Etxeko-Lan zerbitzuaren balorazioa

Al, 2017-05-08 15:30

Lan poltsan dauden pertsona kopurua eta aholkularitza eta bestelako zerbitzuetan lortutako datuek ekimenarekiko interesa isladatzen dute

Abenduan abian jarri den ETXEKO-LAN zerbitzuari lotutako datuak eta orain arte egindako ekintzak aurkeztu zituzten joan den astean.

ETXEKO-LAN egitasmoaren helburua, etxeko-lanetan edo/eta zaintzan lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa bat osatzea zen (zaintza zentzu guztietan ulertua, hirugarren adinakoen zaintzaz gain, haurren zaintza edo etxeko lan soilak izan daitezke adibidez) eta prestakuntza ezberdinak antolatuz eta baliabideak bilatuz eta koordinatuaz beraien gaitasunak hobetzen laguntzea.

Horrez gain, arestian aipatutako lanetan aritzeko langileak behar dituzten familiei zuzenduriko bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua eman dugu bitarte honetan; lan eskaintzak kudeatu dira eta lan legediari buruz eta kontratazioak egiterako orduan eman beharreko pausoei buruz informazioa eskaini zaie. Era berean, langile eta baita familiei bakoitzaren eskubide eta betebeharrak jakinarazi dizkiegu eta funtzioen inguruan sentsibilizatu, langile horien baldintzak bermatu ahal izateko.

Denera, 361 kudeaketa egin dira;

 Enplegatuen kasuan;
- 143 pertsona daude izena emanda lan poltsean,
- 35 aholkularitza zerbitzu eman dira enplegatu moduan lan egin nahi dutenei.
- 92 pertsonek adierazi dute beraien interesa prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko.
- Lan poltsan izena eman duten 10 pertsonek lana aurkitu dute zerbitzu honen bitartez. Pertsona hauekin jarraipen bilerak egiten ari dira hilean behin.

Horrez gain, enplegatzaileen kasuan,
- 72 familiari eman diegu aholkularitza zerbitzua.
- 19 lan eskaintza kudeatu ditugu eta horietatik, 10 lan poltsako erabiltzaileekin itxi ditugu eta,
- 10 familiekin hileroko jarraipen bilerak egiten ari dira.

Horrez gain, ETXEKO-LAN egitasmoari esker, lan poltsetan izena emanda dauden 143 pertsonen artetik, -119 externo moduan lan egiteko eta 24 interno/externo bezala lan egiteko- erregularizatu gabe dauden 8 kasu topatu ditugu. Bestalde, bitartekaritza zerbitzuari esker, ahokularitza eman zaien 72 familia horien artean, 14 lan eskaintzetan diskriminazio egoerak jaso dira. Hortik, besteak beste, zerbitzuaren garrantzia, langile hauen lan baldintzak bermatu ahal izateko.

Aholkularitza zerbitzuari dagokionez, etxeko-lanetan edo zaintza-lanetan aritu nahi dutenek gehien eskatu duten informazioa, prestakuntza ikastaroen inguruan eta bestelako aukerei buruzkoa izan da (homologazioak, konpetentzi edo gaitasunen konpetentziak, gaitasun bereziak, eta abar). 92 pertsonek azaldu dute ikastaroak egiteko interesa.

Etxeko-lan zerbitzuan parte hartzeko edota informazio gehiago jasotzeko: www.oarsoaldea.eus

Arloa edo saila