Antzerkia

Antzerkia

Cottondarrak

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
2 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Cottondarra, iraultza industrialean eta mende hasierako emakumeen ehungintzako grebatan oinarritutako istorio dugu.  Cottontarrek –amak eta hiru alabak– beren herria atzean utzi eta hirian bizitza berri bati ekitera doaz, baina gertakari batek beraien bizitzak eta gainontzeko emakumeenak behin betiko aldatuko ditu.

Antzerkia

Italino Grand Hotel

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
2 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Nork garbitzen ditu hoteletako milaka maindireak?

ITALINO hotelaren azken sotoan garbitegia dago. Bertan, pertsonaia bakarti batek arropa garbitu, lisatu eta lurrindu egiten du. Bakarrik bizi da, izara artean amets egiten du eta bakardadea ezkutatzen du makinekin hitz eginez eta bere itzalarekin jolastuz.

Antzerkia

Safari

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
2 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Lío en la granja antzezlanaren bi protagonistak, Piñote eta Calabacín, herrira itzuli dira, eta sabanan bete-betean harrapatu dituen gatazka azalduko digute. Hara joan dira lehoi bat modu misteriotsuan desagertu dela entzun dutelako. Beren ikerketa-lanetan, hainbati eskatuko diote laguntza: jirafari, tximinoari, elefanteari, krokodiloari…

Antzerkia

Burbuja

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Doakoa
Lugar
Gezala Auditoriuma - Eskoletarako emanaldia

Burbuja xaboi burbuila komedia zoroa da eta ikuslea da protagonista nagusia. Abentura ugari biziko ditugu eta heldu eta haurren magia esnatuko dugu. Burbuila batek mila hitzek baino gehiago balio duelako, hemen aurkezten dizkizuegu xarmaz eta umorez beterik, forma guztietan. Gogoratu xaboi-ponpak desagertu arren, haien edertasuna eta magia betiko gorde ditzakegula.

Antzerkia

Kaskarot

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
2 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren “alter egoa” da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Antzerkia

Zoaz bake santuan

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Andreak, bere bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, zirt edo zart, gizona pozointzea erabaki du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik dagoen etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina, jakina... Aurreikusitako plana hankaz gora joango zaio. Lehertzeko moduko komedia da eta etengabeko ustegabez hornituta.

Antzerkia

Abre la puerta

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Diziplinarteko proposamen mestizatu batek, non hitza, zuzeneko musika, irudia, emozioa eta umorea batzen diren XXI. mendeko herritarren errealitate eta nahiari buruzko hausnarketa eszenikoa erakusteko. Une batez, testigantza intimoa da, rock kontzertua, komiki bineta, sutsua aldarrikatzen du, baina, batez ere, ikuslearen arimarekin jolas sutsu eta atsegina.

Antzerkia

Juana La Loca

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

 

200 emanaldi baino gehiago eta 3 izendapen 2015eko Arte Eszenikoen Max Sarietan (Ikuskizun Onena, Aktore Onena Gema Matarranz eta Antzerki Egile Onena Jesús Carazo). Juana, emakume, ama eta erregina bezala bere patuaren preso. Gutiziarik gabeko emakume baten patu tristea, arbuiatu zutenen artean biziraun zuena, poliki-poliki hiltzen utziz.

Antzerkia

Desahucia2

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bi ezezagunen erlazioa gero eta maitagarriagoa bihurtzen da gizatasun arrastoak proban jartzen dituzten egoera desberdinei aurre egitean.

Antzerkia

La isla

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

2019ko Palma del Rio-ko Sari Berezia!

Ada eta Laurak gauero aurre egiten diote atsekabeari. Ihes egiteko aukerarik ematen ez dituen nahigabe sakon eta batzuetan aitor-ezinari. 

Edo agian bai, baina orduan argi eta garbi aitortzeak txoko ilun eta bakartiegira eraman ditzake. "Kontzientzia" deituriko txoko ilun horretara. Ez gaude atsekaberako prest, baina hor dago gure barrenean. Gure gorputzean eta batez ere gure gogoetan. Munstroak al gara ihes egin nahi izateagatik? Edo gizalegekoa al da gure burua babestu nahi izatea, besteen kontura bada ere, nahiz eta pertsona maiteenen kontura izan?

"La Isla"-k gure baitan sentitzen duguna eta besteen aurrean aitortu dezakeguna bereizten duen lerro mehe hori miatzen du. Bizitzearen minaz eta bizirik egotearen minaz hitz egiten du. Izan ere, azkenean, denok gara urez eta bakardadez inguratutako uharte bat.

Informazio gehiago: Histrión Teatro

Trailer-a