Agenda

Bertsolaritza

Norbere mundu intimo (Lanku)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Bertsolari frustratu izatearen albo-kalteek eraman dute Mirari Martiarena umoregintzara. Umoregintzak itzularazi du bertso mundura. Agian horregatik egiten ditu bakarrizketak bertsotan egiten zuen postura berean. Bertsolariekin banaka hitz egin nahi du bizitzako momentu intimoetan bertsoak izan dezakeen lekuari buruz. Bertsolaria bertsotan, bakarrizketalaria bakarrizketak egiten. Buruz-buru baina, ofizioka. Stand-up librean.

Haur jarduera

Olaiaren lorategia (Pájaros pintados)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
3 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Olaiaren lorategia familientzako ikuskizuna da, eta forma poetiko eta naturalean lantzen du galera. Oliviak oroitzapenak lantzen ditu bere lorategian: kotoiak bere maskota ekartzen dio gogora, geranioak amona eta parrak gurasoak. Pertsonaien eta urtaroen bidez, ausentzia ulertzen eta bere bidea onartzen ikasten du.

Dantza

Née (Cielo Raso)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Testurik gabekoa
Prezioa
8 €
Lugar
Gezala Auditoriuma

Née: Gertakariek txikituta. Gelditu naiteke, baina giharrak minduko zaizkit oraindik. Horregatik, beharbada inor ez da gelditzen, belaunetan, izterretan, gorputzean min zorrotza ez sentitzeko. Zenbait albistek sakonki eragiten digute, jota uzten gaituzte. Baina batzuetan, beste batzuek horiek bezain ikaragarriak izanik, sufrimendua saltatzera eta gure apatiatik ateratzera bultzatzen gaituzte, lan berri bat hasteko beharrezko bultzada emanez. Azken horretatik sortzen da Née.

Ikus-entzunezko emanaldia

Kaixo, Frida! (Haur zinema)

Eguna eta ordua
Hizkuntza
Euskaraz
Prezioa
Doan
Lugar
Gezala Auditoriuma

Frida Kahlo neskato bakarti eta grinatsuaren istorioa da hau. Coyoacán koloretsu eta zirraragarrian hazi da, Mexikon, eta bere jakingurak ez du mugarik. Inguruan duen guztian aurkitzen du inspirazioa; naturan edo artean, adibidez. Bizitzak zailtasunak dakarzkionean, Fridak irudimen ikaragarriarekin egiten die aurre, eta mina sormen bihurtzen du.