2006.eko Apirilaren 26ekoa

Agiri mota

Lezoko Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian, 2006ko apirilaren 26an, 8:35etan., eratu da OSOKO UDALBATZA, ezohikoa egiteko xedez, lehen deialdian, Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Iñake Urrestarazu Azurmendi (EA taldea), Mikel Antxon Arrizabalaga Brusín (PSE taldea), Jesus Maria Martiarena Jaka (EAJ taldea), Aroia Goienetxea Egibar (EAJ taldea), Aitor Mimendia Artuzamunoa (EAJ taldea), Enrique Figueroa Laboa (EAJ taldea), Noemí Arberas Osés (EAJ taldea) eta Maria Luz Anglada González (PP taldea).

Ez da bilkurara etorri Isabel López Aulestia (IU-EB taldea), ezta Ainhoa Villanúa Ayuela ere (PSE taldea).

Bertan da eta egintzaren fede eman du udal idazkaria den Xabier Loiolak.

Patxi Apalategi aritu da itzultzaile lanetan.

1.- Agenda 21: Euskal Herriko jasangarritasunerako konpromisoa onartzeko diktamena.

Alkateak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak onartutako diktamena onartzea proposatu dio osoko bilkurari. Apirilaren 5ean osoko bilkurak onartutako ekintza planarekin batera onartu beharreko dokumentua omen da baina, orduan egin ez zenez, orain aurkezten dena. Onartuz gero, Lezoko Udala Udalsarea XXI egitasmoan sartuko da. Konpromiso adierazpen dokumentuari ezin omen zaio aldaketarik egin esan du alkateak, eta bere horretan onartu ala ez, erabaki behar omen da.

Honela dio diktamenak:

?Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2006ko apirilaren 21ean egindako batzarraldian Jesús Mª Martiarena eta Kepa Garbizu (EAJ), Iñake Urrestarazuren (EA), Mikel Antton Arrizabalaga (PSOE) eta Maria Luz Angladaren (P.P) aldeko botoekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Agenda 21 Planaren barruan, Euskal Herriko jasangarritasunerako konpromisoa onartzea.?

Diktamena aho batez onartu da.

2.- Arau Subsidiarioen berrikuspenaren irizpide eta helburuak onartzeko diktamena.

Alkateak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak onartutako diktamena irakurri eta bere onarpena proposatu dio osoko bilkurari. Diktamenak hemen heldu dena dio hitzez hitz:

?Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2006ko apirilaren 21ean egindako batzarraldian Jesús Mª Martiarena eta Kepa Garbizu (EAJ), Iñake Urrestarazuren (EA), Mikel Antton Arrizabalaga (PSOE) eta Maria Luz Angladaren (P.P) aldeko botoekin,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Lezoko Arau Ordezkatzaileen berrikuntzaren irizpide eta helburu nagusiak berrestea, Roberto Gartzia eta Ana Ezeiza idazketa-ekipoak aurkeztutako proposamenean finkatuak, eta dagokion Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazio Azterlana, Alkatearen 2005eko uztailaren 1eko 306. Dekretu bidez onartu zirenak eta 2005eko uztailaren 11n G:A.O.an argitaratu zirenak, ondorengo arreta hauekin:

· ?Algeposa bizitegi-alternatiba? gisa ezagutzen den bizitegi-alternatiba kentzea, hasierako onarpeneko dokumentuan gainerako bizitegi-proposamenak bermatuz

· Sagasti poligonoa gisa ezagutzen den 103 poligonoaren inguruetan jarduera ekonomikoak garatzeko lurzoru urbanizagarria garatzeko posibilitatea ebaluatzea.

· Gaur egungo kirol-instalazioak handiagotzeko aukera ebaluatzea abonatuak ugaltzearen aurrez aurre.

· AIU 32 izenez ezagutzen den jarduera ekonomikoren garapenerako urbanizagarri gisa proposatutako lurzorua, ez urbanizagarri izatera pasatzea, ingurune horretan lurzoru-erreserba sustatuz etorkizunean jarduera ekonomikoak garatzeko.

