2015eko irailaren 15, Ezohikoa

Lezon, 2015eko irailaren 15ean, asteartea, goizeko 09:00etan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA EZOHIKOA udaletxeko gobernu batzar aretoan, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkueren lehendakaritzapean, Noemi Arberas Oses, Xubero Ubillos Apaolaza (EAJ-PNV udal taldea) eta Jose Angel Sanchez Gallardo (Eusko Sozialistak-Socialistas Vascos) zinegotziak bertan direlarik.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1. Egoki irudituz gero, 2015eko uztailaren 27an egindako Ezohiko Tokiko Gobernu Batzarreko akta onartzea.

Akta onartu eta sinatu egin da.

PERTSONALA

2. Langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentziaren luzapena (2013PE10004).

Musika Eskolako Zuzendariak eskariaren berri du, eta jakinarazi du 2012. urtea ezkero Idoia Mujika Zabaloren ordezkapena egiten ari den Joseba Fernandez Sanchez, saxofoi irakaslea, prest dagoela ordezkapen lanak egiteko 2015/2016. kurtsoan.

Gure lan konbenioaren arabera (Hobekuntzak 2. eranskina), Lezoko Udaleko enplegatu publikoek eskubidea izango dute, indarrean dagoen legerian finkatutakoaz gain eta beti ere zerbitzuak hortarako biderik ematen badu, gutxienez urtebeteko eszedentzia hartzeko eta gehienez legeriak markatutako iraupenekoa, gutxienik lau urtez lanpostua gordeko zaiolarik.

Musika Eskolako Zuzendariak eskariaren berri du, eta jakinarazi du 2012. urtea ezkero Idoia Mujika Zabaloren ordezkapena egiten ari den Joseba Fernandez Sanchez, saxofoi irakaslea, prest dagoela ordezkapen lanak egiteko 2015/2016. kurtsoan.

Eskaria azterturik, ikusirik Teknikariak egindako txostena,

Alkatetzak proposaturik. Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Ontzat hartzea Idoia Mujika Zabalok 2015/2016. ikasturterako eskatutako borondatezko lan eszedentzia.

BI: Lan eszedentzia, 2015eko irailaren 1ean sartuko da indarrean, eta 2016ko abuztuaren 31a bitarte iraungo du.

HIRU: 2012. urtea ezkero Idoia Mujikaren ordezkapen lanak egiten aritu den Joseba Fernandez Sanchez kontratatzea 2015/2016 ikasturtean saxofoi klaseak eman ditzan Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolan.

LAU: Akordio honen berri ematea interesatuei.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK
3. Aiton Borda tabernaren zerbitzuaren inguruan egindako eskaerak erantzuteko proposamena (2015GZ320006).
Nerea Nuñezek egindako hainbat eskaeren espedientea azterturik,

Alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Onartzea Aiton Borda tabernan jubilatuei ezarri beharreko salneurri berriak.

Nerea Nuñezek Aiton Borda tabernan jarri beharko ditu salneurri berrien zerrendak.

BI: Ukatzea irailaren 16an eta 17an taberna asteko deskantsuagatik ixteko eskaera.

Proposatzen da asteko deskantsu eguna irailaren 16 izatea.

HIRU: Ukatzea Nerea Nuñezi Aiton Borda elkarteko garbiketa egiteagatik diru kopuru bat jasotzeko eskaera.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

4. Gaxuxa elkarteari dagokion 2015.urteko dirulaguntzaren 2.zatia ordaintzeko proposamena (2015GZ050001).
Gaxuxa elkarteak egin du gastuaren zuriketa, eta horri buruz gizarte langileak egin duen txostena ikusirik, eta horri erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren,

Alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:

BAT: Gaxuxa elkarteak egindako gastuaren zuriketa onartzea.

