2014ko urriaren 6

Lezon, 2014ko urriaren 6, astelehenean, goizeko 9:30 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Ainhoa Zabalo Loiarteren lehendakaritzapean, Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra, eta Mikel Arruti Salaberria bertan direlarik.

Ez da bileran izan Angel Portugal Formoso.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2014ko irailaren 22an egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

2. HIE 36 Gaintxurizketako Plan Partziala eta Hirigintzako Jarduketa Programa idazteko kontratazio espedientea hasteko proposamena (2013ID160001)

HIE 36 Gaintxurizketako Plan Partziala eta Hirigintzako Jarduketa Programa Idazteko aholkularitza kontrataziorako espedientea azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: HIE 36 Gaintxurizketako Plan Partziala eta Hirigintzako Jarduketa Programa Idazteko aholkularitza kontratatzeko asmoa onartzea.

BI: HIE 36 Gaintxurizketako Plan Partziala eta Hirigintzako Jarduketa Programa Idazteko aholkularitza kontratatzeko kontratazio espedientea hastea, publizitaterik gabeko jardunbide negoziatuaren bitartez.

HIRU: Prozeduran parte hartzera gonbidatzea ondorengo enpresak: Sabai Arkitekoak, Astazaldi eta Ager Iñarra .

LAU: HIE 36 Gaintxurizketako Plan Partziala eta Hirigintzako Jarduketa Programa Idazteko aholkularitza kontratazioa arautuko duten Baldintza pleguak onartzea

BOST: Gastua onartzea A610-2014.

SEI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da

3. HIE 4 Kabitte eremuko Birpartzelatze Proiektua behin-betikoz onartzeko proposamena (2013H0430001)

2014ko ekainaren 18an, Juan Ramon Michelena Zubizarretak (44152069G), CONSTRUCCIONES MICHELENA Y LECUONA SUCESORES S.L. enpresaren izenean (B-20712147), Kabitte HIE 4 eremuko birpartzelazio proiektuaren erakusketa publikoaren baitan alegazioak aurkeztu zituen (erregistro sarrera zenbakia 1480).

Kabitte HIE 4 eremuko birpartzelazio proiektuari Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman zion 2014ko apirilaren 28an eta ondoren erakusketa publikoan jarri zen, 20 egunez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Birpartzelazio proiektu horren arabera, alegazioa aurkeztu duen enpresari B-5 lursaila dagokio. Behinolako 1. sektoreko Plan Partziala moldatu berri duen Plan Berezi berriak, ez ditu bata bestearen ondoan dauden lursailak aldatu, euren mugei dagokienean, bertan kokatzen diren eraikinak baino ez ditu moldatu. Moldaketa honek, eraikinen kokapenari eta eraikigarritasunari eragin badio ere, sestrak modu berean mantendu dira, hots, B-5 lursailean doan eraikinak eta C-2 lursailean doanak sestra berdinak partekatzen dituzte. Hartara, garajetara bideratutako sotoak (erdi-sotoa bilakatzen dena B5ean) bateratuta doaz eta indarrean zegoen Plan Partzialak ezarritakoaren moduan C-2 lursaileko garajera B 5 lursailetik sartzen da, hau da, hasieratik B-5 lursailak zeukan igarobiderako zortasuna mantendu da. Hau horrela mantentzearen arrazoia sinplea da, sestrapean behinolako ordenazioa ez dela aldatu alegia, eta dagokigun bi lursailetan azalera osoa garajetara bideratzeko aukera dagoela, birmoldaketak sestra gainean eman direlako.

LEHEN PUNTUA
Alegazioaren lehen puntuan adierazten da Plan Bereziak bere ordenantzen 25.ean zehazten duela B-5 eta C-2 lursailei dagozkien sotoetara sartzeko beharrezkoak diren igarobiderako zortasunak birpartzelazio proiektuan jasoko direla, eta behin-behineko irtenbideak era jaso beharko direla, C-2 lursailera igarobidea bermatzeko baldin eta hau B-5 lursaila baino lehen gauzatzen bada.

Jarraian adierazten da ez direla behin-behineko irtenbideak aztertu, C-2 lursailean garatu beharko liratekeenen bertarako sarbidea bermatzeko, harik eta alegazioa aurkezten dutenek B-5 lursaila garatzen duten arte.

Aukera horiek aztertu dira, alabaina birpartzelazio proiektuan jaso ez badira bideragarriak irizten ez direlako izan da. Izan ere, C-2 lursailean bertan, espaloiko sestratik arrapala baten bidez sarbidea gauzatzea ozta-ozta lortuko litzateke, araudiak ezartzen dituen gehienezko maldak gainditu nahi ez badira. Bestalde, arrapala horrek ia lursailaren heren bat okupatuko luke, eta gainera, espazio hori ezingo litzateke estali, sotoko sestrara jaitsi arte aire librean geratu beharko litzatekeelako. Horrek suposatzen du, jabego pribatua duen baina erabilera publikora bideratuta dagoen garajeen gaineko plaza ez litzakeela bukatuta geratuko. Hori gutxi ez balitz, B-5 lursaila garatzean, C-2ko sustatzaileek itzuli beharko lukete, arrapala eraitsi eta goiko enparantza berreraikitzera, ondoren azpian lortuko lituzketen garaje plazen trukean soilik. Gauzak honela, eta kontuan izanda, igarobiderako zortasuna lursailari dagokiola, hau da, nahiz eta eraikina eraiki gabe egon zortasuna indarrean legokeela, ondorioztatu zen behin-behineko igarobide hori lursailean barrena egitea eraikuntza lanak hasi bitartean, eta hauek aurrera doazen heinean, igarobide eskubide hori guztiz ez eteteko baldintzak ezartzea. Zentzu honetan, suposatu zen, eraiki gabeko lursailean, erosoena behin behineko sarbiderik motzena jartzea izango litzatekeela eta lanek aurrera zihoazen heinean sarbideak erabilgarri egoten jarrai zezan astebeteko epea jarri zen, gehienez itxita egoteko.

Ondorioz, alegazioan aurkeztutako atal bakoitzari jarraian adierazten den moduan erantzuten zaio:
a.-) Onartzen da aldaketa, eta esaldia jarraian zehazten den moduan geratuko da: “Servidumbre de paso a favor de la parcela C-2 sobre la B-5, de acceso a los….”.

b.-) Sortuko den behin-behineko sarbidearen inguruan, bide edo pista eratzeko beharrezko gastuak C-2 lursailak bere gain hartu beharko ditu, eta sarbideak kalterik gutxien eragin dezan, onartzen da agian hori ez dela bide motzenarekin lortuko. Honenbestez, C-2 eta B-5 lursailetako jabeek adostasunez udalari aurkeztu beharko diote behin-behineko sarbidearen kokalekua; adostasunik ez balego, udalak bi alderdien aukerak aztertu ondoren modu arrazoituan ezarriko du sarbidearen kokalekua.

c.-) Lanek eragindako behin-behineko sarbidearen mozketarako epea aste batetik hiru astera igotzen da. Honek esan nahi du hiru astez baino gehiago ezingo dela behin-behineko sarbidea itxi jarraian. Hau da, zimentazio lanak egiteko hiru astez itxita egoteko aukera dago, alabaina lan horiek sarbidea hiru aste barru berriro irekitzeko moduan egin beharko dira. Ondoren, ulertzen da baita ere, garajeen sabaia den egitura egiterakoan ere beste mozketa bat eman beharko dela. Neurri honekin obrak irauten duen denbora guztian sarbidea itxita ez egotea bermatu nahi da soilik. Beti ere, aukera egongo da erabiltzaileekin epe luzeagoak adosteko.

BIGARREN PUNTUA
C-2 eta B-5 lursailek garajeetarako sarrera komuna izango dute, aipatu zortasuna dela medio. Plan Bereziak sarrera honen kokapena aldatu zuen, eta ordenazio berriaren arabera, C-1 lursaileko etxebizitza tasatuen sarbideari paraleloa izango den bide baten bidez egingo da. Sarbide hau gauzatzeko burutu beharko diren gastuak bien artean banatu beharko dira. Horretarako, alegazioan aipatzen diren garaje plaza kopuruak erabiltzea ezinezkoa da, ez baitakigu zenbat sartuko diren. Edonola ere, zilegi dirudi, banaketa hori bakoitzak sestrapean duen eraikigarritasunaren arabera egitea. Azken finean, lortuko den plaza kopurua azalera horrekiko proportzionala izango delako. Gauzak honela, B-5 lursailak sestrapean 1.055,72 m² eraiki baditzake eta C-2 lursailak berriz 441,30 m², guztira 1.497,02 m², portzentajeak honela geratuko lirateke:

B-5: % 70,52
C-2: % 29,48

HIRUGARREN PUNTUA:
Alegazioen idatziaren 3. atalean aipatzen du BEHIN BEHINEKO LIKIDAZIO KONTUAREN SALDOA jasotzen denean eragindako B-5 partzelari 411.741€ko zenbatekoa dagokiola esaten dela alde batetik, eta ondoren atal berdinean birpartzelazioaren ondoriozko B-5 ri dagokion saldoa 48.337,66€koa dela.
Hiritartze lanak bukatuta daudenez ea 411.741€ko afektazioa iraungita dagoen edo Jabetza Erregistroan ezeztatu den galdetzen du.

Indargabeturik dauden Lezoko Arua Subsidiarioen S-1 eremuko birpartzelazio Proiektuan, B-5 partzelak, 411.741€ko saldoa du behin behineko likidazio kontuan. Afektazio hori 2009ko abuztuaren 26an Jabetza Errejistroan inskribatu zen

1093/1997 uzatailaren 4ko Errege Dekretuaren 20.1 artikuluaren arabera, afektazio urbanistikoa 7 urteren buruan iraungiko da.

B-5 partzelari dagokion afektazioa 2009ko abuztuaren 26an inskribatu zen Jabetza Errejistroan, beraz ez dira oraindik iraungitzeko beharrezkoak diren 7 urteak igaro.

Hala ere, 20. artikuluaren bigarren atalean, jasotzen da afektazioa iraungitze data baina lehen ezeztatu ahalko dela, ondorengo kasuan:

a) Birpartzelazio kasuan, jabetza edo bestelako eskubideren baten jabeak hala eskatuta, baldin eta eskaerarekin batera finka horri dagokion eta eskuduntza duen erakundeak sinatutako behin betiko likidazio kontua ordaindu izanaren ziurtagiria aurkezten bada.

Eragindako B-5 partzela, indargabeturik dauden Lezoko Arau Subsidiarioetako S-1 eremuan kokatzen da. Nahiz eta S-1 eremuko hiritartze lanak amaiturik egon, jarraian zehazten diren zenbatekoak ordaintzea falta da; zenbateko horiek, 2009ko abuztuaren 3an S-1 eremuko hiritartze lanen bigarren faseak sorturiko arazoak konpontzeko, Udala eta Kabitte Baserriko jabekideen artean sinatu zen Hirigintza Hitzarmenaren ondorio dira:

a) Argindarraren dorrea Kabitte baserriko lurretan egon den denboragatik, S-1 eremuko jabeek 11.400€ ordaindu behar dituzte bakoitzari birpartzelazio proiektuaren arabera dagokien portzentaian.
Gaur egun zenbateko horiek ordaindu gabe daude, beraz ez da betetzen 1093/1997 uztailaren 4ko Errege dekretuaren 20. 2 a) artikuluak ezartzen duen baldintza, hau da, behin betiko likidazio kontua ordaindua egotearena.
Afektazioa ezeztatu ahal izateko, aipatutako zenbateko horiek ordaindu beharko dira.

Aipatzekoa da, HIE 4 Kabitte eremuko Birpartzelazio Proiektuaren ondorioz sortutako B-5 partzela, indargabeturik dauden Lezoko Arau Subsidiraioetako S-1 eremuko B-5 partzela eta C-2aren %10,342az osatuta dagoela.

HIE 4 Kabitte eremuko Birpartzelazio Proiektuaren ondorioz sortutako partzela berri bat da, eta horregatik jasotzen dira behin behineko likidazio kontuan, birpartzelazio berriaren ondorioz sortzen diren gastuak bakarrik.

Beraz, gaur egun izapidetezen ari den “ HIE 4 Kabitte” eremuari dagokion Birpartzelazio proiektua behin betiko onartu ahal izateko eta berau Jabetza errejistroan inskribatu ahal izateko, indargabeturik dauden Lezoko Arau Subsidiarioteako S-1 eremuari zegozkion ordainketa guztiak egin behar dituzte jabeek.

Espedientea aztertu eta Hirigintzako udal teknikariek egindako informeak ikusirik,

Alkatetza honek proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Aurkezturiko alegazioak partzialki onartzea, idatzian aipatzen diren baldintzetan.

BI: “HIE 4 Kabitte” eremuko Birpartzelatze Proiektua behin betikoz onartzea, alegazioak onartu ondoren sartu beharreko aldaketekin.

HIRU: Akordio hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta eremuko lurjabe eta eskubideen titularrei jakinaraztea.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Usukoar Promociones S.L.ri, Kabitte A4 partzelan 6 etxebizitza eta garajeak egiteko obra-lizentzia emateko proposamena (2014H0030007)

201/04/01an, Luis Arozamena Elorzak, Usukoar Promociones S.L. enpresaren izenean, H.I.E. 4 Kabitte eremuko A4 lursailean 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko obra baimena eskatu zuen (831 sarrera erregistroa) horretarako, Daniel Carballo Ostolaza arkitektoak sinatzen duen oinarrizko proiektua aurkeztu du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren 2014/03/25ko oniritzi zigilua darama eta aurrekontua 536.116,79 eurotakoa izanik.

H.I.E. 4 Kabitte eremua berrantolatu eta A4 lursaila sortzen zuen plan bereziaren behin betiko onarpena, eta dagozkion ordenantzak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2014ko martxoaren 10ean.

Alabaina, oinarrizko proiektua aurkeztu zenean, eremu bereko birpartzelazio proiektu berria behin betikoz onartzea falta zenez, ezin zen obra baimenik eman. Birpartzelazio proiektua eta obra baimena bata bestearen atzetik onartu behar dira.

Hala, espedientea aztertu eta Hirigintzako dagokion udal teknikariaren txostena ikusirik,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Luis Arozamena Elorzari, Usukoar Promociones enpresaren izenean, H.I.,E 4 Kabitte eremuko A-4 lursailean, aurkeztutako oinarrizko proiektuaren arabera, 6 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko Obra baimena EMATEA, ondorengo baldintzekin:

1.- Lanak hasi baino lehen, ezinbestekoa izango da, gauzatze proiektua aurkeztea, dagokion elkargoaren oniritzi-zigiluarekin, eta udalaren oniritzia jaso arte ezingo ditu lanak hasi. Gogora arazten da Eraikuntzaren Kode Teknikoaren DB-HE oinarrizko dokumentua, energia aurrezpenari dagokiona, aldatu berri dela, eta bete beharreko isolamendu eta energia kontsumoaren ezaugarriei eragiten diela zuzenean.

BI: Baimena ematearen gaineko eskubideengatik 26.805,84 € ordaindu beharko dira (eraikuntzen eta obren gaineko zergarengatik)

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da

5. Jaizkibel garajeetako jabekideei, Jaizkibel Hiribidea 1ean iragazgaizte eta urbanizazio lanak egiteko obra-baimena emateko proposamena (2014H0030010)

2014ko ekainaren 20an eta 1502/2014 sarrera erregistro bidez, Haritz García Lasa jaunak, Jaizkibel Hiribidea 1 helbideko garajeetako jabekideen izenean, aurkeztutako dokumentazioa eta eskabidea aztertu dugu. Bertan, kanpoko bidetik eraikineko lokal eta garajeetara sartzen den ura ekiditeko asmoz egin beharreko iragazgaizte eta urbanizazio lanak egiteko obra baimena eskatu dute.

Uztailaren 28eko erregistro data duen jakinarazpenarekin Hirigintza eta Ingurumen Departamentutik, dokumentazio osagarria eskatu diogu interesatuari espedientearen tramitazioarekin jarraitu dezagun.

Interesatuak, aipatu dokumentazio osagarria sarrera erregistro bidez aurkeztu du irailaren 16an.

Udal teknikariak egindako txostena ikusi ondoren,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Haritz García Lasa jaunari, Jaizkibel Hiribidea 1 helbideko garajeetako jabekideen izenean obra baimena ematea, kanpoko bidetik eraikineko lokal eta garajeetara sartzen den ura ekiditeko asmoz egin beharreko iragazgaizte eta urbanizazio lanak egiteko, ondorengo baldintza hauekin:

• UR SAREAREN INSTALAZIOA: Errenteriaren udalarena denez, honi eman beharko zaio obra honen berri.

• HIDRANTEA: Instalakuntza hau Errenteriako udalarena da, eta kontutan edukita instalazio hau ez dagoela funtzionamenduan, honen konponketa edo horrela behar bada aldatzeko jakinarazpena doakizu.

• Obra hasi baino lehen Lezoko Uretako Udal zerbitzuekin jarri behar dira harremanetan, Karlos Irasuegi 699306075.

• Semaforoen instalazioa: Errenteriari dagokionez, hau ere jakinarazi beharko zaio udalari dagokion moduan.

