1995.eko Otsailaren 23ekoa

    Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamabosteko otsailaren hogeita hirugarrena. Goizeko hamarrak eta laurdenetan hasi du Gobernu Batzordeak bilera ohikoa, Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Mikel Mitxelena Iza, Gemma Albisu Arrillaga eta Karmele Legorburu Irazu, zinegotziak, bildu dira.

    Xabier Loiola Aristik egin du idazkaritza.

    Andoni Pikabea bertan dela eta, aztergaien eztabaida ordena aldatzea erabaki da. Honela 13. puntua haseran ikusiko da.

    13.- Alkatearen 22. dekretua berrestea. Dekretua: udaltzain batzuk hartzea.

    Dekretu honen bidez erabaki da udaltzainen 1995eko lan egutegiko beharrak osatzeko lan poltsatik eta jornada erdiz Andoni Pikabea eta Jesús Mª Iñarra kontratatzea otsailaren 20tik abenduaren 31a bitarte. Era berean, erabaki da udaltzain baten gaixotasunagatiko baja ordezkatzeko, eta aurreko erabakiagatik lan poltsa agortu denez, lehen lan poltsan egon den eta gaur egun udaltzain izateko baldintzak betetzen dituen Iñake Karrera kontratatzea.

    Mikel Mitxelenaren galderari erantzunez, kontratazio hauei buruzko zenbait azalpen hauek eman ditu Idazkariak: udaltzainen 1995eko lan egutegia kontsentsuatu den moduan betetzeko egin beharreko lan kontratuak, abenduaren 31rarteko iraupena duten jornada erdiko kontratuak direla eta ez dutela egunero lan egingo, jornada osoz baizik egutegiko egunen erdiak.

    Lan poltsa kontratu horiekin agortzen denez, kontratuak osatzearen posibilitateari buruz zera esan du idazkariak:

    1.- Zerbitzu beharrengatik %50eko dedikazioa duen kontratuen dedikazioa %100era luzatu daitekeela.

    2.- Lankide baten ordezkapena egiteko kontratuetan, lehen %50eko dedikazioa zena %150era igoko dela zenbait egunetan eta egun horiek zenbat izango diren aurrez ezin dela zehaztu gaixotasunagatiko bajetan. Dena den, %100tik gorako dedikazio hori beste langileekiko diskriminatorioa izango zela dio nahiz eta INSSek eta INEMek onartzen dituzten, azken honek baldin eta kontratu berriaren lan egunak ez badira aurrekoaren berak.

    Hala eta guztiz, udalak erabaki beharko duela dio.

    Mikel Mitxelenak bere kezkak azaldu ditu jornada erdiko kontratazio hauen ondorioz lan poltsa agortu izanagatik eta kontratu hauek osatzeko aukera ongi aztertu arte dekretuan erabakitako lan poltsatik kanpoko kontratazioa prezedente gisa ez erabiltzea eskatu du.

    Alkateak, lan poltsan erreserba izatearen beharra azpimarratu du, norbait gaixo jartzen denean edo jornada erdiko bi langile hauek lanean daudenean, beste ordezkapen bat egin behar baldin bada izangairik gabe baitadago.

    Lehen uztailaren 20an lan poltsako erreserban zeudenekin eta urriaren 20ko erabakiaz lan poltsatik at gelditu zenarekin erreserba osatzea planteatu du, beti ere, izangai horiek udaltzain izateko eta lan poltsan egoteko baldintzak gaur egun betetzen badituzte. Erreserba, baldintzak betetzen dituztenekin osatzea, alegia.

    Gobernu Batzordeak ontzat eman du azken irizpide hori, hau da, erreserba baldintzak betetzen dituztenekin eratzearena. Halaber, berretsi egin du 22. dekretua eta jornada erdiz kontratatutakoen dedikazioak osatzen joatearen alde azaldu da.

    1. -1995eko otsailaren 9ko akta onartzea, hala belegokio.

    Aho batez onartu dute 1995eko otsailaren 9an egindako bilerako akta.

    HIRIGINTZAKO KONTUAK:

    2.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea pub-a irekitzeko (Jaizkibel, 39) iharduera-espedientea tramitatzen segitzea ala ez segitzea. Espedientea Gemma Juanena Aldabek eragin zuen.

    Mª Gemma Juanena Aldabek ekarri eta bideetan da iharduera-espediente bat, Jaizkibel hiribideko 36. etxean pub-a jartzeari buruzkoa. Hark berak, ordea, memoria eta plano bat ekarri ditu barruko banaketa eta fatxada aldatu egin nahi dituela esanez.

    Teknikariaren informeak dioenez, beste proiektu bat ekarri behar da aldaketa horiek egiteko, eta zaharra baliorik gabe utzi.

    Osakidetzak ere, beste datu batzuk azaltzeko eskatu dio. Hala, azaldu ditu datuak eta ekarri ditu goian esandako dokumentuak: memoria eta planoa.

    Horiek horrela direla, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Tramitazioarekin aurrera segitzeko bi hilabeteko epea ematea. Epe horren barruan aldaketa edo asmo berriak jasotzen dituen eraskin edo proiektu bisatua udalean aurkeztuko beharko du.

    Eskatutako dokumentazioa aurkeztuko ez balu, eskaera artxibatu egingo da.

    3.- Proposamena, aldeko informea egitea oilaskoak hazteari buruzko iharduera-espedientearentzat. Espedientea Alberto Irasuegi Lopetegik eragin zuen.

    Alberto Irasuegi Lopetegik eragin eta bideetan den iharduera-espedientea, Saizar baserriko lurretan oilaskoak hazteko pabilioia egiteari buruzkoa, eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Aldeko informea egitea Alberto Irasuegi Lopetigik ekarritako iharduera-espedientearentzat: Saizar baserriko lurretan oilaskoak hazteko pabilioia egitea.

    BI: Espedientea osorik Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurugiro Departamentura bidaltzea, tokatzen diren zuzenketa-neurriak jar ditzaten.

    4.- Irekitzeko lizentziak eskatzeko eskabideak:

    a) Antonio Mª de Sousa Almeidak egindakoa, oinetakoak konpontzen aritzeko lokal bat irekitzeko. Tokia: Jaizkibel, 36. (Esp.: 117/95).

    Antonio Maria de Sousa Almeidak lizentzia eskatu du lokal bat (Jaizkibel, 36) irekitzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Antonio Maria de Sousa Almeidari lokal bat (Jaizkibel, 36) ireki eta oinetako konponketan aritzeko.

    b) Arantxa Alastruey Espinak egindakoa, produktu naturalak gordetzeko biltegia jartzeko lokal batean: Donibane, 20.

    Arantxa Alastruey Espinak lizentzia eskatu du lokal bat irekitzeko (Donibane, 20). Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea Arantxa Alastruey Espinari lokal bat (Donibane, 20) ireki eta produktu naturalak gordetzeko biltegia jartzeko.

    c) Juan de la Granjak Gummilan-en izenean egindakoa, 108. poligonoko 5. pabilioia irekitzeko.

    Juan de la Granjak, Gumilanen izenean, lizentzia eskatu zuen 108. poligonoko 5. pabilioia irekitzeko. Eskabidea eta udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Iharduera irekitzeko lizentzia ematea.

    Pabiloiari erantsitako habetartea, ura berziklatzeko erabiltzen dena, industrialderako jarritako hirigintza arauen kontra dago, udal baimenik gabe eraikia.

    Eraikina legalizatzeko eskaria, erabaki hau jaso eta bi hilabeteko epean aurkeztu beharko du Udalean.

    5.- Gobernu Batzordearen iritzira jartzea Arri-Aundi tiro-zelaiarentzat iharduera lizentzia eta behin-betiko obra lizentzia ematea ala ez ematea. (Esp.: 133/93).

    Antonio Etxaniz Larrañagak lizentzia eskatu du Arriaundiko tiro-zelaia eraberritzeko. Hark aurkeztutako iharduera-espedientea ikusi ondoren eta tiro-zelaiko segurtasun eremuan herribidea dagoela esaten duen udaleko teknikariaren informea begiratu ondoren.

    Kontuan harturik arma erregelamenduaren eraskinaren B 1.d atalaren arabera, segurtasun eremuko lur jabeek bere baimena eman behar dutela horrelako ihardueretako.

    Kontuan harturik udalari dagokiola bere ondasunen babesa eta herritarrek hauek erabiltzeko duten eskubidea bermatzea, Gobernu Batzordeak, zera ERABAKI DU:

    BAT:Baimenik ez ematea Antonio Etxaniz Larrañagari Arriaundiko tiro-zelaia eraberritzeko, iharduera honekin ingurutik doan herribidearen erabilera kaltetuko delako.

    6.- Eskabidea, Angel Mugica Puellesek egina, Arretxene, S.A.ren izenean, II. Sektoreko lursail bat banantzeko lizentzia eskatzeko.

    Angel Mugica Puellesek, Arretxene S.A.ren izenean, 2. Sektoreko lursail bat banantzeko lizentzia eskatuz egindako eskabidea aztertuta eta horri buruz arkitektu aholkulariak egindako informea ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lizentzia ematea 2. Sektorean kokatuak dauden 476,50 m² banantzeko.

    7.- Behin-behingoz hartzea 29. poligonoa urbanizatzeko lanak.

    Udal teknikariak Lezoko 29. poligonoko urbanizatze lanei buruz egindako txostena azterturik eta lan hauek urbanizatze proiektuan ezarriak dauden arauak betetzen dituztela ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Behin-behingoz hartzea 29. poligonoko urbanizatze lanak.

    8.- Alkatearen 27 dekretua berrestea. Dekretua: eskola berrietako berogailuari kontu egiteko kontratua egitea.

    Alkatearen 27. dekretua aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak, dekretua berrestea erabaki du. Dekretu horren bidez eskola berrietako kalefazioari kontu egiteko kontratua, Tarte enpresarekin sinatzea erabaki da.

    Epea: izenpetutako egunetik 1995eko abenduaren 31ra eta kostua 117.900.- pta (BEZ barne).

    LANGILE KONTUAK.

    9.- Proposamena, 1995eko lan-egutegia, Udaltzainena eta kale-garbitzaileena, onartzea.

    Gobernu Batzordeak kalegarbitzaileen 1995eko lan-egutegia eta udaltzainen 1995eko lan-egutegia eta klausula osagarriak onartu ditu.

    10.- Proposamena, Francisco Flores González hartzea kale-garbitzaile.

    Kalegarbitzaile lanetan aritzeko lan poltsatik kontratatua izan zen langilearen kontratua otsailaren 28an bukatzen denez, Gobernu Batzordeak, zerbitzuetako delegatuak proposatuta, zera ERABAKI DU:

    BAT:Horretarako eratua dagoen lan poltsatik hurrengoa hartzea, hau da Francisco Flores González kontratatzea kalegarbitzaile gisa, martxorako eta apirilerako. (Maila: ARCEPAFEko 7a).

    Frogaldia: 30 egun.

    11.- Eskabidea, Lurdes Oiarzabalek egina, laktantziari dagozkion orduak hartzea eskatzeko.

    Lurdes Oiartzabalek laktantziagatik dagozkion orduak hartzeko egindako eskabidea ikusita, Gobernu Batzordeak, egindako eskabidea ontzat ematea erabaki du.

    12.- Eskabidea, Idoia Mujika Zabalok egina, lehendabiziko hirurtekoa aitor dakion eskatzeko.

    Idoia Mujika Zabalok hirurtekoa ezagutzea eskatuz egindako eskabidea eta Idazkaritzako administrariak egindako informea ikusi ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Idoia Mujika Zabalori lehenbiziko hirurtekoa 1995eko martxoaren 1etik aurrera aitortzea.

    KONTUHARTZAILETZAKO KONTUAK.

    14.- Faktura bat onartzea, futbol-zelaian argiak jartzeagatik Hnos. Etxandik ekarritakoa.

    Electricidad J. Antonio Etxandi Jaunarenak bidalitako faktura eta kontuhartzaileak egindako informea begiratu ondoren, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Electricidad J. Antonio Etxandik Altamirako futbol zelaian argiak jartzeagatik bidalitako faktura (992.644 pta.) onartzea (ADO 99 156-95).

    KULTURAKO KONTUAK.

    15.- "Lesoinu 95"en aurrekontua onartzea.

    Lesoinu 95eko aurrekontua ontzat hartzeko proposamena, Kulturako Ordezkariak egina, ikusi eta, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Lesoinu 95eko aurrekontua (2.052.000 pta.) onartzea.

    16.- Udalaren Musika Akademiako zuzendariak aurkeztutako proposamena: Tomas Garbizu "Euskalerriko musika eskolen elkartea"n sartzea.

    Udalaren Musika Akademiako zuzendariak aurkeztutako proposamena: Tomas Garbizu "Euskalerriko musika eskolen elkartea"n sartzea aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak

    zera ERABAKI DU:

    BAT:Musika eskolen elkartean sartzeko egindako proposamena ontzat hartzea.

    BI: Elkartean parte hartzeko jarritako bi baldintzak onartzea, hau da, hileko 5.000 pta. ordaintzea eta Elkarteak egiten dituen bileretan (Tomas Garbizuko zuzendariak) parte hartzea.

    Aho batez premiazko hartu eta gero, honako gai hauek ere zerrendan sartu eta aztertu egin dituzte:

    17. - Eskaria, Jose Mendizabal Mendizabalek egina, Elortegi baserriaren inguruan egin den proba lekuak eragin dituen gastuak arintzeko, dirulaguntza.

    Elortegi baserriaren inguruan duela gutxi egin den proba lekuak eragin dituen gastuak arintzeko, Jose Mendizabal Mendizabalek aurkeztutako eskaria ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:300.000 pezetetako dirulaguntza ematea Jose Mendizabal Mendizabali Elortegi baserriaren inguruan egindako idi probarako lekuagatik, baldin eta udalak erabili ahal izateko dagokion hitzarmena sinatzen bada.

    18. - Proposamena, etxez-etxeko laguntzaile den Aintzane Goienetxearen kontratua luzatzeko.

    Gizarte Ongizateko delegatuak aurkeztutako proposamena aztertu eta Gizarte Laguntzaileak egindako informea ikusirik, Gobernu Batzordeak zera ERABAKI DU:

    BAT:Hilabete batez luzatzea Aintzane Goienetxea Urkizuren kontratua (martxoaren 1etik 31ra), lehengo baldintza berdinetan.

    Aktaren bukaera.

    Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, eguerdiko ordubatetan, buru eman dio saioari. Nik, Lezoko idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta sendetsi egin dut.

    Eguna