BI: Gaxuxa elkarteari 2015. urteko diru-laguntzaren bigarren zatia ordaintzea.(AD-101)

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

KULTURA

5. 2015-16 ikasturterako Ludoteka zerbitzuaren kudeaketaren kontratazioa hasteko proposamena (2015ID160002)

2015-16 ikasturterako udal ludoteka zerbitzua kontratatzeko espedientea azterturik, alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzar honek ERABAKI DU:
BAT: 2015-16 ikasturterako udal ludoteka zerbitzua kontratatzeko espedientea hastea, publizitaterik gabeko jardunbide negoziatuaren bitartez.
BI: Kontratazioa arautuko duten Baldintza pleguak onartzea
HIRU: Gastua onartzea (A-568).
LAU: Lau enpresei eskaintzak aurkezteko gonbidapena egitea: Jokaitza, Orratx!, Ttakun eta Urtxintxa.
BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

6. D15/00856 alkate dekretua berrestea (2015KU010002).

Tokiko Gobernu Batzarrak berretsi egin du alkateak presaz emandako D15/00856 dekretua. Dekretu horren bidez 2015eko Santakrutzak festetako dirulaguntzak banatu dira. Honela dio berretsitako dekretuak:

Aztertu dut interesatuek egindako eskaera, eta begiratu dut Udaleko teknikariak egindako txostena. Horrela, alkatetza honek ERABAKI du:

BAT: Elkarte ezberdinentzat, guztira 15.785,74 €tako dirulaguntza ematea ?jarraian agertzen den laukian agertzen den banaketarekin? Santakrutz jaien antolaketan lanetan emango duten laguntzagatik.

BI: Onarpenean, elkarteentzako onartutako diru kopuru bakoitzeko %80 banatuko da (12.628,60€). Gainontzeko %20a diru zuriketa egin ondoren jasoko dute.


1550
Allerru Danborrada
1.250,00 €
1.000 €
522-1


1954
Altzate Auzo Elkartea
1.250,00 €
1.000 €
522-2


1382
Desfilearen aldeko taldea
3.480,74 €
2.784,60 €
522-3


1520
Lezoko Gazte Asanblada
2.600,00 €
2.080 €
522-4


1538
Ixkulin elkartea
5.175,00 €
4.140 €
522-5


1537
Jaizkibel Allerru elkartea
780,00 €
624 €
522-6


1967
Tiñelu elkartea
1.250 €
1.000 €
522-7


15.785,74 €
12.628,60 €


HIRU: Onarpenean, jarraian agertzen diren beste partaide hauentzat 3.850,00€tako dirulaguntza ordainketa bakar batea ematea 2015eko Santakrutzak jaien antolaketan emandako laguntzagatik.

Elkartea/Erakundea
Jarduera
Onartutakoa
AD Zbakia

Fernantxo Intxaurrandieta
Zezen suzkoa
150,00 €
522-8

Fernantxo Intxaurrandieta
Erraldoiak
490,00 €
522-8

Imanol Etxeberria Lizardi
Erraldoiak
490,00 €
522-9

Unai Mitxelena Sanz
Erraldoiak
490,00 €
522-10

Xabier Mitxelena Sanz
Erraldoiak
490,00 €
522-11

Eskualdeko dultzaineroak (Mikel Mitxelena Iza)
Diana
540,00 €
522-12

Agustin Arruti Larrunbide
Herri Kirolak
1.200,00 €
522-13

Guztira .………………..…..

3.850 €

LAU: Dekretu honen berrespena hurrengo Tokiko Gobernu Batzarrean.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:
a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.
Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.
Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7. Alkatearen erabakien kontu ematea.
2015eko uztailaren 27an egindako azken Ezohiko Tokiko Gobernu Batzarra geroztik emandako ebazpenen berri eman da.

Tokiko Gobernu Batzarrak berretsi egin ditu Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak, Tokiko Gobernu Batzarrak uztailaren 27ko bileran delegatutako, lorezaintza zerbitzua kontratatzeko emandako dekretuak (D 15/00803 eta D 15/ 00773).

GALDE ESKEAK

Ez da izan galde eskaerarik.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 11:25ean eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 1105856tik 1105861ra zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna