2012ko uztailaren 17a

Lezon, 2012ko uztailaren 17an, asteartea, goizeko 8:45ean hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Eneko Lartige Zabaleku eta Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra bertan direlarik.

Ez dira bileran izan Luis Garrido Corral eta Mikel Arruti Salaberria.

Idazkariorde gisa Aitor Iztueta Garaikoetxea aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2012ko uztailaren 3an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. S1- Sektoreko A6 Partzelaren lehen erabilerako lizentzia (2011H0300004).

2011ko ekainaren 21ean Luis Mª Arozamena Elorzak, Usukoar Promociones S.L,. (B20912457) enpresaren izenean lehen erabilpenerako baimena eskatu zuen (erregistro sarrera zenbakia 2075). Horretarako Daniel Carballo Ostolazak eta Francisco Gonzalez Quintial arkitektoek sinatutako obra amaierako dokumentazioa aurkezten du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2011ko apirilaren 19ko oniritzi zigiluarekin. Hauekin batera argazkiak, obra berriaren eskritura, U-4 inprimakia eta azken likidazioa aurkezten da.

Aurkeztutako dokumentazioa aztertu da eta lizentzian eskatutako agiri guztiak aurkezten dira. Lehen erabilpenerako baimenaren helburua egindako lanak jasotako obra baimenaren arabera egin direla egiaztatzea da eta horretarako ikustaldia egin zen bertatik bertara 2012ko ekainaren 28an. Distribuzio aldaketa txikiak baino ez dira antzeman eta era berean, etxebizitzak zerbitzu guztiak dituela egiaztatu da, hala nola, argi-indarra, gasa, estolderia… Gainera ur zerbitzuko udal teknikariek ere kontagailuak behar bezala jarrita daudela jakinarazi dute.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Hirigintza eta Ingurumen Zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: USUKOAR PROMOCIONES S.L.ri, Auñamendi kaleko 34 eta 36.ean kokatzen diren bi etxebizitzei (S-1 Sektoreko A6 partzela) lehen erabilerako baimena ematea.

BI: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 686,01€ ordaindu beharko ditu udaleko tasa kontzeptuan.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


GIZARTE ZERBITZUAK

3. Aiton Borda tabernako salneurrien igoera. (2012GZ320002)

Ikusirik Aiton Borda Jubilatuen taberna ustiatzen duen Aintzane del Riok Udalari egindako jubilatuentzako salneurrien igoera onartzeko eskaera, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Onartzea, Aiton Borda tabernako jubilatuentzat gaur egungo salneurriak aldatzea.

BI: Ez Onartzea proposatutako salneurriak ezartzea, eta Aiton Borda Jubilatuen taberna ustiatzen duen Aintzane del Riori beste proposamen egokiagoa aurkezteko eskatzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.


4. Apartamentu Babestuan, Kontratua amaitzea (2011GZ090006)

Ikusirik gizarte langileak egin duen txosten teknikoa eta udal araudia, Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:


BAT: PAREJO, GUILLERMO, CARLOS-en heriotzaren aurrean, gaur egun udal apartamentu babestuaren erabiltzailea den bere alargunari kontratua 2012ko abuztuaren 31ean amaitzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA

5. “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako 2012/13 ikasturteko lan egutegia (2012PE060002)

Xanti Espina Anduezak, “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak, musika irakasleen eta bulegoetako langilearen 2012/2013 ikasturteko lan eta eskola egutegiaren proposamena aurkeztu du.

Egutegia, Udalhitzek, Udal Kontserbatorioetako eta Musika Eskoletako arautakoaren arabera egin da.

Horiek horrela, alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek erabaki du:

BAT: Onartzea “Tomas Garbizu” Lezoko Udalaren Musika Eskolako irakasleen eta bulegoetako langilearen 2012/2013 ikasturteko lan eta eskola egutegia.

BI: Interesatuei akordio honen berri ematea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da


ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. Alkatearen erabakien kontu ematea.

Uztailaren 3an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 930730tik 930733ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna