1996.eko Martxoaren 27ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamaseiko martxoaren hogeita zazpia. Goizeko hamarretan hasi du Gobernu Batzordeak BILKURA OHIKOA Udaletxeko Gobernu Batzordetako Aretoan. Lehenengo deialdian Mikel Arrizabalaga Pikabea, alkate-lehendakaria, Jone Salaberria Lizarazu, Jesús Martiarena Jaka eta Mª Carmen Viaña Balda, zinegotziak, bildu dira.

    Maixabel Unzain Zapiainek ezin izan du etorri.

    Idazkaritza Xabier Loiola Aristik egin du.

    1.- Onartzea, egoki joz gero, 1996ko otsailaren 28ko akta.

    Aho batez onartu da 1996ko otsailaren 28ko akta.

    2.- Alkateak eta zinegotzi eskuordedunek beren ihardueren eta erabakien berri ematea.

    Hurrengo plenoa apirilaren 3an egingo dela dio alkateak.

    HIRIGINTZAKOAK:

    3.- Behin-betiko lizentzia ematea Jose Mª Arruti Galarzari pabilioia egiteko Abendaño baserriko lurrekin mugante egiten duten lurretan.

    Aztertu ondoren Jose Mª Arruti Galarzak eragin eta tramitatutako iharduera-espedientea, Abendaño baserriko lurretan pabilioia egin eta behiak jartzeko lizentzia eskatzeko. Begiratu ondoren, orobat, Udaleko teknikariaren informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea behin-betiko lizentzia Jose Mª Arruti Galarzari Abendaño baserriko lurretan pabilioia egiteko, behiak jartzeko gero han. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak (Osasun eta Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak) jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio zuzenketa-neurrien fotokopiak).

    Obrak bukatutakoan, berriz, iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du; idatzi honekin batera bidalitako bi idatziak ekarri (obra bukaerako ziurtagiria eta instalazioen ziurtagiri orokorra) behar bezala beteta; eta iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izana erakusteko agiria.

    Gobernu Batzordeak 1995eko ekainaren 8an jarritako baldintza ere bete egin behar du.

    4.- Behin-betiko lizentzia ematea Gemma Juanena Aldaberi Jaizkibel hiribideko 36.eko lokal bat egokitu eta pub jartzeko.

    Aztertu ondoren Gemma Juanena Aldabek eragin eta tramitatzen ari garen iharduera-espedientea eta Udaleko teknikariak egindako informea, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Gemma Juanena Aldaberi, behin-betiko, Jaizkibel hiribideko 36. sotoko lokal bat pub jartzeko. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak (Osasun Sailak eta Lurralde Antolaketa, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak) jarritako zuzenketa-neurriak betetzekotan. (Lizentziarekin batera bidali zaizkio zuzenketa-neurriak).

    Obrak bukatutakoan iharduera irekitzeko lizentzia eskatu behar du. Eskabidea egiteko orduan, berriz, idatzi honekin batera bidalitako dokumentuak (obra bukaerako ziurtagiria eta instalazioen ziurtagiri orokorra) ekarri behar ditu, beteta, eta baita iharduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman izanaren agiria ere.

    5.- Ematea lizentzia Jesus Davozi etxe bat, famili bakarrarentzakoa, egiteko Gaintxurizketan.

    Aztertu ondoren Jesus Davoz Gorrotxategik ekarritako exekuzio-propiektua, etxe bakar bat egiteko lizentzia izateko. Eta begiratu ondoren, orobat, teknikari asesore Udalekoak egindako informea eta Gipuzkoa Foru Aldundiko Obra Hidrauliko eta Hirigintza Departamentuak emandako baimena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia famili bakar batentzako etxea egiteko Gaintxurizketan. Obrak egiten hasi baino lehen, ordea, dokumentu hauek ekarri behar ditu interesatuak:

    - Lursaila (10.017 m²) etxearekin batera izango da hemendik aurrera, apartatu ezinezkoa urbanistikoki -Lurzoruaren eta Hiri Antolaketaren Araudiari buruzko Legearen Testu Bateratuko 258. artikuluak dakarrenerako behintzat-, eta halaxe jarri beharko da Ondasunen Errejistroko orrian.

    - Planta eta altxaera planoak (1/50 eskalakoak) ekartzea. Ikus-onetsita.

    - Beste plano bat putzu beltza non joango den erakusteko. Ikus-onetsita.

    - Zer erregai erabili behar duen berogailua pizteko. Depositua non joango den planoa propanoa izanez gero.

    - Beste plano bat kordelak nondik-nora bota behar dituzten erakutsi eta onartzeko Udalak.

    BI: Eraikuntza zerga 647.033,- pezeta da.

    6.- Ematea lizentzia Iberdrola, S.A.ri lurpetik eramateko hari batzuk, tentsio handikoak eta txikikoak, Lopene 30. poligonoan.

    Aztertu ondoren Iberdrola, S.A.k egindako eskabidea, Lopene 30. poligonoan obra batzuk egiteko lizentzia izateko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ematea lizentzia Iberdrola, S.A.ri transformadorea eta hodiak nahiz errejistroak jartzeko, hariak (tentsio handikoak eta txikikoak) eramateko Lopene 30. poligonoan barrena.

    BI: Lizentzia jasotzeko, 345.138,- pezeta ordaindu behar du.

    Urbanizazio proiektua onartzeko dagoela ohartarazi du idazkariak eta ezingo zela baimena hau eman.

    Alkateak dio baimen honen eragina 30. poligonoko hirigintza proiektua onartzean izango duela.

    Iharduera gogaikarriei buruzko espedienteak:

    7.- Informea egitea Iturrinek aurkeztutako iharduera-espedienteaz, lokal bat egokitzeko Polentzarrenea kaleko 3. sotoan ogia saltzeko denda jartzeaz.

    Aztertu ondoren Iturrin, S.A.k ekarri duen iharduera-espedientea, lizentzia eskatzeko ogia saltzeko denda jartzeko, puntu beroa eta dastaketa egiteko modua izango duen denda jartzeko, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Hastea Iturrin, S.A.k ekarritako iharduera gogaikarrien gaineko espedientea egiten, Polentzarrene kaleko 3.eko lokal bat egokitu eta ogia saltzeko denda jartzeko. Tramiteak 1961eko azaroaren 30eko araudiaren eta horren ondorengo erabakiaren arabera egingo dira.

    Alkateak gogoarazten du lan ordutegia baimena ematerakoan mugatu egingo dela.

    Fakturak eta aurrekontuak:

    8.- Onartzea Jose Antonio Etxandi Jaunarenak ekarritako faktura, Kultur Etxean egindako elektrizitate-lan batzuena.

    Aztertu ondoren kultur etxean elektrizitate lan batzuk egiteari buruzko espediente administratiboa. Lanak Jose Antonio Etxandi Jaunarenak egin zituen, Dosaluz programan, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ordaintzea Jose Antonio Etxandi Jaunarenak ekarritako faktura, kultur etxean Dosaluz programa jartzearena. Faktura 1.260.804,- pta. da guztitara.

    - Iberdrolari ere bidali diogu faktura, 1.035.000,- pezeta ordaintzeko haiek; izan ere, ikastetxeetan energi hobekuntzak egiteko neurrietara bildu baitzen Udala Iberdrola, S.A.ren kontsejuz.

    - Udalak 225.804.- pezeta ordainduko du, falta dena kitatzeko.

    Idazkariak erabakia ez dela bidezkoa ohartarazi die, gastu hori egiteko dirurik izendatu gabe dagoela-eta aurrekontuetan.

    Alkateak esan du aldatu egingo duela kreditoren bat, edo beste atal bati erantsiko diola, galdetuko diola kontuhartzaileari zer egin.

    9.- Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako 3. obra-ziurtagiriaren berri ematea, Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloiak egiteko lanena.

    Aztertu ondoren Construcciones Biargi, S.L.k bidalitako 3. ziurtagiria, Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloiak egitearena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Construcciones Biargi, S.L.k bidalitako 3. ziurtagiriaren berri ematea. Ziurtagiria Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloiak egitearena da, 6.798.963,- pezeta. Han jartzen dunez, bestetik, Foru Aldundiari bidali diote haiek kitatu dezaten.

    ZERBITZUETAKOAK:

    10.-Onartzea baldintza-orriak, lehiaketa irekia egin eta Udalak dituen eraikinak garbitzeko zerbitzua hartzea eraentzeko.

