute batzarkideek.

6.- Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze-obraren ziurtapena onartzeko proposamena (2010H0100008)

 

Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze obra bukaerako ziurtagiria ikusirik, eta Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak hemen heldu diren erabakiak hartu ditu:

BAT: Pisbe eta San Pedro auzoetako hornikuntza sareen eta argiteriaren berritze lanen obra bukaerako ziurtagiria onartzea, 53.779,46€-tako kopuruagatik (ADO 99- 911).

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

  • Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
  • Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

  • Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
  • Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- 55. faktura zerrenda

 

55. faktura zerrenda onartu egin da.

 

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

 

5.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Azken Gobernu Batzarra egin zen ezkero, 2010eko azaroaren 16az geroztik, hartutako erabakien berri eman du alkateak.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 885.418.tik 885.420.ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna