Antzerkia

Antzerkia

"Envá"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Prezioa
Lugar
Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskola - (Karlos Saldise plaza)

Gizakien arteko harremanen berezitasunez dihardute bi lagunek, 250 kg lasto eta 125 kg giza masaren artean, mugimenduaren, oreken, umorearen ata espazio-konposizioaren bidez ENVÁ (trenkada, katalanez) lekuak bereizteko egiten den partea mehe bat da.

Sarritan, besteengandik eta ustezko arrisku emozionalen batetik babesten gaituzten pareta mentalak eraiki ohi ditugu gizakiok; gure burua nola askatu pentsatzen ematen dugu bizi osoa, baina egin behar dugun bakarra trenkada eraistea da, ez baitigu uzten erabat eta hesirik gabe komunikatzen. Sinbolikoki adierazten du obra horrek giza izaeraren ergelkeria eta besteekin topatzearren alfer-alferrik egiten dugun guztia.

Mugimendua eta eskuz eskuzko teknika baliatzen ditu horretarako, irudiak testuinguruan txertatuz, akrobazia istorioarekin, umorearekin, intentsitatearekin, emozioarekin, berrikuntzarekin eta edertasunarekin lotuz. 

FITXA TEKNIKOA:

  • Ideia: Amer y África
  • Antzezleak: Amer y África
  • Laguntza eszenikoa: Jorge Albuerne
  • Argiztapena: Ivan Tomasevic
  • Musika: Karl Stets
  • Koprodukioa: De Mar a Mar – Pirineos de circo (POCTEFA)
Antzerkia

"Las Peladas"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Nunca será suficiente el que nos cuenten una y otra vez lo que pasó. Es necesario. Hay que conocer la verdad, por muy cruenta que esta sea. Hay que incidir e insistir en unos hechos que algunos se empeñan en seguir ocultando, porque saben que estuvo mal, que eran actos criminales y asesinos. No tiene la excusa ni sirve el alegato de que se estaba en una guerra. No nos vale tampoco el “y tú más”, y que todos, fuera del bando que fueran, hicieron lo mismo. No, porque los vencedores no mostraron piedad alguna. Hay que seguir destapando estas vergüenzas, y recordando, refrescando esa memoria con testimonios personales, reales, verídicos, por muy escabrosos que sean. Ya no vale el silencio. Ese silencio que uno se autoimponía por miedo y porque, en algunos casos, tampoco les creerían.

Las peladas. Ese era el mal menor. Que les rasuraran al cero sus preciadas melenas. Aunque llevaba una carga de mofa y escarnio considerable. Pero si solo hubiese sido eso… Pero no, hubo que torturar, vejar, violar, reírse, despreciar,… para acabar matando en muchos casos. Y de eso siempre quedan secuelas. Es imposible no tenerlas.

Antzerkia

"Txarriboda"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. 

"Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!" Horixe da iristen gonbidatuei egingo dien harrera. Guztiak bertan daudela dirudienean, ordea, Txusa azalduko da aretoan. Gizon gorputzean bizi den emakumea da Txusa eta Imanolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atsegin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute.

Ezkontza baino Txarriboda emango du. Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze agindua dakar esku artean; nagusiak diru beltzean kobratzen duela jakin orduko, sukaldean giroa petral jarri da: tia Maruxak lanpernak jan eta komuna bilatu du gotorleku; Manizaleseko lehengusuek festa pribatua antolatu dute terrazan; bitartean Mireia eta Imanol eztabaidan ari dira: zerri bat zara!

Fitxa artistikoa:

  • Egilea: aktoreen inprobisazioetatik abiatuta Agurtzane Intxaurragak idatzitako testua
  • Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga
  • Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola
  • Antzezle taldea: Sandra Fdez. Agirre, Patxi Gonzalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero, Iñaki Maruri
  • Argiak: Xabier Lozano
  • Jantziak: Oihana Legorburu
  • Eszenografia: Xabier Mujika.
  • Ekoizpen exekutiboa: Xabier Mujika, Hika Teatroa

Antzerkia

"La lista de mis deseos"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Martinak Euromilioean 18 milioi euro baino gehiago tokatu zaiola senarrari ezkutatzen dionean ezin du imajinatu bere bizitza hankaz jora jarriko zaiola

Bere bizitzan maitemindua dagoen senar batek babesten du, barre egin erazten dioten lagunak ditu, burukomin gehiegi ematen ez dizkioten bi seme-alaba independente ditu eta elkarrizketa bakoitzeko azken sei minutu bakarrik gordetzen dituen aita du.

Esan dezakegu Martina zoriontsua dela bere mertzerian, egunero blog batean ari da lanean eta blogaren bisitariak egunetik egunera hazten ari dira. Eta egun batean burutzea espero zuen “gogokoen” zerrendarekin amesten du.

Pantaila erraldoia duen telebista bat senarrarentzat, landareei azala kentzeko tresna txikia... Bizitza hobetuko dioten nahi txikiak. Eta irribarre bat marrazten zaio aurpegian gauzak beti ondo egongo direla imajinatzen duenean. Pentsatzen duenean ez dagoela ezer bere bizitza aldatuko duenik. Ez eta 18 milioi euro!

Baina Martina oker dago. Erabat ... 

Oharrak

"Nire nahien zerrenda" testu ederra da. Bizitzan benetan garrantzitsuak diren gauzetan gogoeta egiteko gonbita egiten digu. Batzuetan txikiak bezain transzendentalak diren gauzak dira zoriontsu izateko behar ditugunak. Guk eskatzen ditugun premien eta desioen arteko aldea gogorarazten digu.

Pertsonaiaren ikuspuntuak zalantzan jartzen digu non dagoen benetako zoriona. Martinak bizitzan duena baloratzen duen emakumea da, zorigaiztoko sentimenduak ez duen emakumea da, bere nahiak bere inguruan gertatzen dira, bizitza jasangarriagoa eta sinpleagoa egiten duten gauza sinple horietan. 

Bizitzak ustekabean desorekan jartzen duenean, ez daki nola ekin. Nork ez du entzun zoriontasunerako diruak laguntzen duela?

Baina benetako arazoa diruzalekerian dago. Orain arte ezezaguna zuen egoismoaren sorreran dago, elkartasun eza areagotzen den honetan eta betiko baloreak gure jatorrizko izateko modua baliogabetzen dutenean egun batean ustekabeko egoerara iristen da non jabetzaren sentimendua eta horrek dakarrenaren menpe dago.

Ikusle moduan, Martinarekin batera gaude zalantza batean: "jabea" aditza nola konjugatu gurea bezalako gizarte kontsumistan. Pertsonaiaren ikuspuntua bizitzako ikasgaia da, errealitatean eztanda baina, aldi beran, gure nahiak non dauden jakiteko gonbidapena ere bai.

Ustekabeko kolpeekin harritzen gaituen testua da. Pertsonaiak ez du imajinatzen nola aberastasun horrek bere bizitzako zutabeak suntsitu ditzake.

Baina pertsonaia intelektualki kutuna eta oso dotorea da. Martina emakume jakintsua da, bere istorioa lotzeko asmo txiki ilunenen bitartez gidatzen duena, eta honek ahalbidetuko du ikusle gisa zalantzan jartzea inoiz egin dugun “nahien zerrenda” hori. Zortea tentagarria da eta denok tentatzen dugu zoria.

Antzerkia

"Lur"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Egun gutxi barru Anek, bere bilobak, sei urte beteko ditu, eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar magiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Aneren eta Jonen, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azkenaldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.

Fitxa teknikoa

  • Egilea: Kepa Errasti
  • Zuzendaria: Getari Etxegarai
  • Zuzendari laguntzaileak: Xabier Ormazabal eta Xanti Agirrezabala 
  • Aktoreak: Kepa Errasti, Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti
  • Argiztapen diseinua: David Alcorta
  • Eszenografiaren diseinua: Eider Ibarrondo, Isabel Acosta 
  • Eszenografiaren eraikuntza: Eskenitek
  • Musika konposizioa: Pascal Gaigne
  • Kartelaren diseinua: Ane Pikaza
  • Irudiak: Adrian Hernandez
  • Konpainia: Xake Produkzioak
Antzerkia

"Espacio disponible"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

70 urte pasata dituzten Palmira eta Jenaro, beraien semearen bisitaren esperoan daude lo egin eziniko gau batean. Semea, erbesteratutako borondatezko lankide bat, gurasoen bila dator berarekin bizitzera eramateko asmotan eta horrela beraietaz dagokion bezala arduratzeko. Bisita honek, bikotearengan estutasun egoera bat sortuko du norbanako bizi espazioaren defentsan eta onura, besterik ez, helburu duen gizarte honetako alferrikakoaren erabilgarritasunaren inguruan.

Bikote baten bizitza heldu aroan kontatzen digun komedia honek, maitasuna eta gizarteak alferrikakoak kontsideratzen dituen gai eta jarduerek berezko duten erabilgarritasunaren garrantzia omendu nahi ditu.

  • Cia: Perigallo Teatro 
  • Egilea: Javier Manzanera/Celia Nadal
  • Zuzendaria: Antonio C. Guijos
  • Antzezleak: Javier Manzanera/Celia Nadal
  • Iraupena: 70 min.

 

Antzerkia

"7ak bat. Gaiztoetan gaiztoenak"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Nondik dator gizakiaren gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidinezina da?

Gure kulturako zazpi pekatu kapitalak eta orokorrean pekatuaren ideia hartu eta, Victor Frankensteinek egin eban moduan, gizaki barri bati bizia emongo deutsagu, groteskoa, basatia, gupidabakoa....

Komeria, satira eta sarkasmoaren lengoaiagaz, guztiok alfonbra azpian ezkutatu ohi doguna, agerian geratuko da.

FITXA TEKNIKOA

  • Egilea: Atx Teatroa
  • Zuzendaria: Atx Teatroa
  • Musika: Zarzaparrilla
  • Antzezleak: -Mirian K. Martxante -Estibaliz Villa -Aiora Sedano
  • Argi diseinua: Atx Teatroa
  • Eszenografia: Atx Teatroa
  • Teknikoa: Atx Teatroa
Antzerkia

"Amor oscuro. Sonetos"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Gazteleraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Sonetos del amor oscuro lana, agian, Federico Garcia Lorcak idatzi dituen 11 poema onenetarikoetan barna egiten den ibilaldia da. Ahazturatzearen, ezkutatzearen eta desagertzearen istorio bat.

Poema hauek josten zebila erahil zuten Federico. Valentziako hotel batean bilatuak, orrialde solteetan idatziak eta urratuz beteta. 40 urte luzez poesía zalei lapurtutako ziriborroa. Baina, bazegoen poema gehiagork? Nori zuzenduak?

Istorio zirririgarria, bertso kartsuak, torturatuak, ilunak... Isilpeko maitasunez, sekretuz beteriko istorio bat.

Antzerkia

"Rita arrastoan sartzen"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Frank, Unibertsitateko literatura irakasleari, ikasle berri bat etorri zaio: Rita, pelukera. Ikasleak, Macbeth taberna baten izena dela uste du eta Hamlet, berriz, zerbeza marka bat. Irakaslea etsiak jota dagoen poeta da, amore emandakoa, baina Ritak ikasteko duen griña asetzeko prest dago. Ikasleak ikastea maite du eta irakasleak maitatzen ikasiko du. Sarritan ikaslea bera izan ohi da irakaslerik onena.

FITXA TEKNIKOA:

  • Egilea: Willy Rusell
  • Moldaketa: Aitziber Garmendia
  • Itzulpena: Martin Agirre
  • Zuzendaritza: Begoña Bilbao Lejarzegi
  • Antzezleak: Aitziber Garmendia, Joseba Apaolaza
  • Eszenografria diseinua: Asier Sancho
  • Janzkera: Cristina Martinez
  • Argitazpenaren diseinua: Julen Zaballa
  • Musika: Audionetwork
  • zuzendaritza teknikoa: Josean Jaramago
  • Eszenografiaren errealizazioa: Escénica integral
Antzerkia

"Santxoren anaia"

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Lugar
Gezala Auditoriuma

Pierre Menard-en El hermano de Sancho.

Dramaturgiak (Alberto Iglesias) pertsonaia bat asmatu du (Francisco Panza), antzoki batean bere anaia Sancho Panzaren bila dabilena. Bere bilaketa horretan, bere anaia Sanchorekin zerikusia duten hainbat pertsonaiarekin egingo du topo. Denak datoz leku beretik. Liburu batetik. Haiengandik ikasiko ditu bere pasadizoak eta biziko ditu bere istorioak, denek emango diote bere anaiaren berri, liburu bereko pertsonaiak baitira: "On Kixote Mantxako gizon eskuzabal eta bizkorra" (El ingenioso hidalgo Don quijote de la Mancha). Denak sartu eta irteten dira askatasun osoz, baina Franciscok debekatua dauka liburu hori eta beraz, bere bilaketa ez doa aurrera. Bere ustezko anaiak ere ez du ezagutzen. Izan ere, Francisco beste liburu batekoa da, hortxe ondoan dagoen liburu txiki batekoa; "el hermano de Sancho, de Pierre Menard", gure antzerki pieza den liburu txiki bat.

Antzerki-jolasa mahai gainean dago. Magia eta umorea aurkituko ditugu ikuskizun zirraragarri eta bitxi honetan. Antzerkiaren izugarrikeriak modu dibertigarrian azalduko dira. Esparru honetan irudimenak jartzen du muga.

Liburuetan legez.

Adin guztietako ikusleei zuzendutako obra da, bereziki gazteei.

FITXA TEKNIKOA:

  • Konpainia: Laurentzi Producciones
  • Dramaturgia: Alberto Iglesias
  • Musika: José Urrejola
  • Argiztapena: Koldo Belloso
  • Jantziak: Ikerne Giménez
  • Mugimendua eta maskara: Pablo Ibarluzea
  • Aktoreak: Nerea Ariznabarreta, Josu Angulo, Iñigo Aranbarri, Txema Pérez
  • Zuzendari eta komunikazio laguntzailea: Rosa Iglesias
  • Ekoizpena eta koordinazioa: Esther Velasco
  • Espazio eszenikoa eta zuzendaritza: Lander Iglesias