    Komeniko eta beharrezko ikusten da lehiaketa egin eta Udalak dituen eraikinak garbitzeko zerbitzua hartzea, urtebeteko, nahiz luzatzeko bidea ere izango den. Eraikinak: Udaletxea, alondegia (3 solairu), Tomas Garbizu musika-eskola, Andreone kultur etxea, AEK-k erabiltzen duen lokala (Zubitxo kalekoa), brigadaren biltegia (Hipolito Gezala kalekoa), Darietako futbol-zelaiko aldagelak, Donibane kaleko 2. sotoko lokala, Hipolito Gezala kaleko aldagelak, Hipolito Gezala kaleko gimnasioa, haurtzaindegia (Donibane, 12), Herri-Eskola, Jaizkibel Azpi, Joannes Etxeberri eta ondoko gela prefabrikatuak, Polentzarreneko gelak eta herriko komunak (Zubitxo). Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea baldintza-orriak, lehiaketa irekia egin eta Udalak dituen eraikinak garbitzeko zerbitzua hartzeko. Kontratua urtebeteko izatea (luzatzeko bidearekin), eta 19.500.000,- pta. izatea enkantea hasteko kopurua.

    BI: G.A.O.n eta egunkarietan iragarkiak jarrita egitea lehiaketarako deialdia.

    GIZARTE ONGIZATAKOAK:

    11.-Trakzio mekanikodun ibilgailuen gaineko zergarenik ordaindu beharrik ez izatea pertsona elbarri batek.

    Gai hau erabakitzeke gelditu da.

    Informe zehatzago bat eskatu da, ea baldintzak betetzen dituen ala ez ikusteko.

    12.-Beharrizan larrietarako laguntza batzuk ematea.

    Gizarte languntzailearen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:ondoren azaltzen diren espedienteei gizarte beharrizan larrietarako laguntzak ematea:

    37B espedientea.......................... ,3.024,-pzta

    268B " ......................... , 45.000,-pzta

    343B " ......................... , 81.000,-pzta

    06 .......................... ,30.380,.pzta

    326 " ......................... ,108.000,-pzta

    373 A " ........................ ,270.000,-pzta

    13.-Erakundeen arteko lankidetza ituna, Gipuzkoako gizarte-zerbitzuak sendotzeko.

    Aztertu ondoren Gipuzkoa Foru Aldundiak bilalitako dokumentazioa, "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna"ri buruzkoa. Hala, Zerbitzu Sozial Oinarrizkoen zuzendari nagusiarekin alderdi ekonomiko eta tekniko batzuen gainean hitz egin ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Lezo Udalak eta Gipuzkoa Foru Aldundiak (Gizartekintzak) "Erakundeen artean elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna" izenpetzea. Itunak 1996ko apirilaren 1etik 2001eko abendueran 31ra arte balio izango du. (Ikus Ituneko I. eraskina).

    BI: Berrestea erabaki hau osoko bilkurak hurrena egiten duen bilkuran.

    HIRUEskatzea Gipuzkoa Foru Aldundiari (Gizartekintzari) gizarte laguntzaileak dakarren kostuaren beste erdia (1.971.145,- pta.) finantzatu eta, hartara, langile mota horientzako jarritako gastu gehienezkoa osatu dezan. (Ikus Ituneko II. eraskina).

    14.-Berrestea alkatearen 41. dekretua.

    Mª Carmen Larriba Zamorari (zaharrei soinketa emateko irakaslea) kontratua berritzeko egin den 41. alkate dekretua ikusirik, Gobernu Batzordeak aipatutako dekretua berrestea ERABAKI DU.

    LANGILEEKIKOAK:

    15.-Peoi kualifikatu bat hartzea lan-poltsatik.

    Udalaren lan-brigada dela eta, Barne gaietarako eskuordedunaren informea azterturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Angel Meneses Olarreaga hartzea, peoi kualifikatu, 1996ko apirilaren 9tik 30era, brigadak egiten dituen lanak egiteko.

    16.-Luzatzea HHIko ikasleen haurrei kontu egiteko laguntzailearekiko kontratua.

    Martxoaren 18an aztertu zen Gizarte Ongizateko batzordean HHIko ikasleen haurrei kontu egiteko pertsonarekiko, Leire Idigoras Iriondorekiko, kontratua luzatzearena. Hala, Gizarte Ongizateko eskuordeduna proposaturik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Luzatzea, 1996ko apirilaren 1etik, ekainaren 20ra, HHIko ikasleen haurrei kontu egiteko petsonarekiko, Leire Idigoras Iriondorekiko, kontratua. Lanaldia %50 izango da, eta 7 ordainsariaren maila.

