2005.eko Otsailaren 16ekoa

Lezon, 2005ko otsailaren 16an, goizeko 9:05 orduetan hasi du Tokiko Gobernu Batzarrak BILKURA OHIKOA Tokiko Gobernu Batzar Gelan lehen deialdian Kepa Garbizu Azkue alkatearen lehendakaritzapean, Jesús Mª Martiarena Jaca eta Iñake Urrestarazu Azurmendi bertan direlarik. Aroia Goienetxea Egibarrek ezin izan du bilerara etorri.

Idazkari gisa Xabier Loiola Aristi aritu da.

AKTA ONARTZEA.

1.- Egoki irudituz gero, 2005eko urtarrilaren 31ean egindako bilkurako akta onartzea.

Akta onartu da.

ALKATETZA ETA DELEGATUAK

2.- Alkatearen erabakien kontu ematea.

Alkateak azken Gobernu Batzarraren ondoren emandako dekretuen kontu eman du.

3.- Alkatearen 32. dekretua berrestea, Orratx! Kultur Elkarteko Ixerka haur eta gazte sailari dirulaguntza emateari buruzkoa, ludoteka kudeatzeagatik.

Gobernu Batzarkideek berretsi dute alkatearen 32. dekretua. Idazkariak ohartarazi du ludoketa zerbitzuaren esleipena berritu beharra dagoela.

4.- Oarsoaldeko Hitzari 2004. urteari dagokion dirulaguntza emateko proposamena.

Alkatetzak proposatuta, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKIAK hartu ditu:

BAT: Oarsoaldeko Hitzari, 2004. urteari dagokion dirulaguntza bezala, 18.000 euroko dirulaguntza ematea (A-191).

BI: Lezoko udal araudiaren 10. atalaren arabera, % 100 zati bakar batean ordaintzea.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, interesatuak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea daukazu, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

HIRIGINTZA, OBRA ETA ZERBITZUAK

5.- Juana Escamendi Garmendiari obra lizentzia emateko proposamena, Apaiziartza baserriaren alboan, behin-behineko etxebizitzatarako erabiltzeko, eraikin osagarria egiteko.

Juana Escamendi Garmendiak, Apaiziartza baserriaren alboan, denboraldi batez behin-behineko etxebizitzatarako erabiltzeko, eraikin osagarri bat egiteko obra lizentzia eskatu du.

Udal Arkitektoaren txostenak honela dio: ?Aurkeztutako proiektuaren xedea Apaiziartza baserriaren alboan, denboraldi batez behin-behineko etxebizitzatarako erabiltzeko, eraikin osagarri bat egitekoa da, baserria bera birgaitzeko obrek dirauten bitartean bertan bizi izateko, berrikuntza denboran baserrian bizitzea ezinezkoa baitute. Proiektaturiko eraikina laukizuzen isolatu bat da, 12 m. luze eta 5 m. zabal, altura bakarrekoa, eta eratzen duen bizitegi programa atari-aterpe batek, jangela-egongela batek, bainugela batek logela batek eta sukaldeak osatzen dute. Oro har, lurzoru ez-urbanizagarritan egin bide diren eraikinek nekazal jardueraren bati loturik egon behar dute eta, udal lizentzia eman aurrez, proiektuak aldeko txostena eduki behar du Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza Departamentuaren aldetik ?azaroaren 24ko 82/1998 Foru Dekretua, lurzoru ez-urbanizagarrian baimenak eta lizentziak koordinatzeari buruzkoa-. Alabaina, behin-behineko izaerako bizitegi-eraikin bat egitea planteatzen da, alegia, baserria bera berritzeko egin behar diren obrak bukatu orduko eraitsi egingo litzateke. Beraz, betiere behin-behineko eraikinaren eraisketa baserria bera berritzeko obren bukaerari lotzekotan, hura berritzeko behar den eskabidea aurkeztu eta eskatzekotan eta obrek dirauten bitartean beste bizitegi aukerarik ?beste etxebizitza bat alokairuan hartzea e.a.- ez dagoela justifikatzekotan, eskatutako lizentzia eman daitekeela iruditzen zait, betiere aurrez azaldu diren gorabeheren baldintzapean?. Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Gobernu Batzarrak hemen heldu diren ERABAKI hauek hartu ditu: BAT: Juana Escamendi Garmendiari, Apaiziartza baserriaren alboan, denboraldi batez behin-behineko etxebizitzatarako erabiltzeko, eraikin osagarri bat egiteko obra lizentzia ematea. BI: Obra lizentzia hau behin-behinekoa da, eta eraikina eraitsi egin beharko da baserria berritzeko obrak burutu orduko, hau da, Tokiko Gobernu Batzordeak 2004ko irailaren 27an emandako obra baimena burutu orduko. HIRU: Eraikuntzaren gaineko zerga 1.486,70 ? da. LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak: a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

6.- Mikel Labandibar Zabalari obra lizentzia emateko proposamena, Mikura errekaren gainean zubia egiteko.

Mikel Labandibar Zabalak joan den apirilaren 5ean aurkeztu zuen obra lizentziaren eskaera, Mikura errekaren gainean zubi bat egiteko, haren ezker bazterreko ibilguaren polizia-gunean.

Horri buruz informazioa eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro Saileko Uren Zuzendaritzari.

Uren Zuzendariaren ebazpena, 2004ko irailaren 10ekoa, 2004ko irailaren 24an jaso zen Udal honetan, eta haren bidez baimentzen dira ganaduarentzat ukuilu bat eraikitzeko eta zubi bat eraikitzeko obrak.

Dena den obra baimena eman ahal izateko proiektu tekniko bisatua eta obren aurrekontua aurkeztea behar beharrezkoa dira. Hori ikusi ondoren, Tokiko Gobernu batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Mikel Labandibar Zabalak Mikura errekaren gainean zubi bat egiteko baimen eskaera mahai gainean uztea proiektu tekniko bisatua eta obren aurrekontua aurkeztu bitarte.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan,EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

7.- Antonio Pazos Juncali, Inmaser, S.A.ren izenean, obra lizentzia emateko proposamena, ostalaritza sektorean erabiltzeko makinariaren muntaiarako Ipintza kaleko 17an (Ipintza Industrialdea).

Antonio Pazos Juncalek eskaturik, Inmaser, S.A enpresaren ordezkaritzan, tramitatzen ari den jarduera espedientea azterturik, eta udal teknikariaren txostena ikusi ondoren, eta alkatetzak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Interesatuari obra eta jarduera lizentzia ematea, ostalaritza sektorean erabiltzeko makineriaren muntaiarako Ipintza Kaleko 17an, (110 polígonoa), betiere, baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzekotan, horiek honekin batera igorri zaizkiolarik.

BI: Lanak bukatu ondoren, jarduera irekitzeari dagokion lizentzia eskatu behar du eta, horrekin batera, lanek Eusko jaurlaritzako Osasun Sailak eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak ezarritako neurri zuzentzaileak betetzen dituztela adierazten duen ziurtagiri tekniko bisatua aurkeztu beharko da.

Era berean, obra-bukaeraren ziurtagiri bisatua eta Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren baimena aurkeztu behar ditu.

HIRU: Lizentzia ematearen gaineko eskubideengatik 71,70 ? ordaindu behar du.

LAU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GIZARTE ZERBITZUAK

8.- Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak onartzeko proposamena.

Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga salbuesteko eskaerak aztertuta eta udalak onartu dituen irizpideak aplikatuz, aldi berean, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Proposamenaren I eranskineko eskaerak onartzea.

BI: Proposamenaren II eranskineko eskaerak ez onartzea erabakiaren ondoan azaltzen den arrazoiarengatik.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

9.- Laguntza emateko banaketa-irizpideak finkatzeko proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntzak eta familiei laguntzetarako.

Lezoko Udalean jaso diren gizarte beharrizan larrietarako laguntza eskaerak ikusi eta horiei erantzuteko udal aurrekontuetan dagoen diru-izendapena aztertu ondoren, Ongizateko zinegotzi delegatuak hau erabaki du:

BAT: Dirulaguntzak emateko ondorengo irizpideak onartzea:

1. Dirulaguntza eskubidea izango dute Gizarte Eskubideen Gutunaren 10/2000 Legean, 12/1998 Legea, maiatzaren 22koa, gizarte bazterketaren aurkako Legean eta 2001eko otsailaren 14ko lanean hasteko pizgarrien aginduak ezartzen dituen aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituzten herritarrak eta bertan jasotako tramitazio prozedura jarraituko da. Aipatutako dekretuen baldintzak (batez ere errolda denbora eta adinaren baldintzak) betetzen ez dituzten herritarrak ere eskubidea izango dute, beti ere gizarte langileak egiten duen gizarte txostenaren baitan.

2. Elkarbizitza unitate bakoitzari gehienez bi kontzeptuengatik onartuko zaio dirulaguntza. Dena den gizarte langilearen balorazioaren arabera hirugarren kontzeptu bat onartuko da baldin eta eskatzailearen edo elkarbizitza unitate norbaiten edozein motatako gizarteratzeko ibilbidea bideratzeko beharrezkoa denean.