· Dentsitate txikiko bizitegi-garapen posible bat ebaluatzea, gainerako unitateetan ez dagoen etxebizitza-tipologia hori eskaintzeko.

· Funtsezko hiri-parke bat sortzeko posibilitatea ebaluatzea, herritarrei kalitatezko espazio libreak eskaintzeko helburuz.

· Gipuzkoako Foru Diputazioak proposaturiko bideari alternatiba bat zehaztea Jaizkibelgo pasabidea artikulatzeko, nekazal inguruneari eta bertako biztanleei eragin kaltegarriak ahalik eta gehien murriztuz.

· EIA proposamen berrietara egokitzea.

BI: Lezoko Arau Ordezkatzaileen berrikuntzarako aurrerapen-dokumentuari, Roberto Gartziak eta Ana Ezeizak idatzitakoari, aurkeztutako iradokizunei buruzko txostena onartzea.?

Mikel Antton Arrizabalagak dio oro har ados dagoela irizpideekin baina hiru baldintzarekin emango duela aldeko botoa: herrian beharrezkoa den kulturari atxikitako eraikina egitearen aukerak aztertzekotan; etxebizitza berrien kopuruaz Euskal Herriko Lurralde Antolaketaren Batzordeak esaten duena errespetatzekotan; eta lur zoru industrialaren beharrak aztertzekotan.

Jendartetik Imanol Esnaolak dio azken hogei urteetan herrian hartu den erabaki inportanteenetakoa dela hau eta horregatik, bere iritziz, eztabaidak aurrez beste metodologia izan behar zuela eta ez egin den baldintzetan, elkarte eta iradokizun egileen inongo parte hartzea bultzatu gabe.

Jarraitu du esaten Herriondoko kasuan, adibidez, ez direla bakarrik herriko kolektibo ugari aldaketa eskatu duten bakarrak, baita Jaurlaritzako Lurralde Antolaketa Batzordeak berak ere kontrako iritzia eman omen dio proposatutakoari. Halere, oraingo akordio proposamenean ez dira erantzun, ez kolektibo horiek ez Lurralde Antolaketa Batzordeak, esandakoak eta modu arinegi batean aurrera egitea proposatzen dela.

Osoko bilkurari esan dio osaketa ez legitimoa duela, Lezoren Alderi debekatu egin zitzaiolako udal hauteskundeetan parte hartzea eta ondorioz hartuko dituen erabakiak legitimaziorik gabekoak direla.

Aipamen horiez gain esan du, zenbait iradokizun ez erantzuteaz gain, adibidez, Kultur eta Hezkuntza ekipamenduen beharrak azpimarratzen zituztenak, jendaurrean egon ez diren irizpide berriak gehitu dizkiotela erabaki proposamenari, hala nola, dentsitate txikiko etxeak eraikitzea ebaluatzea eta kirol ekipamenduak handitzearena.

Horrek guztiak, Imanol Esnaolaren iritziz, erabilitako metodologiaren porrota adierazten du, partizipazioa ez duelako bultzatu, eta proposamenak herriak dituen beharrei ez erantzutea ekarri du.

Jendartetik ere, Mikel Mitxelenak hartu du hitza eta esan du Mikel Antton Arrizabalagak jarritako baldintzak herritarrek eta herri elkarteek egindako zenbait iradokizunekin bat datozela, Kultur ekipamendua eskatzerakoan eta etxebizitza kopurua mugatu nahi duenean. Eta azpimarratu du baldintza horiek jarri izana, herritar eta elkarteek ez bezala, txosten tekniko eta dokumentazioa eskuratu eta batzordeetan parte hartu ahal izan ondoren.

Mikel Antton Arrizabalagak dio partizipazioan defizita egon dela, bere ustez ez delako mugatu behar, soilik, legeak xedatutakora. Proposatu du hasierako dokumentua aurkeztu eta eztabaidatu ahal izatea herriko arlo ezberdinetako elkarte edo agenteekin industriakoak, merkataritzakoak, hezkuntzakoak, elkarteetakoak, e.a..

Besterik gabe, alkateak diktamenaren bozketa proposatu du. Diktamena onartu egin da aldeko zazpi botorekin eta bi abstentziorekin, Aitor Mimendia eta Aroia Goienetxearenak.