    17.-Onartzea Idazkaritzako, Kontuhartzailetzako, Zerbitzuetako eta Gizarte Ongizateko langileen opor-egunak.

    Aztertu ondoren Idazkaritza, Kontuhartzailetza, Hirigintza eta Zerbitzuetako eta Ongizateko langileen oporretako egutegia, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea Idazkaritza, Kontuhartzailetza, Hirigintza eta Zerbitzuetako eta Ongizateko saileko langileeK aurkeztutako oporretako egutegia, 1996koa.

    18.-Berrestea alkatearen 36. eta 44. dekretuak.

    Alkatearen 36. eta 44. dekretuak ikusirik, Gobernu Batzordeak bi dekretuak berrestea ERABAKI DU.

    36. dekretuaren bidez Mª Sol Zabaleta Garbizu kontratatzea erabakitzen da kalegarbitzaile aritzeko, martxoaren 4tik apirilaren 30a bitarte.

    44. dekretuaren bidez Pello Goikoetxeari, itzultzailea, 6 orduko lanordua ezartzen zaio martxoaren 18tik aurrera.

    KONTUHARTZAILETZAKOAK:

    19.-Faktura, IBMk ekarria, ordanagailuei kontu egitearena.

    IBMek udaletxeko zenbait ordenagailuei 1996ko lehenengo hiruhilabetean kontu egiteagatik aurkeztutako faktura ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Onartzea IBMek ekarritako faktura. Osora 18.400,- pezta (ADO 99-249/96).

    20.- 1.412.601,- pta. ordaintzea Oroitzene AEK Euskaltegiari, 95/96 ikasturteko urrikoa, azarokoa eta abendukoa.

    AEKak 95/96 ikasturtean urriatik abendura bitarte emandako klaseen berri ematen duen txostena ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ordaintzea 1.412.601,- pezeta AEKri 95/96 ikasturtean urritik abendura bitarte emandako klaseagatik (ADO 99-248/96).

    ALKATETZAKOAK:

    21.-Berrestea 43. dekretua, Agustin Villa Vargasi dirulaguntza emateari buruzkoa.

    Gobernu Batzordeak alkatearen 43. dekretua berretsi du.

    Alkatearen 43. dekretuaren bidez Agustin Villa Vargasei 1.000.000.- dirulaguntza ematen zaio 1987an automobil bati su eman-eta ateratako epaiak dakarren gastuari aurre egiteko.

    Idazkariak erabakia legearen kontrakoa izan daitekeela ohartarazi die: gaizki erabiltzea diru publikoa, alegia, epai isunak ordaintzen laguntzea.

    Alkateak esan du laguntzaren edukia soziala dela, beharrean dagoenari laguntzea kartzelara joan ez dadin eta kalte larriagoak ere ekiditzeko; beste administrazio batzuei -Justiziari, kasu honetan- dagozkien auzietan sartzeko asmorik gabe.

    EUSKARAKOAK:

    22.-Proposamena, sartzea, 1996ko udal-errolda berritzeko orduan, 1986an euskararen ezagutzaz egin ziren galderak.

    Errolda eraberritzeko erabiliko diren inprimakietan euskararen ezagupenari buruzko zenbait galdera ezartzeko egindako eskaria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:1996ko biztanleen udal-erroldan 1986ean euskararen ezagupenari buruz ezarritako galderak berriro jasotzea.

    BI: Gipuzkoako Foru Diputazioari erabaki honen berri ematea, eta aipatutako galderak biztanleen udal-errolda berrian jaso daitezen beharrezko tramiteak egitea, inprimakiak eta fitxategi informatikoak eguneratzeko era egokiena bilatuz.

    HIRU:Erabaki honen berri UEMAri ematea.

    Aho batez PREMIAZKO HARTU ETA GERO, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    URJENTZIAKOAK:

    23.- Eskabidea, Joxe Luix Agirretxe Mitxelenak egina Oarso Telebistaren izenean, Udalak Joannes Etxeberri ikastetxean duen antena erabiltzeko baimena izateko.

