Antzerkia

Antzerkia

Mendian ibiltari

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Nanu, Granu eta Kanuto txango berri bat egiteko prestatzen ari dira. Arratsalde honetan, mendi tontor gainera igo behar dute, baina aldapeko sagarraren adarraren puntan aurkituko dute loretxo bat eta… TXIST! Baxuago abestu!!

Bideo-promoa: https://www.youtube.com/watch?v=K2YzP82xp8o

Antzerkia

Galtzaileak - [SARRERAK AGORTUTA!]

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

cartel_losers_5.jpgcartel_losers_4.jpgManuel eta Sara adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe... Horregatik, euren buruak galtzailetzat dituzte. Eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.

Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat.

Manuelek eta Sarak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antzean bizi dira, baina pozik bizi nahi dute.

Lortuko al dute...

  • Zuzendaria: Begoña Bilbao 
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola
Antzerkia

Do Re Ni FAMILY

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Xabier Lizasok, familiari zuzendutako emankizun didaktiko berri bat eskainiko du, oraingoan bidelagun izango du Aukeran dantza taldeko dantzari bat. Musika, dantza eta antzerkia uztartzen dituen emanaldi bat da. Haurrei, kantuak eta koreografiak ikasi ondoren oholtzara igo eta benetako artista izatera jolasteko aukera eskainiko zaie arte eszenikoen bidez.

Nori zuzendua: Familiei (3-12 urte).

Partaideak: Xabier Lizaso eta Olatz Oribe dantzaria.

Lekua: Antzokia, kultur etxe, eskola, antzoki...

Iraupena: 120 min.

Antzerkia

Hansel & Gretel

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Juan Mari sukaldaria da eta bi seme alaba ditu: Hansel eta Gretel. Bere jatetxea oso arrakastatsua da mundu osoko errezeta liburuak desagertzen diren arte. Momentu hortatik aurrera inork ez du sukaldatzen asmatuko eta guztiak Amonioburgeterietara joango dira janari bila. Jendeak Amonioburgerrak jaten dituen einean umeak desagertzen joango dira. Bankua, Juan Mariren jatetxea enbargatzeko zorian dago. Hansel eta Gretelek bankuko nagusiarekin hitz egin nahi dute  hori saiesteko baina bankura iristeko “baso sorgindua” zeharkatu beharko dute. Bertan karameluzko sagarrak ematen dituen zuhaitz bat topatuko dute. Bat jan ondoren zuhaitzak irentsi egingo ditu. Anai arrebak abentura ikaragarri batean murgilduko dira… Deskubrituko al dute nork lapurtu dituen errezeta liburuak? Eta jakingo al dute non dauden desagertutako haur guztiak? Erantzuna antzokian…

 

Izenburua: Hansel eta Gretel.

Egileak: Hermanos Grimm.

Bertsioa: Anartz Zuazua.

Aktoreak: Kepa Errasti, Libe Aranburu y Asier Oruesagasti.

Jantziak: Ikerne Gimenez.

Eszenografia: Toño Nart.

Argi Diseinua: Pedro Yagüe.

Zuzendaria: Anartz Zuazua.

Antzerkia

Aritz Magoa

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Besterik
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Magia ikuskizuna (euskaraz eta gaztelaniaz).

Antzerkia

Uniko

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitatua izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.

Paul, gurasoak, arreba Irati, amona, Paulen irakaslea, eta Richi (Paulen hartz-peluxea, bere kontzientziaren alter ego) igaroko dira antzeztokitik, familiako ikuskizuna eratuz. Haurrek zein helduek, guztiek hainbat egoera eta pertsonaiatan ikusi ahal izango dute bere burua.

Antzerkia

Uniko

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Paul seme bakarra da, bere etxeko erregea alegia. Irati arrebaren jaiotzaren ondorioz, maitatua izateari uzteko beldur handia izango du, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.

Paul, gurasoak, arreba Irati, amona, Paulen irakaslea, eta Richi (Paulen hartz-peluxea, bere kontzientziaren alter ego) igaroko dira antzeztokitik, familiako ikuskizuna eratuz. Haurrek zein helduek, guztiek hainbat egoera eta pertsonaiatan ikusi ahal izango dute bere burua.

Antzerkia

Tartalo ["Drag-e uraren bila"-ren ordez]

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Joxemielek Tartalo jentilaren kondaira fantastikoa kontatuko digu bere txoko magikotik. Tartalo mendian bizi den artzain erraldoia da, begibakarra. Gazta egilea da eta berak gordetzen du hain estimatua den gaztaren sekretua. Matilde, artzai ausarta, gaztaren sekretua zein den jakitera abiatuko da.

“Tartalo”' antzerkia,  bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen duen ikuskizun multimedia da.

 

Fitxa teknikoa

Egilea: Logela Multimedia

Zuzendaria: Imanol Garaizabal

Aktoreen zuzendaria: Saioa Iribarren

Gidoia eta testua: Edorta Barruetabeña

Aktoreak: Gaizka Chamizo eta Eneritz Garcia

Musika: Ander Garaizabal

Jantziak eta atrezzoa: Ainara Barrainkua eta Ander Zaldua

Bideoak: Basque Films eta Imanol Garaizabal

Antzerkia

Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba Aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Desioaren arrazionalizazioa,  erabakitze-ezintasuna, harri orri ar, gorputza eta aurpegiaren gainerakusketa obszenoa, tabuak, fantasia, proiekzio eta ensoñazioak, generoa eta zenbakia. Rap, trap eta rocka. Gu eta eurak. Analogikoa eta digitala. Pornoa eta Afrodita. Askatasun sexuala ala neoliberalismo sexuala? Ase ezintasuna. Eta guztia zeharkatzen, blai egiten, Musika.

Izango da antzerkia, izango da Musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

Antzerkia

Oilar bat dago zure teilatuan

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
2 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

2016ko Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian haurrentzako ikuskizun onenaren saria. Oilar bat ezin mugiturik dago hiriko eraikin bateko teilatuan. Beheko bizilaguna jakin-minez dago, oilarraren kantuak behiarena dirudi eta. Horren zergatia galdetuko dio oilarrari, eta hortxe hasiko zaigu istorio zelebrea...