3. Dirulaguntza eskaerak 2005 urte guztirako egin ahal izango dira eta urte osorako onartuko dira.

4. Dirulaguntza eskatzeko kontzeptuak ondorengoak dira eta gehienez ere ondorengo kopuruak onartuko dira kontzeptu bakoitzeko:

a) Ohiko bizilekua den etxearen alogera edo kreditua: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 270,60? hilean.

b) Ohizko bizilekua izango den etxea alokairuan hartzeko sarrera; hileko alokairu bi kuotari dagokion gastu babesgarriaren %50a onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 541,20?.

c) Etxeko mantenimendu gastuak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 60? hilean.

d) Instalazioak eta konponketak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 720?/urteko.

e) Elektrogailuak eta altzariak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 720 ? urtean.

f) Oinarrizko beharrak: Dagokion gastu babesgarriaren %50 onartuko da, beti ere gehienezko kopurua 720 ? urtean.

g) Aurreko kontzeptu guztiengatik dituen zorrak: kontzeptuaren arabera goian aipatzen diren kopuruak onartuko dira.

BI: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

Idazkariak ohartarazi die irizpideak ez dutela komenigarria den arau indarrik, horretarako beharrezkoa udal araudi gisa tramitatzea.

10.- Gizarte beharrizan larrietarako eskaerak onartzeko proposamena.

Gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntzak jasotzeko eskaerei buruz, gizarte langileak egin duen txostena ikusirik eta Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen maiatzaren 22ko 12/1998 legean eta apirilaren 20ko 199/1999 dekretuak xedatutakoari jarraituz, aldi berean, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Ematea gizarte beharrizan larrietarako dirulaguntza 2005rako proposamenaren eranskinean agertzen diren espedienteei bakoitzari dagokion kopuruarekin.

BI: Gizarte larrialdietarako guztira, 54.482,61 ? ematea; 196 eta 198 aurrekontu partiden kontura (A-67 eta 68).

HIRU: Dirulaguntza jasotzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:

· Dirulaguntza eskatutako helburuetarako erabiliko da.

· Dirulaguntza zuritu egin behar da dagozkien errezibo edo fakturak aurkeztuz.

· Laguntza jasotzeko eskubidea izatearekin zerikusia duten gertaerak izan badira, horien berri ematea.

· Onuradunak bizileku aldaketaren berri ematea.

· Akatsen bat dela eta eskuratutako edo dagokionetik gora eskuratutako kopuruak itzultzea.

· Administraziora joatea eta elkarlanean aritzea, hala eskatzen zaionean.

LAU: Halaber, laguntzak emateko baldintzak oraindik betetzen direla konprobatuko du udalak, dagozkion bitartekoak erabiliz.

BOST: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

11.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena, 903 espedienteari dagokiona.

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Teresa Alzugurenek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, era berean, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak ondorengo ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Teresa Alzugureni etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero bi ordutako atentzio pertsonala egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 22,68 ? da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

12.- Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena, 905 espedienteari dagokiona.

Ikusirik etxez etxeko laguntza eskatzeko Carmen Loyartek egin duen eskabidea eta gizarte langileak egindako gizarte txostena, aldi berean, gizarte zerbitzuetako zinegotzi delegatuak proposaturik, Tokiko Gobernu Batzarrak honako ERABAKI hauek hartu ditu:

BAT: Carmen Loyarteri etxez etxeko laguntza zerbitzua ematea, egunero ordu betekoa atentzio pertsonala egiteko. Zerbitzu orduak gehitu daitezke beharren arabera.

BI: Hileroko aportazio ekonomikoa zerbitzuagatik 113,40 ? da.

HIRU: Erabakiaren aurkako errekurtsoak:

a) Auzitara jo aurretik, eskatzaileak, hala nahi izanez gero, erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake 30/1992 Legearen arabera.

· Horretarako, hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.

· Errekurtsoa aurkeztekotan Tokiko Gobernu Batzarrera jo behar da.

b) Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezake zuzen-zuzenean.

· Horretarako, bi hilabeteko epea dauka, erabaki honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita

· Errekurtsoa aurkeztekotan, EAEko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzitarako Donostiako epaitegira jo behar da.

GALDE ESKEAK.

Ez da ezer galdetu.

Aktaren bukaera.

Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00 orduetan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta 522.602ari naizen aldetik, akta 309.992 elecciones de 2004.deetarako hauteskunde-mahaien zerrendaren onarpena.

eko pabilioiaren instalatik 522.609ra eta zenbakiak dituzten orri ofizialetan jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

Eguna