    Udal Osoko Bilkurak, 1995eko abenduaren 13an, baimena eman zion Oarso Telebistari Lezoko udal barrutian Udalak dituen antenak Oarso Telebistak erabiltzeko.

    Une honetan Errenteriako udalbatzak San Markoseko antena erabiltzeko baimena noiz emango zain daude Oarso Telebistako arduradunak, eta, baimena ailegatu bitartean, behin-behineko seinalea emititzen hasteko, Joannes Etxeberrik dituen antenak erabili nahi lituzteke. Horiek horrela, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Udalak Joannes Etxeberri ikastetxean duen antena eta irrati gela erabiltzeko baimena ematea Oarso Telebistari.

    Erabilpen hori gauzatu dadin, ikastetxeko arduradunen baimena beharrezkoa izango dute.

    BI: Akordio hau plenoan berrestea.

    24.- Berritzea, Nerea Azkue Segurolarekiko kontratua.

    Onartuta dago "Erakundeek elkarri lagundu eta Gipuzkoako herrietako zerbitzu sozialak sendotzeko ituna" izenpetzea, Lezo Udalak eta Gipuzkoa Foru Aldundiak -Gizartekintzak-. Hala, gizarte laguntzaile batekiko kontratua, Nerea Azkuerekiko kontratua, bukatzear dagoenez, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Berritzea beste hiru hilabeteko (apirilaren 1etik ekainaren 30era) Nerea Azkue Segurolarekiko kontratuta, egun erdiz eta 13. lan-mailarekin.

    BI: Hitzarmenaren zehaztasunen arabera, akordio hau berrikusteko aukera izango da.

    25.- Lorazaintza sakonago ikasteko eskolak finantziatzeko dirulaguntza eskaera.

    Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza sailburuaren Aginduak, 1996ko martxoaren 6koak, jartzen du aurten egin behar direla eskabideak 329/95 Dekretuak, ekainaren 27koak, Lanbide Hastapeneko Hezkuntza-Programak arautzen dituenak, dakartzan Gizarte Garantiarako Programak diruz laguntzea eskatzeko. Hala, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT: Hastea espedientea lorazaintza sakonago ikasteko eskolak finantzateko dirulaguntza eskatzeko, 329/95 Dekretuak, ekainaren 27koak, eta 1996ko martxoaren 6ko Aginduak dakarren bideari jarraituz.

    BI: Lankidetza ituna izenpetzea, eskatutako dirulaguntza emanez gero, beti ere; hala baitakar lehen esan dugun dekretuak, 9. eta 11. artikuluetan.

    HIRU: Aginpidea ematea alkate-lehendakariari Ituna sinatu eta laguntza eskatzeko

    26.- Dirulaguntza ematea Lezoko industrialdeetan diren lokalak kokatzen egindako lanagatik.

    Aztertu ondoren Andoni Pikabea Lertxundik, Lezoko industrialdeetan diren lokalak kokatzen egin duen lana, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:50.000,- pezetetako dirulaguntza ematea Andoni Pikabea Lertxundiri Lezoko industrialdeetan diren lokalak kokatzen egindako lanagatik (ADO 99-337/96).

    27.- AEKri dirulaguntza ematea abenduan egindako ekitaldiagatik.

    Kultura batzordeko lehendakariak AEKk gabonetan egindako ekintzei buruz aurkeztutako idatzia ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:46.886,- pezetako dirulaguntza ematea AEKri, gabonetako ekintzengatik (ADO 99-336/96).

    28.-Onartzea Biargi S.L.k ekarritako 4. ziurtagiria Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetan espaloiak egiteko lanena.

    Aztertu ondoren Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako laugarren ziurtagiria, Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloiak egitearena, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Ontzat hartzea Construcciones Biargi, S.L.k ekarritako laugarren ziurtagiria, Elias Salaberria eta Jaizkibel hiribideetako espaloiak egitearena: 2.108.416,- pezeta.

    Galderak eta eskaerak.

    Idazkariak gogorarazi egin die nola derrigorrezkoa den, legez, hartutako erabaki eta ekintza guztien kopia edo laburpena Gobernu Zibilari bidaltzea.

    Izan ere, 1996ko martxoaren 26an iritsi da Gobernadore Zibilak bidalitako idatzia kontu hau gogoan izateko.

    Eguna