Lezo, mila bederatziehun eta laurogeita hamalauko maiatzaren hamaikagarrena, goizeko zortzi t'erdiak. Gobernu Batzordeak ohizko bilera izan du Udaletxeko Biltzar Areto Nagusian. Lehenengo deialdian Aitor Sarasola Salaberria, alkate eta batzordeko lehendakari dena, Karmele Legorburu Irazu eta Mikel Mitxelena Iza, zinegotziak, bildu dira.
Gemma Arrillaga Albisurik ez da izan.
Idazkaritza Miren Bruño Azpirozek egin du, behin-behingo funtzionaria.
1.- Lokala (Industrialdeko 24-25-9) tailer jartzeko IGOKA espedientea tramitatzea ontzat hartzen duen informea egitea.
Juan Manuel Lázaro Armendarizek Inmaser, S.A.-ren izenean egin zuen eskabidea (Industrialdeko 24-25-9 lokala jatenak prestatzeko makinak egiteko tailer jartzeko lizentzia ematea) eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, iharduera-espedientea ontzat hartu eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro Sailari bidaldetzea erabaki du, jarri beharreko zuzenketa-neurriak jarri ditzan.
2.- Proposamena, lokal batzuk zabaltzeko lizentziak ematea:
a) Garraio-ajentzia jartzeko lokala (Ipintza, 47) zabaltzeko. (Esp.: Luciano Abrisketa).
Luciano Abrisketak egin zuen eskabidea (110. poligonoko Ipintza kaleko 47. atarian garraio-ajentzia zabaltzeko lizentzia ematea) eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, garraio-ajentzia zabaltzeko lizentzia ematea erabaki du.
Lizentzia jasotzeko 94.270 pta. ordaindu behar ditu.
b) Belardenda jartzeko lokala (Gurutze Santua plaza) zabaltzeko.
Joaquin Berridi Aramendik egindako eskabidea (Gurutze Santua plazako 7.ean belarrak saldu eta masaia emateko lokala zabaltzeko lizentzia ematea) eta Udaleko teknikariaren informea aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, lizentzia ematea erabaki du; baina, lokalean egindako lanen azkeneko kontua ekartzekotan.
3.- Proposamena, 4 pioi hartzea Mendekosteetako jaietarako.
Maiatzaren 20tik 23ra (biak barne) Mendekosteetako jaiak izango direnez, Zerbitzuetako Ordezkariak eskolarik gabeko lau pioi hartzea proposatu du festetarako (maiatzaren 20tik 23ra, biak barne), lanaldia 7 ordu eta erdikoa izatea eta zer zerbitzu behar den ezartzea lanean hasteko eta uzteko orduak. Udalbatzak, aho batez, onartu egin du proposamena.
4.- Gobernu Batzordeak musika eskolarako bekarik ez ematea erabaki zuelako Eider Garcia Urbietak egin zuen eskeari buruzko erabakia.
Eider Garcia Urbietak erabakia berriz aztertzeko eskatu zion Gobernu Batzordeari, Lezoko erroldan ez zegoela eta musika eskolarako bekarik ez ziolako eman. Udalbatzak, aho batez, eskaririk ez onartzea erabaki du, Lezoko biztanleen erroldan ez dagoelako eta beka jasotzeko nahitaez erroldan egon behar duelako. Udalbatzak ez du eztabaidatu erabakia berriz aztertzeko eskabidean zen arrazoia, Eider Garcia familia handikoa izatea.
Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, erabakiak ez dituela bekak emateko jarritako baldintzak betetzen eta.
5.- Proposamena, Alkatearen 65 eta 70. dekretuak berrestea.
Alkatearen 65. dekretua aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, dekretua berrestea erabaki du. Dekretua: drogamenpekotasunaren kontrako zenbait ekintza egiteko dirulaguntza ematea Askagintzari.
Alkatearen 70. dekretua aztertu ondoren, Udalbatzak, aho batez, dekretua berrestea erabaki du. Dekretua: Mikel Elizalde Sagardia eta Rafael Núñez Alcántararekiko kontratuak beste hilabetez luzatzea (maiatzaren 5etik ekainaren 4ra); eta Eugenia Arretxe Iriberri eta Martin Coello Martínezekin, maiatzaren 9tik ekainaren 8ra eskolarik gabeko pioi aritzeko kontratu bana egitea.
6.- Proposamena, kulturako dirulaguntza batzuk ematea.
Kulturako Ordezkariak dirulaguntza batzuk eman daitezen egindako proposamenak ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hauek hartu ditu:
- 250.000 pta. ematea Hezikuntzari ikasturte honetan antolatu eta antolatuko dituen kulturako ekintzetarako.
- 500.000 pta. ematea Murixka dantza-taldeari, "Dantzari txikien eguna" antolatzeko.
- 50.000 pta. ematea "Mendi-bizikletazaleen taldea"ri.
Idazkariak, erakakia legearen kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.
7.- Proposamena, Mendekosteetako jaietako aurrekontua onartzea.
1994ko Mendekosteetako jaietako aurrekontua onartzeko proposamena, Kurlturako Ordezkariak egina, ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, aurrekontua (3.700.000 pta.) onartzea erabaki du.
Idazkariak, erabakia legearen kontrakoa dela adierazi du, kontuhartzaileak egin behar izaten duen informea eginkizun dagoela eta.
Hala, Gemma Arrillaga Albisu iritsi da bilerara.
8.- Proposamena, gizarte beharrizan larrietarako laguntza bat onartzea.
Gizarte beharrizan larrietarako 268-B espedienteari laguntza (286.000 pta.) emateko proposamena, Gizarte Ongizateko Ordezkariak egina, eta kontuhartzailearen informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, laguntza onartzea erabaki du.
9.- Proposamena, Mª Jose Agirregabiria Salegirekiko kontratua beste urte betez luzatzea.
Mª Jose Agirregabiria Salegirekiko kontratua (Gizarte Laguntzaile) beste urte betez luzatzeko proposamena eta Gizarte Laguntzailearen informea ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, erabaki hau hartu du:
- Orain duen kontratua, egun erdiz lan egitekoa, beste urte beterako luzatzea, 1994ko maiatzaren 19tik 1995eko maiatzaren 18ra.
- 1994ko ekainaren 1etik uztailaren 31ra, berriz, kontratua egun osoz lan egiteko egitea (eguneko lanaldiaren %100), lore eta baratza-lanak irakasteko eskolak antolatu ditzan.
Beste alde batetik, azkeneko urtean, Gizarte Ongizatean beharreneko zerbitzu sozialei buruzko ituenea abian jarri zenez geroztik, gauzak franko hobetu direla agiri honetan jartzeko eskatu dute zinegotziek.
10.- Euskarako ikastaroetara joaten diren langileek kontuan hartu behar dituzten irizpideak.
Euskara Batzordeak langileen ordezkariekin eta Langile, Kultura eta Euskarako ordezkariekin bilera egin ondoren aurkeztu duen proposamena, euskarako ikastaroetara joaten diren langileek kontuan hartu behar dituzten irizpideak (libratzeak, joan-etorriak, gastuak, dietak,...) ezartzen dituena, ikusi ondoren, Udalbatzak, aho batez, proposamena (ikus 1. Eranskina) onartzea erabaki du.
11.- Proposamena, Gobernu Batzordeak musika eskolarako bekarik ez ematea erabaki zuelako Jon Aznar eta Maider Zapirainek egin zuten eskeari buruzko erabakia.
Jon Aznar eta Maider Zapirainek erabakia berriz aztertzeko eskatu zioten Gobernu Batzordeari. Udalbatzak, aho batez, eskaririk ez onartzea erabaki du, Lezoko biztanleen erroldan ez daudelako eta beka jasotzeko nahitaez erroldan egon behar dutelako.
Idazkariak, erabakia legez kontrakoa dela adierazi du, erabakiak ez dituela bekak emateko jarritako baldintzak betetzen eta.
Aktaren bukaera.
Aztertzeko beste gairik ez dagoenez, Gobernu Batzordeko lehendakariak, goizeko bederatzi t'erdietan, buru eman dio saioari. Nik, behin-behingo idazkari naizen aldetik, akta hau jaso -nik eta bileran izan diren zinegotzi guztiek izenpetu duguna- eta nere sendespena ematen dut.