Aitor Mimendiak boto esplikazio gisa dio, nahiz eta erabaki hau ez izan lurren erabilerak eta aprobetxamenduak konkretatuko dituen dokumentua, zenbait lur jaberekin afekzio familiarra dutelako nahiago izan dutela abstenitzea.

3.- Zubitxo kalea, Gurutze Santuaren plaza eta Donibane kaleko hiritartze obren esleipena onartzeko diktamena.

Alkateak Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako Batzordeak aurkeztutako diktamena irakurri du. Hemen heldu dena dio hitzez hitz:

?Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako batzordeak 2006ko apirilaren 21ean egindako batzarraldian Jesús Mª Martiarena eta Kepa Garbizu (EAJ), Iñake Urrestarazuren (EA), Mikel Antton Arrizabalaga (PSOE) eta Maria Luz Angladaren (P.P) aldeko botoekin, horretarako egin diren txosten teknikoak aztertu ondoren,

DIKTAMINATZEN DU:

BAT: Zubitxo Kalea, Gurutze Santuaren Plaza eta Donibane kalearen Hiritartze Obren exekuzioa TRANSPORTES ORSA, S.L.; ETRA NORTE, S.A.; PROBISA, S.A enpresei esleitzea 1.010.775,09 eurotan eta obra burutzeko epea 6 hilabete eta astebetekoa da.

BI: Esleipendunak esleipenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik kontatzen hastia egutegiko 15 egunetako epean honako hauek egin beharko ditu:

a) Behin betiko bermea eta berme osagarria jarri. Bi berme hauen zenbatekoa esleipenaren zenbatekoaren %10 izango da ( behin betiko bermea %4 eta osagarria %6), hau da, 101.077,50 euro.

b) Jendaurreko zabalkunde ofizialean gastuak egin badira, aldizkari ofizial eta argitaraldietako gastuak ordaindu. Gastu horien zenbatekoa 1.200 ? izango da, gehienez.

c) Azkenik, administrazio honen bulegoetara etorri, kontratua administrazio-agiri gisa formalizatzeko.

HIRU: Kontratua formalizatu baino lehen esleipendun suertatu diren 3 enpresak aldi baterako enpresen batasuna eskritura publikoan formaldu beharko dute eta ordezkari bakarra izendatu beharko dute kontratuaren eskubide eta betebeharren gauzatzeko ahalmenarekin kontratuak irauten duen bitartean.?

Alkateak hitza eman ondoren, Idazkariak Udal Kontu-hartzaileak erabaki proposamenari buruz, eta Hirigintza Batzordean gaia diktaminatu aurretik, kontu emandako txostenaren berri eman du. Txostenaren arabera ez dago krediturik gastu honetarako eta akordioa deuseza da. Kreditu izan bitarte tramitazioa gelditu egin beharko zela dio kontu-hartzaileak bere txostenean.

Idazkariak ere gogoratu du udal arkitekto aholkulariak bere txostenean aipatutako adjudikazio aurretik eskatu beharreko prezioak ez direla eskatu.

Jendartetik Imanol Esnaolak hartu du hitza eta esan du erabakiari egindako oharpenak haren atzean dagoen arazo larria bistarazten duela, udal aurrekontuak oraindik onartu gabe izatea, gauden urte sasoian egonda. Bestalde, dio udal teknikariak gutxiesten direla, ez zaielako inongo kasurik egiten edota kanpoko teknikariekin egiten denean etxekoekin egin daitekeena. Bestetik, herriko festak direla eta oharpen teknikoak konpondu bitarte adjudikazioa atzeratzea edo gutxienik obren hasiera atzeratzea eskatu du.

Diktamena aho batez onartu da.

Aktaren amaiera.

Beste aztergairik geratzen ez denez, alkate-lehendakariak 9:05etan eman dio buru bilkurari. Eta nik, idazkari naizen aldetik, akta .etik .ra arteko zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta horren guztiaren fede ematen dut, eta bilkuran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu egin dute akta hau.


Eguna