1998.eko Apirilaren 7ekoa

Agiri mota

Lezon, mila bederatziehun eta laurogeita hemezortziko apirilaren zazpian, 19:00 orduetan, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian bildu da OSOKO UDALBATZA OHIKO BILKURA egiteko, lehen deialdian, Mikel Arrizabalaga Pikabea alkatearen lehendakaritzapean, eta ondorengo zinegotzi hauek bertan direla: Jose Luis Ruiz Navarro, Jone Salaberria Lizarazu, Maixabel Unzain Zapiain, Agustina Pontesta Garmendia, Rafael Salaberria Etxezurieta, Jesus Maria Etxebeste Bengoetxea eta Jesus Maria Martiarena Jaka.

Jesus Maria Etxebeste Bengoetxea, aztergai zerrendako bigarren puntua tratatzerakoan etorri da.

Ez dira etorri: Jose Maria Boto Sancho, Nicanor Barradas Piris, Iñake Urrestarazu Azurmendi, Mirari Recalde Gonzalez eta Pello Garbizu Azkue, azken honek ezin etorria aldez aurretik adierazi duelarik.

Xabier Loiola Aristi aritu da idazkaritza lanetan eta Patxi Apalategi Mendizabal itzultzaile gisa zeinak, bere zerbitzuen beharrik ez denez, lehen puntua bukatu ondoren utzi egin baitu biltzarra.

Alkateak esan du, deialdiaren ondoren igorritako mozioa ez diola Udalbatzari aurkeztuko. Nahiz eta bilkura honetan aurkeztuko zuela ohartarazten zuen igorpen-gutunean, dirudienez, mozioak salatzen zuen egoera, Jabier Garmendia Arrieta Lezoko presoaren egoera alegia, zuzenerako aldatu baita, eta beraz, Udalbatza honi ez dio aurkeztuko.

1.- AURREKO BILERETAKO AKTEN ONARPENA: 98/02/11 (OHIKOA), 98/02/18 (EZOHIKOA ETA PREMIAZKOA) ETA 98/03/17 (EZOHIKOA).

Bertan diren zinegotziek onartu eta izenpetu egin dituzte aurkeztu diren aktak.

2.- LEZOKO ARAU SUBSIDIARIOEN BERRIKUNTZA IDAZTEKO DIKTAMENA.

Alkateak aurkeztu du Obra eta Hirigintza Batzordearen 1998ko martxoaren 30eko diktamena. Diktamenak honela dio, hitzez hitz:

"Osoko Udalbatzari aurkezteko diktamena onartu egin du Obra eta Hirigintza Batzordeak Mikel Arrizabalagaren (HB) eta Jesus Mª Martiarenaren aldeko botoekin.

Jose Mª Botok (P.S.O.E.), Iñake Urrestarazuk (E.A.) eta Pello Garbizuk (E.A.J.) ez dute eman iritzirik.

Proposamenak honela dio, hitzez hitz:

"Lezori buruzko Hirigintza-Txostena" delakoaren edukia azterturik, Manuel Jimenez eta Raimundo Mendiburu arkitektoek eta Teodoro Cacho abokatuak idatziarena, alegia,

Eta azken hilabeteetan burututako zabalkuntza eta hiritarren partehartze prozesua ikusirik

Eta prozesu horretan, eta idazle ekipoak horri buruz emandako txostenean, idatzi horien edukia azterturik, Obra eta Hirigintza Batzordeari proposatzen zaio Plenorako ondorengo akordio hauek diktamina ditzan:

BAT: Udalerriaren problematika urbanistikoari buruz "Lezori buruzko Hirigintza-Txostena" delakoan bildu den diagnostikoa balioduntzat ematea.

BI: Egoki eta beharrezkotzat ematea Lezoko Hirigintza Planeamendurako Arau Subsidiarioak, 1987an onartuak, Berrikuntza bideratzeko prozedura.

HIRU: Berrikuntza hori bideratzearen aurrez aurre ontzat ematea oinarriko irizpide eta helburuak eta behin-behineko iharduera-estrategia, "Lezori buruzko Hirigintza-Txosten" horretan proposatzen direnak, alegia.

Udalak, alabaina, Planeamenduaren Aurrerapena idazterako prozesuaren barruan, Udal Ekipamenduen Programa aurkeztuko du eta garapenerako plantea daitezkeen askotariko aukerak baloratuko ditu, herriko bizitza kalitatearen hobekuntza eta ingurugiroko eta kulturako baloreen zaintza bultzatuz, eta inolaz ere uko egin gabe Donostialdea-Bidasoa Behea Eskualdearen hiri-egiturapenean Lezok jokatu behar duen rola berak erabakitzeko ahalmenari.

LAU: Lezoko Arau Subsidiarioen berrikuntza idaztea Manuel Jimenez eta Raimundo Mendiburu arkitektoek eta Teodoro Cacho Etxeberria abokatuak osaturiko ekipoari adjudikatzea, 1998ko otsaileko Proposamenean jasotako baldintzen arabera."

Alkateak ohartarazi du ezen, udal Kontuhartzailearen txostenaren arabera, ez dagoela nahikoa aurrekontu-kontsignaziorik lanak osorik adjudikatzeko. Horregatik, proposaturiko adjudikazioa kreditu-aldakuntzaren espedientea onartzearen baldintzapean geratu behar da zeren, gastua egin ahal izateko, haren bidez bideratuko baita partida nahikoa.

Jesus Maria Martiarenak iradoki du, tarifak ongi pasaturik ote dauden azter dadila.

Alkateak erantzun du esanez, K.P.I.rekin eguneratutako lehen aurrekontua dela. Argibide horren ondoren, diktamenaren onarpena eskatu die bertan direnei.

Une horretan sartu da Jesus Maria Etxebeste Bengoetxea biltzar aretoan, eta bere tokian jarri da.

Bertan diren zinegotziek, udalbatza osatzen duten hamahiruetatik zortzik, ahobatez onartu dute diktamena, alkateak seinalatutako baldintzapean.

3.- TRANSFERENTZIA BIDEZ EGIN BEHARREKO KREDITU ALDAKETARAKO 30002/1998 ZENBAKIDUN ESPEDIENTEA ONESTEKO PROPOSAMENA.

Gai hori diktaminatzeko deitutako Hazienda Batzordea bildu ez zenez, alkateak proposatu die bertan diren zinegotziei premiazko tramite bidez onar dezatela hori tratatzea. Proposamen hori bertan diren zinegotziek ahobatez onartu dute eta, beraz, proposamenaren mamia aztertzera pasa dira.

Proposamenak honela dio:

"Udal honen Aurrekontuari eragiten dion gastuen aurrekontu partiden arteko kreditu transferentziaren bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientearen berri eman da.

Kontuhartzaileak egindako txostena irakurri da, zeinak adierazten baitu aipatutako espedientea aplikagarria zaion araudiari egokitzen zaiola, zehazki Udal Entitateen Aurrekontuei buruzko otsailaren 26ko 4/1991 Foru Arauak 29. artikuluan eta Udal Entitateen Aurrekontu Erregelamendua onesten duen abenduaren 1eko 96/1992 Foru Dekretuak 34. artikuluan ezarritako beharkizunei egokitzen zaiela.

E R A B A K I A :

BAT: Proposamenean zerrendatzen diren gastuen aurrekontu partiden arteko transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako espedientea onestea, udal honen Aurrekontuari dagokiona, kapitulukako ondoko laburpenaren arabera:

Transferitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (bajak)

Art.

Izena

Hasierako kreditua

Gutximena

Amaierako kreditua

226-311-5

Actividades diversas Tercera Edad

1.600.000

122.950

1.477.050

Guztira

122.950

Gehitutako kredituak biltzen dituzten gastuak (altak)

Kapitulua

Izena

Hasierako kreditua

Gehikuntza

Amaierako kreditua

623-311-2

Instalacion sonido aiton borda.

0

122.950

122.950

TOTAL ...

122.950

BI: Egintza hau bestelako tramiterik gabe irmo eta betebeharrekoa denez gero, bidezkoa da onetsitako kreditu aldaketa Fondoen Kontuhartzailetza Zerbitzuek kontabilitatean berehalako ondorioekin isladatzea.

Bertan diren zinegotzien ahobateko aldeko botoaz onartu egin da proposamena.

4.- MUSIKA ESKOLAKO PREZIO PUBLIKOAK 1998/99 IKASTURTERAKO ONARTZEKO PROPOSAMENA.

Gai hori diktaminatzeko deitutako Hazienda Batzordea bildu ez zenez, alkateak proposatu die bertan diren zinegotziei premiazko tramite bidez onar dezatela hori tratatzea. Proposamen hori bertan diren zinegotziek ahobatez onartu dute eta, beraz, proposamenaren mamia aztertzera pasa dira.

