1997.eko Apirilaren 9ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamazazpiko apirilaren bederatzigarrena. Goizeko 9:30ean hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA, Udaletxeko Gobernu Batzordeetako aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea (alkate-lehendakaria), Jone Salaberria Lizarazu, Jesus Mª Martiarena Jaka, Agustina Pontesta Garmendia eta Maixabel Unzain Zapiain (zinegotziak) bildu dira.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1997ko martxoaren 20an egindako bilerako akta.

    Aho batez onartu da 1997ko martxoaren 20an egindako bilerako akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren berri ematea.

    Ez da deusen berririk eman.

    HIRIGINTZA:

    3.- Ematea lizentzia Carlos González Alday-ri, Transportes T.I.C., S.A.ren izenean, Algeposak Lezon duen terreno guztiaren bueltan hesiak jarri eta terrenoa ixteko.

    Carlos González Alday-k, Algeposa Taldeko Transportes T.I.C., S.A.ren izenean egindako eskabidea (lizentzia ematea Algeposak duen terrenoaren bueltan hesiak jartzeko) eta Udaleko teknikariak egindako informea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ematea lizentzia Carlos González Alday-ri, Algeposa Taldeko Transportes T.I.C., S.A.ren izenean, Algeposak duen terrenoaren bueltan hesiak jartzeko. Alanbrea, edozein moduz ere, arantzarik gabekoa jarri behar dute.

    BI: Lizentzia jasotzeko 57.800 PTA ordaindu behar du. (Eraikuntza-zergarena 52.800 eta tasarena 5.000).

    Argitu da itxitura jabegoaren zati batean egiten dela.

    Dena dela, alkateak proposatuta erabaki denez, Gobernu Batzordeak 1997ko otsailaren 14an bide bat egiteko baimena eman zien, erabilera publikoko bide bat egitekoa, eta hura egitekotan eman da oraingo lizentzia, terrenoa ixtearena.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    4.- Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.ri ematea Iturrin poligonoko bi kaletan brea botatzea.

    Iturrin poligonoko bi kale asfaltatu beharrean daude, eta lan hori burutzeko Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.k ekarritako aurrekontua ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Excavaciones y Transportes Orsa, S.L.k Iturrin poligonoko bi kale asfaltatzeko aurkeztutako aurrekontua: 2.407.080,- pezeta. (AD-193/97).

    Alkateak esan du Excavaciones y Transportes Orsa, S.L. inguru horretan ari dela lanean, gasolindegia egiten, aurrekontu merkea aurkeztu duela eta horregatik eman zaiola hari lana.

    GIZARTE ONGIZATEKOAK:

    5.- Trakzio mekanikodun ibilgailuen zergarenik ez ordaindu beharrik izateko eskabidea erabakitzea.

    Trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga ordaindu beharrik ez izateko José Gabriel Susenene Gonzálezek egin duen eskabidea aztertu eta gero, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea, 1996ko azaroaren 27an onartu zituen irizpideak aplikatu ondoren, eskabidea.

    LANGILEEKIKOAK:

    6.- Berrestea alkatearen 53. dekretua: Mª Antonia Ozcoidi Moreno hartzea kalegarbitzaile.

    Manuel Mesa Ciborroren baja dela-eta Mª Antonia Ozcoidi Moreno kontratatzeko alkateak emandako 53. dekretua aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak dekretua berrestea erabaki du.

    7.- Parte hartzea INEMen eta Udalen artean lana sustatzeko programan.

    INEMek martxoaren 19an bidalitako idatzia, Udalekin batera Lana sustatzeko programari buruzkoa, aztertu eta Gizarte Ongizate departamentuak aurrera atera nahi dituen proiektuak kontuan izanik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Onartzea ?Lorazaintza ikastaroa? izeneko proiektua, denbora luzea lanik gabe daudenei zuzendua eta 3.000.000 PTA-ko aurrekontua duena. Proiektua, edozein moduz ere, erakunde publikoetatik dirulaguntzarik izaten bada gauzatuko da.

    BI: Onartzea ?Ikasteko eta irakasteko orientabideak? izeneko proiektua, adin txikikoak arriskuan dituzten familiei zuzendua eta 1.067.548 PTA-ko aurrekontua duena. Proiektua, edozein moduz ere, erakunde publikoetatik dirulaguntzarik izaten bada gauzatuko da.

    HIRU: Proiektuak aurrera ateratzeko behar diren langileak hartzen diruz laguntzeko eskatzea INEMi. Guztitara 3.558.494 PTA eskatuko zaizkio (2.490.946 + 1.067.548).

    KULTURA ETA EUSKARAKOAK:

    8.- Onartzea Lesoinu 97ko programa eta aurrekontua.

    Tomas Garbizu Lezoko Udalaren Musika Eskolako zuzendariak Lesoinu 97ko egitaraua eta aurrekontua aurkeztu du. Ekintzak apirilaren 15etik 27ra bitarte burutuko dira, eta aurrekontua 1.418.525 pezeta da. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Ontzat hartzea Lesoinu 97 dela eta aurkeztutako egitaraua eta aurrekontua, 1.418.525 pezeta osotara. (AD-195/97).

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dira:

    URJENTZIAZ:

    9.- Dirulaguntza bat ematea.

    Italiako Susa herritik zenbait lagun etorri dira, Herri Eskolakoek gonbidatuta. Gonbidaketa dela eta sortu diren gastuei aurre egiteko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Lezo istitutoaren esku 100.000 pezeta uztea, Susa herritik etorritakoen zenbait gasturi aurre egiteko.

    10.- Diruz laguntzeko eskatzea Gipuzkoa Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura departamentuari parrokiaren ingurua urbanizatzeko lan gehigarriak finantzatzeko.

    Gobernu Batzordeak, 1997ko martxoaren 20an egin zuen bilkuran, onartu egin zuen parrokiaren ingurua urbanizatzeko lan gehigarriak egiteko proiektua, Ramon Ayerza Elizarain arkitektuak egindako proiektua. Proiektuan heldu diren lanak egiteko aurrekontua 7.131.421 PTA da. Lanak, berriz, Construcciones Biargi, S.L.ri eman zitzaizkion. Horiek horrela direla, hona Gobernu Batzordearen ERABAKIA:

    BAT: Behar diren tramiteak egitea parrokiaren ingurua urbanizatzeko lan gehigarriak egiteko dirulaguntza eskatzeko Gipuzkoa Foru Aldundiko Hirigintza eta Arkitektura departamentuari.

    11.- Galderak eta eskaerak.

    Gobernu Batzordeak hurrengo saioa, apirilaren 23an egingo du, 10:00etan.

    Aktaren bukaera.

    Alkate-lehendakariak, aztertzeko ziren gai guztiak aztertu ondoren, 10:00etan eman dio buru bilkurari. Idazkari naizen aldetik, akta jaso eta sendespena ematen diot, nik eta bilkuran izan diren zinegotziek izenpetu dugun akta honi.

    Eguna