• ARGITERIA PUBLIKOA: Obra hasi aurretik, argiteria publikoaz arduratzen den udal zerbitzuarekin harremanetan jarri behar da (Ekaitz Bravo 647400859) obrak koordinatzeko. Nolanahi ere, baldintza hauek bete beharko dira:

• **Kaltetutako farolak udal zerbitzuak kenduko ditu, egokitzeko.

• **Argiteria linearen instalazio osoa aldatu beharko da kaxa elektrikotik abiatuta linea berri bat jartzeko.

• **Saldise kafetegiaren aurreko bi kutxatilen instalazioa lotu egin beharko da, argiteria publiko guztia bateratuta egon dadin.

• ESPALOIAK ETA OBRA, ORO HAR: Lehenengo faseko obrak egin aurretik, udaleko arkitekto teknikoarekin harremanetan jarri beharko dute (Joseba Eizagirre 943524380), oinezkoen segurtasunerako neurri teknikoak aztertzeko, etab. Obrak proiektuan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko dira, eta kaltetutako elementuak (espaloiak, zintarriak, estolda-zuloak, seinaleztapenak, paperontziak, oztopo-zutoinak, farolak, sendogarriak, arekak, kutxatilak eta pinturazko seinaleztapenak) lehengoratu eta oraingoaren antzeko akaberarekin utzi beharko dira.

Oinezkoak, Bai aldatuko diren espaloietara bai Renferen ondoko espaloira iritsi ahal izateko, 2000ko apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituena kontutan edukiko da.

• Obra bukaerak urbanizazioaren gaur egungo itxura errespetatuko du.
• Obra bukatzeko epea:
Lehenengo Fasea behin hasita 9 egunetan bukatuko da
Bigarren Fasea behin hasita 18 egunetan bukatuko da.

BI: Eraikuntza eta eraispen hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzen dituen ekainaren 26ko 112/2012 Dekretuaren arabera, ekoizpen eta kudeaketa horren kostuaren % 120ko fidantza jarri beharko da. Kostu hori aurkeztutako aurrekontu orokorretik desglosatuta zehaztuta aurkeztu behar da. Fidantza jartzetik salbuetsiko da EMAS ingurumen kudeaketa eta auditoretza sistema komunitariora atxikita dagoen enpresa bat dela egiaztatuz gero.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 531,00 Euro ordaindu beharko ditu udal tasa kontzeptuan eta kontzeptu berean ordaindu dituen 53,00 euro itzuli behar zaizkio. Bestalde Eraikinen eta Obren gaineko zerga kontzeptuan 3.589,97 euro ordaindu beharko ditu, hau da, aurrekontuaren %5.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

PERTSONALA
6. Seme-alaben zaintzagatik beste urte betez murrizketa luzatzeko proposamena (2012PE10002(4))

M.G.I.k, 2014ko irailaren 18an aurkeztutako idatzian, lan murrizketarekin jarraitzeko eskaria egin du seme-alaben zaintzagatik

Lan murrizketa, 2014ko urriaren 13an hasi eta 2015eko urriaren 12a bitarte iraungo luke, jornadaren %40koa izango litzateke eta lanaldiaren amaieran egingo luke.

Eskaria azterturik, eta ikusirik Teknikariak egindako txostena,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea M.G.I.k bere seme-alaben zaintzagatik beste urte betez lan murrizketa luzatzeko egindako eskaria, lanaldiaren %40koa. Lan murrizketaren ezaugarriak hurrengoak dira:

- Astelehenetik ostiralera lana egingo du, egunean 4h12min. eginez. Lan murrizketa lanaldiaren amaieran egingo du.

- Lan-murrizketak 2014ko urriaren 13an hasi eta 2015eko urriaren 12a bitarte iraungo du.

BI: Erabaki honen berri interesatuei ematea

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KIROLAK
7. Kirol entitateen 2014.urteko ohiko jarduerak garatzeko dirulaguntza deialdia onartzeko proposamena (2014KI10001)

2014 urteko aurrekontuari dagokion kirol entitateen ohiko jarduerak garatzeko dirulaguntza deialdia esleipenerako espedientea azterturik,

Alkateak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: 2014 urteko aurrekontuari dagozkion Lezoko kirol entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntzen banaketa arautzen duten oinarri-arau espezifikoak onartzea.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
• Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
• Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
• Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
• Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

8. Alkatearen erabakien kontu ematea.

2014ko irailaren 22an egindako azken Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:30tan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105516tik 1105525ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.



Eguna