Proposamenak honela dio:

MUSIKA ESKOLA - Escuela de Música. 1998-99

1. TRESNA/Instrumento 25.000,-/ *29.500*

2. OSAGARRIAK/ Complementarias 12.500,-/*15.000*

  • Musika Mintzaira /Lenguaje musical

  • 1 Nibela (Musika-tailerra)/Nivel 1 (Taller de música)

  • Ahots Teknika/Tecnica vocal

  • Analisia I eta II/Analisis I y II

  • Solfeo espezializatua/Solfeo especializado

  • Ordenagailu musika/Música ordenador

  • Armonia/Armonía

(12.500,- /*15.000*)

  • Jazz-armonia/Armonía de Jazz

  • Rock, Pop, Folk (IKASLEKO)/(ALUMNO)

  • Irakasle praktika/Práctica de Profesorado

  • Talde Instrumentala/Conjunto Instrumental

3. ALDAERAK / VARIANTES:

  • Instrumentua + Osagarri 1 (Musika Mintzaira) 31.500,-/*37.000*

(Instrumento + 1 Complementaria (Lenguaje Musical).

  • Instrumentua + 2 osagarri (Mus. Min. +Ahots -teknika) 34.750,-/*40.750*

(Instrumento + 2 Complementarias (Leng. Mus + Técnica Vocal).

(Bigarren osagarritik aurrera, bakoitza 3.250,- pta Lezokoak, *3.750* kanpokoak)

(A partir de la segunda complementaria cada una de ellas costará: 3.250,- pesetas para los de Lezo y *3.750* para los NO residentes en Lezo).

4. TRESNA ERREFORZATUA/Instrumento reforzado 31.500,-/*37.000*

  • Instrumentu erreforzatua + Osagarri 1 38.000,-/*45.600*

(Instrumento Reforzado + 1 Complementaria)

  • 2 instrumentu = 50.000 pta (2 ikasle balitz bezala).

(2 Instrumentos= 50.000,- pesetas (Se considera dos alumnos diferentes).

5. MATRIKULA LIBREA / matrícula libre 15.000,-/*18.000*

6. GRABAZIO ESTUDIOA (Orduka) 4.000,-/*5.000*

(ESTUDIO DE GRABACION (Por hora).

KONTSERBATORIOA - Conservatorio. 1998-99

  1. Tresna/ Instrumental 32.750/*40.000*

  • Transporte eta Errepent/ Transporte y Repentiza. 28.650/*35.300*
  • Ganbara Musika/ Música de Cámara 23.500/*28.600*
  • Osagaiak/ Complementarias 6.150/*7.600*
  • *= Lezon bizi EZ diren ikasleak. / Alumnos NO residentes en Lezo.

    Bertan diren zinegotzien ahobateko aldeko botoaz onartu egin da proposamena.

    5.- PROPOSAMENA, BIZTANLEEN ERROLDA ZUZENTZEKO 1998KO URTARRILAREN LEHENENGORA ARTE IZANDAKO ALDAKETEKIN.

    Bertan diren zinegotziek ahobatez onartu dute biztanleen udal erroldaren 1998ko urtarrilaren 1eko zuzenketaren zenbakizko laburpena.

    Laburpena hau da:

    1997-01-01

    GIZONEZKOAK

    EMAKUMEZKOAK

    GUZTIRA/TOTAL

    2.868

    2.949

    5.817

    BAJAK

    66

    99

    165

    ALTAK

    95

    89

    184

    1998-01-01

    GIZONEZKOAK

    EMAKUMEZKOAK

    2.897

    2.939

    5.836

    6.- ALKATETZAREN ETA ESKUORDEDUNEN ADIERAZPENAK.

    Alkateak aditzera eman du martxan jarri direla udal teknikariekin bilerak, LKS enpresak iradokitakoak Lezoko Udaleko administrazioaren ikerketa egin ondoren. Esan du, Gestio Taldeak hiru bilera egin dituela eta haietan, besteak beste, udalaren organizazio orokorra, udaletxeko espazio fisikoaren banaketaren estudioa, euskararen erabilpen plana eta zerbitzu berrietan erantzukizuna aztertu direla.

    Alkateak halaber eman du 25. Dekretuaren berri, haren bidez handiagotu baitira zinegotzi eskuordedunen gastu-erabilpenerako eskumenak (250.000,- ptatik 500.000,- ptara) eta, halaber, Gobernu Batzordearenak (1.000.000,- ptatik 2.500.000,- ptara).

    7.- GALDE ESKEAK.

    Alkateak aditzera eman du, P. Garbizuk bi galdera iragarri dizkiola idatziz. Hura bilkura honetara etorri ez den arren, alkateak agindua eman du zinegotzi horri igor diezaion XXXV Euskadiko Itzuliari buruz udal kontuhartzaileak egin duen txostena, hori baita galdera baten gaia. Bigarren galderari hurrengo osoko bilkuran erantzungo zaiola esan du.

    AKTAREN AMAIERA.

    Eta beste aztergairik ez dagoenez, 19:20 orduetan lehendakaritzak amaitutzat eman du batzarraldia, bertan diren zinegotzi guztiek nirekin batera sinatzen duten akta hau jasorik eta nik, idazkari gisa, hau guztia ziurtatuz.

    Eguna